SlideShare a Scribd company logo
1 of 4
Download to read offline
Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ
Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@euskadi.eus
LEHENDAKARITZA
Komunikaziorako Zuzendaritza
PRESIDENCIA
Dirección de Comunicación
ERLIJIO ARTEKO BIZIKIDETZARAKO BILERA
2015-03-20 Lehendakaritza 20-03-2015
ADIERAZPENA
Kultura arteko eta erlijio arteko bizikidetza gizarte plural,
integratu eta integratzaile batean
Aniztasuna.
Gizarte moderno eta garatu guztiak gizarte anitzak eta pluralak dira.
Aniztasuna askatasunaren ondorio naturala da.
Libre ez den herri baten nahia bakarrik izan liteke homogeneoa eta uniformea
izatea.
Kultura-, erlijio-, hizkuntza- edo etnia-aniztasuna, edo beste ezelako aniztasuna
gizartearen askatasunaren eta osasunaren sinonimo dira. Oparotasunaren
sinonimo ere bai.
Mendebaldeko gizarterik oparoenak gizarte anitzak eta berritzaileak dira, baita
kulturaren eta erlijioaren esparruan ere.
Euskadi beti izan da gizarte plural eta konplexua, hemen ere gero eta identitate
eta aniztasun desberdin gehiago biltzen dira, eta aberastasuna, aukerak,
lehiakortasuna eta berrikuntza dakarte.
Bizikidetza.
Europako gizarterik aurreratuenak, eta horien artean da euskal gizartea,
kulturak eta erlijioak elkarren artean bizitzeko gune politikoak dira gaur egun.
Desberdintasunak eta identitate-aniztasuna errespetuz integratzea erronka eta
aukera-iturri da aldi berean.
Bizikidetza plural eta harmonikoa eraikitzeko bide bakarra da printzipio etiko
sendo batzuek eta gizarte egiten gaituen balio demokratikoek ematen duten
indarretik abiatzea.
Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ
Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es 2
Giza Eskubideak.
Gure printzipio politikorik oinarrizkoena giza eskubide guztiekiko eta pertsona
guztien duintasunarekiko errespetua da, inolako bereizkeriarik egin gabe
arraza, genero, jatorri, sinesmen edo bestelako edozein gorabehera pertsonal
edo sozial dela eta.
Pertsonen duintasunaren eta bizitzaren eta kontzientzia-askatasunaren balio
gorenak berekin dakar erabat errefusatzea terrorismoaren, indarkeriaren edo
giza eskubideen beste edozein urraketaren edonolako erabilera edo justifikazio
oro, balizko edozein aitzakia politiko, sozial, kultural edo erlijiosoren gainetik.
Erlijio-askatasuna giza eskubideen nazioarteko itun eta hitzarmen guztietan
unibertsalki aitortutako giza eskubideetako bat da.
Askatasun horren barruan biltzen dira banaka edo taldeka edozein erlijio-
sinesmen izateko eskubidea, bai eta inolako erlijiorik edo sinesmenik ez izateko
eskubidea ere.
Aukera bat bestea bezain zilegi da gizarte demokratiko batean, eta pertsona
orok aukera izan behar du askatasun osoz hautatzeko eta publikoki
adierazteko, gainerakoen eskubideen errespetua eta ordena publiko
demokratikoaren errespetua beste mugarik ez dela.
Botere publikoek baldintza egokiak sustatu behar dituzte horretarako, eta
eskubide horiek banaka edo taldean baliatzea eragozten duten oztopoak
kendu.
Biktimak.
Pertsona guztien giza eskubideak defendatzeak oinarrian bertan bat egiten du
eskubide-urraketen biktimekiko elkartasun eta enpatiarekin.
Indarkeria oro gaitzesgarria da, kalte erreparaezin eta bidegabea eragiten
dielako biktimei.
Gizarte demokratiko batek biktimen alde egon behar du beti.
Funtsezkoa da sentsibilitate hori edukitzea egia, justizia eta erreparazioa
lortzeko dituzten eskubideak gauza daitezen. Batik bat, bitarteko demokratiko
guztiak erabilita, biktima gehiago sor dadin eragozteko.
Kontrabalioak.
Europako beste gizarte batzuetan bizi izan diren gertakari jakin batzuek bi
kontrabalio azpimarratzen dituzte, gainditu beharreko bi kontrabalio.
Batetik, ustez erlijioan oinarritzen den indarkeriazko fanatismoa.
Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ
Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es 3
Bestetik, arrazakeria, erlijio-talde jakin batzuekiko jazarpena eta bereizkeria,
eta, batik bat, islamofobia.
Bi adierazpenak giza eskubideen aurkakoak dira, ustez etnikoa edo erlijiosoa
den etiketa baten balioa pertsona guztien duintasunaren gainetik jartzen
baitute.
Adierazpen horietan, aurreiritzia, ezjakintasuna eta oldarkortasuna nagusitzen
dira arrazoiaren eta gizatasunaren gainetik.
Balioak
Printzipio etiko eta demokratikoekin batera, balioak ditugu; erreminta horiekin,
kontrabalio horiei aurre egin diezaiekegu eta egin behar diegu, eta
bizikidetzaren erronkan aurrera jo.
Hiru balio edo helburu nabarmentzen dira bereziki ahalegin horretan:
segurtasuna, elkartasuna eta hezkuntza.
Segurtasuna.
Europako eta nazioarteko gobernuei eta erakundeei dagokie segurtasun-
esparruan beharrezkoak diren neurriak koordinatzea, giza eskubideen eta
funtsezko askatasunen errespetua oinarri hartuta, baliagarri izan daitezen
indarkeriaren, terrorismoaren eta pertsonen edo taldeen jazarpenaren
adierazpen oro saihesteko eta eragozteko.
Segurtasuna eta askatasuna ez daude kontrajarrita; aitzitik, balio berbera dira,
eta gizarte demokratiko aurreratu bat eraikitzeko erreminta.
Elkartasuna.
Gizarteak eta erakunde publikoek berdintasunean eta elkartasunean
oinarritutako politika sozialak bultzatu behar ditugu, integrazioa, kohesioa eta
justizia lortzera bideratuta.
Politika publiko horiek apustu sendoa egin behar dute hezkuntzaren,
osasunaren edo oinarrizko gizarte-prestazioen unibertsaltasunaren alde,
bideragarria izan dadin gizarte kohesionatu bat, non benetan gauzatuko diren
eskubide-, betebehar- eta aukera-berdintasuna.
Elkartasuna ezinbestekoa da gizarte inklusibo eta plural bat lortzeko kulturaren
eta erlijioaren esparruan, baina baita gizarte efizienteago bat lortzeko ere,
gizarteak aniztasun horren baliabideak maximizatzen baititu eta luzera
errentagarriagoa eta lehiakorragoa baita.
Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ
Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es 4
Hezkuntza.
Baliorik estrategikoena gizartearen hezkuntza eta prestakuntza da.
Bizikidetzarako eta pluraltasunean integratzeko hezkuntza, giza duintasunaren
errespetua lehentasunezko oinarri hartuta.
Proiektu erlijiosorik, moralik edo ideologikorik ezin da justifikatu edo oinarritu
giza eskubideen aurkako eraso batean.
Edonoren giza duintasuna garrantzitsuagoa da bere etiketa etniko, erlijioso edo
politikoa baino.
Gure hezkuntza-proiektua oinarrizko ideia horren inguruan egituratu behar da,
eta sinesmen-askatasunaren inguruan, hori baita, libre eta demokratiko izateaz
gain, aurreratua eta aberatsa izan nahi duen gizarte ororen oinarria.
Konpromisoa.
Eusko Jaurlaritza esparru horretan kokatzen da.
Segurtasun-, elkartasun-, hezkuntza- eta bizikidetza-arloan dituen politika
publikoak printzipio etiko horietan eta balio demokratiko horietan oinarritzen
dira.
Herritar guztiek eskubidea dute bereizkeriarik ez jasateko beren erlijio-
sinesmenengatik edo sinesmenik ez izateagatik eta erlijio bateko kide
izateagatik edo ez izateagatik, eta kontzientzia-askatasuna baliatzeko ere bai,
gainerakoen eskubideekiko errespetua muga bakar dela.
Eusko Jaurlaritzak, hemen, bere ikuspegitik, pertsonekin duen konpromisoa
berresten du, eta berriz ere babesten du bizikidetza harmoniatsua Euskadin,
batetik, erlijio-aniztasunaren eta sinesmen desberdinen arteko pertsonen artean
eta, bestetik, sinestunen eta sinesgabeen artean.
Oinarri horretatik abiatuta, Eusko Jaurlaritzak aditu-talde bat dinamizatzeko
eskatu die Ellacuria Gizarte Fundazioari eta Deustuko Unibertsitateko Giza
Eskubideen Institutuari, gomendio-txosten bat egin dezan erlijioen arteko
bizikidetza sustatzeko politika publikoen esparruan, eta txostena prest izango
da aurtengo azarorako.
Aditu-talde horrek gure gizartean dauden erlijio-sentsibilitate guztiekin hitz
eginda beteko du bere lana.

More Related Content

Similar to Adierazpen instituzionala: Kultura arteko eta erlijio arteko bizikidetza gizarte plural, integratu eta integratzaile batean

Folleto Lur Gozoa Euskera
Folleto Lur Gozoa EuskeraFolleto Lur Gozoa Euskera
Folleto Lur Gozoa EuskeraLur Gozoa
 
Escuelas eficaces e inclusivas
Escuelas eficaces e inclusivasEscuelas eficaces e inclusivas
Escuelas eficaces e inclusivasLiiide
 
Lehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIM
Lehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIMLehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIM
Lehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIMIrekia - EJGV
 
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...Irekia - EJGV
 
Lorea agirre: "Hizkuntza, kultura, sormena eta elikadura" - Topaldia
Lorea agirre: "Hizkuntza, kultura, sormena eta elikadura" - TopaldiaLorea agirre: "Hizkuntza, kultura, sormena eta elikadura" - Topaldia
Lorea agirre: "Hizkuntza, kultura, sormena eta elikadura" - TopaldiaEuskaltzaleen Topagunea
 
Inmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdf
Inmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdfInmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdf
Inmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdfIrekia - EJGV
 
HEZKUNTZA: ALTXOR EZKUTUA
HEZKUNTZA: ALTXOR EZKUTUAHEZKUNTZA: ALTXOR EZKUTUA
HEZKUNTZA: ALTXOR EZKUTUAainhoa_errasti
 
Gaur ez noa eskolara, eta osasunez ondo nabil. Gara
Gaur ez noa eskolara, eta osasunez ondo nabil. GaraGaur ez noa eskolara, eta osasunez ondo nabil. Gara
Gaur ez noa eskolara, eta osasunez ondo nabil. GaraKrakenbergerORG
 
Aieteko Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen Zentroaren proiektua - D...
Aieteko Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen Zentroaren proiektua - D...Aieteko Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen Zentroaren proiektua - D...
Aieteko Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen Zentroaren proiektua - D...Irekia - EJGV
 
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013ARALAR Araba
 
Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...
Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...
Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...Irekia - EJGV
 
Mario Zubiagaren Aurkezpena
Mario Zubiagaren AurkezpenaMario Zubiagaren Aurkezpena
Mario Zubiagaren AurkezpenaJoxe
 
Ppt B Uzirriborroa
Ppt B UzirriborroaPpt B Uzirriborroa
Ppt B Uzirriborroagotzonqv
 
DEMOKRAZIA.pdf
DEMOKRAZIA.pdfDEMOKRAZIA.pdf
DEMOKRAZIA.pdfAndeka
 
ReCommons Europe: Europako herrien internazionalismo berriaren aldeko manifestua
ReCommons Europe: Europako herrien internazionalismo berriaren aldeko manifestuaReCommons Europe: Europako herrien internazionalismo berriaren aldeko manifestua
ReCommons Europe: Europako herrien internazionalismo berriaren aldeko manifestuaManu Robles-Arangiz Institutua Fundazioa
 
"Telegram from Scotland about Democracy & Independence" published in BERRIA p...
"Telegram from Scotland about Democracy & Independence" published in BERRIA p..."Telegram from Scotland about Democracy & Independence" published in BERRIA p...
"Telegram from Scotland about Democracy & Independence" published in BERRIA p...Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
2024 Udaberri Plana. Bizikidetza, Giza Eskubide eta Aniztasunaren Plana
2024 Udaberri Plana. Bizikidetza, Giza Eskubide eta Aniztasunaren Plana2024 Udaberri Plana. Bizikidetza, Giza Eskubide eta Aniztasunaren Plana
2024 Udaberri Plana. Bizikidetza, Giza Eskubide eta Aniztasunaren PlanaIrekia - EJGV
 
Similar to Adierazpen instituzionala: Kultura arteko eta erlijio arteko bizikidetza gizarte plural, integratu eta integratzaile batean (20)

Folleto Lur Gozoa Euskera
Folleto Lur Gozoa EuskeraFolleto Lur Gozoa Euskera
Folleto Lur Gozoa Euskera
 
Escuelas eficaces e inclusivas
Escuelas eficaces e inclusivasEscuelas eficaces e inclusivas
Escuelas eficaces e inclusivas
 
Lehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIM
Lehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIMLehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIM
Lehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIM
 
Zer da Begira?
Zer da Begira?Zer da Begira?
Zer da Begira?
 
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
 
Lorea agirre: "Hizkuntza, kultura, sormena eta elikadura" - Topaldia
Lorea agirre: "Hizkuntza, kultura, sormena eta elikadura" - TopaldiaLorea agirre: "Hizkuntza, kultura, sormena eta elikadura" - Topaldia
Lorea agirre: "Hizkuntza, kultura, sormena eta elikadura" - Topaldia
 
Homofobiaeusk
HomofobiaeuskHomofobiaeusk
Homofobiaeusk
 
Inmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdf
Inmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdfInmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdf
Inmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdf
 
HEZKUNTZA: ALTXOR EZKUTUA
HEZKUNTZA: ALTXOR EZKUTUAHEZKUNTZA: ALTXOR EZKUTUA
HEZKUNTZA: ALTXOR EZKUTUA
 
Gaur ez noa eskolara, eta osasunez ondo nabil. Gara
Gaur ez noa eskolara, eta osasunez ondo nabil. GaraGaur ez noa eskolara, eta osasunez ondo nabil. Gara
Gaur ez noa eskolara, eta osasunez ondo nabil. Gara
 
Gaur ez noa eskolara, eta osasunez ondo nabil. Gara
Gaur ez noa eskolara, eta osasunez ondo nabil. GaraGaur ez noa eskolara, eta osasunez ondo nabil. Gara
Gaur ez noa eskolara, eta osasunez ondo nabil. Gara
 
Aieteko Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen Zentroaren proiektua - D...
Aieteko Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen Zentroaren proiektua - D...Aieteko Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen Zentroaren proiektua - D...
Aieteko Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen Zentroaren proiektua - D...
 
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
 
Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...
Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...
Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...
 
Mario Zubiagaren Aurkezpena
Mario Zubiagaren AurkezpenaMario Zubiagaren Aurkezpena
Mario Zubiagaren Aurkezpena
 
Ppt B Uzirriborroa
Ppt B UzirriborroaPpt B Uzirriborroa
Ppt B Uzirriborroa
 
DEMOKRAZIA.pdf
DEMOKRAZIA.pdfDEMOKRAZIA.pdf
DEMOKRAZIA.pdf
 
ReCommons Europe: Europako herrien internazionalismo berriaren aldeko manifestua
ReCommons Europe: Europako herrien internazionalismo berriaren aldeko manifestuaReCommons Europe: Europako herrien internazionalismo berriaren aldeko manifestua
ReCommons Europe: Europako herrien internazionalismo berriaren aldeko manifestua
 
"Telegram from Scotland about Democracy & Independence" published in BERRIA p...
"Telegram from Scotland about Democracy & Independence" published in BERRIA p..."Telegram from Scotland about Democracy & Independence" published in BERRIA p...
"Telegram from Scotland about Democracy & Independence" published in BERRIA p...
 
2024 Udaberri Plana. Bizikidetza, Giza Eskubide eta Aniztasunaren Plana
2024 Udaberri Plana. Bizikidetza, Giza Eskubide eta Aniztasunaren Plana2024 Udaberri Plana. Bizikidetza, Giza Eskubide eta Aniztasunaren Plana
2024 Udaberri Plana. Bizikidetza, Giza Eskubide eta Aniztasunaren Plana
 
More from Irekia - EJGV

“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko batIrekia - EJGV
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakIrekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverIrekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanIrekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfIrekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesIrekia - EJGV
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroIrekia - EJGV
 
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakAtzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakIrekia - EJGV
 
More from Irekia - EJGV (20)

“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakAtzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
 
Adierazpen instituzionala: Kultura arteko eta erlijio arteko bizikidetza gizarte plural, integratu eta integratzaile batean

  • 1. Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@euskadi.eus LEHENDAKARITZA Komunikaziorako Zuzendaritza PRESIDENCIA Dirección de Comunicación ERLIJIO ARTEKO BIZIKIDETZARAKO BILERA 2015-03-20 Lehendakaritza 20-03-2015 ADIERAZPENA Kultura arteko eta erlijio arteko bizikidetza gizarte plural, integratu eta integratzaile batean Aniztasuna. Gizarte moderno eta garatu guztiak gizarte anitzak eta pluralak dira. Aniztasuna askatasunaren ondorio naturala da. Libre ez den herri baten nahia bakarrik izan liteke homogeneoa eta uniformea izatea. Kultura-, erlijio-, hizkuntza- edo etnia-aniztasuna, edo beste ezelako aniztasuna gizartearen askatasunaren eta osasunaren sinonimo dira. Oparotasunaren sinonimo ere bai. Mendebaldeko gizarterik oparoenak gizarte anitzak eta berritzaileak dira, baita kulturaren eta erlijioaren esparruan ere. Euskadi beti izan da gizarte plural eta konplexua, hemen ere gero eta identitate eta aniztasun desberdin gehiago biltzen dira, eta aberastasuna, aukerak, lehiakortasuna eta berrikuntza dakarte. Bizikidetza. Europako gizarterik aurreratuenak, eta horien artean da euskal gizartea, kulturak eta erlijioak elkarren artean bizitzeko gune politikoak dira gaur egun. Desberdintasunak eta identitate-aniztasuna errespetuz integratzea erronka eta aukera-iturri da aldi berean. Bizikidetza plural eta harmonikoa eraikitzeko bide bakarra da printzipio etiko sendo batzuek eta gizarte egiten gaituen balio demokratikoek ematen duten indarretik abiatzea.
  • 2. Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es 2 Giza Eskubideak. Gure printzipio politikorik oinarrizkoena giza eskubide guztiekiko eta pertsona guztien duintasunarekiko errespetua da, inolako bereizkeriarik egin gabe arraza, genero, jatorri, sinesmen edo bestelako edozein gorabehera pertsonal edo sozial dela eta. Pertsonen duintasunaren eta bizitzaren eta kontzientzia-askatasunaren balio gorenak berekin dakar erabat errefusatzea terrorismoaren, indarkeriaren edo giza eskubideen beste edozein urraketaren edonolako erabilera edo justifikazio oro, balizko edozein aitzakia politiko, sozial, kultural edo erlijiosoren gainetik. Erlijio-askatasuna giza eskubideen nazioarteko itun eta hitzarmen guztietan unibertsalki aitortutako giza eskubideetako bat da. Askatasun horren barruan biltzen dira banaka edo taldeka edozein erlijio- sinesmen izateko eskubidea, bai eta inolako erlijiorik edo sinesmenik ez izateko eskubidea ere. Aukera bat bestea bezain zilegi da gizarte demokratiko batean, eta pertsona orok aukera izan behar du askatasun osoz hautatzeko eta publikoki adierazteko, gainerakoen eskubideen errespetua eta ordena publiko demokratikoaren errespetua beste mugarik ez dela. Botere publikoek baldintza egokiak sustatu behar dituzte horretarako, eta eskubide horiek banaka edo taldean baliatzea eragozten duten oztopoak kendu. Biktimak. Pertsona guztien giza eskubideak defendatzeak oinarrian bertan bat egiten du eskubide-urraketen biktimekiko elkartasun eta enpatiarekin. Indarkeria oro gaitzesgarria da, kalte erreparaezin eta bidegabea eragiten dielako biktimei. Gizarte demokratiko batek biktimen alde egon behar du beti. Funtsezkoa da sentsibilitate hori edukitzea egia, justizia eta erreparazioa lortzeko dituzten eskubideak gauza daitezen. Batik bat, bitarteko demokratiko guztiak erabilita, biktima gehiago sor dadin eragozteko. Kontrabalioak. Europako beste gizarte batzuetan bizi izan diren gertakari jakin batzuek bi kontrabalio azpimarratzen dituzte, gainditu beharreko bi kontrabalio. Batetik, ustez erlijioan oinarritzen den indarkeriazko fanatismoa.
  • 3. Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es 3 Bestetik, arrazakeria, erlijio-talde jakin batzuekiko jazarpena eta bereizkeria, eta, batik bat, islamofobia. Bi adierazpenak giza eskubideen aurkakoak dira, ustez etnikoa edo erlijiosoa den etiketa baten balioa pertsona guztien duintasunaren gainetik jartzen baitute. Adierazpen horietan, aurreiritzia, ezjakintasuna eta oldarkortasuna nagusitzen dira arrazoiaren eta gizatasunaren gainetik. Balioak Printzipio etiko eta demokratikoekin batera, balioak ditugu; erreminta horiekin, kontrabalio horiei aurre egin diezaiekegu eta egin behar diegu, eta bizikidetzaren erronkan aurrera jo. Hiru balio edo helburu nabarmentzen dira bereziki ahalegin horretan: segurtasuna, elkartasuna eta hezkuntza. Segurtasuna. Europako eta nazioarteko gobernuei eta erakundeei dagokie segurtasun- esparruan beharrezkoak diren neurriak koordinatzea, giza eskubideen eta funtsezko askatasunen errespetua oinarri hartuta, baliagarri izan daitezen indarkeriaren, terrorismoaren eta pertsonen edo taldeen jazarpenaren adierazpen oro saihesteko eta eragozteko. Segurtasuna eta askatasuna ez daude kontrajarrita; aitzitik, balio berbera dira, eta gizarte demokratiko aurreratu bat eraikitzeko erreminta. Elkartasuna. Gizarteak eta erakunde publikoek berdintasunean eta elkartasunean oinarritutako politika sozialak bultzatu behar ditugu, integrazioa, kohesioa eta justizia lortzera bideratuta. Politika publiko horiek apustu sendoa egin behar dute hezkuntzaren, osasunaren edo oinarrizko gizarte-prestazioen unibertsaltasunaren alde, bideragarria izan dadin gizarte kohesionatu bat, non benetan gauzatuko diren eskubide-, betebehar- eta aukera-berdintasuna. Elkartasuna ezinbestekoa da gizarte inklusibo eta plural bat lortzeko kulturaren eta erlijioaren esparruan, baina baita gizarte efizienteago bat lortzeko ere, gizarteak aniztasun horren baliabideak maximizatzen baititu eta luzera errentagarriagoa eta lehiakorragoa baita.
  • 4. Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es 4 Hezkuntza. Baliorik estrategikoena gizartearen hezkuntza eta prestakuntza da. Bizikidetzarako eta pluraltasunean integratzeko hezkuntza, giza duintasunaren errespetua lehentasunezko oinarri hartuta. Proiektu erlijiosorik, moralik edo ideologikorik ezin da justifikatu edo oinarritu giza eskubideen aurkako eraso batean. Edonoren giza duintasuna garrantzitsuagoa da bere etiketa etniko, erlijioso edo politikoa baino. Gure hezkuntza-proiektua oinarrizko ideia horren inguruan egituratu behar da, eta sinesmen-askatasunaren inguruan, hori baita, libre eta demokratiko izateaz gain, aurreratua eta aberatsa izan nahi duen gizarte ororen oinarria. Konpromisoa. Eusko Jaurlaritza esparru horretan kokatzen da. Segurtasun-, elkartasun-, hezkuntza- eta bizikidetza-arloan dituen politika publikoak printzipio etiko horietan eta balio demokratiko horietan oinarritzen dira. Herritar guztiek eskubidea dute bereizkeriarik ez jasateko beren erlijio- sinesmenengatik edo sinesmenik ez izateagatik eta erlijio bateko kide izateagatik edo ez izateagatik, eta kontzientzia-askatasuna baliatzeko ere bai, gainerakoen eskubideekiko errespetua muga bakar dela. Eusko Jaurlaritzak, hemen, bere ikuspegitik, pertsonekin duen konpromisoa berresten du, eta berriz ere babesten du bizikidetza harmoniatsua Euskadin, batetik, erlijio-aniztasunaren eta sinesmen desberdinen arteko pertsonen artean eta, bestetik, sinestunen eta sinesgabeen artean. Oinarri horretatik abiatuta, Eusko Jaurlaritzak aditu-talde bat dinamizatzeko eskatu die Ellacuria Gizarte Fundazioari eta Deustuko Unibertsitateko Giza Eskubideen Institutuari, gomendio-txosten bat egin dezan erlijioen arteko bizikidetza sustatzeko politika publikoen esparruan, eta txostena prest izango da aurtengo azarorako. Aditu-talde horrek gure gizartean dauden erlijio-sentsibilitate guztiekin hitz eginda beteko du bere lana.