SlideShare a Scribd company logo
1 of 29
Download to read offline
B
2
Barakaldoko
Hizkuntz
Eskola
5. BIDAIAK
5. UNITATEA: BIDAIAK B2
1
Inoiz hartu al duzu hegazkina alde batetik bestera bidaiatzeko? Noiz azkenekoz? Nolakoak
ziren aireportuko segurtasun-neurriak?
Entzun albistea, ondo ulertzen ahalegindu eta adierazi zer eraman
daitekeen eta zer ez hegazkin-bidaietako eskuko ekipajean.
1. Liburua
2. Kolonia
3. Borragoma
4. Desodorantea
5. Betaurrekoak
6. Hortzak garbitzeko pasta
7. Mp3a
8. Olioa
9. Botila bat ur
Albistean zer diote botikei buruz, berokiez, ordenagailuez edota
aireportuetako dendetan eros litezkeen botilez?
Aukeratu erantzun egokia.
Eraman ahal izango dugu botikarik eskuko ekipajean?
1. Bai, baina bidaian behar-beharrezkoak ditugula frogatzeko eska diezagukete poliziek
2. Bai, inolako arazorik gabe, gainera.
3. Ez, ez dago botikarik eramaterik
Araudi berriak zer dio berokiei buruz?
1. Lapurtzen badizute berokia, kontroleko poliziei esateko
ENTZUMENA: AEROPORTUKO SEGURTASUN-NEURRIAK
5. UNITATEA: BIDAIAK B2
2
2. Polizien kontrolean erantzi egin behar direla
3. Polizien kontrolean ez direla erantzi behar
Eta ordenagailuei buruz?
1. Interneten garaian ezinbestekoak direla
2. Ordenagailuak edo tresna elektroniko handiak ere aparte begiratuko dizkigutela
3. Ordenagailuak edo tresna elektroniko handiak ere beharrezkoak direnez, kapitainak
esatean bakarrik pizteko
Zergarik gabeko dendetan likidorik erosi ahal izango dugu?
1. Bai, baina poltsa zigilatu eta itxita eraman behar da
2. Bai, baina tiketa ez da galdu behar
3. Ez, hemendik aurrera ez dute likidorik salduko
Zeren ondorioz datoz arau berri hauek?
1. Erresuma Batuan abuztuan izandako atentatu-saiakeraren ondorioz
2. Estatu Batuetan abuztuan izandako atentatu-saiakeraren ondorioz
3. Madrilen abuztuan izandako atentatu-saiakeraren ondorioz
5. UNITATEA: BIDAIAK B2
3
Aukeratu entzundakoarekin bat datorrena.
1.
a) Garikoitz behin, tarte luze batez itsutu egin zuten laser batez.
b) Garikoitzi ez zaio sekula horrelakorik gertatu.
c) Garikoitz noiz edo noiz itsutu izan dute laser batez.
2.
a) Horrelakorik gertatuz gero lurreratzean, istripurik gerta liteke, lurrartzea
maniobrarik zailenetakoa baita.
b) Hori gertatuko balitz ere, ez liteke istripurik gerta, lur hartzeko maniobra
guztiz automatizatua baitago.
c) Horrelakorik gertatuz gero, ez liteke istripurik gerta, pilotuek babesgarriak
eramaten baitituzte.
3.
a) Laserra erostekotan, Internet bidez egin beharko duzu.
b) Salgai dauden laserrak ez dira osasunerako kaltegarriak izaten.
c) Salgai dauden zenbait laser osasunerako kaltegarriak izan litezke.
4.
a) Laserraren erabilera arautu gabe dagoenez, edozeinek erabil dezake.
b) Laserraren erabileraren ondorioz, zerbait gertatuz gero legeak zigor lezake
c) Laserra erabiltzea, delitua izan liteke zigor-kodearen arabera.
5.
a) Zenbait aireportutako kexek udal-ordenantzak aldarazi dituzte.
b) Zenbait aireportutan laserraren erabilera debekatu egin dute.
c) Zenbait aireportutan udal-ordenantzak aldarazi dituzte.
ENTZUMENA: HEGAZKINEI LASER ERAKUSLEEKIN EGINDAKO
ERASOAK UGARITU EGIN DIRA. Ikasbil 1147005
5. UNITATEA: BIDAIAK B2
4
Bertzelako bidaiak proposatzen dituzte, autobusa edo kamioia etxe bihurtuta, eta bisitatzen
dituzten herrialdeak ahalik eta guttien kutsatuz. Nairobitarra aintzindaria izan zen era
horretako bidaietan. Hogei urte baino gehiagotan munduan barrena ibili eta gero, Tolosaldeko
autobus zaharra txatarrarako eraman dute duela gutti.
Guztira hiru autobus izan dira. Lehenbizikoa Nairobiraino ailegatu zen 1980an, eta hantxe
gelditu zen betiko. Tolosaldeko lagun koadrilaren egitasmoak lehen bidaia hartatik hartu zuen
izena. Bigarren Nairobitarra Txilen utzi zuten, kaleko haurrak jasotzen dituen fundazio baten
esku, Afrika, Europa eta Ameriketan barrena ibili eta gero. Hirugarrena da, beraz, erretiroa
hartu berri duena.
Joan etorrian ia milioi bat kilometro egin zituen Nairobitarrak, baina kilometroen eta urteen
joanak ez du egitasmoaren sortzaileetako bat den Josu Iztuetaren grina apaldu. Duela pare
bat urte furgoneta handia erosi eta zortzi lagunendako egokitu zuen. Hala ere, bada alderik;
orain talde ttikiagoak daramatza (Nairobitarran 20 lagun sartzen ziren), furgoneta agudoago
dabil errepidean, eta jadanik ez da Europatik ateratzen: Eslovenia, Irlanda, Grezia, Korsika…
Amerika urruti samar gelditzen da orain.
BIZIKIDETZA ESTUA
Horrelako bidaia batera doanak elkarbizitza esturako prest egon behar du. Basetxea
saioarekin alderatzen ahal da furgoneta barreneko bizikidetza, ez dago intimitaterako tarte
handirik. Barreneko banaketa belaontzi baten antzekoa da: arroparentzako tiraderak aulki
azpian, behar ez direnean jasotzen diren mahaiak, gauez ohe bihurtzen diren eserlekuak…
Espazioa azken milimetroraino aprobetxatua dago eta bidaiariek dena partekatzen dute,
sukalde arduretatik hasi eta garbiketaraino.
Leihoaz bertzaldera lurralde berriak eta paisaia harrigarriak deskubrituko ditu bidaiariak,
baina hori bezain garrantzitsua da barrenean sortzen den “mikroklima”. Horregatik,
lehenbiziko orduak funtsezkoak izanen dira, hor mamituko baita bidaiako giroa.
IRAKURMENA: BIDAIATZEKO BERTZE MODU BAT: NAIROBITARRA
5. UNITATEA: BIDAIAK B2
5
Testuan beltzez dauden hitzak sinonimoekin parekatu:
1 Gauzatu
2 Dagoeneko
3 Guttitu-
4 Gogoa
5 Konparatzen
6 Proiektuak
7 Laster, fite
8 Biltzen
HITZ EGIN ZURE ZURE IKASKIDEEKIN:
 Zer iruditzen zaizue furgonetan taldean bidaiatzea? Antzekorik egin duzue? Beste
garraiobide berezirik?
 Nora joango zinateke oporretara? Norekin?Bakarka joan zara inoiz? Aipatu alde onak
eta txarrak?
5. UNITATEA: BIDAIAK B2
6
Munduko hainbat toki maiz azaltzen direnez argazkietan,
telebistako dokumentaletan, gero bertara joan eta ez
dute hainbeste harritzen bidaiaria. Badira, ordea, beste
toki edo irudi batzuk, nahiz eta behin eta berriz
ikusi,....................a................... Zerbait
berezia dute. Zerbait ezkutatzen duten monumentuak
dira, edo alimaleko paisaiak, ahozabal uzten zaituztenak.
Adibidez, Machu Picchu (Peru), Taj Mahal (India), Uluru,
edo Ayers Rock deitua (Australia), Angkor Wat
(Kanbodia), Iguazu ur-jauziak (Brasil-Argentina). Eta, nola ez, Petra (Jordania).
Siq haitzarte estuan -bi kilometro luze da eta hiri galdura eramango gaitu- sartu
bezain laster zerbait berezia nabarituko dugu. Bidea estutzen doa, eta halako
batean bi paretek ia-ia elkar jotzen dutenez,......................b...............
Altxorra ez dago agerian, baina gertu behar du, sentitu egiten da. Eta tupustean,
begi-bistan duzu, dena edertasun! Berdin dio zenbat aldiz ikusia duzun
argazkietan-eta. …................c...............
Altxorra (Al-Khazneh arabieraz) oso handia da, aurretik 45 metroko garaiera du,
eta zuzenean hare-harrian dago zizelkatua, Petrako monumentu guztiak bezalaxe.
Ez dira eraikinak berez, ez dutelako ez oinarririk, ezta zutaberik edo teilaturik
ere ...............d............ Haitza zizelkatu dute, labarra zulatuta.
Ez dizkizu sekretuak hain aise erakutsiko. Bazter guztiak ikusi nahi badituzu, kirol
pixka bat egin beharko duzu. Hobe da oinetako onak eramatea, eta ibiltzeko gogoa
izatea. Monasterioa da monumenturik interesgarrienetakoa, eta hara iristeko 4
kilometro-edo ibili behar da, eta 900ren bat harmaila dituen mendi-bidexkatik igo.
Sakrifizioen Aldarera igotzea are nekagarriagoa da, bidea oso aldapatsua delako.
Eta zer esanik ez Altxorra ikusteko begiratoki zorabiagarrira igotzen bazara.
Gainera, han beti bero egiten du, eta udan izan daitezke 40º C
...........e............ Ur asko eraman, mendira joango bazina bezala.
Hainbat turista deshidratatu egiten da Petran, leher-leher eginda. Beduino
jendeak diru-iturria ikusi du hor, eta astoak alokatzen dizkie goietara igotzeko,
edo zaldiek tiratutako gurdi zaharrak Siq inguru horretan eta beheko aldean
ibiltzeko.
Egia esan behar bada, ez da inondik ere erraza lekuaz patxadaz gozatzea. Petran
egunero dituzu ehunka turista behe-denboraldian, eta milaka goi-denboraldian.
IRAKURMENA: PETRA, MUNDUKO LEKURIK IKUSGARRIENETAKO BAT
5. UNITATEA: BIDAIAK B2
7
Altxorra ikustera hurbildu, eta beti dago Indiana Jones-en musika eskuko
telefonoan jartzen duen trufatzaileren bat. Eta argazkietan beti sartzen da behar
ez duen norbait. .............f............ Lehen aholkua hauxe da: Wadi Musan lo
egin. Siq kilometro bakarrera dago, eta, goiz jaikiz gero, atea irekitzen dutenean,
goizeko zazpietan, bertan egon zaitezke. Hala Altxorrean goizeko 8etan izango
zara, artean turistekin argazkiak ateratzeko gameluak ailegatu gabe daudenean.
Wadi Musatik datozen taldeak goizeko 9etan heltzen dira, Ammandik datozenak,
berriz, 11etan. Beraz, bi orduko aldea duzu zeuretzat, urrutien dauden
monumentuak ikusteko, Monasterioa adibidez. Altxorra eta Monasterioa elkarren
antzekoak dira, baina hau handiagoa da, eta misteriotsua. Azkenetako bide-izkina
batetik Monasterioak goialdean duen harrizko bola ikusten da, baina oraindik
denbora puska bat geratzen da aurrealdea ikusi ahal izateko. Gertu, apur bat
gorantz joanda, bi begiratoki daude. Zoragarria benetan biek eskaintzen duten
ikusmira: inguruko mendiak eta hauek atzean duten lautada.
Bi egun behar dira Petra bisitatzeko. Egun bakarra baduzu, Altxorraz eta
Monasterioaz gain, indarrak gorde Sakrifizioen Aldarera igotzeko. Han, berez, ez
dago monumenturik batere, baina handik ikusten den Petraren osotasuna
liluragarria da.
................g................. Lehen eta bigarren mendeetan loraldia bere
gorenean ezagutu zuen, Erromatar Inperioak Petra bereganatu zuen arte. Nabateo
jendea salerosketan aritzen zen. Beraz, karabana-ibilbidearen leku estrategikoa
zen Petra, eta hau edertzeko ziren haien irabazi guztiak. Edertasun horretan
lagundu du naturak ere, hango haizeak eta euri-eskasiak. Gorriaren eta arrosaren
artekoa du kolorea harriak, baina ikustekoa da toki askotan nola aldatzen den
kolore-tonua.
Internet sarean, 2007an, lehiaketa bat antolatu zen Munduko Zazpi Ikusgarriak
aukeratzeko. Petra izan zen horietako bat. Ez da harritzekoa.
5. UNITATEA: BIDAIAK B2
8
Txertatu esaldiak testuan.
1- eskulturak direla esan daiteke
2- beraz, broma gutxi
3- nabateoen erresumako hiriburua izan zen Petra
4- ahoa bete hortz utziko zaitu
5- bisitaria harritzeko gaitasuna dutenak
6- arnasari eutsiko diogu halabeharrez
7- eta hala eta guztiz ere, badago modurik Petran gozatzeko
JARRI ESALDIOK BESTE ERA BATERA.
1) Badira, ordea, beste toki edo irudi batzuk, nahiz eta behin eta berriz
ikusi, bisitaria harritzeko gaitasuna dutenak.
------------------------ ikusiagatik------------------------------
----------.
2) Hara iristeko 4 kilometro-edo ibili behar da.
------------------ bat-----------------------------------------
3) Egia esan behar bada, ez da erraza, inondik ere, lekuaz patxadaz
gozatzea.
------------------------- batere--------------------------------
4) Beraz, bi orduko aldea duzu zeuretzat.
------------- tartea--------------- zure -----.
5) Altxorra eta Monasterioa elkarren antzekoak dira.
-------------------- antza -----------------------.
6) Zoragarria benetan biek eskaintzen duten ikusmira!
Benetan, zein zoragarria--------------------------- !
5. UNITATEA: BIDAIAK B2
9
7) Egun bakarra baduzu, indarrak gorde Sakrifizioen Aldarera igotzeko.
--------------------- besterik-----------------------------------
8) Han, berez, ez dago monumenturik batere.
------------------------ inolako----------.
1. Zer eskatu dio parlamentuak Japoniako gobernuari?
- Ainu herria Japonen integratzea
- Ainu herriaren jatorria onartzea
- Uharteetatik Ainuak jatorrizko lekura bidaltzea.
2. Ainu herriak zer bereizgarri ditu?
- Erlijioa antzekoa dute, baina kultura desberdina.
- Erlijioz kristauak ziren.
- Hizkuntza, kultura eta erlijioa.
3. Zer argudio erabili izan da Japonian Ainuak baztertzeko?
- Beste arraza batekoak direla.
- Japonian arraza bakarra dagoela.
- Japoniar guztiak hiritarrak direla, guztiak berdinak.
4. Ainu herriak zenbat lagun inguru ditu?
- Hirurehun mila.
- Hirurogei miloi.
- Hirurogeita hamar mila.
5. Ainu herriaren lagun kopurua zergatik ezin da zehazki jakin?
- Asko hilda daudelako.
- Bazterketaren ondorioz askok beraien izaerari uko egiten diotelako.
- Oso sakabanatuta daudelako
6. Non bizi dira Ainuak?
ENTZUNAGAIA: AINU HERRIA
5. UNITATEA: BIDAIAK B2
10
- Japonia eta Txina arteko irla batzuetan.
- Japoniako hegoaldean.
- Japoniaren eta Errusiaren menpeko irla batzuetan.
7. Noiz behartu zituzten Ainuak lurrak, ohiturak eta lege propioak
baztertzera?
- Aspalditik datorren kontua da.
- XIX. mendean
- XX. mendean
8. Bazterketa eragiten zuen legea noiz izan zen indargabetua?
- Gobernuak egingo du orain.
- Joan den mendean.
- Oraintxe bertan egin du hori parlamentuak.
9. Zein izan da oraingo aldaketaren arrazoia?
- Berehala g-8 delakoaren goi bilera Ainuen irla batean ospatuko dela.
- Errusiarekin izan dituzten gailurreko bilera batzuk.
- Nazio Batuen Erakundeak egindako eskaera bat.
UNESCOk 1991. urtean izendatu zuen ofizialki Gizateriaren Ondare
Komodoko Itsas Parke Nazionala. Parke hori 132.000 hektarea bada, eta
beraz, babestutako gunerik handienetakoa da munduan.
Uhartea Ozeano Indiarraren eta Barearen artean dago: inguru horretan irla
ugari bada, era askotakoak gainera, eta
horko ur-korronteen, olatuen eta
haizearen eraginagatik oso emankorra
da kostaldeko eta itsaspeko habitata.
Zergatik ezagutu behar den
Asiako hego-ekialdean dago Komodoko
Parke Nazionala (75.000 hektarea). Oso
interesgarria da, eta denetik dauka Bali
uhartetik ekialdera jota 300ren bat
kilometrotara dagoen parke honek. Era askotariko animaliak dauzka, eta
bertan egonkortu da munduko muskerrik handiena, Komodoko Musker
ezaguna, Varanus komodoensis.
IRAKURMENA: KOMODO UHARTEA, ITSASOKO PARADISUA
5. UNITATEA: BIDAIAK B2
11
Parke honen itsaspekorik bezalakorik ez dago, bertan ur-korronte
indartsuak baitabiltza eta upwellings izenekoak ere bai: azken hauek
itsasoko hondotik ur azalera gai elikagarriak
eramaten dituzte, eta horrenbestez, fauna
aldetik espezie anitz dauzka eskaintzeko
parke honek. Bada besterik ere. Asiak ez
bezalako fauna eta flora ditu Australiak, baina
bada gune bat batetik eta bestetik dituena,
trantsizio gune bat, Wallacea izenekoa. Eta
hortxe dago parkea, gune horren hegoaldean. Beraz, itsaso zati horretan
animalia desberdin ugari dago, eta hain ugari ezen itsasoko faunan aditu
direnek munduko itsas gune emankorrenetakotzat daukaten,
interesgarrienetakotzat. Manta-arraiak badira hor, karanjido saldoak,
hegalaburrak, dortokak, barrakudak. Arrain txikiagoak ere badira dezente:
itsas zaldiak, nudibrankioak, pigmeoak, pailazo-arrainak, krustazeoak.
Ikustekoa da itsas azpi horretan igeri egitea!
Komodo uhartean mangleak basoak osatzen ditu, algak zelaiak, koral aldatu
edo ukitu gabeak arrezifeak... Horiek dira uharteko habitat
garrantzitsuenetakoak. Eta arrezifeek osatzen dituzten hormak hain
desberdinak dira euren artean, horrenbeste koral mota dago, horrenbeste
tontor urpe horretan!. Baina badira badia lasaiak ere, sakonera txikikoak,
itsaspeko argazkilarien gozagarri.
Komodoko dragoia
Dragoi hau (Varanus komodoensis) lurreko animalia da, haragijalea, eta gure
planetako narrastirik handiena. Igerilari aparta ere bada. Historiaurrean du
jatorria, baina 1912. urtera arte ez zen ezagutzen.
Atzaparrak ikaragarriak ditu, zerra gisako hortzak, eta haragijale
amorratua da. Abiadura bizikoa, orduko 24 kilometro har ditzake. Koska
eginez gero, ahoan duen bakterio birulento bati esker mugitu ezinda utziko
du harrapakina.
Dragoi hau 3 metro luze izan daiteke, eta 200 bat kilo pasa pisatu. Ez baitu
itxura "adeitsua" inondik ere, eta ahoarekin egiten duen hotsa, kraska-
kraska, ere izugarria baita, agian horregatik eta betidanik iradoki die
marinelei hainbat eta hainbat elezahar. Elezahar horietan dragoiek sua
jaurtitzen dute ahotik eta Indonesiako uharteak zelatatzen dituzte.
Parkean badira eskarmentu handiko basozainak, rangers izenekoak, eta
5. UNITATEA: BIDAIAK B2
12
haiekin joan daiteke Komodoko dragoiaren habitata ezagutzera. Baina
dragoia ez da animalia bakarra. Badira saguzarrak, Sunda oreinak, bufalo
basatiak, basurdeak, zaldiak eta hegazti exotikoak ere.
Nola iritsi
Asian hiriburu handi asko daude, eta bertatik Balira doazen hegazkin ugari.
Baliko Dempasar aireportutik Bimaraino joango gara. Bima sartaldeko Nusa
Tengaran dago, eta handik abiatuta iritsiko gara Komodora.
Komodo ezagutzeko erarik erosoena itsasontzi bat hartzea da. Badago non
aukeratua. Interesgarriena ezagutzeko 7 bat egun beharko ditugu.
Normalean urpean igeri egiteko asmoarekin joaten da jendea, baina jenderik
gabeko hondartzak ere hantxe daude zain, eta patxada ederrean eguzkia
hartu nahi duenak, eta bertako paraje zoragarrietan argazki ederrak atera,
badu non gozatua!
Horrenbeste bidaia eginda, maletan daramagun hiztegia erabat nahastu
zaigu. Lagunduko diguzu antolatzen? Kontuan hartu hitzok testuan
azpimarratuta daudenak direla.
 ATZAPAR: Reptil
 AZALERA: Lagarto
 BABESTUTAKO: Presa
 EGONKORTU: Estabilizar
 ELEZAHAR: Superficie
 ELIKAGARRI: Garra
 EMANKOR: Fructífero/a, abundante
 ESKARMENTU: Leyenda
 HARRAPAKIN: Ciervo
 HEGALABUR: Protegido/a
 IRADOKI: Banco
 MUSKER: Nutritivo/a
 NARRASTI: Atún
 ONDARE: Experiencia
 OREIN: Oeste
 SALDO: Patrimonio
 SARTALDE: Sugerir
AUKERATU ERANTZUN EGOKIA:
1- a- Inguru horretan dauden irlak nahiko antzekoak dira.
b- Inguru-giroaren baldintzei dagokionez oso aberatsak dira bertako fauna eta flora.
c- Uraren baldintzei esker, bai itsasoa, bai kostaldea oso aberatsak dira.
5. UNITATEA: BIDAIAK B2
13
2- a- Wallacean dagoen flora eta fauna eta Asian dagoena berdinak dira.
b- Wallacean Asiako eta Australiako animaliak elkartzen dira.
c- Australiako flora eta fauna eta Asiakoa ez dira antzekoak.
3- Zer dio flora eta faunari buruz?
a- Arrain handiak txikiak baino ugariagoak direla.
b- Algak basoetaraino zabaltzen direla.
c- Leku horretan koralak nahiko ondo mantendu direla.
4- Komodoko dragoia:
a- Lurrean ez ezik, itsasoan ere primeran moldatzen da.
b- Orain dela mende bat azaldu zen irlan.
c- Pozoi bat erabilita, bere biktimak hiltzen ditu.
d- Haragia izan ezik denetarik jaten du.
5- Marinelen kondairen arabera Komodoko dragoiek:
a- Ahoarekin kraska-kraska soinua ateratzen dute.
b- Itxura adiskidetsua dute.
c- Ahotik sua botatzen dute.
6- Hara heltzeko:
a- Erosoena itsasontziz joatea da.
b- Bimatik irten behar da Komodora.
c- Dempasarretik Bimaraino eta Bimatik Nusa Tengarara joan behar dugu
Inoiz gertatu al zaizu? Bidaia batetik itzuli, maletaren zain jarri zintan eta
zurea azaldu ez! Eta orain zer egin! Honelako egoeretan zer egin behar
dugun azalduko digu Irati Jimenezek irratsaio honetan.
HIZTEGI LAGUNGARRIA:
Adierazpen aitortza. Aireportuetan bete daitekeen inprimaki bat, maletan zer
daramazun adieraziz. Adibidez: Maletan daramazuna balio handikoa bada, hobe
duzu adierazpen aitortza egitea, doakoa ez den arren.
Argibideak. Jarraibideak, segitzeko urratsak. Adibidez: Gasteizeko errotonda
haietan ez galtzeko argibide guztiak eman zizkion, eta hala ere, galdu egin zen.
Baliagarria. Balio duena. Adibidez: Irudiak baliagarriak dira lexikoa hobeto
ikasteko.
Berreskuratu. Galdutakoa, beste eskuetara pasatakoa, berriro eskuratu.
Adibidez: Herriko jaietan diru-zorroa ostu zidaten, baina berreskuratu egin dut.
ENTZUNGAIA: BIDAIATZEAN MALETEKIN ARAZOAK IZANEZ GERO... ZER EGIN?
5. UNITATEA: BIDAIAK B2
14
Datu esanguratsua. Datu adierazkorra. Adibidez: Hara datu esanguratsu bat:
2008an Bilboko eskola publiko jakin batek 400 ikasle zeuzkan, jatorriz 24
herrialde desberdinetakoak.
Gurera tiraka. Gurea defendatuz. Adibidez: Igogailua ordaintzeko lehen bileran ez
zen adostasunik izan: bizilagunok gurera tiraka ibili ginen, eta dendetako jabeak
bestaldera.
Hurrengo hegaldi. Datorren hegaldian. Adibidez: Overbooking-a dela eta ezin omen
dugu gure hegaldia hartu, hurrengo hegaldian sartuko gaituztela esan didate.
Jakinarazpen. Jakin arazteko idazkia. Adibidez: Eskuko telefonoa kendu badizute,
salaketaren jakinarazpenean nolakoa den jarri behar duzu.
Kalte-ordaina. Kaltea konpontzeko jasotako/emandako diru-kopurua.
Adibidez: Ezkontzara joateko prestatu zenion soinekoa hondatu dizunez, kalte-
ordaina eskatu beharko zenioke.
Kontsumo ebazpen-batzordeak. Kontsumo-arloan arazoren bat izanez gero, bi
aldeei (erosleari/saltzaileari) entzun ondoren epai betebeharrekoa ematen duen
batzordea. Adibidez: Argazkilariak 7 lanegunez ateratako argazki guztiak galdu
dizkiote aireportuan, eta Kontsumo ebazpen-batzordeak erabaki duen kalte-
ordaina oso txikia da.
Matxura. Okerra. Adibidez: Maletei egindako matxura txikiak ez dituzte aintzat
hartzen aireportuetan.
Nazioarteko hitzarmen. Nazioartean indarra duen idatzi adostua. Adibidez: Giza
Eskubideen Aldarrikapena nazioarteko hitzarmena da.
Oporraldia gaiztotzeko modukoa. Opor garaia hondatzeko modukoa.
Adibidez: Aireportuan maletak galtzea oporraldia gaiztotzeko moduko gertaera da.
Uhaletan zehar. Uhaletan barrena. Adibidez: Aireportuetan maleta ugari ibiltzen
dira uhaletan zehar; horregatik onena da berehala ezagutzeko moduko maleta
izatea.
5. UNITATEA: BIDAIAK B2
15
Aukeratu EGIA (E) ala GEZURRA (G) (AUDIOAREN 1. ZATIA)
E G
1. Usu apurtzen dira maletak oporretako ostatuetan.
2. Bidaiariek badute zereginik maletak desagertzean.
3. Uhaletan desagertzen diren maletak konpainiaren
esku uzten dira.
4. Heathrow aireportuaren aldean Barajasen maleta
asko galtzen dira.
5. Maletak desagertuz gero tiketa bera eman behar
zaio konpainiari honek topatu ahal izateko.
6. Maletak 21 eguneko epean agertu ezik kexa adierazi
behar zaio dagokionari.
7. Ezer barik geratuz gero diru-zorroa emango digute
gastuei aurre egiteko
8. 19,72 euro ordaindu ohi dira honelako kasuetan.
9. Maletetan balioesten dugun ezer badugu, aldez
aurretik adierazpen aitortza egin behar da.
10. Lapurreta bada, salaketa komisaldegiari dagokion
kontua da.
(AUDIOAREN 2. ZATIA)
ENTZUN AZKEN ZATIA eta azaldu zer egin beharko genukeen AUTOBUS
edo TRENen batean gauza bera gertatuko balitzaigu.
Autobusa:
Trena:
5. UNITATEA: BIDAIAK B2
16
Jarraian bidaiei buruzko testu batzuk dituzu. Beherago, bidaia horiei
buruzko hainbat esaldi. Lotu itzazu testuak eta esaldiak, bi esaldi soberan daudela
kontuan hartuta!
1- Raid Pandemonium turismoa, abentura eta solidaritatea uztartzen dituen
bidaiatzeko era berria da, eta bere antolatzailea Joseba García zamudiotarra da.
Bidaia martxoaren 18tik 25era bitartean izango da eta parte-hartzaileek
Marokoko desertuaren edertasunari eta gogortasunari egin beharko diete aurre.
Paisaiaz eta abenturaz disfrutatzeaz gainera, solidaritatea ere eramango dute
desertura, eta laguntza humanitarioa eta eskolako materiala banatuko dituzte
raidak igarotzen dituen herrietan. Parte-hartzaileen artean Carlos Rodriguez eta
Jose Manuel Exposito zamudioztarrak daude.
2- Uda eta oporrak iristearekin batera, inguruko eta urrutiko herriak ezagutzeko
aprobetxatzen dute askok. Urtero bezala, BERRIAk bidaia eta mendi kroniken
lehiaketa antolatu du, irakurleen bidaien berri jaso eta haiek ezagutarazteko.
Aurten ere sari ederrak prestatu ditugu; beraz, ez galdu lehiaketan parte
hartzeko eta sari dotoreak irabazteko aukera. Gainera,
lanak bidaltzeagatik bakarrik saria jasoko dute
guztiek.Animatu eta parte hartu!
3- Aretxabaletaren eta Ameriketako Estatu Batuen
artean milaka kilometro dauden arren, Ibarra
kiroldegira sartu eta pedalei gogor emanez gero berehala irits zaitezke Coloradoko
errepideetara. Estreinatu berri duten spinningeko eskola birtualei esker lor
daiteke hori. Eta ez Coloradora bakarrik, Suitzako Alpeetara eta beste hainbat
tokitara ere bidaia daiteke kiroldegitik atera barik.
4- Bidaiaren kulturan bizi gara. Gaur mundu guztiak bidaiatzen du mundu guztira.
Gutxiengo batek denbora pasatzeko bidaiatzen du; gainontzekoak goseak pasata
daudelako mugitzen dira.
Lehen multzoan bizitzea egokitu zaigu guri. Halere, iruditzen zait jende gutxik
ateratzen diola etekin pertsonalik bidaiari, inor gutxik bihurtzen duela bidaia
fisiko hori barne-bidaia aberasgarri. Eta hau gertatzen da gehienek bidaia euren
eguneroko bizitzarekin etenik gabeko ekintza gisa burutzen dutelako, familian
bidaiatuz, dena antolaturik, urtero leku berdintsuetara... Jende horri bidaiaz
galdetzea asteburuan zer egin duten galdetzea bezala da, gauza jakina eta
aspergarria.
IRAKURMENA: BIDAIAK
5. UNITATEA: BIDAIAK B2
17
5- Mongoliak ezjakintasuna eta zalantza dakartza burura, lehen hausnarketan. Zer
ote dago han? Nolakoak izango ote dira hango herritarrak? Zer egin, nora joan?
Urrun baitago, fisikoki, eta urrun, era berean, hango kontuak. Pekindik Ulan-Bator
hiriburura bidean, trenean, Terelj Parke Nazionala, Altai mendiak, Khovsgool Nuur
aintzira, Gobi basamortua eta beste leku batzuetako informazioa irakurri dugu.
Mongoliak haserre hartu gaitu. Trenak burdinbidearen ertzean pilatutako hondarra
altxatzen du, eta haizeak hondar hori treneko bagoia hondar erauntsia bihurtzen.
Zapi hezeak jarri behar izan ditugu ahoan; ezin da leihorik ireki. Choir herrian
gelditu da trena, eta arrapaladan jaitsi gara denok haize freskoa hartzera.
6- Munduak gaur egun sekretu gutxi dauka gordeta. Itsasoan eta espazioan bada
oraindik zer miatua franko, baina lurrean apenas: gehientsuena ezaguna da.
Oraindik badago abenturarako tartea, baina ez da garai bateko abentura hura.
Orduan leku mitikoak baziren, gutxi batzuek ezagutzen zituztenak, eta miresmen
handiz hitz egiten zen leku haietaz. Toki horietako bat Afrikaren bihotzean dago,
Tombuctú, eta bestea, Asia barrenean: Samarkanda.
7- Madrildik Caracaserako hegazkina hartzeko aireportura hiru ordu lehenagotik
joan behar izan nuen, baina, hala ere, zorioneko overbooking horrek harrapatu egin
ninduen. Alaba ospitalean neukan eta, Caracasera premia larriz joan beharra nuela
luze azaldu nien bertakoei... alferrik: hegazkina hartzea galarazi egin zidaten.
Eskainitako indemnizazioari eskas neritzon, eta, gainera, itzulerako bidaian
(zuzena) Santo Domingon egin genuen eskala, bidaiariak hartzeko. Ondorioz, hiru
ordu geroago ailegatu ginen. Zer egin dezaket orain?
8- Era askotako bidaiak daude. Globalizazioak opor-eredu
bakarra ezarri nahi digun honetan, zaila da besterik
irudikatze hutsa ere, baina zin dagizuet: bada besterik,
hondartza zoragarri edota urrutirako miran antolatutako bidaiez aparte.
Bidaiatzea omen da garrantzitsuena, ez inora iristea. Halakoan helmugaratu
beharra dago, noski, baina bidean egindako denbora, bidean zoazela ikusi eta
ikasitakoa, horixe omen da garrantzitsuena. Machadok dixit.
9- Oraindik formula oso ezaguna ez bada ere, Ipar Euskal Herrian geroz eta jende
gehiagok baliatzen du etxe trukaketaren sistema oporretara joateko. Sistema
sinplea da: norberaren etxea utzi, atzerriko beste familiaren baten etxebizitzaren
truke. Beraz, jakinez kanpinak edo apartamentu bat alokatzeak zenbaterainoko
diru xahutzea eragiten duen, formula hau bidaiak merke egiteko alternatibatzat
ageri da.
5. UNITATEA: BIDAIAK B2
18
10- Gure arteko hizkuntza ingelesa zen, zer erremedio! Sukaldeko lanak eta
garbitasuna gure artean txandaka banatzen genituen. Atun-sandwich gehiegi jan
genuen, espageti asko, eta noizean behin haragia 'braai' erara erreta jateko
aukera izan genuen; horrela deitzen zaio barbakoa afrikarrari. Gauak emateko
kanpinak aprobetxatzen genituen, asko daude eta onak, inoiz aire librean lo egin
behar izan bagenuen ere. Beno, ez zen lo askorik egiten, berriketa luzeak izaten
baikenituen suaren inguruan, gaueko ordu txikiak arte, eta goizean goiz jaiki
behar...
a- Askorentzat bidaiatzea ez da
ohikoarekin apurtzea
b- Badago zer ikasi munduan
c- Bidaia berritzailea
d- Bidaiak eskuragarriagoak izan
daitezen
e- Bidaiatzea ez da beti erosoa
f- Bidaiaren eragozpenak
g- Bizikleta besterik ez da behar
h- Eguneko ordu guztiak
aprobetxatzen dira bidaietan
i- Kirola egin bitartean, bidaiatzeko
aukera
j- Lurrean ez da txoko ezkuturik
geratzen
k- Zenbat eta urrunagora bidaiatu,
orduan eta hobeto
l- Zure bidaiaren berri emateko
aukera
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10
5. UNITATEA: BIDAIAK B2
19
Irratsaio honetan Estatu Batuetara egin berri duen bidaiaren kronika eman
zuen Joxerra Gartziak. Kronika hori argazkien deskribapen modura egin zuen.
Argazkiak dira, baina bakoitzari gogoetatxoa jarri dio, gizartea eta bere
sentimenduak azaltzeko.
Argazki bakoitzak zer adierazteko erabili duen erabaki behar duzu; horretarako
ondoko hitzak erabil ditzakezu.
LEHEN ARGAZKIA : Bidaia, laguna, berriketan, presa, aukera.
BIGARREN ARGAZKIA: Aireportua, amona, Lotsagarria, ugari, poliziak.
HIRUGARREN ARGAZKIA: Amona, kasinoa, argia, iluna
LAUGARREN ARGAZKIA: Estatu Batuak, bandera, zapalgailua, metafora.
BOSTGARREN ARGAZKIA: Liburu-denda, eserleku ederrak, lasai, mundua,
adiskidetu
Hemen dituzu beheko poeman falta diren hitzak
Malkartsua, , gailur, ihardetsi, zimurtuz, gizakia ,ahiturik,
Paratu, pentsakor, menturaz
______________ iritsi dira turistak bordara.
___________________izan da mendi arteko bide luzea.
Afari beroa ____________die etxeko nagusiak.
Leihoan ilargi betea, Himalaiako ______________zuriak.
Turistetako batek besteari:
«Oraindik ez dute jakingo ____________
____________ilargian egon denik ere».
Etxeko nagusiari kontatu dio konkista.
____________jarri da bhutandarra. Ez du, ordea,
harridura eta miresmen keinurik adierazi.
Apal _______________die begibitartea_____________:
ENTZUMENA: HITZEZKO ARGAZKIAK
ENTZUMENA: BIDAIA KAIERA: BHUTAN
5. UNITATEA: BIDAIAK B2
20
«Eta zenbat sherpa behar izan zituzten
ura hara goraino eramateko?».
© Kirmen Uribe
Zerrenda honetatik egokiena aukeratu testuaren esanahiari begira
a. Agortu
b. Gastatu
c. Indargabetu
a. Leuna
b. laua
c. latza
a. jarri
b. kendu
c. gelditu
a. erpin
b. barren
c. bizkar
a. apika
b. segurki
c. benetan
a. lagun
b. senitarteko
c. gaizkile
a. gogoetatsu
b. buruarin
c. kaskarin
a. Galdetu
b. Itaundu
c. erantzun
a. leundu
b. zimeldu
c. tximurtu
5. UNITATEA: BIDAIAK B2
21
Machu Picchu toki magikoa da eta arrasto handia uzten du
…(1)…. Inkek eraiki zuten altxor arkeologikoa da eta enigma eta
misterio …(2)… ditu ezkutuan gordeta. Mendi garaietan egotea,
egiteko erabili zuten teknika ikusgarria eta inken kale eta
eraikinetan ibiltzea dira abandonatutako hiri …(3)… honen
alderdi xarmangarrietako batzuk.
Machu Picchu Cuzcotik 130 kilometro ipar-mendebaldera dago,
itsasoaren mailatik 2300 metrora. Oinez …(4)… autobusez joan
daiteke. Cuzcon trena …(5)… Aguas Calientes herrira iritsi ahal
da, inken hiritik oso gertura, bertan autobusa hartzeko. Hiria
bisitatzeko garai onena, eguraldiari …(6)…, martxoaren eta
urriaren artean da, baina, bestalde, orduan hartzen ditu
bisitari …(7)…. Hiria garbi eta ia erabat berriztatuta dago
gaur egun, baina …(8)…, Hiram Bingham esploratzaile
estatubatuarrak aurkitu zuenean, bestelako itxura zuen.
Landare-geruza trinko baten azpian ezkutatuta zegoen, oso
…(9)… txarrean. Inkek duela ehunka urte utzi …(10)… inork ez
du zaindu eta hasiera batean zuen distira galdu du apurka-
apurka, gaur egun berreskuratu duenera arte.
…(11)…, hiriak hiru gune ditu ondo bereizita. Goiko aldean, Auzo
Sakratua dago, Intiwatana edo Eguzkiaren Tenplua …(12)…;
Erdialdean, Apaizen eta Nobleziaren Auzoa dago, bizitokia
zena; bukatzeko, hiriaren hegoaldean, Herritarren Auzoa
zegoen, lurra lantzen …(13)… etxebizitzak biltzen zituena.
Nabarmentzekoa da, gainera, mendi malkartsuaren maldetan
terraza ugari prestatu zituztela, hainbat produktu …(14)….
Machu Picchuko eraikin guztiek inken ohiko estilo
arkitektonikoa betetzen dute. …(15)… miresgarrienak hiriaren
goiko aldean daude. Ez daude bi harri berdin, …(16)…, bakoitza
toki jakin baterako landu zuten eta ezin hobeto egiten dute
bat ondokoekin. Kareorerik erabili ez zuten arren, harriak hain
ondo lotuta …(17)…, aizto baten xafla ere ezin da sartu bataren
eta …(18)… artean.
Hiriaren edertasunak eta zerk bultzatu zituen egitera, nor eta
1.
a. bisitariengan
b. bisitariarengana
c. bisitariengana
d. bisitarietan
2.
a. sarri
b. askok
c. ugarik
d. ugari
3.
a. liluragarri
b. txizalarri
c. kutsagarri
d. barregarri
4.
a. bai
b. hala
c. nola
d. zein
5.
a. hartzear
b. hartzerakoan
c. hartuta
d. hartzen duzula
6.
a. dirudienez
b. deritzonez
c. dagokionez
d. egoki zaiola
7.
a. guzti
b. gehiagorik
c. gehien
d. gehiagok
8.
a. 1911n
b. 1911an
c. 1911ean
d. 1911etan
9.
a. jokaera
b. egonaldi
c. joera
d. egoera
10.
a. zutelako
11.
a. Arkeologoei ustez
b. Arkeologoez arabera
c. Arkeologoen arabera
d. Arkeologoei iritziz
12.
a. duenak
b. duena
c. duen
d. duela
13.
a. zutenen
b. dutenen
c. zirenen
d. zuten
14.
a. hazteko
b. hasteko
c. haziteko
d. hasiteko
15.
a. eraikuntza
b. hezkuntza
c. medikuntza
d. zapalkuntza
16.
a. hala ere
b. berriz
c. izan ere
d. aitzitik
17.
a. egoten
b. daudenez
c. dauden arren
d. dagoenez
18.
a. bataren
b. harrien
c. bestearen
d. besteen
19.
a. bizitzen zen
b. bizi izan zen
c. bizi zatekeen
d. biziko litzateke
20.
a. besterik
IRAKURMENA: MACHU PICCHU, ABANDONATUTAKO HIRIA
5. UNITATEA: BIDAIAK B2
22
noiz …(19)… bertan eta zergatik abandonatu zuten ez jakiteak
areagotu …(20)… du egin hiri horrek bisitaria liluratzeko duen
ahalmena.
Machu Picchu hiri misteriotsua da, besteak beste, inkek ez
…(21)… idazkera erabiltzen. Zibilizazio horren inguruko datu
bakarrak Peru konkistatu zuteneko garaian …(22)… dira. Hala
ere, idatzi horietako batek ere ez du ezer aipatzen inken
gotorleku …(23)….
Adituen ustez, errege-erreginen familiakoak bizi ziren bertan,
eta inperioko emakume handientzat erretiro-leku ere izan zen.
Hilerriko hilobiek argi erakusten dute emakumezkoak zirela
…(24)… nagusi, izan ere, 173 eskeleto aurkitu zituzten, eta
horietatik 150 emakumezkoenak ziren. Inken Inperioaren
gainbeheraren ostean, Emakume Hautatuak izeneko batzuk
bizirik irten ziren eta inguru horietara hurbildu ziren
konkistatzaile …(25)… ihesi. Han bizi izan ziren hil ziren arte.
b. zutenetik
c. zutenean
d. zutenik
21.
a. baitzuten
b. baitzituzten
c. bailuten
d. zutenez
22.
a. idatzia
b. idatzitako
c. idatziriko
d. idatzitakoak
23.
a. honi inguruan
b. honi gainean
c. honen buruz
d. honen inguruan
b. besterik ez
c. bakarrik
d. baino
24.
a. horretako
b. horretatik
c. bertan
d. bertokoak
25.
a. espainiarretatik
b. espainiarrengandik
c. espainiarrez
d. espainiarrengatik
5. UNITATEA: BIDAIAK B2
23
ELKARRIZKETA
Ondoren ematen zaizu gaiaz ELKARRIZKETA bat izango duzu zure
bikotekidearekin.
 Beheko esaldiak LAGUNGARRI dituzu.
 Eman ARRAZOIBIDE sendoak eta adibideak.
 Entzun zure solaskidearen arrazoibideak eta erantzun iritzia eman.
1. ELKARRIZKETA
BIDAIATZEA GUSTATZEN ZAIGU, BAINA NOLA?
 Edozein bidaia egin aurretik joango zaren herrialdeko gida guztiak
irakurtzen dituenetakoa zara? Joan aurretik, ahalik eta informazio gehien
eskuratzea gustatzen zaizu?
 Egunez egun nondik nora ibiliko zaren lotuta izaten duzu? Non lo egin, non
jan…?
 Bakarrik bidaiatzea gustatzen zaizu?
 “Bidaiatzea motxila lepoan hartu eta bideari ekitea da” diote batzuek; ados
zaude?
2. ELKARRIZKETA
MERKE BIDAIATZEA
 Europan egiten diren hegaldien %30 kostu baxuko konpainiek egiten dituzte.
Eman zure iritzia horretaz.
 Hegazkin-konpainia batzuek maletak fakturatzeagatik kobratu egiten dute.
Zer deritzozu?
 Zure ustez, segurua al da norbere kontura eta diru askorik gabe
bidaiatzea? Zergatik?
 Etorkizunean merke bidaiatzeko ohitura hau zabaldu egingo al da? Zer dela eta?
5. UNITATEA: BIDAIAK B2
24
BAKARRIZKETA. AZALPENA
Egokitu zaizun gaiaz hitzalditxo bat prestatu behar duzu , honetarako testu labur
bat duzu abiapuntu eta garatu beharreko zenbait ideia beherago.
TURISMOA ETA BIDAIAK
ERAKARPEN TURISTIKOA
Herrialde edo eskualde bakoitzaren baldintzek turismo mota jakin bat erakartzen
dute, mundu guztiari ez zaizkiolako gauza berberak gustatzen: exotismoa,
tradizioa, kultura… Eta merkatu handi bat eratu da horren guztiaren inguruan.
Mediterraneoan, klima ona eta hondartzak saltzen dira, eraikinak, urbanizazio eta
golf zelaiak sustatzen, eta ondorioa azpian dauden interes ekonomikoak bezain
begi-bistakoa da: ingurumenaren endekapena.
Dena dela, sarritan, ingurumen-turismoa ere, hots, naturaren kontserbazioarekin
kontzientziaturiko pertsonek egiten dutena, oso kaltegarria da. Horren adibide
dira gune natural pribilegiatuen inguruan sortzen diren zabor-pilaketak, hala nola
Everest mendia igotzeko plataforman, edo Afrikako parke natural batzuetan.
www.hiru.com (egokitua) Endekapen=degeneración
BERBA EGITEKO PUNTUAK
- Zer iritzi duzu turismo egiteari buruz? Bidaiak egitea atsegin duzu?
- Zerk erakartzen zaitu gehien bidaiak egiteko orduan? Exotismoak, naturak,
kulturak, harremanak…?
- Nola nahiago duzu bidaiatu, zure kabuz ala agentzia bat kontratatuz? Zergatik?
- Zer uste daukazu ingurumen turismoa delakoaz?
5. UNITATEA: BIDAIAK B2
25
BAKARRIZKETA. AZALPENA
Egokitu zaizun gaiaz hitzalditxo bat prestatu behar duzu , honetarako testu labur
bat duzu abiapuntu eta garatu beharreko zenbait ideia beherago.
BIDAIEN XEDEAK
Motxila edo maleta hartu, eta hara edo hona joatea gustatzen zaigu. Ez bakarrik
neguan aurpegi beltzaranarekin harro-harro ibiltzearren; interesante
sentitzearren ere bai. «Ni halako lekutan egonda nago…», esateak estatusa ematen
digu. Hala ere, barregarria da leku batez zein beste batez berba egiten dugun
bakoitzean nola guztiok antzerako gauzak kontatzen ditugun. Denetariko gidak
ditugu bidaiatzeko: alternatiboak, leku garestiei buruzkoak, oso turistikoak,
turistikoak baina desberdinak… Bakoitzak bat edo beste jarraitzen dugu gure
interesen arabera, baina azkenean oso antzerako zirkuituak egiten ditugu hotelen
prezioak salbu. Badirudi, Argentinara joan eta Iguazura ez bazoaz, alperrik joan
zarela. Baten batek kantatzen zuen moduan: «Ez dezatela esan ez naizenik egon».
Atera argazkia eta erakutsi guztiei. Bidaiatzea oporrak pasatzea baino zerbait
gehiago izan dadin ikusten ditugun lekuetan bizi direnen kezkak, ohiturak, barrea,
negarra… entzutea beharrezkoa da. Litekeena da, isilik denbora gutxi aguantatzen
dudalako izatea, baina niri bakarrik bidaiatzeak lagundu dit horretan.
ONINTZA ENBEITA. BERRIA. 2012/03/27. EGOKITUA.
BERBA EGITEKO PUNTUAK
 Bidaiak egiterakoan, zerk bultzatzen zaitu? Zein motatako bidaia aukeratzen
duzu? Zelako bidaiaria zaitugu? Zergatik? Etekinik ateratzen al diezu?
 Inoiz pentsatu duzu bidaiaren bat bakarrik egitea? Zertan lagun diezazuke?
Zer-nolako eragozpenak ditu?
 Bidaiek, benetan eguneroko errealitatearekin mozteko balio dute ala estres
handiago bat sorrarazten digute? Opor osteko sindromea delakoa.
 Egindako bidaiek denboraren neurria aldatu al dizute? Hobe betiko
monotonian jarraitzea
5. UNITATEA: BIDAIAK B2
26
BAKARRIZKETA. AZALPENA
Egokitu zaizun gaiaz hitzalditxo bat prestatu behar duzu , honetarako testu labur
bat duzu abiapuntu eta garatu beharreko zenbait ideia beherago.
GARRAIOBIDE AZKARRAK
2014an 320 kilometro orduko abiadura hartuko du. East Japan Railway Company
enpresak duela gutxi jakinarazi du laster seriean ekoitziko duela Shinkansen Serie
E6 bala trenaren modelo berri bat eta Japoniako trenik azkarrena bihurtuko dela.
Zerbitzu berri horrek 300 kilometro orduko abiadura hartuko du 2012aren
amaieran eta 320koa, berriz, 2013aren amaieran. Río de Janeiroko 2016ko Joko
Olinpikoei begira, Brasileko agintariek esan dute Brasilgo lehen bala trena
garatzeko lizitazio bat irekiko dutela.
Abiadura handiko modelo berri honek errendimendu hobea izango du Tokio-Akita
ibilbideko bihurgune handietan. Shinkansen Serie E6 trenak kanpo diseinu dotore
eta ausarta du, gorriz eta zuriz pintatuta dago eta hainbat ezaugarri estetiko
berritzaile ditu barnealdean.
Kasu honetan, erosotasuna nabarmendu nahi izan da eta bereziki pentsatuta dago,
abiadura handiko zerbitzua emateaz gain, erabiltzaileen beharrak asetzeko eta
bidaia eroso, seguru eta atsegingarria bermatzeko.
BERBA EGITEKO PUNTUAK
- Gogoko duzu azkar bidaiatzea? Zergatik?
- Aukeran, zer nahiago duzu hegazkina ala tren azkarra? Inoiz erabili duzu antzeko
trenik?
- Zer iritzi duzu gurean eraikitzen ari diren Abiadura Handiko Tren sareaz?
Arrakastarik izango al du garraio mota honek hemen?
- Ba al dago zure ustez etorkizunerako garraiobiderik? Zein erabiliko dira gehien?
Zein gutxien?
5. UNITATEA: BIDAIAK B2
27
Idazlan laburra (100-120 HITZ)
Zure herriko udalak “Gazteak munduan” programa sortu du; udalaren webgunean
sartu, eta beheko iragarkia irakurri duzu. Erantzutea erabaki duzu. (90-110 hitz)
Gazte, Udalak “Gazteak munduan” programa sortu berri du, bidaiatu nahi
duten gazteei laguntzeko asmoz. Oraindik ez dakigu oso ondo zelako bidaiak
antolatu behar ditugun, eta zure laguntza eskertuko genuke.
Mesedez, adierazi:
- Nora joatea nahi zenuke? Zergatik? Zein litzateke bidaiaren helburua?
- Taldean joanez gero, zenbat lagunekin joango zinateke?
- Zein garraiobide erabiliko zenuke?
IDAZLANA:
5. UNITATEA: BIDAIAK B2
28
GRAMATIKA ETA ARIKETAK II- DENBORAZKO PERPAUSAK. 43tik 47
unitatera.
GRAMATIKA TXOKOA:

More Related Content

What's hot

Autorretratua eredua iker
Autorretratua eredua ikerAutorretratua eredua iker
Autorretratua eredua ikeridoialariz
 
Nire ingurukoak deskribatzen
Nire ingurukoak deskribatzenNire ingurukoak deskribatzen
Nire ingurukoak deskribatzenidoialariz
 
Ezezko esaldiak ariketak
Ezezko esaldiak ariketakEzezko esaldiak ariketak
Ezezko esaldiak ariketakidoialariz
 
Aurreko hurrengo zenbakia
Aurreko  hurrengo zenbakiaAurreko  hurrengo zenbakia
Aurreko hurrengo zenbakiaidoialariz
 
Gramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZAT
Gramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZATGramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZAT
Gramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZATidoialariz
 
Pertsonen deskribapenak3
Pertsonen deskribapenak3Pertsonen deskribapenak3
Pertsonen deskribapenak3MargaGutierrez
 
Perpaus elkartuak
Perpaus elkartuakPerpaus elkartuak
Perpaus elkartuakJgatari
 
6 gutuna egiten jakin santillana lh4
6  gutuna  egiten jakin  santillana lh46  gutuna  egiten jakin  santillana lh4
6 gutuna egiten jakin santillana lh4idoialariz
 
Irakurgai oso laburrak piktoekin 3 zinema
Irakurgai oso laburrak piktoekin 3 zinemaIrakurgai oso laburrak piktoekin 3 zinema
Irakurgai oso laburrak piktoekin 3 zinemaidoialariz
 
3. maila euskara 2 gaia santillana
3. maila  euskara 2 gaia santillana 3. maila  euskara 2 gaia santillana
3. maila euskara 2 gaia santillana idoialariz
 
Antzara jolasa arauak
Antzara jolasa arauak Antzara jolasa arauak
Antzara jolasa arauak idoialariz
 
5 gaia gabon- ipuina euskara 4 santillana
5 gaia  gabon- ipuina euskara 4 santillana5 gaia  gabon- ipuina euskara 4 santillana
5 gaia gabon- ipuina euskara 4 santillanaidoialariz
 
Pertsona deskribapena txartela
Pertsona deskribapena txartela Pertsona deskribapena txartela
Pertsona deskribapena txartela idoialariz
 
Aditz trinkoa nor
Aditz trinkoa norAditz trinkoa nor
Aditz trinkoa norido975
 
Fitxak 10 ulermena
Fitxak 10 ulermenaFitxak 10 ulermena
Fitxak 10 ulermenaJavi Muñoz
 

What's hot (20)

Autorretratua eredua iker
Autorretratua eredua ikerAutorretratua eredua iker
Autorretratua eredua iker
 
Nire ingurukoak deskribatzen
Nire ingurukoak deskribatzenNire ingurukoak deskribatzen
Nire ingurukoak deskribatzen
 
Ezezko esaldiak ariketak
Ezezko esaldiak ariketakEzezko esaldiak ariketak
Ezezko esaldiak ariketak
 
Aurreko hurrengo zenbakia
Aurreko  hurrengo zenbakiaAurreko  hurrengo zenbakia
Aurreko hurrengo zenbakia
 
Gramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZAT
Gramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZATGramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZAT
Gramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZAT
 
Pertsonen deskribapenak3
Pertsonen deskribapenak3Pertsonen deskribapenak3
Pertsonen deskribapenak3
 
Frutak
FrutakFrutak
Frutak
 
Ulermena
UlermenaUlermena
Ulermena
 
Perpaus elkartuak
Perpaus elkartuakPerpaus elkartuak
Perpaus elkartuak
 
6 gutuna egiten jakin santillana lh4
6  gutuna  egiten jakin  santillana lh46  gutuna  egiten jakin  santillana lh4
6 gutuna egiten jakin santillana lh4
 
Gutuna lantzen
Gutuna lantzenGutuna lantzen
Gutuna lantzen
 
Irakurgai oso laburrak piktoekin 3 zinema
Irakurgai oso laburrak piktoekin 3 zinemaIrakurgai oso laburrak piktoekin 3 zinema
Irakurgai oso laburrak piktoekin 3 zinema
 
3. maila euskara 2 gaia santillana
3. maila  euskara 2 gaia santillana 3. maila  euskara 2 gaia santillana
3. maila euskara 2 gaia santillana
 
Izenondoak (hiztegia)
Izenondoak (hiztegia)Izenondoak (hiztegia)
Izenondoak (hiztegia)
 
Antzara jolasa arauak
Antzara jolasa arauak Antzara jolasa arauak
Antzara jolasa arauak
 
5 gaia gabon- ipuina euskara 4 santillana
5 gaia  gabon- ipuina euskara 4 santillana5 gaia  gabon- ipuina euskara 4 santillana
5 gaia gabon- ipuina euskara 4 santillana
 
Pertsona deskribapena txartela
Pertsona deskribapena txartela Pertsona deskribapena txartela
Pertsona deskribapena txartela
 
Gutun eredua
Gutun ereduaGutun eredua
Gutun eredua
 
Aditz trinkoa nor
Aditz trinkoa norAditz trinkoa nor
Aditz trinkoa nor
 
Fitxak 10 ulermena
Fitxak 10 ulermenaFitxak 10 ulermena
Fitxak 10 ulermena
 

Viewers also liked

Viewers also liked (20)

Dal egoerak 2016-2017
Dal egoerak 2016-2017Dal egoerak 2016-2017
Dal egoerak 2016-2017
 
4. unitatea aisialdia
4. unitatea aisialdia4. unitatea aisialdia
4. unitatea aisialdia
 
Nire ametsetako oporrak
Nire ametsetako oporrakNire ametsetako oporrak
Nire ametsetako oporrak
 
Bermion bidaiak
Bermion bidaiakBermion bidaiak
Bermion bidaiak
 
Furra furra osoa
Furra furra osoaFurra furra osoa
Furra furra osoa
 
Furra furra betetzekoa
Furra furra betetzekoaFurra furra betetzekoa
Furra furra betetzekoa
 
Kanping
KanpingKanping
Kanping
 
Aitormena
AitormenaAitormena
Aitormena
 
Benito lertxundi
Benito lertxundiBenito lertxundi
Benito lertxundi
 
Wazemank
WazemankWazemank
Wazemank
 
Gabonetako Etxeko lanak
Gabonetako Etxeko lanakGabonetako Etxeko lanak
Gabonetako Etxeko lanak
 
Eskupilota
EskupilotaEskupilota
Eskupilota
 
Mendian
MendianMendian
Mendian
 
Toki Berri
Toki BerriToki Berri
Toki Berri
 
Bidaiak
BidaiakBidaiak
Bidaiak
 
Dal aurkezpena 31taldea.16 17
Dal aurkezpena  31taldea.16 17Dal aurkezpena  31taldea.16 17
Dal aurkezpena 31taldea.16 17
 
Kirmen Uribe
Kirmen UribeKirmen Uribe
Kirmen Uribe
 
Bidaiak
BidaiakBidaiak
Bidaiak
 
Europa: Grezia
Europa: GreziaEuropa: Grezia
Europa: Grezia
 
Grezia. arkitektura
Grezia. arkitekturaGrezia. arkitektura
Grezia. arkitektura
 

More from Gorka Roman

8002004001e eskola baratza_e
8002004001e eskola baratza_e8002004001e eskola baratza_e
8002004001e eskola baratza_eGorka Roman
 
Heziberri 2020 c
Heziberri 2020 cHeziberri 2020 c
Heziberri 2020 cGorka Roman
 
Dal ordutegia 31taldea.16 17 - copia
Dal ordutegia  31taldea.16 17 - copiaDal ordutegia  31taldea.16 17 - copia
Dal ordutegia 31taldea.16 17 - copiaGorka Roman
 
Lh 2. modulua 16 17 eus
Lh 2. modulua 16 17 eusLh 2. modulua 16 17 eus
Lh 2. modulua 16 17 eusGorka Roman
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iGorka Roman
 

More from Gorka Roman (8)

8002004001e eskola baratza_e
8002004001e eskola baratza_e8002004001e eskola baratza_e
8002004001e eskola baratza_e
 
Heziberri 2020 c
Heziberri 2020 cHeziberri 2020 c
Heziberri 2020 c
 
Dal ordutegia 31taldea.16 17 - copia
Dal ordutegia  31taldea.16 17 - copiaDal ordutegia  31taldea.16 17 - copia
Dal ordutegia 31taldea.16 17 - copia
 
Lh 2. modulua 16 17 eus
Lh 2. modulua 16 17 eusLh 2. modulua 16 17 eus
Lh 2. modulua 16 17 eus
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena i
 
The young Ones
The young OnesThe young Ones
The young Ones
 
Ain' t
Ain' tAin' t
Ain' t
 
Euskaldun berri
Euskaldun berriEuskaldun berri
Euskaldun berri
 

5. UNITATEA: BIDAIAK

  • 2. 5. UNITATEA: BIDAIAK B2 1 Inoiz hartu al duzu hegazkina alde batetik bestera bidaiatzeko? Noiz azkenekoz? Nolakoak ziren aireportuko segurtasun-neurriak? Entzun albistea, ondo ulertzen ahalegindu eta adierazi zer eraman daitekeen eta zer ez hegazkin-bidaietako eskuko ekipajean. 1. Liburua 2. Kolonia 3. Borragoma 4. Desodorantea 5. Betaurrekoak 6. Hortzak garbitzeko pasta 7. Mp3a 8. Olioa 9. Botila bat ur Albistean zer diote botikei buruz, berokiez, ordenagailuez edota aireportuetako dendetan eros litezkeen botilez? Aukeratu erantzun egokia. Eraman ahal izango dugu botikarik eskuko ekipajean? 1. Bai, baina bidaian behar-beharrezkoak ditugula frogatzeko eska diezagukete poliziek 2. Bai, inolako arazorik gabe, gainera. 3. Ez, ez dago botikarik eramaterik Araudi berriak zer dio berokiei buruz? 1. Lapurtzen badizute berokia, kontroleko poliziei esateko ENTZUMENA: AEROPORTUKO SEGURTASUN-NEURRIAK
  • 3. 5. UNITATEA: BIDAIAK B2 2 2. Polizien kontrolean erantzi egin behar direla 3. Polizien kontrolean ez direla erantzi behar Eta ordenagailuei buruz? 1. Interneten garaian ezinbestekoak direla 2. Ordenagailuak edo tresna elektroniko handiak ere aparte begiratuko dizkigutela 3. Ordenagailuak edo tresna elektroniko handiak ere beharrezkoak direnez, kapitainak esatean bakarrik pizteko Zergarik gabeko dendetan likidorik erosi ahal izango dugu? 1. Bai, baina poltsa zigilatu eta itxita eraman behar da 2. Bai, baina tiketa ez da galdu behar 3. Ez, hemendik aurrera ez dute likidorik salduko Zeren ondorioz datoz arau berri hauek? 1. Erresuma Batuan abuztuan izandako atentatu-saiakeraren ondorioz 2. Estatu Batuetan abuztuan izandako atentatu-saiakeraren ondorioz 3. Madrilen abuztuan izandako atentatu-saiakeraren ondorioz
  • 4. 5. UNITATEA: BIDAIAK B2 3 Aukeratu entzundakoarekin bat datorrena. 1. a) Garikoitz behin, tarte luze batez itsutu egin zuten laser batez. b) Garikoitzi ez zaio sekula horrelakorik gertatu. c) Garikoitz noiz edo noiz itsutu izan dute laser batez. 2. a) Horrelakorik gertatuz gero lurreratzean, istripurik gerta liteke, lurrartzea maniobrarik zailenetakoa baita. b) Hori gertatuko balitz ere, ez liteke istripurik gerta, lur hartzeko maniobra guztiz automatizatua baitago. c) Horrelakorik gertatuz gero, ez liteke istripurik gerta, pilotuek babesgarriak eramaten baitituzte. 3. a) Laserra erostekotan, Internet bidez egin beharko duzu. b) Salgai dauden laserrak ez dira osasunerako kaltegarriak izaten. c) Salgai dauden zenbait laser osasunerako kaltegarriak izan litezke. 4. a) Laserraren erabilera arautu gabe dagoenez, edozeinek erabil dezake. b) Laserraren erabileraren ondorioz, zerbait gertatuz gero legeak zigor lezake c) Laserra erabiltzea, delitua izan liteke zigor-kodearen arabera. 5. a) Zenbait aireportutako kexek udal-ordenantzak aldarazi dituzte. b) Zenbait aireportutan laserraren erabilera debekatu egin dute. c) Zenbait aireportutan udal-ordenantzak aldarazi dituzte. ENTZUMENA: HEGAZKINEI LASER ERAKUSLEEKIN EGINDAKO ERASOAK UGARITU EGIN DIRA. Ikasbil 1147005
  • 5. 5. UNITATEA: BIDAIAK B2 4 Bertzelako bidaiak proposatzen dituzte, autobusa edo kamioia etxe bihurtuta, eta bisitatzen dituzten herrialdeak ahalik eta guttien kutsatuz. Nairobitarra aintzindaria izan zen era horretako bidaietan. Hogei urte baino gehiagotan munduan barrena ibili eta gero, Tolosaldeko autobus zaharra txatarrarako eraman dute duela gutti. Guztira hiru autobus izan dira. Lehenbizikoa Nairobiraino ailegatu zen 1980an, eta hantxe gelditu zen betiko. Tolosaldeko lagun koadrilaren egitasmoak lehen bidaia hartatik hartu zuen izena. Bigarren Nairobitarra Txilen utzi zuten, kaleko haurrak jasotzen dituen fundazio baten esku, Afrika, Europa eta Ameriketan barrena ibili eta gero. Hirugarrena da, beraz, erretiroa hartu berri duena. Joan etorrian ia milioi bat kilometro egin zituen Nairobitarrak, baina kilometroen eta urteen joanak ez du egitasmoaren sortzaileetako bat den Josu Iztuetaren grina apaldu. Duela pare bat urte furgoneta handia erosi eta zortzi lagunendako egokitu zuen. Hala ere, bada alderik; orain talde ttikiagoak daramatza (Nairobitarran 20 lagun sartzen ziren), furgoneta agudoago dabil errepidean, eta jadanik ez da Europatik ateratzen: Eslovenia, Irlanda, Grezia, Korsika… Amerika urruti samar gelditzen da orain. BIZIKIDETZA ESTUA Horrelako bidaia batera doanak elkarbizitza esturako prest egon behar du. Basetxea saioarekin alderatzen ahal da furgoneta barreneko bizikidetza, ez dago intimitaterako tarte handirik. Barreneko banaketa belaontzi baten antzekoa da: arroparentzako tiraderak aulki azpian, behar ez direnean jasotzen diren mahaiak, gauez ohe bihurtzen diren eserlekuak… Espazioa azken milimetroraino aprobetxatua dago eta bidaiariek dena partekatzen dute, sukalde arduretatik hasi eta garbiketaraino. Leihoaz bertzaldera lurralde berriak eta paisaia harrigarriak deskubrituko ditu bidaiariak, baina hori bezain garrantzitsua da barrenean sortzen den “mikroklima”. Horregatik, lehenbiziko orduak funtsezkoak izanen dira, hor mamituko baita bidaiako giroa. IRAKURMENA: BIDAIATZEKO BERTZE MODU BAT: NAIROBITARRA
  • 6. 5. UNITATEA: BIDAIAK B2 5 Testuan beltzez dauden hitzak sinonimoekin parekatu: 1 Gauzatu 2 Dagoeneko 3 Guttitu- 4 Gogoa 5 Konparatzen 6 Proiektuak 7 Laster, fite 8 Biltzen HITZ EGIN ZURE ZURE IKASKIDEEKIN:  Zer iruditzen zaizue furgonetan taldean bidaiatzea? Antzekorik egin duzue? Beste garraiobide berezirik?  Nora joango zinateke oporretara? Norekin?Bakarka joan zara inoiz? Aipatu alde onak eta txarrak?
  • 7. 5. UNITATEA: BIDAIAK B2 6 Munduko hainbat toki maiz azaltzen direnez argazkietan, telebistako dokumentaletan, gero bertara joan eta ez dute hainbeste harritzen bidaiaria. Badira, ordea, beste toki edo irudi batzuk, nahiz eta behin eta berriz ikusi,....................a................... Zerbait berezia dute. Zerbait ezkutatzen duten monumentuak dira, edo alimaleko paisaiak, ahozabal uzten zaituztenak. Adibidez, Machu Picchu (Peru), Taj Mahal (India), Uluru, edo Ayers Rock deitua (Australia), Angkor Wat (Kanbodia), Iguazu ur-jauziak (Brasil-Argentina). Eta, nola ez, Petra (Jordania). Siq haitzarte estuan -bi kilometro luze da eta hiri galdura eramango gaitu- sartu bezain laster zerbait berezia nabarituko dugu. Bidea estutzen doa, eta halako batean bi paretek ia-ia elkar jotzen dutenez,......................b............... Altxorra ez dago agerian, baina gertu behar du, sentitu egiten da. Eta tupustean, begi-bistan duzu, dena edertasun! Berdin dio zenbat aldiz ikusia duzun argazkietan-eta. …................c............... Altxorra (Al-Khazneh arabieraz) oso handia da, aurretik 45 metroko garaiera du, eta zuzenean hare-harrian dago zizelkatua, Petrako monumentu guztiak bezalaxe. Ez dira eraikinak berez, ez dutelako ez oinarririk, ezta zutaberik edo teilaturik ere ...............d............ Haitza zizelkatu dute, labarra zulatuta. Ez dizkizu sekretuak hain aise erakutsiko. Bazter guztiak ikusi nahi badituzu, kirol pixka bat egin beharko duzu. Hobe da oinetako onak eramatea, eta ibiltzeko gogoa izatea. Monasterioa da monumenturik interesgarrienetakoa, eta hara iristeko 4 kilometro-edo ibili behar da, eta 900ren bat harmaila dituen mendi-bidexkatik igo. Sakrifizioen Aldarera igotzea are nekagarriagoa da, bidea oso aldapatsua delako. Eta zer esanik ez Altxorra ikusteko begiratoki zorabiagarrira igotzen bazara. Gainera, han beti bero egiten du, eta udan izan daitezke 40º C ...........e............ Ur asko eraman, mendira joango bazina bezala. Hainbat turista deshidratatu egiten da Petran, leher-leher eginda. Beduino jendeak diru-iturria ikusi du hor, eta astoak alokatzen dizkie goietara igotzeko, edo zaldiek tiratutako gurdi zaharrak Siq inguru horretan eta beheko aldean ibiltzeko. Egia esan behar bada, ez da inondik ere erraza lekuaz patxadaz gozatzea. Petran egunero dituzu ehunka turista behe-denboraldian, eta milaka goi-denboraldian. IRAKURMENA: PETRA, MUNDUKO LEKURIK IKUSGARRIENETAKO BAT
  • 8. 5. UNITATEA: BIDAIAK B2 7 Altxorra ikustera hurbildu, eta beti dago Indiana Jones-en musika eskuko telefonoan jartzen duen trufatzaileren bat. Eta argazkietan beti sartzen da behar ez duen norbait. .............f............ Lehen aholkua hauxe da: Wadi Musan lo egin. Siq kilometro bakarrera dago, eta, goiz jaikiz gero, atea irekitzen dutenean, goizeko zazpietan, bertan egon zaitezke. Hala Altxorrean goizeko 8etan izango zara, artean turistekin argazkiak ateratzeko gameluak ailegatu gabe daudenean. Wadi Musatik datozen taldeak goizeko 9etan heltzen dira, Ammandik datozenak, berriz, 11etan. Beraz, bi orduko aldea duzu zeuretzat, urrutien dauden monumentuak ikusteko, Monasterioa adibidez. Altxorra eta Monasterioa elkarren antzekoak dira, baina hau handiagoa da, eta misteriotsua. Azkenetako bide-izkina batetik Monasterioak goialdean duen harrizko bola ikusten da, baina oraindik denbora puska bat geratzen da aurrealdea ikusi ahal izateko. Gertu, apur bat gorantz joanda, bi begiratoki daude. Zoragarria benetan biek eskaintzen duten ikusmira: inguruko mendiak eta hauek atzean duten lautada. Bi egun behar dira Petra bisitatzeko. Egun bakarra baduzu, Altxorraz eta Monasterioaz gain, indarrak gorde Sakrifizioen Aldarera igotzeko. Han, berez, ez dago monumenturik batere, baina handik ikusten den Petraren osotasuna liluragarria da. ................g................. Lehen eta bigarren mendeetan loraldia bere gorenean ezagutu zuen, Erromatar Inperioak Petra bereganatu zuen arte. Nabateo jendea salerosketan aritzen zen. Beraz, karabana-ibilbidearen leku estrategikoa zen Petra, eta hau edertzeko ziren haien irabazi guztiak. Edertasun horretan lagundu du naturak ere, hango haizeak eta euri-eskasiak. Gorriaren eta arrosaren artekoa du kolorea harriak, baina ikustekoa da toki askotan nola aldatzen den kolore-tonua. Internet sarean, 2007an, lehiaketa bat antolatu zen Munduko Zazpi Ikusgarriak aukeratzeko. Petra izan zen horietako bat. Ez da harritzekoa.
  • 9. 5. UNITATEA: BIDAIAK B2 8 Txertatu esaldiak testuan. 1- eskulturak direla esan daiteke 2- beraz, broma gutxi 3- nabateoen erresumako hiriburua izan zen Petra 4- ahoa bete hortz utziko zaitu 5- bisitaria harritzeko gaitasuna dutenak 6- arnasari eutsiko diogu halabeharrez 7- eta hala eta guztiz ere, badago modurik Petran gozatzeko JARRI ESALDIOK BESTE ERA BATERA. 1) Badira, ordea, beste toki edo irudi batzuk, nahiz eta behin eta berriz ikusi, bisitaria harritzeko gaitasuna dutenak. ------------------------ ikusiagatik------------------------------ ----------. 2) Hara iristeko 4 kilometro-edo ibili behar da. ------------------ bat----------------------------------------- 3) Egia esan behar bada, ez da erraza, inondik ere, lekuaz patxadaz gozatzea. ------------------------- batere-------------------------------- 4) Beraz, bi orduko aldea duzu zeuretzat. ------------- tartea--------------- zure -----. 5) Altxorra eta Monasterioa elkarren antzekoak dira. -------------------- antza -----------------------. 6) Zoragarria benetan biek eskaintzen duten ikusmira! Benetan, zein zoragarria--------------------------- !
  • 10. 5. UNITATEA: BIDAIAK B2 9 7) Egun bakarra baduzu, indarrak gorde Sakrifizioen Aldarera igotzeko. --------------------- besterik----------------------------------- 8) Han, berez, ez dago monumenturik batere. ------------------------ inolako----------. 1. Zer eskatu dio parlamentuak Japoniako gobernuari? - Ainu herria Japonen integratzea - Ainu herriaren jatorria onartzea - Uharteetatik Ainuak jatorrizko lekura bidaltzea. 2. Ainu herriak zer bereizgarri ditu? - Erlijioa antzekoa dute, baina kultura desberdina. - Erlijioz kristauak ziren. - Hizkuntza, kultura eta erlijioa. 3. Zer argudio erabili izan da Japonian Ainuak baztertzeko? - Beste arraza batekoak direla. - Japonian arraza bakarra dagoela. - Japoniar guztiak hiritarrak direla, guztiak berdinak. 4. Ainu herriak zenbat lagun inguru ditu? - Hirurehun mila. - Hirurogei miloi. - Hirurogeita hamar mila. 5. Ainu herriaren lagun kopurua zergatik ezin da zehazki jakin? - Asko hilda daudelako. - Bazterketaren ondorioz askok beraien izaerari uko egiten diotelako. - Oso sakabanatuta daudelako 6. Non bizi dira Ainuak? ENTZUNAGAIA: AINU HERRIA
  • 11. 5. UNITATEA: BIDAIAK B2 10 - Japonia eta Txina arteko irla batzuetan. - Japoniako hegoaldean. - Japoniaren eta Errusiaren menpeko irla batzuetan. 7. Noiz behartu zituzten Ainuak lurrak, ohiturak eta lege propioak baztertzera? - Aspalditik datorren kontua da. - XIX. mendean - XX. mendean 8. Bazterketa eragiten zuen legea noiz izan zen indargabetua? - Gobernuak egingo du orain. - Joan den mendean. - Oraintxe bertan egin du hori parlamentuak. 9. Zein izan da oraingo aldaketaren arrazoia? - Berehala g-8 delakoaren goi bilera Ainuen irla batean ospatuko dela. - Errusiarekin izan dituzten gailurreko bilera batzuk. - Nazio Batuen Erakundeak egindako eskaera bat. UNESCOk 1991. urtean izendatu zuen ofizialki Gizateriaren Ondare Komodoko Itsas Parke Nazionala. Parke hori 132.000 hektarea bada, eta beraz, babestutako gunerik handienetakoa da munduan. Uhartea Ozeano Indiarraren eta Barearen artean dago: inguru horretan irla ugari bada, era askotakoak gainera, eta horko ur-korronteen, olatuen eta haizearen eraginagatik oso emankorra da kostaldeko eta itsaspeko habitata. Zergatik ezagutu behar den Asiako hego-ekialdean dago Komodoko Parke Nazionala (75.000 hektarea). Oso interesgarria da, eta denetik dauka Bali uhartetik ekialdera jota 300ren bat kilometrotara dagoen parke honek. Era askotariko animaliak dauzka, eta bertan egonkortu da munduko muskerrik handiena, Komodoko Musker ezaguna, Varanus komodoensis. IRAKURMENA: KOMODO UHARTEA, ITSASOKO PARADISUA
  • 12. 5. UNITATEA: BIDAIAK B2 11 Parke honen itsaspekorik bezalakorik ez dago, bertan ur-korronte indartsuak baitabiltza eta upwellings izenekoak ere bai: azken hauek itsasoko hondotik ur azalera gai elikagarriak eramaten dituzte, eta horrenbestez, fauna aldetik espezie anitz dauzka eskaintzeko parke honek. Bada besterik ere. Asiak ez bezalako fauna eta flora ditu Australiak, baina bada gune bat batetik eta bestetik dituena, trantsizio gune bat, Wallacea izenekoa. Eta hortxe dago parkea, gune horren hegoaldean. Beraz, itsaso zati horretan animalia desberdin ugari dago, eta hain ugari ezen itsasoko faunan aditu direnek munduko itsas gune emankorrenetakotzat daukaten, interesgarrienetakotzat. Manta-arraiak badira hor, karanjido saldoak, hegalaburrak, dortokak, barrakudak. Arrain txikiagoak ere badira dezente: itsas zaldiak, nudibrankioak, pigmeoak, pailazo-arrainak, krustazeoak. Ikustekoa da itsas azpi horretan igeri egitea! Komodo uhartean mangleak basoak osatzen ditu, algak zelaiak, koral aldatu edo ukitu gabeak arrezifeak... Horiek dira uharteko habitat garrantzitsuenetakoak. Eta arrezifeek osatzen dituzten hormak hain desberdinak dira euren artean, horrenbeste koral mota dago, horrenbeste tontor urpe horretan!. Baina badira badia lasaiak ere, sakonera txikikoak, itsaspeko argazkilarien gozagarri. Komodoko dragoia Dragoi hau (Varanus komodoensis) lurreko animalia da, haragijalea, eta gure planetako narrastirik handiena. Igerilari aparta ere bada. Historiaurrean du jatorria, baina 1912. urtera arte ez zen ezagutzen. Atzaparrak ikaragarriak ditu, zerra gisako hortzak, eta haragijale amorratua da. Abiadura bizikoa, orduko 24 kilometro har ditzake. Koska eginez gero, ahoan duen bakterio birulento bati esker mugitu ezinda utziko du harrapakina. Dragoi hau 3 metro luze izan daiteke, eta 200 bat kilo pasa pisatu. Ez baitu itxura "adeitsua" inondik ere, eta ahoarekin egiten duen hotsa, kraska- kraska, ere izugarria baita, agian horregatik eta betidanik iradoki die marinelei hainbat eta hainbat elezahar. Elezahar horietan dragoiek sua jaurtitzen dute ahotik eta Indonesiako uharteak zelatatzen dituzte. Parkean badira eskarmentu handiko basozainak, rangers izenekoak, eta
  • 13. 5. UNITATEA: BIDAIAK B2 12 haiekin joan daiteke Komodoko dragoiaren habitata ezagutzera. Baina dragoia ez da animalia bakarra. Badira saguzarrak, Sunda oreinak, bufalo basatiak, basurdeak, zaldiak eta hegazti exotikoak ere. Nola iritsi Asian hiriburu handi asko daude, eta bertatik Balira doazen hegazkin ugari. Baliko Dempasar aireportutik Bimaraino joango gara. Bima sartaldeko Nusa Tengaran dago, eta handik abiatuta iritsiko gara Komodora. Komodo ezagutzeko erarik erosoena itsasontzi bat hartzea da. Badago non aukeratua. Interesgarriena ezagutzeko 7 bat egun beharko ditugu. Normalean urpean igeri egiteko asmoarekin joaten da jendea, baina jenderik gabeko hondartzak ere hantxe daude zain, eta patxada ederrean eguzkia hartu nahi duenak, eta bertako paraje zoragarrietan argazki ederrak atera, badu non gozatua! Horrenbeste bidaia eginda, maletan daramagun hiztegia erabat nahastu zaigu. Lagunduko diguzu antolatzen? Kontuan hartu hitzok testuan azpimarratuta daudenak direla.  ATZAPAR: Reptil  AZALERA: Lagarto  BABESTUTAKO: Presa  EGONKORTU: Estabilizar  ELEZAHAR: Superficie  ELIKAGARRI: Garra  EMANKOR: Fructífero/a, abundante  ESKARMENTU: Leyenda  HARRAPAKIN: Ciervo  HEGALABUR: Protegido/a  IRADOKI: Banco  MUSKER: Nutritivo/a  NARRASTI: Atún  ONDARE: Experiencia  OREIN: Oeste  SALDO: Patrimonio  SARTALDE: Sugerir AUKERATU ERANTZUN EGOKIA: 1- a- Inguru horretan dauden irlak nahiko antzekoak dira. b- Inguru-giroaren baldintzei dagokionez oso aberatsak dira bertako fauna eta flora. c- Uraren baldintzei esker, bai itsasoa, bai kostaldea oso aberatsak dira.
  • 14. 5. UNITATEA: BIDAIAK B2 13 2- a- Wallacean dagoen flora eta fauna eta Asian dagoena berdinak dira. b- Wallacean Asiako eta Australiako animaliak elkartzen dira. c- Australiako flora eta fauna eta Asiakoa ez dira antzekoak. 3- Zer dio flora eta faunari buruz? a- Arrain handiak txikiak baino ugariagoak direla. b- Algak basoetaraino zabaltzen direla. c- Leku horretan koralak nahiko ondo mantendu direla. 4- Komodoko dragoia: a- Lurrean ez ezik, itsasoan ere primeran moldatzen da. b- Orain dela mende bat azaldu zen irlan. c- Pozoi bat erabilita, bere biktimak hiltzen ditu. d- Haragia izan ezik denetarik jaten du. 5- Marinelen kondairen arabera Komodoko dragoiek: a- Ahoarekin kraska-kraska soinua ateratzen dute. b- Itxura adiskidetsua dute. c- Ahotik sua botatzen dute. 6- Hara heltzeko: a- Erosoena itsasontziz joatea da. b- Bimatik irten behar da Komodora. c- Dempasarretik Bimaraino eta Bimatik Nusa Tengarara joan behar dugu Inoiz gertatu al zaizu? Bidaia batetik itzuli, maletaren zain jarri zintan eta zurea azaldu ez! Eta orain zer egin! Honelako egoeretan zer egin behar dugun azalduko digu Irati Jimenezek irratsaio honetan. HIZTEGI LAGUNGARRIA: Adierazpen aitortza. Aireportuetan bete daitekeen inprimaki bat, maletan zer daramazun adieraziz. Adibidez: Maletan daramazuna balio handikoa bada, hobe duzu adierazpen aitortza egitea, doakoa ez den arren. Argibideak. Jarraibideak, segitzeko urratsak. Adibidez: Gasteizeko errotonda haietan ez galtzeko argibide guztiak eman zizkion, eta hala ere, galdu egin zen. Baliagarria. Balio duena. Adibidez: Irudiak baliagarriak dira lexikoa hobeto ikasteko. Berreskuratu. Galdutakoa, beste eskuetara pasatakoa, berriro eskuratu. Adibidez: Herriko jaietan diru-zorroa ostu zidaten, baina berreskuratu egin dut. ENTZUNGAIA: BIDAIATZEAN MALETEKIN ARAZOAK IZANEZ GERO... ZER EGIN?
  • 15. 5. UNITATEA: BIDAIAK B2 14 Datu esanguratsua. Datu adierazkorra. Adibidez: Hara datu esanguratsu bat: 2008an Bilboko eskola publiko jakin batek 400 ikasle zeuzkan, jatorriz 24 herrialde desberdinetakoak. Gurera tiraka. Gurea defendatuz. Adibidez: Igogailua ordaintzeko lehen bileran ez zen adostasunik izan: bizilagunok gurera tiraka ibili ginen, eta dendetako jabeak bestaldera. Hurrengo hegaldi. Datorren hegaldian. Adibidez: Overbooking-a dela eta ezin omen dugu gure hegaldia hartu, hurrengo hegaldian sartuko gaituztela esan didate. Jakinarazpen. Jakin arazteko idazkia. Adibidez: Eskuko telefonoa kendu badizute, salaketaren jakinarazpenean nolakoa den jarri behar duzu. Kalte-ordaina. Kaltea konpontzeko jasotako/emandako diru-kopurua. Adibidez: Ezkontzara joateko prestatu zenion soinekoa hondatu dizunez, kalte- ordaina eskatu beharko zenioke. Kontsumo ebazpen-batzordeak. Kontsumo-arloan arazoren bat izanez gero, bi aldeei (erosleari/saltzaileari) entzun ondoren epai betebeharrekoa ematen duen batzordea. Adibidez: Argazkilariak 7 lanegunez ateratako argazki guztiak galdu dizkiote aireportuan, eta Kontsumo ebazpen-batzordeak erabaki duen kalte- ordaina oso txikia da. Matxura. Okerra. Adibidez: Maletei egindako matxura txikiak ez dituzte aintzat hartzen aireportuetan. Nazioarteko hitzarmen. Nazioartean indarra duen idatzi adostua. Adibidez: Giza Eskubideen Aldarrikapena nazioarteko hitzarmena da. Oporraldia gaiztotzeko modukoa. Opor garaia hondatzeko modukoa. Adibidez: Aireportuan maletak galtzea oporraldia gaiztotzeko moduko gertaera da. Uhaletan zehar. Uhaletan barrena. Adibidez: Aireportuetan maleta ugari ibiltzen dira uhaletan zehar; horregatik onena da berehala ezagutzeko moduko maleta izatea.
  • 16. 5. UNITATEA: BIDAIAK B2 15 Aukeratu EGIA (E) ala GEZURRA (G) (AUDIOAREN 1. ZATIA) E G 1. Usu apurtzen dira maletak oporretako ostatuetan. 2. Bidaiariek badute zereginik maletak desagertzean. 3. Uhaletan desagertzen diren maletak konpainiaren esku uzten dira. 4. Heathrow aireportuaren aldean Barajasen maleta asko galtzen dira. 5. Maletak desagertuz gero tiketa bera eman behar zaio konpainiari honek topatu ahal izateko. 6. Maletak 21 eguneko epean agertu ezik kexa adierazi behar zaio dagokionari. 7. Ezer barik geratuz gero diru-zorroa emango digute gastuei aurre egiteko 8. 19,72 euro ordaindu ohi dira honelako kasuetan. 9. Maletetan balioesten dugun ezer badugu, aldez aurretik adierazpen aitortza egin behar da. 10. Lapurreta bada, salaketa komisaldegiari dagokion kontua da. (AUDIOAREN 2. ZATIA) ENTZUN AZKEN ZATIA eta azaldu zer egin beharko genukeen AUTOBUS edo TRENen batean gauza bera gertatuko balitzaigu. Autobusa: Trena:
  • 17. 5. UNITATEA: BIDAIAK B2 16 Jarraian bidaiei buruzko testu batzuk dituzu. Beherago, bidaia horiei buruzko hainbat esaldi. Lotu itzazu testuak eta esaldiak, bi esaldi soberan daudela kontuan hartuta! 1- Raid Pandemonium turismoa, abentura eta solidaritatea uztartzen dituen bidaiatzeko era berria da, eta bere antolatzailea Joseba García zamudiotarra da. Bidaia martxoaren 18tik 25era bitartean izango da eta parte-hartzaileek Marokoko desertuaren edertasunari eta gogortasunari egin beharko diete aurre. Paisaiaz eta abenturaz disfrutatzeaz gainera, solidaritatea ere eramango dute desertura, eta laguntza humanitarioa eta eskolako materiala banatuko dituzte raidak igarotzen dituen herrietan. Parte-hartzaileen artean Carlos Rodriguez eta Jose Manuel Exposito zamudioztarrak daude. 2- Uda eta oporrak iristearekin batera, inguruko eta urrutiko herriak ezagutzeko aprobetxatzen dute askok. Urtero bezala, BERRIAk bidaia eta mendi kroniken lehiaketa antolatu du, irakurleen bidaien berri jaso eta haiek ezagutarazteko. Aurten ere sari ederrak prestatu ditugu; beraz, ez galdu lehiaketan parte hartzeko eta sari dotoreak irabazteko aukera. Gainera, lanak bidaltzeagatik bakarrik saria jasoko dute guztiek.Animatu eta parte hartu! 3- Aretxabaletaren eta Ameriketako Estatu Batuen artean milaka kilometro dauden arren, Ibarra kiroldegira sartu eta pedalei gogor emanez gero berehala irits zaitezke Coloradoko errepideetara. Estreinatu berri duten spinningeko eskola birtualei esker lor daiteke hori. Eta ez Coloradora bakarrik, Suitzako Alpeetara eta beste hainbat tokitara ere bidaia daiteke kiroldegitik atera barik. 4- Bidaiaren kulturan bizi gara. Gaur mundu guztiak bidaiatzen du mundu guztira. Gutxiengo batek denbora pasatzeko bidaiatzen du; gainontzekoak goseak pasata daudelako mugitzen dira. Lehen multzoan bizitzea egokitu zaigu guri. Halere, iruditzen zait jende gutxik ateratzen diola etekin pertsonalik bidaiari, inor gutxik bihurtzen duela bidaia fisiko hori barne-bidaia aberasgarri. Eta hau gertatzen da gehienek bidaia euren eguneroko bizitzarekin etenik gabeko ekintza gisa burutzen dutelako, familian bidaiatuz, dena antolaturik, urtero leku berdintsuetara... Jende horri bidaiaz galdetzea asteburuan zer egin duten galdetzea bezala da, gauza jakina eta aspergarria. IRAKURMENA: BIDAIAK
  • 18. 5. UNITATEA: BIDAIAK B2 17 5- Mongoliak ezjakintasuna eta zalantza dakartza burura, lehen hausnarketan. Zer ote dago han? Nolakoak izango ote dira hango herritarrak? Zer egin, nora joan? Urrun baitago, fisikoki, eta urrun, era berean, hango kontuak. Pekindik Ulan-Bator hiriburura bidean, trenean, Terelj Parke Nazionala, Altai mendiak, Khovsgool Nuur aintzira, Gobi basamortua eta beste leku batzuetako informazioa irakurri dugu. Mongoliak haserre hartu gaitu. Trenak burdinbidearen ertzean pilatutako hondarra altxatzen du, eta haizeak hondar hori treneko bagoia hondar erauntsia bihurtzen. Zapi hezeak jarri behar izan ditugu ahoan; ezin da leihorik ireki. Choir herrian gelditu da trena, eta arrapaladan jaitsi gara denok haize freskoa hartzera. 6- Munduak gaur egun sekretu gutxi dauka gordeta. Itsasoan eta espazioan bada oraindik zer miatua franko, baina lurrean apenas: gehientsuena ezaguna da. Oraindik badago abenturarako tartea, baina ez da garai bateko abentura hura. Orduan leku mitikoak baziren, gutxi batzuek ezagutzen zituztenak, eta miresmen handiz hitz egiten zen leku haietaz. Toki horietako bat Afrikaren bihotzean dago, Tombuctú, eta bestea, Asia barrenean: Samarkanda. 7- Madrildik Caracaserako hegazkina hartzeko aireportura hiru ordu lehenagotik joan behar izan nuen, baina, hala ere, zorioneko overbooking horrek harrapatu egin ninduen. Alaba ospitalean neukan eta, Caracasera premia larriz joan beharra nuela luze azaldu nien bertakoei... alferrik: hegazkina hartzea galarazi egin zidaten. Eskainitako indemnizazioari eskas neritzon, eta, gainera, itzulerako bidaian (zuzena) Santo Domingon egin genuen eskala, bidaiariak hartzeko. Ondorioz, hiru ordu geroago ailegatu ginen. Zer egin dezaket orain? 8- Era askotako bidaiak daude. Globalizazioak opor-eredu bakarra ezarri nahi digun honetan, zaila da besterik irudikatze hutsa ere, baina zin dagizuet: bada besterik, hondartza zoragarri edota urrutirako miran antolatutako bidaiez aparte. Bidaiatzea omen da garrantzitsuena, ez inora iristea. Halakoan helmugaratu beharra dago, noski, baina bidean egindako denbora, bidean zoazela ikusi eta ikasitakoa, horixe omen da garrantzitsuena. Machadok dixit. 9- Oraindik formula oso ezaguna ez bada ere, Ipar Euskal Herrian geroz eta jende gehiagok baliatzen du etxe trukaketaren sistema oporretara joateko. Sistema sinplea da: norberaren etxea utzi, atzerriko beste familiaren baten etxebizitzaren truke. Beraz, jakinez kanpinak edo apartamentu bat alokatzeak zenbaterainoko diru xahutzea eragiten duen, formula hau bidaiak merke egiteko alternatibatzat ageri da.
  • 19. 5. UNITATEA: BIDAIAK B2 18 10- Gure arteko hizkuntza ingelesa zen, zer erremedio! Sukaldeko lanak eta garbitasuna gure artean txandaka banatzen genituen. Atun-sandwich gehiegi jan genuen, espageti asko, eta noizean behin haragia 'braai' erara erreta jateko aukera izan genuen; horrela deitzen zaio barbakoa afrikarrari. Gauak emateko kanpinak aprobetxatzen genituen, asko daude eta onak, inoiz aire librean lo egin behar izan bagenuen ere. Beno, ez zen lo askorik egiten, berriketa luzeak izaten baikenituen suaren inguruan, gaueko ordu txikiak arte, eta goizean goiz jaiki behar... a- Askorentzat bidaiatzea ez da ohikoarekin apurtzea b- Badago zer ikasi munduan c- Bidaia berritzailea d- Bidaiak eskuragarriagoak izan daitezen e- Bidaiatzea ez da beti erosoa f- Bidaiaren eragozpenak g- Bizikleta besterik ez da behar h- Eguneko ordu guztiak aprobetxatzen dira bidaietan i- Kirola egin bitartean, bidaiatzeko aukera j- Lurrean ez da txoko ezkuturik geratzen k- Zenbat eta urrunagora bidaiatu, orduan eta hobeto l- Zure bidaiaren berri emateko aukera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10
  • 20. 5. UNITATEA: BIDAIAK B2 19 Irratsaio honetan Estatu Batuetara egin berri duen bidaiaren kronika eman zuen Joxerra Gartziak. Kronika hori argazkien deskribapen modura egin zuen. Argazkiak dira, baina bakoitzari gogoetatxoa jarri dio, gizartea eta bere sentimenduak azaltzeko. Argazki bakoitzak zer adierazteko erabili duen erabaki behar duzu; horretarako ondoko hitzak erabil ditzakezu. LEHEN ARGAZKIA : Bidaia, laguna, berriketan, presa, aukera. BIGARREN ARGAZKIA: Aireportua, amona, Lotsagarria, ugari, poliziak. HIRUGARREN ARGAZKIA: Amona, kasinoa, argia, iluna LAUGARREN ARGAZKIA: Estatu Batuak, bandera, zapalgailua, metafora. BOSTGARREN ARGAZKIA: Liburu-denda, eserleku ederrak, lasai, mundua, adiskidetu Hemen dituzu beheko poeman falta diren hitzak Malkartsua, , gailur, ihardetsi, zimurtuz, gizakia ,ahiturik, Paratu, pentsakor, menturaz ______________ iritsi dira turistak bordara. ___________________izan da mendi arteko bide luzea. Afari beroa ____________die etxeko nagusiak. Leihoan ilargi betea, Himalaiako ______________zuriak. Turistetako batek besteari: «Oraindik ez dute jakingo ____________ ____________ilargian egon denik ere». Etxeko nagusiari kontatu dio konkista. ____________jarri da bhutandarra. Ez du, ordea, harridura eta miresmen keinurik adierazi. Apal _______________die begibitartea_____________: ENTZUMENA: HITZEZKO ARGAZKIAK ENTZUMENA: BIDAIA KAIERA: BHUTAN
  • 21. 5. UNITATEA: BIDAIAK B2 20 «Eta zenbat sherpa behar izan zituzten ura hara goraino eramateko?». © Kirmen Uribe Zerrenda honetatik egokiena aukeratu testuaren esanahiari begira a. Agortu b. Gastatu c. Indargabetu a. Leuna b. laua c. latza a. jarri b. kendu c. gelditu a. erpin b. barren c. bizkar a. apika b. segurki c. benetan a. lagun b. senitarteko c. gaizkile a. gogoetatsu b. buruarin c. kaskarin a. Galdetu b. Itaundu c. erantzun a. leundu b. zimeldu c. tximurtu
  • 22. 5. UNITATEA: BIDAIAK B2 21 Machu Picchu toki magikoa da eta arrasto handia uzten du …(1)…. Inkek eraiki zuten altxor arkeologikoa da eta enigma eta misterio …(2)… ditu ezkutuan gordeta. Mendi garaietan egotea, egiteko erabili zuten teknika ikusgarria eta inken kale eta eraikinetan ibiltzea dira abandonatutako hiri …(3)… honen alderdi xarmangarrietako batzuk. Machu Picchu Cuzcotik 130 kilometro ipar-mendebaldera dago, itsasoaren mailatik 2300 metrora. Oinez …(4)… autobusez joan daiteke. Cuzcon trena …(5)… Aguas Calientes herrira iritsi ahal da, inken hiritik oso gertura, bertan autobusa hartzeko. Hiria bisitatzeko garai onena, eguraldiari …(6)…, martxoaren eta urriaren artean da, baina, bestalde, orduan hartzen ditu bisitari …(7)…. Hiria garbi eta ia erabat berriztatuta dago gaur egun, baina …(8)…, Hiram Bingham esploratzaile estatubatuarrak aurkitu zuenean, bestelako itxura zuen. Landare-geruza trinko baten azpian ezkutatuta zegoen, oso …(9)… txarrean. Inkek duela ehunka urte utzi …(10)… inork ez du zaindu eta hasiera batean zuen distira galdu du apurka- apurka, gaur egun berreskuratu duenera arte. …(11)…, hiriak hiru gune ditu ondo bereizita. Goiko aldean, Auzo Sakratua dago, Intiwatana edo Eguzkiaren Tenplua …(12)…; Erdialdean, Apaizen eta Nobleziaren Auzoa dago, bizitokia zena; bukatzeko, hiriaren hegoaldean, Herritarren Auzoa zegoen, lurra lantzen …(13)… etxebizitzak biltzen zituena. Nabarmentzekoa da, gainera, mendi malkartsuaren maldetan terraza ugari prestatu zituztela, hainbat produktu …(14)…. Machu Picchuko eraikin guztiek inken ohiko estilo arkitektonikoa betetzen dute. …(15)… miresgarrienak hiriaren goiko aldean daude. Ez daude bi harri berdin, …(16)…, bakoitza toki jakin baterako landu zuten eta ezin hobeto egiten dute bat ondokoekin. Kareorerik erabili ez zuten arren, harriak hain ondo lotuta …(17)…, aizto baten xafla ere ezin da sartu bataren eta …(18)… artean. Hiriaren edertasunak eta zerk bultzatu zituen egitera, nor eta 1. a. bisitariengan b. bisitariarengana c. bisitariengana d. bisitarietan 2. a. sarri b. askok c. ugarik d. ugari 3. a. liluragarri b. txizalarri c. kutsagarri d. barregarri 4. a. bai b. hala c. nola d. zein 5. a. hartzear b. hartzerakoan c. hartuta d. hartzen duzula 6. a. dirudienez b. deritzonez c. dagokionez d. egoki zaiola 7. a. guzti b. gehiagorik c. gehien d. gehiagok 8. a. 1911n b. 1911an c. 1911ean d. 1911etan 9. a. jokaera b. egonaldi c. joera d. egoera 10. a. zutelako 11. a. Arkeologoei ustez b. Arkeologoez arabera c. Arkeologoen arabera d. Arkeologoei iritziz 12. a. duenak b. duena c. duen d. duela 13. a. zutenen b. dutenen c. zirenen d. zuten 14. a. hazteko b. hasteko c. haziteko d. hasiteko 15. a. eraikuntza b. hezkuntza c. medikuntza d. zapalkuntza 16. a. hala ere b. berriz c. izan ere d. aitzitik 17. a. egoten b. daudenez c. dauden arren d. dagoenez 18. a. bataren b. harrien c. bestearen d. besteen 19. a. bizitzen zen b. bizi izan zen c. bizi zatekeen d. biziko litzateke 20. a. besterik IRAKURMENA: MACHU PICCHU, ABANDONATUTAKO HIRIA
  • 23. 5. UNITATEA: BIDAIAK B2 22 noiz …(19)… bertan eta zergatik abandonatu zuten ez jakiteak areagotu …(20)… du egin hiri horrek bisitaria liluratzeko duen ahalmena. Machu Picchu hiri misteriotsua da, besteak beste, inkek ez …(21)… idazkera erabiltzen. Zibilizazio horren inguruko datu bakarrak Peru konkistatu zuteneko garaian …(22)… dira. Hala ere, idatzi horietako batek ere ez du ezer aipatzen inken gotorleku …(23)…. Adituen ustez, errege-erreginen familiakoak bizi ziren bertan, eta inperioko emakume handientzat erretiro-leku ere izan zen. Hilerriko hilobiek argi erakusten dute emakumezkoak zirela …(24)… nagusi, izan ere, 173 eskeleto aurkitu zituzten, eta horietatik 150 emakumezkoenak ziren. Inken Inperioaren gainbeheraren ostean, Emakume Hautatuak izeneko batzuk bizirik irten ziren eta inguru horietara hurbildu ziren konkistatzaile …(25)… ihesi. Han bizi izan ziren hil ziren arte. b. zutenetik c. zutenean d. zutenik 21. a. baitzuten b. baitzituzten c. bailuten d. zutenez 22. a. idatzia b. idatzitako c. idatziriko d. idatzitakoak 23. a. honi inguruan b. honi gainean c. honen buruz d. honen inguruan b. besterik ez c. bakarrik d. baino 24. a. horretako b. horretatik c. bertan d. bertokoak 25. a. espainiarretatik b. espainiarrengandik c. espainiarrez d. espainiarrengatik
  • 24. 5. UNITATEA: BIDAIAK B2 23 ELKARRIZKETA Ondoren ematen zaizu gaiaz ELKARRIZKETA bat izango duzu zure bikotekidearekin.  Beheko esaldiak LAGUNGARRI dituzu.  Eman ARRAZOIBIDE sendoak eta adibideak.  Entzun zure solaskidearen arrazoibideak eta erantzun iritzia eman. 1. ELKARRIZKETA BIDAIATZEA GUSTATZEN ZAIGU, BAINA NOLA?  Edozein bidaia egin aurretik joango zaren herrialdeko gida guztiak irakurtzen dituenetakoa zara? Joan aurretik, ahalik eta informazio gehien eskuratzea gustatzen zaizu?  Egunez egun nondik nora ibiliko zaren lotuta izaten duzu? Non lo egin, non jan…?  Bakarrik bidaiatzea gustatzen zaizu?  “Bidaiatzea motxila lepoan hartu eta bideari ekitea da” diote batzuek; ados zaude? 2. ELKARRIZKETA MERKE BIDAIATZEA  Europan egiten diren hegaldien %30 kostu baxuko konpainiek egiten dituzte. Eman zure iritzia horretaz.  Hegazkin-konpainia batzuek maletak fakturatzeagatik kobratu egiten dute. Zer deritzozu?  Zure ustez, segurua al da norbere kontura eta diru askorik gabe bidaiatzea? Zergatik?  Etorkizunean merke bidaiatzeko ohitura hau zabaldu egingo al da? Zer dela eta?
  • 25. 5. UNITATEA: BIDAIAK B2 24 BAKARRIZKETA. AZALPENA Egokitu zaizun gaiaz hitzalditxo bat prestatu behar duzu , honetarako testu labur bat duzu abiapuntu eta garatu beharreko zenbait ideia beherago. TURISMOA ETA BIDAIAK ERAKARPEN TURISTIKOA Herrialde edo eskualde bakoitzaren baldintzek turismo mota jakin bat erakartzen dute, mundu guztiari ez zaizkiolako gauza berberak gustatzen: exotismoa, tradizioa, kultura… Eta merkatu handi bat eratu da horren guztiaren inguruan. Mediterraneoan, klima ona eta hondartzak saltzen dira, eraikinak, urbanizazio eta golf zelaiak sustatzen, eta ondorioa azpian dauden interes ekonomikoak bezain begi-bistakoa da: ingurumenaren endekapena. Dena dela, sarritan, ingurumen-turismoa ere, hots, naturaren kontserbazioarekin kontzientziaturiko pertsonek egiten dutena, oso kaltegarria da. Horren adibide dira gune natural pribilegiatuen inguruan sortzen diren zabor-pilaketak, hala nola Everest mendia igotzeko plataforman, edo Afrikako parke natural batzuetan. www.hiru.com (egokitua) Endekapen=degeneración BERBA EGITEKO PUNTUAK - Zer iritzi duzu turismo egiteari buruz? Bidaiak egitea atsegin duzu? - Zerk erakartzen zaitu gehien bidaiak egiteko orduan? Exotismoak, naturak, kulturak, harremanak…? - Nola nahiago duzu bidaiatu, zure kabuz ala agentzia bat kontratatuz? Zergatik? - Zer uste daukazu ingurumen turismoa delakoaz?
  • 26. 5. UNITATEA: BIDAIAK B2 25 BAKARRIZKETA. AZALPENA Egokitu zaizun gaiaz hitzalditxo bat prestatu behar duzu , honetarako testu labur bat duzu abiapuntu eta garatu beharreko zenbait ideia beherago. BIDAIEN XEDEAK Motxila edo maleta hartu, eta hara edo hona joatea gustatzen zaigu. Ez bakarrik neguan aurpegi beltzaranarekin harro-harro ibiltzearren; interesante sentitzearren ere bai. «Ni halako lekutan egonda nago…», esateak estatusa ematen digu. Hala ere, barregarria da leku batez zein beste batez berba egiten dugun bakoitzean nola guztiok antzerako gauzak kontatzen ditugun. Denetariko gidak ditugu bidaiatzeko: alternatiboak, leku garestiei buruzkoak, oso turistikoak, turistikoak baina desberdinak… Bakoitzak bat edo beste jarraitzen dugu gure interesen arabera, baina azkenean oso antzerako zirkuituak egiten ditugu hotelen prezioak salbu. Badirudi, Argentinara joan eta Iguazura ez bazoaz, alperrik joan zarela. Baten batek kantatzen zuen moduan: «Ez dezatela esan ez naizenik egon». Atera argazkia eta erakutsi guztiei. Bidaiatzea oporrak pasatzea baino zerbait gehiago izan dadin ikusten ditugun lekuetan bizi direnen kezkak, ohiturak, barrea, negarra… entzutea beharrezkoa da. Litekeena da, isilik denbora gutxi aguantatzen dudalako izatea, baina niri bakarrik bidaiatzeak lagundu dit horretan. ONINTZA ENBEITA. BERRIA. 2012/03/27. EGOKITUA. BERBA EGITEKO PUNTUAK  Bidaiak egiterakoan, zerk bultzatzen zaitu? Zein motatako bidaia aukeratzen duzu? Zelako bidaiaria zaitugu? Zergatik? Etekinik ateratzen al diezu?  Inoiz pentsatu duzu bidaiaren bat bakarrik egitea? Zertan lagun diezazuke? Zer-nolako eragozpenak ditu?  Bidaiek, benetan eguneroko errealitatearekin mozteko balio dute ala estres handiago bat sorrarazten digute? Opor osteko sindromea delakoa.  Egindako bidaiek denboraren neurria aldatu al dizute? Hobe betiko monotonian jarraitzea
  • 27. 5. UNITATEA: BIDAIAK B2 26 BAKARRIZKETA. AZALPENA Egokitu zaizun gaiaz hitzalditxo bat prestatu behar duzu , honetarako testu labur bat duzu abiapuntu eta garatu beharreko zenbait ideia beherago. GARRAIOBIDE AZKARRAK 2014an 320 kilometro orduko abiadura hartuko du. East Japan Railway Company enpresak duela gutxi jakinarazi du laster seriean ekoitziko duela Shinkansen Serie E6 bala trenaren modelo berri bat eta Japoniako trenik azkarrena bihurtuko dela. Zerbitzu berri horrek 300 kilometro orduko abiadura hartuko du 2012aren amaieran eta 320koa, berriz, 2013aren amaieran. Río de Janeiroko 2016ko Joko Olinpikoei begira, Brasileko agintariek esan dute Brasilgo lehen bala trena garatzeko lizitazio bat irekiko dutela. Abiadura handiko modelo berri honek errendimendu hobea izango du Tokio-Akita ibilbideko bihurgune handietan. Shinkansen Serie E6 trenak kanpo diseinu dotore eta ausarta du, gorriz eta zuriz pintatuta dago eta hainbat ezaugarri estetiko berritzaile ditu barnealdean. Kasu honetan, erosotasuna nabarmendu nahi izan da eta bereziki pentsatuta dago, abiadura handiko zerbitzua emateaz gain, erabiltzaileen beharrak asetzeko eta bidaia eroso, seguru eta atsegingarria bermatzeko. BERBA EGITEKO PUNTUAK - Gogoko duzu azkar bidaiatzea? Zergatik? - Aukeran, zer nahiago duzu hegazkina ala tren azkarra? Inoiz erabili duzu antzeko trenik? - Zer iritzi duzu gurean eraikitzen ari diren Abiadura Handiko Tren sareaz? Arrakastarik izango al du garraio mota honek hemen? - Ba al dago zure ustez etorkizunerako garraiobiderik? Zein erabiliko dira gehien? Zein gutxien?
  • 28. 5. UNITATEA: BIDAIAK B2 27 Idazlan laburra (100-120 HITZ) Zure herriko udalak “Gazteak munduan” programa sortu du; udalaren webgunean sartu, eta beheko iragarkia irakurri duzu. Erantzutea erabaki duzu. (90-110 hitz) Gazte, Udalak “Gazteak munduan” programa sortu berri du, bidaiatu nahi duten gazteei laguntzeko asmoz. Oraindik ez dakigu oso ondo zelako bidaiak antolatu behar ditugun, eta zure laguntza eskertuko genuke. Mesedez, adierazi: - Nora joatea nahi zenuke? Zergatik? Zein litzateke bidaiaren helburua? - Taldean joanez gero, zenbat lagunekin joango zinateke? - Zein garraiobide erabiliko zenuke? IDAZLANA:
  • 29. 5. UNITATEA: BIDAIAK B2 28 GRAMATIKA ETA ARIKETAK II- DENBORAZKO PERPAUSAK. 43tik 47 unitatera. GRAMATIKA TXOKOA: