2. ANIMALIEN NUTRIZIOA
Nutrizio prozesua:
• Irenstea: janariak eta oxigenoa kanpo ingurunetik barnekora
pasatzea
• Digestioa: Tratamendu mekaniko eta kimikoen bidez janariak
molekula sinpleago bilakatzea
• Zirkulazioa: xurgaturiko elikagaiak eta oxigenoa organismoaren
zelula guztietara garraitzea
• Iraizpena: metabolismoaren ondorioz sorturiko hondakinak
kanporatzea, arnasketa zelularrean sortzen den karbono dioxidoa
barne
4. • Digestioan egiten diren prozesuak
• Tratamendu mekanikoa: elikagaiak mekanikoki txikiagotzean datza,
beren egitura kimikoa aldatu gabe
• Tratamendu kimikoa: makromolekulen hidrolisia egiten da, digestio-
horma zeharkatu ahal izango dutenak. Hainbat guruinek askaturiko
urinen bidez egiten da hori.
5. Digestio-hodiarenatalaketadigestioa
AHOA
• Bertan hasten da digestioa, bai mekanikoa zein kimikoa.
Hortzak
• Janaria txikitzen dute mekanikoki. Elikadura motaren
araberakoa da. Hegaztiek adibidez ez dute hortzik.
Haragijaleek, belarjaleek ez bezala, letaginak dituzte.
6. Listu-guruinak
• Ahoaren inguruan kokatzen dira. Listua jariatzen dute, urez,
zenbait entzimez (almidoia hidrolizatzen duen amilasa
adibidez) eta subtantzia lubrifikatzailez osatua dagoena.
Horrela elikadura-boloa osatzen da.
Mihia
Zatiketa mekanikoa eta irenstea ahalbidetzen ditu
7. ESOFAGOA
• Ahoa eta urdailaren arteko hodia da. Uzkurtze peristaltikoei
esker darama elikadura-boloa urdailera.
• Hegaztiek papoa dute
PAPOA
8. URDAILA
• Esofagoa eta hestearen arteko organoa da. Muskuluz
inguratua dago, tratamendu mekanikoa jarraituz.
• Tratamendu kimikoa urin gastrikoen bidez egiten da. Kripta
izeneko tolestura ugari ditu. Beren beheko aldean urin
gastrikoak jariatzen dituzten guruin gastrikoak daude.
• Urdailaren irteeran piloro izeneko hestugunea dago
9. • Jariatze gastrikoek janaria kimo izeneko substantzia erdi likido
bihurtzen dute.
• Urin gastrikoek honako osagaiak askatzen dituzte besteak
beste:
• Pepsina: proteinak aminoazidotan zatitzen dituena.
• Azido klorhidrikoa: entzimen aktibitatea mantentzeko pH egokia
mantentzen du eta bakterioak hil.
• Jana irenstean burmuinak urin hauek jariatzeko agindua
ematen du. Elikadura-boloa urdailera iristean hormona bat
askatzen da, HCl jariatzeko aginduz.
10. HESTE MEHARRA
• Hiru atal ditu: duodenoa, jejunoa eta ileona
• Belarjaleek oso luzea dute eta haragijaleek motza
11. • Funtzioa: digestio kimikoarekin jarraitzea eta elikagaiak
xurgatzea
• Pankreak, gibelak eta heste-guruinek, hainbat urin isurtzen
dituzte duodenora eta horiek elikagaiak substantzia bakunago
bihurtzeaz arduratzen dira
• Horrela, kimoa kilo bihurtzen da
• Kiloaren konposizioa: ura, gatz mineralak, monosakaridoak,
aminoazidoak…
12. • Hesteari erantsitako guruinak:
• Heste guruinak:
• Zer isurtzen du: heste urinak
• Zertarako: hestea babesten duten mukia osatzeko
• Gibela:
• Zer isurtzen du: behazuna (behazun-besikulan gordetzen da)
• Zertarako: gantzak emultsionatu (tanta txikitan barreiatu)
• Pankrea:
• Zer isurtzen du: hormonak eta pankrea-urina
• Zertarako: pankrea urinak honako osagaiak ditu:
• Amilasa: almidoia hidrolizatu
• Lipasa: lipidoak gantz azido eta glizerinatan banatu
• Tripsina: proteinak aminoazidotan banatu
13. HESTE LODIA
•Hiru zati ditu: heste itsua, kolona eta ondestea
• Heste itsua: heste lodiaren hasiera. Apendizea du puntan. Ez du
funtziorik haragijaleetan, belarjaleen eboluzio-oroitzapena da.
• Anfibioek, narrastiek eta hegaztiek
zulo bakarra dute: kloaka. Bertatik
egiten dute ugalketa, gorotzen
jariapena eta iraizpena
• Funtzioak:
• Ura eta ioiak xurgatu
• Gorotzak kanporatu
14. ELIKAGAIEN XURGAPENA
• Digestioko elikagaiak zirkulazio-aparatura pasatzeko prozesua
• Xurgapen azala handiagotzeko tolestura ugari daude. Heste-
biloak batetik eta bertan dauden zelulek dituzten mikrobiloak
• Nola gertatzen da?
• Heste meharrean: garraio aktiboz pasatzen
dira substantzia gehienak.
Gantz azidoak eta glizerina
emultsionaturik daude eta
difusioz pasatzen dira
• Heste lodian: ura eta ioiak pasatzeaz gain, bakterio sinbionteek
bitaminak (K eta B12) sintetizatzen dituzte janaria
deskonposatuz. Horiek ere pasatzen dira
zirkulazio-aparatura. Metanoa ere askatzen da
almidoiaren hidrolisiaren ondorioz.
15. GASEN TRUKEA
• ARNASKETA ZELULARRA: zelulek O2 erabiliz molekula
organikoak oxidatzen dituzte, CO2 askatuz eta energia lortuz.
Mitokondrioetan gertatzen da.
• KANPO ARNASKETA: gasak kanpo ingurunetik barne
ingurunera pasatzean datza. Arnas azalak behar dira
horretarako.
16. GAS TRUKERAKO AZALEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK
• Meheak izan behar dute
• Heze egon behar dute, gasak disoluzioan daudela pasatzen
baitira
• Kapilarrak izan behar dituzte inguruan, gasak odolera pasa
ahal izateko
17. ARNAS SISTEMAK
DIFUSIO SINPLEA
• Gasak zuzenean sartzen dira organismoaren zeluletan difusioz
LARRUAZALEKO ARNASKETA
• Gasak difusio sinplez sartzen dira organismoan azalean zehar
• Azala hezea egon behar da
• Organismo barruko kapilarrek banatzen dituzte gasak
gainerako zeluletara
18. TRAKEA-ARNASKETA
• Lurreko artropodoetan (intsektuak, armiarmak…)
• Airez betetzen diren barrunbe batzuk dituzte: trakeak
• Espirakuluek gasen sarrera irteera erregulatzen dute, irekiz
eta itxiz. Gainera organismo barruko uraren lurruntzea ekidin
dezakete ixtean.
• Gasak difusio simplez pasatzen dira ehunetara
• Abdomeneko muskuluen mugimenduak mugitzen du airea
trakeen barrura
19. ARNASKETA BRANKIALA
• Zakatz edo brankia izeneko egituren bidez egiten da arnasketa
• Odol baso ugari dituzte, uretan oso oxigeno gutxi baitago
Zakatzak
• Kanporantz dauden tolesgune adarkatuak izaten dira
• Krustazeo askok eta intsektuen eta anfibioen larbek dituzte
• Mugimendua etengabea izan behar da oxigenoa berriztatzeko
20. Brankiak
• Organismoen barruan daude
• Zakatz operkularrak dira ohikoenak. Harizpi fin-finez daude
osatuak, horrela ura eta odol basoen arteko kontaktua handia
izateko. Operkulu izenek plaka batek estaltzen ditu zakatzak.
• Ura ahotik sartzen da. Operkulua itxia dago. Gas trukea gertatzen
da.
• Operkulua ireki eta ura irten egiten da.
21. BIRIKA-ARNASKETA
• Anfibioek, narrastiek, hegaztiek eta ugaztunek darabilte
• Biriken atalak:
• Sudur-hobiak: pituitarioak
inguratzen du. Honek airea,
berotu, hezetu eta garbitu
egiten du.
• Faringea: epiglotisak airearen
igarobidea erregulatzen du
• Laringea: ahots-kordak bertan
daude
• Trakea: zilioak eta muki-guruinak
daude. Mukiek hauts partikulak
harrapatzen dituzte
• Bronkioak: biriketan sartzen
dira. Bronkioloetan banatzen dira lehenik eta albeoloetan ondoren
• Albeoloak: odol kapilar ugariz estaliriko barrunbeak
22. • Biriken aireztapena egiteko bi modu daude:
• Anfibioetan: ahoaren mugimendu bertikalek betetzen eta usten
dituzte birikak
• Narrasti, hegazti eta ugaztunetan: biriken inguruan dauden
muskuluen mugimenduei esker betetzen eta usten dira birikak
• ARNASGORA: toraxeko giharrak eta diafragma uzkurtu egiten dira,
toraxaren bolumena handitu, presioa txikitu eta airea sartu egiten da
biriketan
• ARNESBEHERA: toraxeko giharrak eta diafragma erlaxatu egiten dira,
toraxaren bolumena txikitu, presioa handitu eta airea irten egiten da
biriketatik
23. • Hegaztien birikak:
• Ez dute albeolorik, airea parabronkioetatik pasaz igarotzen da
odolera
• Aire-zaku izeneko barrunbeak baitituzte. Bi funtzio dituzte:
• Muskuluetan eta larruzalean sartzen dira, hegaztiaren dentsitatea
txikituz eta horrela hegan egitea erraztuz
• Airea gordetzen dute, horrela oxigenoa airea hartzean zein botatzean
pasatzen da odolera. Honi esker lortzen dute hegan egiteko behar
duten oxigeno eskari handia betetzea
24. GASEN TRUKEA ETA GARRAIOA
• Gasen trukea difusioz gertatzen da.
• Gasen garraioa:
• O2 kapilarretatik zeluletara: hemoglobina izeneko hormonak
darama
• CO2 zeluletatik kapilarretara: ioi bikarbonato moduan (gehiena),
hemoglobinak eta odol-plasman disolbatua
25. LIKIDO ZIRKULATZAILEAK
• Hidrolinfa: itsas-izarretan adibidez. Itsasoko
uraren atzeko konposizioa. Ez du
gasak eramateko molekularik
• Hemolinfa: Moluskuek eta artropodoek.
Arnas pigmentua hemozianina
• Odola: Ornodunetan eta anelidoetan.
Ornodunetan hemoglobinak
daramatza gasak eta anelidoetan
hemoeritrinak
• Linfa: ornodunetan bakarrik. Odolaren
antzekoa, baina ez dauka globulu
gorririk eta plaketarik
26. BASOAK
• Odol-basoak:
• Kapilarrak: diametro txikia dute. Zelula
geruza bakarrak inguratzen du. Odola eta
ehunen arteko gas eta elikagaien trukea
gertatzen da bertan.
• Arteriak: odola bihotzetik ehunetara
daramate. Horma gogorrak eta elastikoak,
odola presio handian irteten delako
bihotzetik. Diametroa txikitu ahala
arterioletan banatzen dira eta hauek
kapilarretan.
• Zainak: odola berriro bihotzera daramate.
Hormak meheagoak, zurrunagoak eta
diametro handiagokoak dira arterietan
baino. Kapilarretatik benuletara doa lehenik
odola eta handik zainetara.
27. • Baso linfatikoak: oso iragazkorrak dira. Tartean guruin-
linfatikoak dituzte. Bertan heltzea amaitzen dute linfozitoek
28. ZIRKULAZIO-SISTEMAK
• Irekiak: odolak zelulak zuzenean bustitzen ditu. Baliteke
batzuetan basoak egotea
• Itxiak: odola hodien (basoak) barrutik doa. Ez dago
kontaktu zuzenik zelulekin. Kontaktu hori pareta
oso meheak dituzten kapilarretan gertatzen da.
Odol plasmak eta linfozitoek soilik zeharkatu
dezakete odol basoen pareta
29. • Zirkulazio-sistema itxi motak:
• Zirkulazio-sistema bakuna:
• Zirkuitu bakarra
• Hezurdun arrainetan adibidez
• Oxigeno gabeko odola bihotzetik brankietara doa,
brankietan oxigenatu eta gorputzeko zelula
guztietara doa. Gorputzeko zeluletan arnasketa
zelularra burutu eta CO2-dun odola berriro
bihotzera itzultzen da.
30. • Zirkulazio-sistema bikoitza:
• Bi zirkuitu daude:
• Zirkuitu txikia edo biriketakoa: odola bihotzetik
biriketara eta biriketatik bihotzera doa
• Zirukitu handia edo sistemikoa: odola bihotzetik
gorputz guztira doa eta berriro bihotzera dator
• Bi zirkuituak banatuta egon edo ez, bi mota daude: ez-osoa eta osoa
31. ZIRKUITU BIKOITZ EZ-OSOA
• Anfibio eta narrastietan
• Oxigenodun odola eta oxigeno gabea nahastu
egiten dira bihotzean.
• Bi aurikula daude, baina bentrikulu bat.
• Bentrikuluan elkartzen dira oxigenodun odola
eta oxigeno gabea, baina ez dira guztiz nahasten
EZ-OSOA
32. ZIRKUITU-BIKOITZ OSOA
• Krokodilo, hegazti eta ugaztunetan
• Bihotzak bi aurikula eta bi bentrikulu ditu
• Horrela, oxigenodun odola eta oxigeno gabea
ez dira nahasten
OSOA
34. BIHOTZ TAUPADAK
• Bi mugimendu mota egiten ditu bihotzak:
• Sistolea: uzkurtu egiten da
• Diastolea: dilatatu egiten da
BIHOTZ ZIKLOA
• Bihotz-zikloak hiru etapa ditu:
• Aurikula-sistolea:
0,1 s
• Bentrikulu-sistolea:
0,3 s
• Diastole orokorra:
0,4 s
35. IRAITZ APARATUAK
HONDAKIN MOTAK
• Nitrogenorik gabeak:
• Karbono dioxidoa: biriketatik
• Ura eta gatz mineralak: iraitz-aparatutik (gernua) eta izerdi bidez
• Nitrogenodunak: animalia bakoitzak konposatu ezberdinen
bidez askatzen du nitrogenoa
• Amoniako moduan: amoniakoa oso toxikoa da eta
uretan ondo disolbatuta kanporatu behar dute. Arrainak.
• Azido uriko moduan: ez da oso toxikoa. Kristal eran
pilatzen da. Hegaztiek horrela egiten dute, hegan egiteko
ez zaielako ura pilatzea komeni.
• Urea moduan: toxikoa da baina ez amoniakoa adina. Ura
behar da diluitzeko. Ugaztunak.
37. • Giltzurruna nefronez osatua dago
• Bertan osatzen da gernua. Hiru
etapa bereizten dira:
• Iragaztea: kapilarreko odola
Bowmanen glomerulutik kapsulara
iragazten da.
• Berriro xurgatzea: erabilgarriak diren
substantziak odolera itzultzen dira.
• Jariatzea: substantzia batzuk, potasio
eta hidrogeno ioiak adibidez, odoletik
hodi distalera pasatzen dira.
• Nefronak xurgatzen duen uraren
arabera, gernua kontzentratuagoa edo
diluituagoa egongo da.
NEFRONA
38. BESTE IRAITZ-ORGANO BATZUK
• Izerdi-guruinak: hondakinak askatzeaz gain gorputzaren
tenperatura ere erregulatzen du
• Gibela: giltzurrunak kanporatu ezin dituen substantzia batzuk
kanporatzen ditu