SlideShare a Scribd company logo
1 of 2
Hezkuntza-berrikuntza
Aurasma
Klikatu hurrengo linkan: http://auras.ma/s/79vc3 eta follow-ri eman. Jarraian, mugikorrarekin Aurasma
app-aren bidez, argazkiaren kodigoa eskaneatu.
Eskola 2.0ren bidez, ikaslearen motibazioa bilatzen da. Honek, bere ikasketa prozesuaren
protagonista izan behar du. Irakasleak, beraz, bigarren mailako papera izango du. Informazioa
bideratzen eta ebaluatzen jakingo du, baina, ikaslea da informazio horretara hurbildu behar dena
eta eduki berriak sortu beharko dituena.
Hau da, XXI. mendean, ikasleak eskura dauka nahi bezain beste informazio, hori dela eta,
liburuetatik informazioa jasotzea eta buruz ikastea ez dauka sentsu askorik, klik batean sarean
dagoelako. Honek, klaseen metodologia aldatzeko beharra adierazten du. Kasu honetan, ikasleak
berak informazioa kudeatzen ikasi behar du, hots, edukiak baino, konpetentziak dira landu
beharrekoak.
Nire ustez, Lehen Hezkuntzan halako metodo berritzaileak erabiltzeak ikasleen motibazioa
areagotzen du eta gainera, bizitzan transferentzia izango du. Beraz, IKT-ak gelan ondo
erabiltzeak, ikasketa prozesuari etekin handiagoa ateratzeko balio duela uste dut.
Hala ere, gauzak neurrian egin behar dira, kaligrafia eta ortografia ezin ditugu ahaztu, modu
batean edo bestean, landu beharko ditugu, zuzentzaileen laguntza barik.
Bestetik, teknologia guztiontzat eskuragarria izango den edo ez hausnartu beharko dugu. Izan ere,
hezkuntza guztiontzat aukera berdinak bermatu behar ditugu. Beraz, kontuz izan behar dugu,
halako metodologia erabilita, etxeko lanak bidaltzerakoan. Balitekeelako baten batek etxean
ordenagailurik edo tabletarik ez izatea.
Irakaskuntza praktika egokiak
Jarraian, teknologiak geletan txertatzeko oso interesgarriak iruditu zaizkidan bi eredu aipatuko
ditut:
Alde batetik, Colegio Base-k egin duen proiektua oso interesgarria iruditu zait. Proiektu honen
helburua, ikasleak Madril hiriburua hobeto ezagutzea da,eta honetarako, taldeka haien familiekin
zien lagunekin kodigo QR batzuetan adierazitako tokietara joan behar dira. Horrela, puntuak
lortuko dituzte edo “Madroso”ak planteatzen zaizkien erronkak betetzen dituzten ahala. Gainera,
benetan tokian egon direla frogatzeko, argazki bat aterako dute.
IKT-ak eskolan txertatzeko eredu honetatik, gehien gustatu zaidana, hain zuzen ere, teknologiak
ingurunearekin lotzea da. Hau da, teknologiak norberaren bizitzan txertatzea, baina erlazio
fisikoak eta errealitatearekin harremana galdu gabe.
Bestetik, Madrilgo beste eskola batek, Colegio San Román y San Antonio poesia eta irakurketa
lantzeko abian jarri duen berrikuntza proiektua eredugarritzat hartu dut. Izan ere, literaturak
ikasleen partetik eskoletan duen harrera ez da oso handia, normalean, ikasleek motibazio gutxi
izaten dute irakasgai honen aurrean. Beraz,poesien eta irakurketaren lanketan motibatzeko IKT-
az baliatzea oso ideia interesgarria eta azkarra iruditzen zait. Modu honetan, eskola honetan,
irakasleak landutako liburuak film batekin laguntzen ditu. Ondoren, ikasleek liburu bat aukeratu
eta iMovie aplikazioaren bidez, kontaketaren trailerra egiten dute.

More Related Content

Viewers also liked

isyouroldmrpsoftwareonspreadsheetlifesupportv2
isyouroldmrpsoftwareonspreadsheetlifesupportv2isyouroldmrpsoftwareonspreadsheetlifesupportv2
isyouroldmrpsoftwareonspreadsheetlifesupportv2Paul Hughson
 
Kevin seawright and the newark community economic development corporation
Kevin seawright and the newark community economic development corporationKevin seawright and the newark community economic development corporation
Kevin seawright and the newark community economic development corporationKevin Seawright
 
El crowdfunding en Argentina. El caso de Idea.me
El crowdfunding en Argentina. El caso de Idea.meEl crowdfunding en Argentina. El caso de Idea.me
El crowdfunding en Argentina. El caso de Idea.meAlbert Canigueral
 
Zimbra Forum France 2016 - Karine and StarXpert
Zimbra Forum France 2016 - Karine and StarXpertZimbra Forum France 2016 - Karine and StarXpert
Zimbra Forum France 2016 - Karine and StarXpertZimbra
 
Puericultura concepcional
Puericultura concepcionalPuericultura concepcional
Puericultura concepcionalMayra_Gualotuna
 
Hermanas agazzi y oviedo decroly
Hermanas agazzi y oviedo decrolyHermanas agazzi y oviedo decroly
Hermanas agazzi y oviedo decrolyMayra_Gualotuna
 

Viewers also liked (11)

isyouroldmrpsoftwareonspreadsheetlifesupportv2
isyouroldmrpsoftwareonspreadsheetlifesupportv2isyouroldmrpsoftwareonspreadsheetlifesupportv2
isyouroldmrpsoftwareonspreadsheetlifesupportv2
 
Izenburua
IzenburuaIzenburua
Izenburua
 
Educatia pentru informatie a studentilor balteni
Educatia pentru informatie a studentilor balteniEducatia pentru informatie a studentilor balteni
Educatia pentru informatie a studentilor balteni
 
Iurretako jaietako gehigarria
Iurretako jaietako gehigarriaIurretako jaietako gehigarria
Iurretako jaietako gehigarria
 
Kevin seawright and the newark community economic development corporation
Kevin seawright and the newark community economic development corporationKevin seawright and the newark community economic development corporation
Kevin seawright and the newark community economic development corporation
 
El crowdfunding en Argentina. El caso de Idea.me
El crowdfunding en Argentina. El caso de Idea.meEl crowdfunding en Argentina. El caso de Idea.me
El crowdfunding en Argentina. El caso de Idea.me
 
Zimbra Forum France 2016 - Karine and StarXpert
Zimbra Forum France 2016 - Karine and StarXpertZimbra Forum France 2016 - Karine and StarXpert
Zimbra Forum France 2016 - Karine and StarXpert
 
Zimbra Overview
Zimbra OverviewZimbra Overview
Zimbra Overview
 
Puericultura concepcional
Puericultura concepcionalPuericultura concepcional
Puericultura concepcional
 
Puericultura Concepcional por Maria Jose Navas
Puericultura Concepcional por Maria Jose NavasPuericultura Concepcional por Maria Jose Navas
Puericultura Concepcional por Maria Jose Navas
 
Hermanas agazzi y oviedo decroly
Hermanas agazzi y oviedo decrolyHermanas agazzi y oviedo decroly
Hermanas agazzi y oviedo decroly
 

IKT en irakaskuntza-jarduera onak

  • 1. Hezkuntza-berrikuntza Aurasma Klikatu hurrengo linkan: http://auras.ma/s/79vc3 eta follow-ri eman. Jarraian, mugikorrarekin Aurasma app-aren bidez, argazkiaren kodigoa eskaneatu. Eskola 2.0ren bidez, ikaslearen motibazioa bilatzen da. Honek, bere ikasketa prozesuaren protagonista izan behar du. Irakasleak, beraz, bigarren mailako papera izango du. Informazioa bideratzen eta ebaluatzen jakingo du, baina, ikaslea da informazio horretara hurbildu behar dena eta eduki berriak sortu beharko dituena. Hau da, XXI. mendean, ikasleak eskura dauka nahi bezain beste informazio, hori dela eta, liburuetatik informazioa jasotzea eta buruz ikastea ez dauka sentsu askorik, klik batean sarean dagoelako. Honek, klaseen metodologia aldatzeko beharra adierazten du. Kasu honetan, ikasleak berak informazioa kudeatzen ikasi behar du, hots, edukiak baino, konpetentziak dira landu beharrekoak. Nire ustez, Lehen Hezkuntzan halako metodo berritzaileak erabiltzeak ikasleen motibazioa areagotzen du eta gainera, bizitzan transferentzia izango du. Beraz, IKT-ak gelan ondo erabiltzeak, ikasketa prozesuari etekin handiagoa ateratzeko balio duela uste dut. Hala ere, gauzak neurrian egin behar dira, kaligrafia eta ortografia ezin ditugu ahaztu, modu batean edo bestean, landu beharko ditugu, zuzentzaileen laguntza barik.
  • 2. Bestetik, teknologia guztiontzat eskuragarria izango den edo ez hausnartu beharko dugu. Izan ere, hezkuntza guztiontzat aukera berdinak bermatu behar ditugu. Beraz, kontuz izan behar dugu, halako metodologia erabilita, etxeko lanak bidaltzerakoan. Balitekeelako baten batek etxean ordenagailurik edo tabletarik ez izatea. Irakaskuntza praktika egokiak Jarraian, teknologiak geletan txertatzeko oso interesgarriak iruditu zaizkidan bi eredu aipatuko ditut: Alde batetik, Colegio Base-k egin duen proiektua oso interesgarria iruditu zait. Proiektu honen helburua, ikasleak Madril hiriburua hobeto ezagutzea da,eta honetarako, taldeka haien familiekin zien lagunekin kodigo QR batzuetan adierazitako tokietara joan behar dira. Horrela, puntuak lortuko dituzte edo “Madroso”ak planteatzen zaizkien erronkak betetzen dituzten ahala. Gainera, benetan tokian egon direla frogatzeko, argazki bat aterako dute. IKT-ak eskolan txertatzeko eredu honetatik, gehien gustatu zaidana, hain zuzen ere, teknologiak ingurunearekin lotzea da. Hau da, teknologiak norberaren bizitzan txertatzea, baina erlazio fisikoak eta errealitatearekin harremana galdu gabe. Bestetik, Madrilgo beste eskola batek, Colegio San Román y San Antonio poesia eta irakurketa lantzeko abian jarri duen berrikuntza proiektua eredugarritzat hartu dut. Izan ere, literaturak ikasleen partetik eskoletan duen harrera ez da oso handia, normalean, ikasleek motibazio gutxi izaten dute irakasgai honen aurrean. Beraz,poesien eta irakurketaren lanketan motibatzeko IKT- az baliatzea oso ideia interesgarria eta azkarra iruditzen zait. Modu honetan, eskola honetan, irakasleak landutako liburuak film batekin laguntzen ditu. Ondoren, ikasleek liburu bat aukeratu eta iMovie aplikazioaren bidez, kontaketaren trailerra egiten dute.