1. Aditza
ADITZ TRINKOA
Osagai bakarraz eratutako aditza. 'Momentuan' gertatzen ari dena edo ari zena adierazten du, adibidez: nator (momentu honetan 'etortzen ari
naiz') edo nentorren (momentu hartan 'etortzen ari nintzen').
ADITZ PERIFRASTIKOA
Bi elementuk osatzen dute:
o Ezkerrekoari aditz nagusia esaten zaio eta
o Eskuinekoari aditz laguntzailea
Adibidez:
erosi dut
aditz nagusia erosten dut aditz laguntzailea
erosten ari naiz
erosiko dut
ADITZAREN ASPEKTUA
Ezkerreko elementuak (aditz nagusiak) aspektua markatzen du.
Hiru aspektu-mota daude:
o Burutua (erosi) ekintza burutua adierazteko
o Burutugabea (erosten), ohiturazko ekintza edo une jakin batekoa adierazteko
o Geroa (erosiko) etorkizuneko ekintza adierazteko
Aditz laguntzaileak hiru marka daramatza:
o Aldia (oraina eta iragana)
o Pertsonak (NOR, NORI eta NORK)
o Plurala
ADITZ LAGUNTZAILEAREN TAULA
Taula nola erabili
Lehenik, esaldian zein aditz erabili erabaki beharko dugu. Horretarako, esaldi horretan NOR, NORK edo NORI deklinabide kasuko osagairik/hitzik
badagoen eta hiru kasu horietatik zein agertzen den ikusi beharko dugu.
o Zenbaitetan aditza kasu bakarrak osatzen du, NOR kasuak.
Haizearekin atea ireki egin DA
o Beste batzuetan bi kasu ageri dira batera, NOR-NORI/NOR-NORK.
- NOR/ZER-NORI
Bartolori, konturatu gabe, euritakoa ireki egin ZAIO
-NOR-NORK
Bartolok atea ireki DU
o Eta beste batzuetan hiru kasuak ageri dira, NOR-NORI-NORK.
Bartolok guri atea ireki DIGU
Hiru deklinabide-kasu horien markez gain, aditz laguntzaileak pluralaren marka darama (-zki- edo -it-).
Logela bat hartu dugu (singularra)
Lau logela hartu ditugu (plurala)
Soineko hori ez zait gustatzen (singularra)
Praka horiek asko gustatzen zaizkit (plurala)itu edukiak hemen.