1. 2013-14
Ikasturtea
BIDAWISTER
Lehen Hezkuntza
Tutorea: Dani Losada
Taldearen zenbakia: 1
Egileak: Aberrieta Ibone, Aduriz
Gaizka, Agirrebeña Ainhoa,
Aizpuru Xabi eta Aizpurua Lide
Donostiako Irakasleen
Unibertsitate Eskola
2013-14 Ikasturtea
3. BIDAWISTER
LABURPENA
Txosten honen bitartez, “ Jolas Ikas” proiekturako moldatu dugun jolasa eta hau azaltzeko erabili
dugun euskarria aztertu dugu. Lehendabizi, proiektu hau zertan datzan azaldu dugu, ondoren gure
jolasean zentratzeko. Jolasari dagokion atalean, hau deskribatu dugu, gaiari buruz eta transmititzen
dituen baloreei buruz hitz eginez, zeini zuzenduta dagoen azalduz eta hau guztia arrazoituz.
Ondoren, oinarri digital gisa erabili dugun bideo muntaiaren ezaugarriei buruz hitz egin dugu eta
jarraian honen gidoi teknikoa txertatu. Prozesua luzea eta esanguratsua izan denez, honi buruzko
hainbat azalpen eman ditugu izandako gorabeherak ere aipatuz. Bideo muntaiaz gozatu ahal izateko,
txostenak CDa darama amaieran.
RESUMEN
En este documento, hemos analizado y comentado el juego que hemos modificado para el proyecto
“Jolas-Ikas” y el soporte digital que hemos utilizado para mostrarlo. En primer lugar, hemos
explicado en que consiste el proyecto para después, centrarnos en nuestro juego. En el apartado
donde describimos el juego, partimos de tres aspectos fundamentales explicados de forma razonada,
los cuales, son el tema, los valores que queremos trasmitir y por último a quien va dirigido el
mismo. Después, hemos dado algunas explicaciones sobre el montaje de vídeo que hemos utilizado
como soporte digital y hemos introducido el guion técnico de este. Como el proceso ha sido largo y
significativo, hemos detallado él mismo y además hemos explicado los altibajos vividos. Después
de todo ello, para disfrutar del montaje del video al final del trabajo se añade un CD.
ABSTRACT
In this document we have analyzed and commented the game we modified for the project “Jolas
Ikas” and the digital support we have used to do it. Firstly, we have explained what the project is
about to after focus on our game. In the description of the game, we explain reasonably the three
essential aspects the game is based on, which are the topic of the game, the values we want to
transmit and whom it is. Then, we explained some characteristics of the making- off of the video we
used as digital support, and we have introduced the technical script too. Due to the significance and
length of the process, we have add some details of it and many problems we suffered during it.
After all, to enjoy with the making- off we have add a CD at the end of the document.
2
4. BIDAWISTER
AURKIBIDEA
AURKIBIDEA ..................................................................................................................................... 3
SARRERA ........................................................................................................................................... 4
EGUNEROKOA .................................................................................................................................. 5
JOLASA ............................................................................................................................................. 24
Zein da jolasa? ................................................................................................................................... 24
Zein da gaia eta zeintzuk dira helarazten dituen baloreak?................................................................ 24
Zertan datza? ...................................................................................................................................... 24
Nori zuzendua dago? .......................................................................................................................... 25
BIDEOA............................................................................................................................................. 26
Bideoaren testuingurua ...................................................................................................................... 26
Gidoi teknikoa .................................................................................................................................... 27
Emaitza............................................................................................................................................... 30
Besteen emaitzak................................................................................................................................ 31
ERABILITAKO INFORMAZIO ITURRIAK ................................................................................... 32
3
5. BIDAWISTER
SARRERA
Jolas ikas izeneko proiektu hau jolas hezitzaile bat sortzean edo moldatzean datza eta
honetan oinarrituta bideo bat muntatzean. Bideoaren muntaia proiektuaren euskarri izango da eta
ikus-entzunezko baliabideak erabiliz ahalik eta etekin handiena atera ahal izango zaio. Horregatik,
baliabide digital ezberdinez baliatu gara eta horiekin esperimentatzeko aukera izan dugu, bideoaren
erakargarritasuna lortzeko.
Twister izeneko jolasa moldatu dugu, koloreak hainbat herrialdeen argazkiez ordezkatuz.
Helburua jolas hezitzaile bat sortzea izan da, balore batzuk transmititzen dituena eta haurrek
jolastuz ikasten dutena. Honek gogoeta egitea eskatzen du jolasaren gaia eta ezaugarriak kontuan
hartuz. Gogoeta hau aurretik aipaturiko euskarri digitalaren bitartez, ikus-entzuleei helarazten saiatu
gara.
Proiektu honetan bost kidek parte hartu dugu. Orokorrean oso ondo antolatu gara talde
bezala, denbora ahalik eta gehien aprobetxatzen saiatu gara, beharrezkoa zenean lana banatu dugu
eta denok jokatu dugu arduratsuki. Ez jakintasun handiena alderdi teknikoan genuenez, bideoa
egiterakoan izan ditugu buru hauste gehienak. Baina, zorionez zailtasunen aurrean ez dugu etsi
irtenbidea aurkitu diegun arte. Jarrera positiboa izateak asko lagundu digu proiektua aurrera
eramaten. Horrez gain, aipatu beharra dago lehenengo aldia dela mota honetako lan bat egiten
dugula. Hala ere, esperientzia berri hau oso baliagarria eta aberatsa izan zaigu gure ibilbide
profesionalerako.
Jolasaren grabaketan haurrek eurak parte hartzea lagungarria izan zaigu, modu honetan ikusi
ahal izan dugulako jolas aproposa dela egokitu dugun adineko haurrentzako. Gainera, kontaktu
fisikoa dagoenez, umeak elkar ezagutzeko aukera daukate hasieran izaten dituzten lotsak alde batera
utziz. Beraz, eskolako testuinguruan egiteko eraginkorra izan daiteke.
4
6. BIDAWISTER
EGUNEROKOA
Irakasle gazteak
TALDEA:
Saioa: 2013/11/25
X
Taldekideak
Idazkaria (X)
Ibone Aberrieta Morales
Noiz hasi:
9:00
Gaizka Aduriz Fernandez
Ainhoa Agirrebeña Andueza
Lide
Aizpurua
Bakedano
Noiz bukatu: 13:20
Noiz bukatu: 13:20
Xabi Aizpuru Lopetegi
1.- JORRATUTAKO GAIAK
Jokoaren diseinua eta montaketa.
2.- ADOSTUTAKOAK
Erruletaren diseinua, erabili beharreko materiala, stopmotion erabiltzea eta irudien kokapena.
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Musikaren atalerako ideiak pentsatzea, irudiak ostiralerako plastifikatuta ekartzea eta bideoan
aterako diren haurrekin igandean grabaketarako hitzartzea.
4.- JAZOERAK
Erruleta prestatu.
Irudiak inprimatu genituen eta hainbat saiakera egin behar izan genituen.
Jolasaren izenburua pentsatu eta honen letrak marraztu, margotu, kolatu eta moztu.
Lehenengo sekuentzia grabatu ( Izenburuarena ).
5
7. BIDAWISTER
Beste sekuentzia baterako argazkiak atera.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Etekin handia atera genion denborari eta egindako lanari.
Irakasle gazteak
Saioa: 2013/11/26
Ibone Aberrieta Morales
Noiz hasi:
TALDEA:
Taldekideak
X
Gaizka Aduriz Fernandez
8:30
Noiz bukatu: 13:00
Ainhoa Agirrebeña Andueza
Idazkaria (X)
Xabier Aizpuru Lopetegi
Lide
Noiz bukatu: 13:00
Aizpurua
Bakedano
1.- JORRATUTAKO GAIAK
Gidoi teknikoa
Bideoko abestia
2.- ADOSTUTAKOAK
Gidoi teknikoan: Sekuentziak, planoak, iraupena, irudiak, soinuak…
Abestian bakoitzak joko duen instrumentua.
Efektutarako erabiliko ditugun instrumentu batzuk.
Bideoan narratzaile gisa panpina hizlari bat erabiltzea.
6
8. BIDAWISTER
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Hurrengo egunean efektuen instrumentuak grabatzea.
Gidoi teknikoa amaitzea ostegunerako.
Panpina sortzeko materiala bilatzea.
4.- JAZOERAK
Abestiaren partitura bilatu genuen, eta entseatu egin genuen.
Gidoi teknikoari hasiera eman genion.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Ondo koordinatu gara instrumentuekin, serio aritu gara lanean eta ideia garbia lortuko
dugu.
Irakasle Gazteak
Saioa: 2013/11/27
Ibone Aberrieta Morales
Noiz hasi:
13:00
Noiz bukatu:
14:00
TALDEA:
Taldekideak
Idazkaria (X)
Gaizka Aduriz Fernandez
X
Ainhoa Agirrebeña Andueza
Xabier Aizpuru Lopetegi
Lide
Aizpurua Bakedano
7
9. BIDAWISTER
1.- JORRATUTAKO GAIAK
Bideoko efektuen soinuak instrumentuekin
2.- ADOSTUTAKOAK
Erabiliko genituen hiru instrumentuak
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
4.- JAZOERAK
Instrumentuen soinuak grabatu genituen.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Irakaslea Gazteak
Saioa: 2012/11/28
Ibone Aberrieta Morales
Noiz hasi:
TALDEA:
Taldekideak
Gaizka Aduriz Fernandez
8:30
Noiz bukatu: 13:00
Ainhoa Agirrebeña Andueza
Idazkaria (X)
X
Xabier Aizpuru Lopetegi
Lide
Aizpurua Bakedano
8
10. BIDAWISTER
1.- JORRATUTAKO GAIAK
Gidoi teknikoa.
Abestian instrumentu bat gehitzea.
Panpinaren gidoia.
2.- ADOSTUTAKOAK
Grabaketaren antolaketa.
Abestian sartuko dugun azken instrumentua zein izango den.
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Grabaketaren eguna eta ordua zehaztu.
4.- JAZOERAK
Gidoi teknikoa amaitu dugu.
Instrumentu berria gehitu eta entseatu.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Egunez egun proiektua zehaztuagoa dago eta gustura gaude orain arteko emaitzarekin.
9
11. BIDAWISTER
Irakasle gazteak
TALDEA:
Taldekideak
Saioa: 2013/12/01
Ibone Aberrieta Morales
Noiz hasi:
Gaizka Aduriz Fernandez
10:00
Noiz bukatu: 11:30
Ainhoa Agirrebeña Andueza
Idazkaria (X)
Xabier Aizpuru Lopetegi
X Lide
Aizpurua Bakedano
1.- JORRATUTAKO GAIAK
Bidawisterraren grabaketa
2.- ADOSTUTAKOAK
Haurren elkarrizketa
Haur bakoitzari tokatuko zaion herrialdea
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Lidek eta Ibonek falta diren lau sekuentzia haurrekin grabatuko dituzte aste honetan
4.- JAZOERAK
Lehendabizi haur bakoitzari herrialde bat tokatu zitzaion erruletan mugimendu batekin eta
grabatu egin genituen banaka
Haurrak pentsatzen ariko balira bezala grabatu genituen
Jolasten grabatu genituen elkarrekin
Hauetako biren arteko elkarrizketa grabatu genuen
10
12. BIDAWISTER
Bukaerarako korrika grabatu genituen uretarantz, baita saltoka ere
Gu ere saltoka grabatu ginen
Donostiako badiaren panoramika bat grabatu genuen
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Lan eginez disfrutatu genuen
Irakasle gazteak
Saioa: 2013/12/02
Ibone Aberrieta Morales
Noiz hasi:
TALDEA:
X
Taldekideak
Idazkaria (X)
Gaizka Aduriz Fernandez
9:00
Noiz bukatu: 13:00
Ainhoa Agirrebeña Andueza
Xabier Aizpuru Lopetegi
Lide Aizpurua
Bakedano
LLide
1.- JORRATUTAKO GAIAK
Narratzailea izango den panpina sortu dugu.
2.- ADOSTUTAKOAK
Panpina baserritarrez jantzitako amona izango da.
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Asteartean panpina amaituko dugu burua eta zapatak lehortzen direnean. Ilea artile
11
13. BIDAWISTER
laranjarekin egingo diogu eta aurpegia margotuko dugu.
4.- JAZOERAK
Panpinaren jantzia tela ezberdinak josiz egin dugu, gorputza kartulina batekin, burua eta
zapatak globo batekin eta kola eta paperaren teknika erabiliz.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Lanak banatzea oso eraginkorra da.
IRAKASLE
Taldekideak
Idazkaria (X)
X
Saioa: 2013/12/03
GAZTEAK
Ibone Aberrieta Morales
TALDEA:
Noiz hasi: 8:30
Gaizka Aduriz Fernandez
Noiz bukatu: 12:30
Ainhoa Agirrebeña Andueza
Xabier Aizpuru Lopetegi
Lide Aizpurua Bakedano
L
1.- JORRATUTAKO GAIAK
Txotxongiloaren lanketa
Soinuen deskarga
Abestiaren entsegua
Lide Aizpurua Bakedano
12
14. BIDAWISTER
2.- ADOSTUTAKOAK
Txotxongiloa nola margotu
Grabaketaren unean esan behar duena zehaztu eta egingo dituen mugimenduak
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Bihar txotxongiloaren sekuentzia grabatzea.
4.- JAZOERAK
Txotxongiloari astelehenean lehortzen utzi genituen burua, aurpegia eta oinak margotu
dizkiogu. Ilea egiteko laranja koloreko artilera erabili dugu.
Gorputzaren enbor bezala ur botila erabili dugu. Horren gainean burua itsatsi dugu eta
behealdean kuterrarekin bi zulotxo egin dizkiogu oinei eutsiko dioten makilak sartzeko.
Grabaketaren eszenatokia eraiki dugu eta nola grabatuko dugun pentsatu dugu.
Musikan hiru abesti deskargatu ditugu Youtubetik mp3 formatuan, ondoren soinu bezala
erabiltzeko.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Irakaslea Gazteak
Saioa: 2013/12/04
Ibone Aberrieta Morales
Noiz hasi:
10:00
Noiz bukatu:
11:30
TALDEA:
Taldekideak
Gaizka Aduriz Fernandez
X
Ainhoa Agirrebeña Andueza
Idazkaria (X)
Xabier Aizpuru Lopetegi
Lide
Aizpurua Bakedano
13
15. BIDAWISTER
1.- JORRATUTAKO GAIAK
Txotxongiloaren grabaketa
2.- ADOSTUTAKOAK
Txotxongiloak nolako mugimenduak egingo zituen erabaki genuen.
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Hurrengo egunerako ordura arte grabaturiko guztia avi formatura pasatzea.
4.- JAZOERAK
Txotxongiloaren hasierako eta bukaerako sekuentzia grabatu genituen.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Irakasle Gazteak
Saioa: 2013/12/05
Ibone Aberrieta Morales
Noiz hasi:
TALDEA:
Taldekideak
Gaizka Aduriz Fernandez
Noiz bukatu:
8:30
12:00
Ainhoa Agirrebeña Andueza
Idazkaria (X)
X
Xabier Aizpuru Lopetegi Lide
Aizpurua Bakedano
14
16. BIDAWISTER
1.- JORRATUTAKO GAIAK
Sekuentzia baten grabaketa
Abestiaren entsegua
2.- ADOSTUTAKOAK
Grabaketaren espazio zehaztu genuen
Abestia entseatzerako momentuan lehenik instrumentuak jo eta ondoren, abestu egingo
genuela pentsatu genuen, gure ahotsak ondo erantzun daitezen.
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Astelehenerako muntaketarekin hasteko portatila eta Pinakle programa instalaturik
ekartzea.
4.- JAZOERAK
Muntaketarekin hastea pentsatu dugu, baina ordenagailuetan arazoak zeudenez zailtasunak
izan ditugu eta zeregina astelehenerako uztea erabaki dugu.
Grabaturik genuen sekuentzietariko bat ++
berriro grabatu dugu. Horretarako, magisteritzako zelaira joan gara.
Musikako saioan abestia entseatzen jarraitu dugu eta lana nahiko bideratuta dugunez,
lehenago amaitzea erabaki dugu.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Zailtasunen aurrean irtenbidea aurkitzen saiatzen gara. Denbora ongi aprobetxatzen saiatzen
garenez, hurrengo egunean egin behar duguna antolatzea gustatzen zaigu, modu dinamiko batez lan
egitea ahalbidetzeko.
15
17. BIDAWISTER
Irakasle Gazteak
Saioa:
Ibone Aberrieta Morales
Noiz hasi:
TALDEA:
Taldekideak
Idazkaria (X)
Gaizka Aduriz Fernandez
2013/12/09
9:00
Noiz bukatu: 12:30
Ainhoa Agirrebeña Andueza
Xabier Aizpuru Lopetegi X Lide
Aizpurua Bakedano
1.- JORRATUTAKO GAIAK
Bideoaren muntaketa
2.- ADOSTUTAKOAK
Sekuentzien ordena eta bakoitzaren iraupena
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Asteartean stop motion-ekin hasiko gara argazkiak bata bestearen atzetik jarriz eta plano
bat mozten saiatuko gara, zailtasunak izan ditugulako.
4.- JAZOERAK
Bideoaren muntaia egiten hasi gara Pinnacle programaren bitartez. Grabaketak 5 minutu
16
18. BIDAWISTER
irauten zuenez guztira, egokitu egin behar izan digu sekuentzia ezberdinak moztuz edota
balio ez zitzaizkigunak ezabatuz.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Irakasle Gazteak
Saioa: 2013/12/10
Ibone Aberrieta Morales
Noiz hasi:
TALDEA:
X
Taldekideak
Idazkaria (X)
Gaizka Aduriz Fernandez
8:30
Noiz bukatu: 14:00
Ainhoa Agirrebeña Andueza
Xabier Aizpuru Lopetegi Lide
Aizpurua Bakedano
1.- JORRATUTAKO GAIAK
Bideoaren muntaketa
Abestiaren behin betiko grabazioa
2.- ADOSTUTAKOAK
Sekuentzien iraupena, plano baten mozketa eta plano batzuetan argitasun gehiago jartzea.
17
19. BIDAWISTER
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Ostegunean cromacake-ren bitartez txotxongiloaren sekuentzia amaituko dugu, efektuak,
trantsizioak eta atzeko abestia jarriko ditugu.
Txotxongiloaren sekuentzian bere ahotsa ez denez behar bezala entzuten, doblatze erabaki
dugu.
4.- JAZOERAK
Aurreko egunean hasitako bideoaren muntaketarekin jarraitu dugu. Planoak ordenatu
ditugu, oraindik bat edo beste soberan gelditzen zitzaigun eta ezabatu egin ditugu; beste
batzuk, elkartu egin ditugu egin beharreko konponketak eginez.
Zailtasunak izan ditugu sekuentzia batekin, izan ere sekuentzia hori bukatu baino lehen
hurrengora pasatzen zen. Hala ere, azkenean irtenbidea aurkitu dugu.
Atera genituen 24 argazkirekin stop motiona erabili dugu
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Bideoaren muntaketan hainbat zailtasun agertu zaizkigu eta momentu batzuetan blokeatu egin gara.
Baina, ez dugu etsi eta irtenbidea aurkitzea lortu dugu. Jarrera horrek gure lanean positiboki
eragiten duela uste dugu.
Irakasle Gazteak
Ibone Aberrieta Morales
TALDEA:
Taldekideak
X
Saioa: 2013/12/12
Noiz hasi:
Gaizka Aduriz Fernandez
Ainhoa
Idazkaria (X)
Noiz bukatu:
11:00
13:00
Agirrebeña
Andueza
Xabier Aizpuru Lopetegi Lide
Aizpurua Bakedano
18
20. BIDAWISTER
1.- JORRATUTAKO GAIAK
Bideoaren muntaketa: Cromma key, trantsizioak eta efektuak.
2.- ADOSTUTAKOAK
Zein trantsizio eta efektu jarriko ditugun bideoan zehar.
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Hurrengo egunerako txotxongiloa jolasa aurkezten agertzen den sekuentzirako herrialdeen
argazkiak zehaztuta ekarri croma key egin ahal izateko.
4.- JAZOERAK
Trantsizio eta efektuen aukeraketarekin hasi gara. Trantsizioak aukeratzeko momentuan ez
dugu arazorik izan, baina efektuekin denbora gehiago pasa dugu.
Behin aukeraketa eginda, croma keyrekin hasi gara. Hau txotxongiloa agertzen den bi
sekuentzietan erabili dugu. Hasieran, ez genekien nola erabiltzen zen; beraz, kideei
galdetzea erabaki dugu. Txotxongiloak jolasari amaiera ematen dion sekuentziarekin hasi
gara. Hemen zailtasunak izan ditugu kolorearekin eta baita txertatu dugun bideoarekin ere.
Hala ere, azkenean arazoari irtenbidea aurkitu diogu.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Irakasle Gazteak
Saioa: 2013/12/13
Ibone Aberrieta Morales
Noiz hasi:
TALDEA:
Taldekideak
Gaizka Aduriz Fernandez
X
Idazkaria (X)
Ainhoa
Noiz bukatu:
11:00
14:00
Agirrebeña
Andueza
Xabier Aizpuru Lopetegi Lide
Aizpurua Bakedano
19
21. BIDAWISTER
1.- JORRATUTAKO GAIAK
Croma key –rekin jarraitu
2.- ADOSTUTAKOAK
Txotxongiloaren lehenengo sekuentzian Croma key erabiltzen ari garenez, lau herrialdeen
argazkiak zehaztu ditugu.
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Astelehenean musika jarriko diogu bideoari eta Croma keyri amaiera emango diogu
4.- JAZOERAK
Argazkiak txotxongiloak herrialdeen izenak esaten zituenaren arabera jarri ditugu.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Irakasle Gazteak
Saioa: 2013/12/13
Ibone Aberrieta Morales
Noiz hasi:
TALDEA:
Taldekideak
Gaizka Aduriz Fernandez
X
Idazkaria (X)
Ainhoa
Noiz bukatu:
11:00
14:00
Agirrebeña
Andueza
Xabier Aizpuru Lopetegi Lide
Aizpurua Bakedano
20
22. BIDAWISTER
1.- JORRATUTAKO GAIAK
Croma key –rekin jarraitu
2.- ADOSTUTAKOAK
Txotxongiloaren lehenengo sekuentzian Croma key erabiltzen ari garenez, lau herrialdeen
argazkiak zehaztu ditugu.
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Astelehenean musika jarriko diogu bideoari eta Croma keyri amaiera emango diogu
4.- JAZOERAK
Argazkiak txotxongiloak herrialdeen izenak esaten zituenaren arabera jarri ditugu.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Irakasle Gazteak
Saioa: 2013/12/13
Ibone Aberrieta Morales
Noiz hasi:
TALDEA:
Taldekideak
Gaizka Aduriz Fernandez
X
Idazkaria (X)
Ainhoa
Noiz bukatu:
11:00
14:00
Agirrebeña
Andueza
Xabier Aizpuru Lopetegi Lide
Aizpurua Bakedano
21
23. BIDAWISTER
1.- JORRATUTAKO GAIAK
Croma key –rekin jarraitu
2.- ADOSTUTAKOAK
Txotxongiloaren lehenengo sekuentzian Croma key erabiltzen ari garenez, lau
herrialdeen argazkiak zehaztu ditugu.
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Astelehenean musika jarriko diogu bideoari eta Croma keyri amaiera emango diogu
4.- JAZOERAK
Argazkiak txotxongiloak herrialdeen izenak esaten zituenaren arabera jarri ditugu.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Irakasle Gazteak
TALDEA:
Taldekideak
X
Saioa: 2014/01/04
Ibone Aberrieta Morales
Noiz hasi:
Gaizka Aduriz Fernandez
Noiz bukatu:
10:00
13:45
Ainhoa Agirrebeña Andueza
Idazkaria (X)
Xabier Aizpuru Lopetegi Lide
Aizpurua Bakedano
22
24. BIDAWISTER
1.- JORRATUTAKO GAIAK
Porfolioa osatu
2.- ADOSTUTAKOAK
Atal guztietan hobekuntzak egitea
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Hurrengo asterako laburpena hiru hizkuntzetan egitea, informazio-iturriak jarri eta
tutoreari bidali ordu arte egindakoa.
4.- JAZOERAK
Bakoitza atal bat egiteko ardura hartu zuenez, atal guztiak irakurri genituen hobekuntzak
eta aldaketak egiteko. Sarrera ez zegoen behar bezala eginda, hori dela eta , berriro egin
genuen.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
23
25. BIDAWISTER
JOLASA
Zein da jolasa?
Jolas Ikas proiekturako Bidawister izeneko jolasa sortu dugu, abilezia jolas bat dena. Jolas
hitza azpimarratuko dugu, izan ere ez du inongo lehiakortasunik sortzen, ez dago irabazle ez
galtzailerik eta partaideak elkar lagundu daitezke jolasten ari diren bitartean. Jolasaren helburua
nagusia haurrek elkarrekin disfrutatzea eta ondo pasatzea da.
Jolas hezitzailea da, jolasten ari diren heinean ikasi ere egiten dutelako. Haurrei hainbat
balore transmititu nahi izan dizkiegu eta honekin batera, hainbat eduki ere barneratzeko aukera
izango dute.
Zein da gaia eta zeintzuk dira helarazten dituen baloreak?
Aukeratu dugun gaia kulturartekotasuna da eta baita elkarreragina eta elkarrekintza ere. Gai
hauek jolasa osatzen dutela kontutan hartuta, honen bidez, haurrei balore hauek iritsaraztea da gure
helburua: errespetua, identitate kulturala, zintzotasuna, leialtasuna eta tolerantzia. Balore hauek
haurrei gizartean elkarbizitzen lagunduko dietenez, ba al dago aukera hoberik jolas baten bitartez
helaraztea baino?
Zertan datza?
Jolas hau lurrean kokatuko den plastikoak eta erruleta batek osatzen dute. Plastikoa lau
herrialdeen (Txina, Egipto, Italia eta Mexiko) ezaugarriak adierazten dituzten 24 irudiz osatua dago,
biribil itxurakoak direnak. Herrialde bakoitzari 6 irudi dagozkio. Irudi hauetan herrialde hauetako
kultura deskribatzen duten hainbat ezaugarri agertzen dira, esaterako, janzkera, janaria, eraikuntzak,
historia, ohiturak... Irudiak Internetetik eskuratuak direnez, inprimatu egin ditugu eta ondoren,
plastifikatu.
Erruleta lau zatitan banatuta dago, eskuineko eskua, ezkerreko eskua, eskuineko hanka eta
ezkerreko hanka adieraziz. Zati hauetako bakoitza, aldi berean, beste lau zatitan banatuta dago, lau
herrialdeen izenekin hain zuzen ere. Erruleta biratzerakoan, gorputzeko ataletako batean eta
herrialdeetako batean geldituko da, eta haurrek erruletan tokatutako gorputzeko atala herrialdeari
24
26. BIDAWISTER
dagokion irudien artean bat aukeratu beharko dute.
Jolasa haurrek erabakitzen dutenean amaituko da, ez dago puntuaziorik eta haien artean,
zalantzak badituzte, batak besteari lagun diezaioke irudia aukeratzeko garaian. Haurren bat eroriz
gero, altxatu eta berriro jarraitu dezake jolasean.
Denbora pasako jolas bat da. Taldean jolastu behar da, baina ez da behar partaide kopuru
zehatzik. Kideen arabera, jolasaren arauak aldatu egin daitezke. Adibidez, kide kopurua txikia
bada, ezin dute irudi berdina aukeratu; kide kopurua handia bada, aldiz, bai. Ez da kontsumora
bultzatzen duen jolasa, baina hau sortzeko erabili diren materialak, kutsakorrak dira ( plastikoa,
kola beroa, inprimatzeko tinta ). Iruditzen zaigu materiala oso erakargarria dela haurrentzat. Irudiak
ahalik eta erakargarrienak izan daitezen saiatu gara, eta oinarria plastikoa denez, ez dago apurtzeko
arriskurik eta haurrak honen gainean lasai aritu daitezke jolasean.
Jolas honen bitartez helarazi nahi dugu kultura bat bestea baino hobea ez dela, guztiak
onartu eta baloratu behar direla. Izan ere, gaur egungo gizartean kulturen artean ezberdintasun
sozial handiak daude eta horrez ondorioz, behe maila batean aurkitzen direnak gutxietsi egiten dira.
Adibidez, Hego Amerikarrak ez daude sozialki Mendebaldarren maila berean ikusiak.
Haurrek jolastuz ondo pasa dezaten eta, aldi berean, ikasi dezaten, ezinbestekoa da elkar
errespetatzea, liskarrik ez sortzeko. Horrez gain, besteekiko enpatia izatea ere eskatzen du.
Jolasaren hainbat momentutan gerta daiteke haur bat deseroso sentitzea gorputz-postura dela eta.
Horregatik, beste haurrak nola sentitzen den ulertu behar du eta bere gorputz postura zertxobait
mugitu. Azkenik, elkarlana azpimarratuko genuke. Taldeko jolasa dela kontuan hartuz, elkar
lagundu ere egin beharko dira. Batek akatsen bat egiten badu, besteak zuzendu diezaioke eta
alderantziz. Modu horretan, elkarrengandik ikasi dezakete.
Nori zuzendua dago?
Bigarren zikloko haurrei zuzenduriko jolasa da, 8-10 urte bitartekoei hain zuzen ere. Izan
ere, jolas hau egin ahal izateko aurkezten diren herrialdeen inguruan hainbat kontzeptu landuak izan
behar dituzte lehen zikloan oraindik landu ez direnak, esate baterako, Koliseoa, enperadorea edota
Txinako harresia. Horrez gain, adin honetan kognitiboki garatuago daude. Dagoeneko ez dute
25
27. BIDAWISTER
intuitiboki pentsatzen, logikoki baizik. Baina, gauza konkretuen inguruan soilik, ez abstraktuen
inguruan, hau da, berak ikusten eta ezagutzen dituenak. Hori dela eta, jolas honetan agertzen diren
irudien bitartez, haurrek aurretik dakitenean oinarrituz logikoki pentsatu dezakete.
BIDEOA
Bideoaren testuingurua
Gure bideoaren helburua, lehenik eta behin, “Bidawister” jolasa ezagutzea izango da.
Horretarako, jolasaren arauak eta nondik norakoak azaldu ditugu bideoan eta, horrez gain, haurrak
jolasean ere gehitu ditugu. Hala ere, gure beste helburu nagusietako bat, ikuslegoa entretenitzea izan
da eta, bideoa ikusten, minutu atsegin batzuk pasatzera gonbidatzea.
Bideo hau, nahiz eta haurrei zuzendutako jolas baten ingurukoa izan eta haurrak
protagonistak izan, jolasa ezagutu nahi duen edonori zuzenduta dago: guraso, irakasle nahiz ikasle.
Bideoa jolasa izanik eta, aurrez esan bezala, ondo pasatzeko eginikoa izanik, ahalik eta
erakargarrien egiten saiatu gara. Horretarako, haurrei eman diegu protagonismoa eta, gure ideiak
errealitatera ekarriz, benetan aritu gara jolasean. Musikari ere garrantzia berezia eman diogu; doinu
alaiak, soinu desberdinak, etab. erabiliz. Abestia ere alaia eta gogoratzeko errazak diren melodia eta
letrekin egin nahi izan dugu.
Hau guztia, bai irudiak, soinuak eta efektuak, ikus entzuneko komunikaziorako ulertzeko
modukoak izan daitezen ahaleginak egin ditugu. Ametsaren efektua, esate baterako; bideoan
hainbat sekuentzia sartu ditugu haurrak zerbait gogoratzen ari direla adieraziz. Horretarako,
trantsizio efektuak erabili ditugu eta hauekin soinuak konbinatu ditugu.
26
31. BIDAWISTER
Emaitza
Egindako lanaren emaitzari dagokionez, musikaren alorrean gure abestiaren melodia eta
letra guk sortu ditugu eta bideoan aurki ditzakegu letrarekin eta instrumentuekin bakarrik
antzezturik. Abesti tematiko batzuk ere txertatu ditugu, herrialde bakoitzarekin erlazionatzeko.
Erabili ditugun komunikazio lanabesak, hala nola, grabaturiko sekuentziak eta argazkiak izan dira.
Ahotsaren bikoizketaz ere baliatu gara, txotxongiloari eta elkarrizketa bati ahotsa jartzeko;
bideoaren audio originalaren kalitatea txarra baitzen. Osagai plastikoei dagokionez, jolas osoa gu
geuk sortua izan da, erruleta, jolasaren oinarria eta txotxongiloa . Hau guztia erositako materialekin
eta berrerabilitakoarekin sortu dugu. Estetikoki deigarria eta erresistentea izatea ere bilatu dugu,
nahiz eta irudiak behin eta berriro itsatsi behar izan genituen.
Denbora gehien eman digun atala bideoaren edizioa izan da. Emaitza zein den ikusita, garbi
dago ahal izan dugun baliabide gehien erabiltzen saiatu garela Pinnacle programa informatikoaren
barruan, hala nola, Stopmotion edo Cromakey bezalako lanabesak. Tresna hauek guztiak erabiliz,
planoak, argazkiak, musika eta bikoizketa landu ditugu Pinnaclek eskaintzen dituen efektu eta
trantsizioekin konbinatuz. Beraz, lorpen nabarmena bideoaren edizioa izan da. Hasieran editatzen ez
genekienez, amaierako bideo osatu eta konplexu bat lortu dugu entsegu- errore metodoa erabiliz.
plastikoan praktika handirik ez izanda, pentsatzen genuena baino hobea den txotxongilo bat
eratu dugu xehetasun batzuk kontuan hartuz. Horrez gain, guk sortu dugun abestiarekin oso harro
gaude, guk interpretatutako melodia eta sortutako letra izan baitira.
Prozesuaren amaieran izan ditugu zailtasun gehienak, bideoaren muntaketan zehazki.
Taldekide guztientzat berriak izan dira bideoa editatzeko erabiltzen ditugun programa
informatikoak eta gauza ezberdinekin esperimentatuz ikasten joan gara. Pinnacle programarekin
izan ditugu oztopoak. Hasieran, guk grabatutako bideoen formatuarekin eta Stopmotion
programarekin sortutako argazki segida txertatzerako garaian; ondoren, Chromakey baliabidea
erabiltzerakoan eta azkenik, bideoen bikoizketa egiterakoan eta Pinnaclek eskaintzen zituen
efektuekin, hauek sartzerakoan bideoak aldatzen eta murrizten zituelako. Izan ditugun zailtasunak
direla eta, esan beharra dugu bideoaren muntaian igaro dugula prozesuaren zati handiena gure
ezjakintasuna zela medio.
30
32. BIDAWISTER
Hobetu beharko genukeen zerbait aipatzekotan, alderdi teknikoa izango litzateke. Bideoaren
grabaketaren kalitatea ez zen nahiko genukeen bezain ona izan tripoderik ez genuelako. Gainera,
bideo sekuentzia batzuk motzak gelditu zaizkigu eta beste batzuk, ez datoz bat audioaren
iraupenarekin.
Hasieratik ondo antolatu genituen egin beharreko zeregin guztiak eta zehaztu genuen
plangintzari jarraituz pausoz- pauso egiten joan gara. Aipatzekoa da prozesu luzea izan dela
hasierako ideietatik azkeneko emaitzaraino eta gure gora beherak ere izan ditugula. Baina, talde
bezala oso ondo funtzionatu dugu eta elkarrekin asko ikasi dugu.
Besteen emaitzak
Orokorrean iruditu zaigu lan handia egin dugula talde guztiok, oso emaitza onak egon dira.
Jolas hezitzailea sortzerako orduan sormen eta originaltasuna nagusitu dira material eta baliabide
sinple eta berrerabilgarrietan oinarrituz. Hala ere, gai batzuk behin baino gehiagotan errepikatuak
izan dira, bereziki birziklapena eta kultura artekotasuna.
Teknikoki harritu gaituzten hainbat bideo egon dira. Hauetako batzuek laburmetraiak
ziruditen. Beste batzuk, planoen konbinaketekin oso ondo moldatu dira. Asko gustatu zitzaizkigun,
beste batzuen artean, kaniken jolasa, koloreez soilik baliatu zirenena edota zerbait desberdina izate
arren, aiton- amon eta haurrekin grabatu zutenena.
Alderdi musikalari dagokionez, bideoetan ikusi ahal izan da jendeak ez zuela nola nahiko
abestia aukeratzen, izan ere gehienak egindako lanera egokitzen ziren. Batzuk, ordea, ez dute agian
horrenbeste landu eta zertxobait monotonoa geratu zaie.
Lan plastikotik aldetik, lehen aipatu bezala, oro har material birziklagarri eta sinpleak
erabiliz oso lan politak eta dibertigarriak egin dira.
Beraz, besteen emaitzak ikustea baliagarria izan zaigu gure lana bai positiboki bai
negatiboki baloratzeko, azken hau betiere hobetze aldera pentsatuz. Emaitza baino garrantzitsuagoa
da prozesua denez, hori lortzeko egin dugun bidea, asko baloratzen dugu guk eginikoa eta agian
besteena bezain ona ez izan arren hainbat aspektutan, lortu dugun emaitzarekin gustura gaude.
31