SlideShare a Scribd company logo
1 of 2
IRALEren aurtengo deialdiak noiz-nola: Sailaren berri-ematea




Herri-ikastetxeko zuzendari jauna edo andrea:

IRALEri buruzko informazioa ematera natorkizu, zure ikastetxeko irakasleak (eta, halakorik balego,
Hezkuntza Bereziko hezitzaileak) jakinaren gainean jar ditzazun eskatuz. Beraiei ere antzeko idazkia
bidaliko diegu irakasle.net bidez, baina baliteke irakasle edo hezitzaile batzuek helbide hori ez izatea eta
zure oharra mesedegarri gertatzea. Horra beraz informazioa, labur-labur:

Urteroko moduan, datorren udan edo datorren ikasturtean IRALEn parte hartu nahi duten EAEko
irakasleek edo Hezkuntza Bereziko hezitzaileek beren eskabidea egiteko epea hurbiltzen ari da.
Lehenengo deialdia, bereziki, otsailaren bigarren hamabostaldian egin izan da azken urteotan. Aurten
beranduxeago egingo da. Motiboa hau da: IRALEko eskabideak online egiteko prestatzen ari gara azken
hilabeteotan. Horren arabera, 2012ko udan edo 2012-13 ikasturtean IRALEn parte
hartzeko eskabidea online egin ahal izango dute EAEko da, Hezkuntza Ordezkaritzara joan beharrik izan
gabe. Hartarako aurrelanak aurrera doaz eta, azken orduko ustekabe handirik gertatzen ez bada, hala egin
ahal izango dute irakasle (edo hezitzaile) gehienek. Guzti-guztiekin ezingo da horrela egin, lehen urte
honetan bereziki: guztiek ez dute irakasle.net helbidea. Baina gehienek bai eta, horregatik, online bidea
zabalik izango dute.

Horrezaz gainera, berrikuntza teknikorik ere bada aurtengo ekitaldian, garaiz jakitea komeni zaizuena.
Hona beraz, besterik gabe, kontu horien guztien berri ematen duen azalpena:

    a)  2012ko udan edo 2012-13 ikasturtean IRALEn parte hartzeko eskabidea egiteko deialdia
       martxoan izango da aurten. Urteroko lehen deialdia da hori: irakasle (eta Hezkuntza Bereziko
       lan-legepeko hezitzaile) gehien-gehienentzako deialdia[1].
    b)   Konkretuki, aurtengo lehen deialdia martxoaren 12tik 23ra (egun biak barne) izango da. Egun
       horietan egin behar da eskabidea (izen-ematea).
    c)  Irakasle.net-eko helbide pertsonala duten irakasle guztiek online bidez egin ahal izango dute
       eskabidea: online-bide hori erabiltzea gomendatzen diegu. Horretarako, jo bezate helbide
       honetara:

                 www.irakasle.net>irakaslegunea>Administrazio-izapideak
                            >IRALE ikastaroak 2012-2013.

    d)    Helbide pertsonal hori ez dutenek ere horrela egin ahal izango dute, Irakaslegunean alta
         emanez. Berri-emate honen amaieran azaltzen da, Irakaslegunean sartu eta alta emateko zer
         egin behar duten.

    e)  Zer sartzen da martxoko deialdi honetan? Batetik, irakasle finkoentzako irakastordu barneko
       ikastaroak (liberaziokoak): bai HE1 edo HE2 ateratzeko urte osoko U ikastaroak edo urte
       erdikoak, eta bai HE2tik edo EGAtik gorako R ikastaroak). Bestetik, irakastorduz kanpoko
       ikastaroak (A, E, H, I,..), irakasle finkoentzat eta ez-finkoentzat. Berariaz azpimarratu nahi dugu
       azken puntu hori: pertsonal ez-finkoak ere ORAIN, martxoko deialdi honetan, eskatu
       behar ditu irakastorduz kanpoko ikastaroak (A, E, H, I,..).
    f)    Gero, maiatz aldera, etorriko da IRALEren bigarren deialdia: herri-ikastetxeetako pertsonal
       ez-finkoak irakastordu barneko ikastaroak (3000, 4000, 5000, 4000+5000, R) eskatzeko deialdia
       da bigarren hori. Deialdi hori ere onlineaplikatzeko lanean ari gara.
    g)   Eskabidea egingo duten irakasle eta hezitzaile gehienek nork bere e-postan jasoko dute, bere
       unean, IRALEn parte hartzeko onartuak izan direlako abisua eta, hala dagokionean, matrikula-
       orria.
    h)   Irakasle finkoek badute aurten, R ikastaroei dagokienez, berrikuntza argirik: lehendik bi R
       eginik dituztenek (berdin du zein R diren bi horiek) hirugarren R (diferente) bat eska dezakete
       orain, 2012-13an egiteko.
    i)     Hori guztia 2012-13rako Aurkezpen Txostenetan zehaztu da. Laster izango duzue
       guztiok Aurkezpen Txosten hori eskueran. Konkretuki, ondoko helbide honetan:
www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/euskara.


Esan bezala, eskertuko nizuke zure ikastetxeko irakasleei deialdia noiz den eta hirugarren R ikastaroa
eskatzeko aukera zabalik dela jakinaraztea. Asko eskertuko nizuke, orobat, eskabidea ahal
delarik online bidez egin dezaten gomendatzea.

Besterik gabe, eta aldez aurretik eskerrak emanez, har ezazu ene agurrik zintzoena.


Gasteizen, 2012ko martxoaren 2an


                                                 Cándido Hernández Garduño


                                            Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria


-        SARBIDEA: https://posta.irakasle.net/publico/IRAKASLEGUNEAN SARTZEKO MODUA2.pdf

-   Resumen (castellano): https://posta.irakasle.net/publico/IRAKASLEGUNEAN SARTZEKO
MODUA_gaztelaniaz.pdf

-        ACCESO: https://posta.irakasle.net/publico/erdal jakinarazpen laburra.pdf




[1]
   Gero etortzen da beti, eta hala etorriko da aurten ere, herri-ikastetxeetako bitarteko irakasleentzako deialdi berezia. Kolektibo
horrek ere lehen deialdi honetara jo behar du ordea, ez bigarrenera, irakastorduz kanpoko ikastarorik eskatu nahi badu.

More Related Content

Similar to IRALEREN DEIALDIA

2017 18 tramiteen egutegia ikasleentzat urriak18
2017 18 tramiteen egutegia ikasleentzat urriak182017 18 tramiteen egutegia ikasleentzat urriak18
2017 18 tramiteen egutegia ikasleentzat urriak18mendeorien
 
Guia sou 2017 eusk
Guia sou 2017 euskGuia sou 2017 eusk
Guia sou 2017 eusketxebazter
 
Guia sou 2017 eusk
Guia sou 2017 euskGuia sou 2017 eusk
Guia sou 2017 euskmendeorien
 
2018 2019ko ikasleentzako argibide zerbitzuko gida(1)
2018 2019ko ikasleentzako argibide zerbitzuko gida(1)2018 2019ko ikasleentzako argibide zerbitzuko gida(1)
2018 2019ko ikasleentzako argibide zerbitzuko gida(1)mendeorien
 
Eusko Jaularitzaren Agindua
Eusko Jaularitzaren AginduaEusko Jaularitzaren Agindua
Eusko Jaularitzaren Aginduaadmingaltzagorri
 
Guia sou 2016 eusk
Guia sou 2016 euskGuia sou 2016 eusk
Guia sou 2016 euskteresa canal
 
Guia sou 2016 eusk
Guia sou 2016 euskGuia sou 2016 eusk
Guia sou 2016 euskmendeorien
 
Guia sou 2016 eusk
Guia sou 2016 euskGuia sou 2016 eusk
Guia sou 2016 euskmendeorien
 
Guia sou 2016 eusk
Guia sou 2016 euskGuia sou 2016 eusk
Guia sou 2016 euskmendeorien
 
2015 6 tramiteen egutegia ikasleentzat urriak18
2015 6 tramiteen egutegia ikasleentzat urriak182015 6 tramiteen egutegia ikasleentzat urriak18
2015 6 tramiteen egutegia ikasleentzat urriak18mendeorien
 
Berrikuntza Proiektuak, Prestakuntza Proektuak
Berrikuntza Proiektuak, Prestakuntza ProektuakBerrikuntza Proiektuak, Prestakuntza Proektuak
Berrikuntza Proiektuak, Prestakuntza ProektuakXabier Lakunza
 
EHU azken oharrak. Matrikula prozesua.
EHU azken oharrak. Matrikula prozesua.EHU azken oharrak. Matrikula prozesua.
EHU azken oharrak. Matrikula prozesua.zumaiabhi
 
LABURPEN GIDA-Fpdual euskadi (euskera)
LABURPEN GIDA-Fpdual euskadi (euskera)LABURPEN GIDA-Fpdual euskadi (euskera)
LABURPEN GIDA-Fpdual euskadi (euskera)Ikaslan Bizkaia
 

Similar to IRALEREN DEIALDIA (15)

2017 18 tramiteen egutegia ikasleentzat urriak18
2017 18 tramiteen egutegia ikasleentzat urriak182017 18 tramiteen egutegia ikasleentzat urriak18
2017 18 tramiteen egutegia ikasleentzat urriak18
 
Guia sou 2017 eusk
Guia sou 2017 euskGuia sou 2017 eusk
Guia sou 2017 eusk
 
Guia sou 2017 eusk
Guia sou 2017 euskGuia sou 2017 eusk
Guia sou 2017 eusk
 
2018 2019ko ikasleentzako argibide zerbitzuko gida(1)
2018 2019ko ikasleentzako argibide zerbitzuko gida(1)2018 2019ko ikasleentzako argibide zerbitzuko gida(1)
2018 2019ko ikasleentzako argibide zerbitzuko gida(1)
 
Eusko Jaularitzaren Agindua
Eusko Jaularitzaren AginduaEusko Jaularitzaren Agindua
Eusko Jaularitzaren Agindua
 
Guia sou 2016 eusk
Guia sou 2016 euskGuia sou 2016 eusk
Guia sou 2016 eusk
 
Guia sou 2016 eusk
Guia sou 2016 euskGuia sou 2016 eusk
Guia sou 2016 eusk
 
Guia sou 2016 eusk
Guia sou 2016 euskGuia sou 2016 eusk
Guia sou 2016 eusk
 
Guia sou 2016 eusk
Guia sou 2016 euskGuia sou 2016 eusk
Guia sou 2016 eusk
 
Erreformak
ErreformakErreformak
Erreformak
 
2015 6 tramiteen egutegia ikasleentzat urriak18
2015 6 tramiteen egutegia ikasleentzat urriak182015 6 tramiteen egutegia ikasleentzat urriak18
2015 6 tramiteen egutegia ikasleentzat urriak18
 
Berrikuntza Proiektuak, Prestakuntza Proektuak
Berrikuntza Proiektuak, Prestakuntza ProektuakBerrikuntza Proiektuak, Prestakuntza Proektuak
Berrikuntza Proiektuak, Prestakuntza Proektuak
 
Iaz gida 2015 16
Iaz gida 2015 16Iaz gida 2015 16
Iaz gida 2015 16
 
EHU azken oharrak. Matrikula prozesua.
EHU azken oharrak. Matrikula prozesua.EHU azken oharrak. Matrikula prozesua.
EHU azken oharrak. Matrikula prozesua.
 
LABURPEN GIDA-Fpdual euskadi (euskera)
LABURPEN GIDA-Fpdual euskadi (euskera)LABURPEN GIDA-Fpdual euskadi (euskera)
LABURPEN GIDA-Fpdual euskadi (euskera)
 

More from M M

Euskararen eguna 6.A
Euskararen eguna   6.AEuskararen eguna   6.A
Euskararen eguna 6.AM M
 
MATEMATIKA 5 SANTILLANA
MATEMATIKA 5  SANTILLANAMATEMATIKA 5  SANTILLANA
MATEMATIKA 5 SANTILLANAM M
 
MATEMÁTICAS 5 - ANAYA
MATEMÁTICAS  5  - ANAYAMATEMÁTICAS  5  - ANAYA
MATEMÁTICAS 5 - ANAYAM M
 
COMO AYUDARLES EN LAS TAREAS ESCOLARES SI NO SABEMOS EUSKERA
COMO AYUDARLES EN LAS TAREAS ESCOLARES SI NO SABEMOS EUSKERACOMO AYUDARLES EN LAS TAREAS ESCOLARES SI NO SABEMOS EUSKERA
COMO AYUDARLES EN LAS TAREAS ESCOLARES SI NO SABEMOS EUSKERAM M
 
Mateirakasle 100713043451-phpapp01
Mateirakasle 100713043451-phpapp01Mateirakasle 100713043451-phpapp01
Mateirakasle 100713043451-phpapp01M M
 
MATEMÁTICAS 6º ANAYA
MATEMÁTICAS   6º  ANAYAMATEMÁTICAS   6º  ANAYA
MATEMÁTICAS 6º ANAYAM M
 
Mapa europa político - color - con referencias
Mapa europa   político - color - con referenciasMapa europa   político - color - con referencias
Mapa europa político - color - con referenciasM M
 
Diptico3 olimpmatemalava
Diptico3 olimpmatemalavaDiptico3 olimpmatemalava
Diptico3 olimpmatemalavaM M
 
CONCURSO DE POSTALES
CONCURSO  DE  POSTALESCONCURSO  DE  POSTALES
CONCURSO DE POSTALESM M
 
CONCURSO DE POSTALES DE NAVIDAD
CONCURSO DE POSTALES DE NAVIDADCONCURSO DE POSTALES DE NAVIDAD
CONCURSO DE POSTALES DE NAVIDADM M
 
EL COLOR
EL COLOREL COLOR
EL COLORM M
 
Derechos deberes
Derechos deberesDerechos deberes
Derechos deberesM M
 
DERECHOS Y DEBERES NIÑOS
DERECHOS Y DEBERES NIÑOSDERECHOS Y DEBERES NIÑOS
DERECHOS Y DEBERES NIÑOSM M
 
POTENCIAS Y RAÍCES
POTENCIAS Y RAÍCESPOTENCIAS Y RAÍCES
POTENCIAS Y RAÍCESM M
 
POTENCIAS Y RAÍCES
POTENCIAS Y RAÍCESPOTENCIAS Y RAÍCES
POTENCIAS Y RAÍCESM M
 
Elecciones consejosescolares2012
Elecciones consejosescolares2012Elecciones consejosescolares2012
Elecciones consejosescolares2012M M
 
MENÚ DEL COMEDOR / JANTOKIKO MENUA
MENÚ DEL COMEDOR / JANTOKIKO MENUAMENÚ DEL COMEDOR / JANTOKIKO MENUA
MENÚ DEL COMEDOR / JANTOKIKO MENUAM M
 
Horario 6º curso
Horario 6º cursoHorario 6º curso
Horario 6º cursoM M
 
KONTZESIBOAK
KONTZESIBOAKKONTZESIBOAK
KONTZESIBOAKM M
 
Euskaraz bizi nahi dut
Euskaraz bizi nahi dutEuskaraz bizi nahi dut
Euskaraz bizi nahi dutM M
 

More from M M (20)

Euskararen eguna 6.A
Euskararen eguna   6.AEuskararen eguna   6.A
Euskararen eguna 6.A
 
MATEMATIKA 5 SANTILLANA
MATEMATIKA 5  SANTILLANAMATEMATIKA 5  SANTILLANA
MATEMATIKA 5 SANTILLANA
 
MATEMÁTICAS 5 - ANAYA
MATEMÁTICAS  5  - ANAYAMATEMÁTICAS  5  - ANAYA
MATEMÁTICAS 5 - ANAYA
 
COMO AYUDARLES EN LAS TAREAS ESCOLARES SI NO SABEMOS EUSKERA
COMO AYUDARLES EN LAS TAREAS ESCOLARES SI NO SABEMOS EUSKERACOMO AYUDARLES EN LAS TAREAS ESCOLARES SI NO SABEMOS EUSKERA
COMO AYUDARLES EN LAS TAREAS ESCOLARES SI NO SABEMOS EUSKERA
 
Mateirakasle 100713043451-phpapp01
Mateirakasle 100713043451-phpapp01Mateirakasle 100713043451-phpapp01
Mateirakasle 100713043451-phpapp01
 
MATEMÁTICAS 6º ANAYA
MATEMÁTICAS   6º  ANAYAMATEMÁTICAS   6º  ANAYA
MATEMÁTICAS 6º ANAYA
 
Mapa europa político - color - con referencias
Mapa europa   político - color - con referenciasMapa europa   político - color - con referencias
Mapa europa político - color - con referencias
 
Diptico3 olimpmatemalava
Diptico3 olimpmatemalavaDiptico3 olimpmatemalava
Diptico3 olimpmatemalava
 
CONCURSO DE POSTALES
CONCURSO  DE  POSTALESCONCURSO  DE  POSTALES
CONCURSO DE POSTALES
 
CONCURSO DE POSTALES DE NAVIDAD
CONCURSO DE POSTALES DE NAVIDADCONCURSO DE POSTALES DE NAVIDAD
CONCURSO DE POSTALES DE NAVIDAD
 
EL COLOR
EL COLOREL COLOR
EL COLOR
 
Derechos deberes
Derechos deberesDerechos deberes
Derechos deberes
 
DERECHOS Y DEBERES NIÑOS
DERECHOS Y DEBERES NIÑOSDERECHOS Y DEBERES NIÑOS
DERECHOS Y DEBERES NIÑOS
 
POTENCIAS Y RAÍCES
POTENCIAS Y RAÍCESPOTENCIAS Y RAÍCES
POTENCIAS Y RAÍCES
 
POTENCIAS Y RAÍCES
POTENCIAS Y RAÍCESPOTENCIAS Y RAÍCES
POTENCIAS Y RAÍCES
 
Elecciones consejosescolares2012
Elecciones consejosescolares2012Elecciones consejosescolares2012
Elecciones consejosescolares2012
 
MENÚ DEL COMEDOR / JANTOKIKO MENUA
MENÚ DEL COMEDOR / JANTOKIKO MENUAMENÚ DEL COMEDOR / JANTOKIKO MENUA
MENÚ DEL COMEDOR / JANTOKIKO MENUA
 
Horario 6º curso
Horario 6º cursoHorario 6º curso
Horario 6º curso
 
KONTZESIBOAK
KONTZESIBOAKKONTZESIBOAK
KONTZESIBOAK
 
Euskaraz bizi nahi dut
Euskaraz bizi nahi dutEuskaraz bizi nahi dut
Euskaraz bizi nahi dut
 

IRALEREN DEIALDIA

  • 1. IRALEren aurtengo deialdiak noiz-nola: Sailaren berri-ematea Herri-ikastetxeko zuzendari jauna edo andrea: IRALEri buruzko informazioa ematera natorkizu, zure ikastetxeko irakasleak (eta, halakorik balego, Hezkuntza Bereziko hezitzaileak) jakinaren gainean jar ditzazun eskatuz. Beraiei ere antzeko idazkia bidaliko diegu irakasle.net bidez, baina baliteke irakasle edo hezitzaile batzuek helbide hori ez izatea eta zure oharra mesedegarri gertatzea. Horra beraz informazioa, labur-labur: Urteroko moduan, datorren udan edo datorren ikasturtean IRALEn parte hartu nahi duten EAEko irakasleek edo Hezkuntza Bereziko hezitzaileek beren eskabidea egiteko epea hurbiltzen ari da. Lehenengo deialdia, bereziki, otsailaren bigarren hamabostaldian egin izan da azken urteotan. Aurten beranduxeago egingo da. Motiboa hau da: IRALEko eskabideak online egiteko prestatzen ari gara azken hilabeteotan. Horren arabera, 2012ko udan edo 2012-13 ikasturtean IRALEn parte hartzeko eskabidea online egin ahal izango dute EAEko da, Hezkuntza Ordezkaritzara joan beharrik izan gabe. Hartarako aurrelanak aurrera doaz eta, azken orduko ustekabe handirik gertatzen ez bada, hala egin ahal izango dute irakasle (edo hezitzaile) gehienek. Guzti-guztiekin ezingo da horrela egin, lehen urte honetan bereziki: guztiek ez dute irakasle.net helbidea. Baina gehienek bai eta, horregatik, online bidea zabalik izango dute. Horrezaz gainera, berrikuntza teknikorik ere bada aurtengo ekitaldian, garaiz jakitea komeni zaizuena. Hona beraz, besterik gabe, kontu horien guztien berri ematen duen azalpena: a) 2012ko udan edo 2012-13 ikasturtean IRALEn parte hartzeko eskabidea egiteko deialdia martxoan izango da aurten. Urteroko lehen deialdia da hori: irakasle (eta Hezkuntza Bereziko lan-legepeko hezitzaile) gehien-gehienentzako deialdia[1]. b) Konkretuki, aurtengo lehen deialdia martxoaren 12tik 23ra (egun biak barne) izango da. Egun horietan egin behar da eskabidea (izen-ematea). c) Irakasle.net-eko helbide pertsonala duten irakasle guztiek online bidez egin ahal izango dute eskabidea: online-bide hori erabiltzea gomendatzen diegu. Horretarako, jo bezate helbide honetara: www.irakasle.net>irakaslegunea>Administrazio-izapideak >IRALE ikastaroak 2012-2013. d) Helbide pertsonal hori ez dutenek ere horrela egin ahal izango dute, Irakaslegunean alta emanez. Berri-emate honen amaieran azaltzen da, Irakaslegunean sartu eta alta emateko zer egin behar duten. e) Zer sartzen da martxoko deialdi honetan? Batetik, irakasle finkoentzako irakastordu barneko ikastaroak (liberaziokoak): bai HE1 edo HE2 ateratzeko urte osoko U ikastaroak edo urte erdikoak, eta bai HE2tik edo EGAtik gorako R ikastaroak). Bestetik, irakastorduz kanpoko ikastaroak (A, E, H, I,..), irakasle finkoentzat eta ez-finkoentzat. Berariaz azpimarratu nahi dugu azken puntu hori: pertsonal ez-finkoak ere ORAIN, martxoko deialdi honetan, eskatu behar ditu irakastorduz kanpoko ikastaroak (A, E, H, I,..). f) Gero, maiatz aldera, etorriko da IRALEren bigarren deialdia: herri-ikastetxeetako pertsonal ez-finkoak irakastordu barneko ikastaroak (3000, 4000, 5000, 4000+5000, R) eskatzeko deialdia da bigarren hori. Deialdi hori ere onlineaplikatzeko lanean ari gara. g) Eskabidea egingo duten irakasle eta hezitzaile gehienek nork bere e-postan jasoko dute, bere unean, IRALEn parte hartzeko onartuak izan direlako abisua eta, hala dagokionean, matrikula- orria. h) Irakasle finkoek badute aurten, R ikastaroei dagokienez, berrikuntza argirik: lehendik bi R eginik dituztenek (berdin du zein R diren bi horiek) hirugarren R (diferente) bat eska dezakete orain, 2012-13an egiteko. i) Hori guztia 2012-13rako Aurkezpen Txostenetan zehaztu da. Laster izango duzue guztiok Aurkezpen Txosten hori eskueran. Konkretuki, ondoko helbide honetan:
  • 2. www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/euskara. Esan bezala, eskertuko nizuke zure ikastetxeko irakasleei deialdia noiz den eta hirugarren R ikastaroa eskatzeko aukera zabalik dela jakinaraztea. Asko eskertuko nizuke, orobat, eskabidea ahal delarik online bidez egin dezaten gomendatzea. Besterik gabe, eta aldez aurretik eskerrak emanez, har ezazu ene agurrik zintzoena. Gasteizen, 2012ko martxoaren 2an Cándido Hernández Garduño Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria - SARBIDEA: https://posta.irakasle.net/publico/IRAKASLEGUNEAN SARTZEKO MODUA2.pdf - Resumen (castellano): https://posta.irakasle.net/publico/IRAKASLEGUNEAN SARTZEKO MODUA_gaztelaniaz.pdf - ACCESO: https://posta.irakasle.net/publico/erdal jakinarazpen laburra.pdf [1] Gero etortzen da beti, eta hala etorriko da aurten ere, herri-ikastetxeetako bitarteko irakasleentzako deialdi berezia. Kolektibo horrek ere lehen deialdi honetara jo behar du ordea, ez bigarrenera, irakastorduz kanpoko ikastarorik eskatu nahi badu.