SlideShare a Scribd company logo
1 of 7
HAUSNARKETA EDO IKASGAIAREN

                                  ONDORIOA



     Jadanik eta konturatzeko astirik ere izan gabe, oraindik ere
gogoan    dudan          nire         (magisteritzako     haur    hezkuntzako
espezialitateari) ikasketa hauei unibertsitate honetan hasiera
eman zion egun hura ahaztu ezinik, jadanik eta hiru urte azkar
igarota, ikasketa haien amaieran nagoela ezin dezaket uka.
Ikasketa haien aukeraketa egin izanaren arrazoiak ondo gogoan
baditut   ere,    jadanik       eta    ikasketa   hauei    amaiera     emateko
horrenbeste      falta    ez    den     honetan   jaso    dudanetik     arrazoi
haietaranzko bidea egina izanik, arrazoi haiek oraindik eta
sendoago egiten dituen beste batzuk jasoak ditudala konturatzen
naiz bidaia honetan, bidaia haren hasiera hartan nituen haiek ase
eta oker ez nengoela ziurtatzearekin batera.


     Hezkuntzak gizartean duen garrantzia ezin daiteke besterik
gabe albo batetara utzi, ez eta beronek berarekin urteen poderioz
aldatzen joaten den gizarte hori bera osatuko duten pertsonak
formatzeko duen indarra ere. Etorkizuna present egon ohi da beti
orainaldian,     iraganean      gaurkoa      present     egon    zen   moduan.
Bizitzaren erritmoak edo eta geure gainetik hainbat eta euren
interesen arabera mugitzen diren horiek jarririko erritmoak
mugitzen eta baldintzatzen gaituzte, eta guk askotan horien
haritik mugitzeko joera azaltzen dugu. Guk nahi dugun etorkizun
hori    lortzea,    etorkizunean    izango     diren   pertsona   horien
hezkuntzan,        transmititzen   zaien     baloreetan… oinarritzen   da
eskolaren esparruari begiratzen badiogu bederen. Horren haritik
gainera eta pertsona zuhurrak         hezteaz gainera, geure gainetik
euren interesen arabera mugitzen diren horiek baldintzaturik
geure bizi erritmoa mugatzen duten horien aurrean pertsona
kritikoak sortzea ere beharrezkoa da. Hori dela eta beraz, eta
etorkizuna orainaldian present dagoenez, aurrerantzean lortu
beharreko hori lortzeko lanean orain hasi behar dela ikasia dut
dagoeneko.


       Magisteritzako ikasketa hauetan balore eta ezagutza asko
jasoak ditut dagoeneko, ondoren beste batzuei nik neuk beste
modu batean transmititu ahal izango ditudan horiek berak.
Ikasketa hauek, ikasgai desberdinek osatzen badute ere, guztiak
balore eta ezagutza jakin batzuen inguruan mugitu izan dira,
oinarrizko balore horiek izango eta transmitituko dituzten
etorkizuneko irakasle horiek ziurtatuz, eta era berean horiek
helarazteaz arduratuko diren irakasle horiek balore eta ezagutza
horiek berak izanen dituzten etorkizuneko pertsonak heziko direla
ziurtatuz era berean; modu honetara amaigabeko kate hori
etengabe mugituaz eta osatuaz.


       Hiru urte hauetan jasoriko ikasgai desberdin horien artean,
teknologien laguntza tartean izanik burutu ditugunak izan dira
batzuk, eta beraz, teknologia berriek edo eta ordenagailuek
ikasketa hauetan presente izan ez ditugula baieztatzea ez
litzateke erabat egia izango. Arrazoi jakinik edo eta zeinen
interesen arabera mugitzen garen jakintzarik ez dudan honetan,
etorkizunean ordenagailu zein teknologia berriek izango duten
presentzia erabatekoa eta beharrezkoa izango dela ikusirik,
etorkizuneko irakasle horiek horretan formatzea ere beharrezkoa
da edo bihurtu da. Unibertsitatean, etorkizuneko irakasle izango
garen hauek jadanik aipatu moduan hainbat ikasgaitan hauen
presentzia izan dugu eta presentzia horren bidetik, teknologia
berrien inguruan hainbat ezagutza berri ere jasoak ditugu
jadanik. Hala eta guztiz ere teknologia berri hauen erabilpena
garrantzitsuagoa izan den beste ikasgairen baten inguruan edo eta
haren osaketarako tresna soila baino ez da izan azken lau hilabete
honetako ikasgai honetatik kanpora so eginez gero bederen.


     Ikasgai honek hasi aurreko egun haietan beldur pixka bat
sortua zidala ezin dezaket uka, ni eta ordenagailuak oso
konpatibleak   edo   eta   ondo   moldatzen   ez   garen   arrazoiak
baldintzaturik, honen inguruan hainbat aurreiritzi izatera eraman
baininduen. Hala eta guztiz ere, hasiera hartatik gaur arte
egindako ibilbidean oinarritzea dagokit momentu hauetan, hasiera
haietako nire beldurrak alde batetara utzirik, eta orokorrean
beldur hura gainditzen lagundu didala ikusirik ezin dezaket,
balantze on bat egin dezaket.
Ikasgai honek beti norberaren lanaz eta taldekako giro
horretan murgildurik norberaren bide horretan aurrera egitea
ahalbidetu izan du. Irakasleak geure ikaskuntza ziurtatzeko
ipiniriko edo bete beharreko oinarrizko puntu eta pauta horiek
jarraiturik, talde bakoitzak eta            talde barneko lan horretan
norberak, bere ezagutzen aberaste prozesu horri nahi izan dion
bidea     jartzeko    aukera   eta     askatasuna        izan     du.     Ikasgai
desberdinetan eta konstruktibismoaren oinarrietan finkaturik
milaka aldiz gogorarazi eta jakinarazi izan digute irakasle
hainbatek,     ezagutzaren     hazkuntza        hori    ahalik      eta    modu
egokienean eta esanguratsuki egiteko, bakoitzaren ezagutzetatik
eta bakoitzak         dakienetik hastea beharrezkoa dela. Ikasgai
honetan      konstruktibismoaren           oinarri     horiek      irakaslearen
azalpenetan entzuteko aukeraz gain, zuzenean guk geuk geure
ikaskuntzan      hori    aplikatzeko        aukera     ere       izan     genuen,
II.praktikaldian bizi eta teknologia berrien erabilpena nola egiten
zuten gogoratzeko aukera izanik, horren inguruko lan bat eta
aurkezpen       bat     izan       baikenuen         irizpide.      Norberaren
esperientzietatik     abiaturiko     lan    horren     haritik,     norberaren
esperientzia horietan oinarritzen ziren aurkezpenak entzuteko
aukera ere izan genuen eta beraz geure ezagutzak besteei
helaraziz eta besteen ezagutzak geure barnera jasoaz gaur egungo
errealitatean ikastetxeetan teknologia berriek duten presentzia eta
erabilpenaz jabetzeko aukera izan genuen. Horiez gain, tartean
egunerokotasunean gai honen inguruan aurrerapausuak ematen
eta hauen aplikazioari dagokionean metodologia berriak aurrera
eramaten diharduten irakasleen hitzaldiak entzuteko aukera ere
izan dugu. Hitzaldi hauen bidez, beste behin geure esperientzia
haietatik hasia genuen ibilbide hori osatzeko aukera izan dugu,
beste behin errealitatean teknologiek nolako erabilpena duten
ikusteko eta entzuteko aukera izan baitugu. Tartekaturik, eta lan
edo honen inguruan testu txikiak idazteko izan dugun aukeraz
gain, gai nagusi baten inguruan egin beharreko talde lanean
barneraturik ibili gara. Gaiaren aukeraketa egiteko orduan,
hainbat gorabehera izanak genituen. Gu geu haur hezkuntzako
irakasle izango garen aldetik, etapa horretan teknologiek zer
nolako zerikusia duten jorratzeko ideia ezin genuen baztertu,
baina taldeko batek proposaturiko “ aulas autosuficientes”    gaiak
txunditurik   ere   (L.H.   etapakoa   izanagatik   ere),    horren
aukeraketara bultzatuak ginen. Azken gai horren aukeraketa
eginik eta berau barnean hartzen duen Eskola 2.0 gaiak
orainaldian duen “ Bum” -a ahaztu ezinik, horren inguruan lan
egiteari ekin genion. Hasierako pausuak gai horren inguruan
informazioa bilatzen eta biltzen eman genituen, informazio hori
landu, hausnartu, guztia antolatu… ordea, eta errealitaterantz
gehiago gerturatu nahirik geure lan hutsez, teknologia berrien
aplikatzeko modu metodologikoari dagokionez aitzindari den
Asteasuko Pello Errota ikastetxera joan eta bertako egoera
aztertzeko aukera izan genuen, bai Haur Hezkuntzako etapari
dagokionean, bai eta Lehen Hezkuntzako etapari dagokionean ere.
Beraz, geure esperientzia haietatik hasi eta gaur egun horretan
diharduten irakasleen hitza entzuteko aukeraz jarraiturik izan den
ibilbide hori geure begiz ikusi eta egiaztatzeko aukera eman digun
esperientzia honen bidez borobiltzeko aukera izan dugu.


     Bataren zein bestearen inguruan egindako lanak ez dira
gutxi izan, baina kantitateak baino garrantzi gehiago duen
kalitatea kontuan hartuz gero, guztiak ere aberastasuna ekarri
digula aipatu behar geure ezagutzetara. Lan horrek guztiak
ondoren besteen eskuragarri ipintzea ere eskatu digu, guk
egindako lan hori geuregana soilik mugatzea ekidinik. Horrela
bada, besteoi geure lanak zabaltzeko beharrezko izan dugu
taldeko   blogera,   elkarrikertuzera… igotzeko   eta   horretarako
arrotzak zitzaizkigun programa berriak ezagutu eta barneratzeko
aukera eman digu ikasgai honek teknologia berrien inguruko
geure ezagutzak zabalduaz: google docs, slideshare, blogger…


     Lan honek guztiak zerbaitetarako balio izan badu, gu geu
teknologia berriek ekar ditzaketen abantaila eta aurrerapenez
kontura gaitezen bai eta horrek gaur egungo errealitatean duen
egoera ikusteko ere balio izan digu. Guzti horrekin eta ikusitako
guztiarekin hausnarketa bat egin ondoren zerbaitetara iritsi
bagara bederen, hori ondorio batetara izan da. Gaur egun
ordenagailuak egon ez dauden ikastetxerik bilatzea zaila litzateke,
hauek gabe hezkuntza aurrera eramatea ezinezkoa dela baitirudi.
Ordea, ordenagailu horien erabilpenerako metodologian araketa
handiegirik egin ez den aldetik, metodologia tradizionalaren
erabilera eginik duela ez asko paper eta arkatzez egiten zen
berbera ordenagailu eta saguaren bidez egitera mugatzen dira
ikastetxe     asko     eta   asko.    Ordea,   eta     baliabide   berriak
ikastetxeetan     sartzen diren une beretik, horien erabilerara
egokituriko metodologia berri bati pasua ematea ezinbestekoa da
eta hori gabe ordenagailuak ikastetxeetan sartzeak bestelako
etekinik ez dakarrela konturatzen gara. Hori dela eta beraz,
hezkuntzako etapa guztietan, bai Haur Hezkuntzan (haurrak
horretan ere gehiegi barneratu gabe, adin horretako haurrek
aurreragokoak          edo   garrantzitsuagoak       diren   eskakizunak
baitituzte: mugitzea, korri egitea, arakatzea, esperimentatzea… )
bai eta Lehen Hezkuntzan ere, ordenagailu bidezko jarduera
berriak     egiteko,    horretara    egokitutako     metodologia   berriak
martxan jartzea ezinbestekoa da.


              TEKNOLOGIA BERRIAK= METODOLOGIA BERRIAK=
                             ONDORIO BERRIAK

More Related Content

Viewers also liked

Spanish american war
Spanish american warSpanish american war
Spanish american war
JaZzY25
 
Microsoft word complan eng- unaico_16_doc
Microsoft word   complan eng- unaico_16_docMicrosoft word   complan eng- unaico_16_doc
Microsoft word complan eng- unaico_16_doc
Alışverişten Kazanç
 
Ribari
RibariRibari
Ribari
pepe
 
Media studies as
Media studies asMedia studies as
Media studies as
guest83f870
 
Eskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioaEskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioa
Maitane
 
10 04 05 Lt Governor Strategic Planning Meeting
10 04 05 Lt Governor Strategic Planning Meeting10 04 05 Lt Governor Strategic Planning Meeting
10 04 05 Lt Governor Strategic Planning Meeting
Virginia Economic Bridge
 
Presentation1
Presentation1Presentation1
Presentation1
maiko
 
How to have a healthy life
How to have a healthy lifeHow to have a healthy life
How to have a healthy life
ssheistheone
 
Caber potensi besar
Caber potensi besarCaber potensi besar
Caber potensi besar
bogasi
 

Viewers also liked (18)

Spanish american war
Spanish american warSpanish american war
Spanish american war
 
How To Choose An Installer
How To Choose An InstallerHow To Choose An Installer
How To Choose An Installer
 
Don mc leod collaborative monkeys and other thoughts v1
Don mc leod collaborative monkeys and other thoughts v1 Don mc leod collaborative monkeys and other thoughts v1
Don mc leod collaborative monkeys and other thoughts v1
 
Среды динамической геометрии: настоящее и будущее
Среды динамической геометрии: настоящее и будущееСреды динамической геометрии: настоящее и будущее
Среды динамической геометрии: настоящее и будущее
 
Microsoft word complan eng- unaico_16_doc
Microsoft word   complan eng- unaico_16_docMicrosoft word   complan eng- unaico_16_doc
Microsoft word complan eng- unaico_16_doc
 
Confirmation 18 & 19 done
Confirmation 18 & 19 doneConfirmation 18 & 19 done
Confirmation 18 & 19 done
 
Ribari
RibariRibari
Ribari
 
Confirmation 12 & 13 done
Confirmation 12 & 13 doneConfirmation 12 & 13 done
Confirmation 12 & 13 done
 
Virtual Government Network at PS Engage 2011
Virtual Government Network at PS Engage 2011Virtual Government Network at PS Engage 2011
Virtual Government Network at PS Engage 2011
 
Media studies as
Media studies asMedia studies as
Media studies as
 
Eskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioaEskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioa
 
CPHA Keynote
CPHA KeynoteCPHA Keynote
CPHA Keynote
 
Marknadsföring av vuxutbildning i sociala medier
Marknadsföring av vuxutbildning i sociala medierMarknadsföring av vuxutbildning i sociala medier
Marknadsföring av vuxutbildning i sociala medier
 
10 04 05 Lt Governor Strategic Planning Meeting
10 04 05 Lt Governor Strategic Planning Meeting10 04 05 Lt Governor Strategic Planning Meeting
10 04 05 Lt Governor Strategic Planning Meeting
 
Presentation1
Presentation1Presentation1
Presentation1
 
How to have a healthy life
How to have a healthy lifeHow to have a healthy life
How to have a healthy life
 
Caber potensi besar
Caber potensi besarCaber potensi besar
Caber potensi besar
 
Enterprise & Transcoimmunication
Enterprise & TranscoimmunicationEnterprise & Transcoimmunication
Enterprise & Transcoimmunication
 

Similar to Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)

Bideoaren gogoeta, Maialen Ugalde
Bideoaren gogoeta, Maialen UgaldeBideoaren gogoeta, Maialen Ugalde
Bideoaren gogoeta, Maialen Ugalde
hirukiak
 
Sare sozialak txostentxoa
Sare sozialak txostentxoaSare sozialak txostentxoa
Sare sozialak txostentxoa
naroa22794
 
Artikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaArtikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntauta
Xingola
 
Artikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaArtikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntauta
Xingola
 
Amaraberri telebista laburpena
Amaraberri telebista laburpenaAmaraberri telebista laburpena
Amaraberri telebista laburpena
ikusi-makusi
 
Berrikuntzak sintesia
Berrikuntzak sintesiaBerrikuntzak sintesia
Berrikuntzak sintesia
ikusi-makusi
 
Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarian
Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarianPere Pujolas-HIK HASI aldizkarian
Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarian
jcolaeta
 

Similar to Osteguneko saioa (azken aurreko saioa) (20)

Xxi
XxiXxi
Xxi
 
Ikt hezkuntza praktika
Ikt hezkuntza praktikaIkt hezkuntza praktika
Ikt hezkuntza praktika
 
Pedagogo eta korronte pedagogikoak
Pedagogo eta korronte pedagogikoakPedagogo eta korronte pedagogikoak
Pedagogo eta korronte pedagogikoak
 
Pedagogien konparazioa
Pedagogien konparazioaPedagogien konparazioa
Pedagogien konparazioa
 
Pedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaPedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketa
 
A5
A5A5
A5
 
Rafa Mendia
Rafa MendiaRafa Mendia
Rafa Mendia
 
Buena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketaBuena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketa
 
Bideoaren gogoeta, Maialen Ugalde
Bideoaren gogoeta, Maialen UgaldeBideoaren gogoeta, Maialen Ugalde
Bideoaren gogoeta, Maialen Ugalde
 
Sare sozialak txostentxoa
Sare sozialak txostentxoaSare sozialak txostentxoa
Sare sozialak txostentxoa
 
Peagogoen lana
Peagogoen lanaPeagogoen lana
Peagogoen lana
 
Irakurgaiak
IrakurgaiakIrakurgaiak
Irakurgaiak
 
Artikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaArtikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntauta
 
Artikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaArtikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntauta
 
Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014
 
Pedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaPedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketa
 
Amaraberri telebista laburpena
Amaraberri telebista laburpenaAmaraberri telebista laburpena
Amaraberri telebista laburpena
 
Berrikuntzak sintesia
Berrikuntzak sintesiaBerrikuntzak sintesia
Berrikuntzak sintesia
 
Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarian
Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarianPere Pujolas-HIK HASI aldizkarian
Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarian
 
Gaur egungo gizartea
Gaur egungo gizarteaGaur egungo gizartea
Gaur egungo gizartea
 

More from Maitane

Azkeneko hausnarketa
Azkeneko hausnarketaAzkeneko hausnarketa
Azkeneko hausnarketa
Maitane
 
Hausnaerketa pertsonala
Hausnaerketa pertsonalaHausnaerketa pertsonala
Hausnaerketa pertsonala
Maitane
 
Taldeko hausnarketa
Taldeko hausnarketaTaldeko hausnarketa
Taldeko hausnarketa
Maitane
 
Ikt ak gure ikastetxeetan
Ikt ak gure ikastetxeetanIkt ak gure ikastetxeetan
Ikt ak gure ikastetxeetan
Maitane
 
Eskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioaEskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioa
Maitane
 
Eskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraEskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorra
Maitane
 
Eskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraEskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorra
Maitane
 
1ferrabe
1ferrabe1ferrabe
1ferrabe
Maitane
 
1ferrabe
1ferrabe1ferrabe
1ferrabe
Maitane
 
Eskola 2.0 vs ikasys
Eskola 2.0 vs ikasysEskola 2.0 vs ikasys
Eskola 2.0 vs ikasys
Maitane
 
Gure lanaren antolaketa (taula)
Gure lanaren antolaketa (taula)Gure lanaren antolaketa (taula)
Gure lanaren antolaketa (taula)
Maitane
 
Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]
Maitane
 

More from Maitane (12)

Azkeneko hausnarketa
Azkeneko hausnarketaAzkeneko hausnarketa
Azkeneko hausnarketa
 
Hausnaerketa pertsonala
Hausnaerketa pertsonalaHausnaerketa pertsonala
Hausnaerketa pertsonala
 
Taldeko hausnarketa
Taldeko hausnarketaTaldeko hausnarketa
Taldeko hausnarketa
 
Ikt ak gure ikastetxeetan
Ikt ak gure ikastetxeetanIkt ak gure ikastetxeetan
Ikt ak gure ikastetxeetan
 
Eskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioaEskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioa
 
Eskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraEskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorra
 
Eskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraEskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorra
 
1ferrabe
1ferrabe1ferrabe
1ferrabe
 
1ferrabe
1ferrabe1ferrabe
1ferrabe
 
Eskola 2.0 vs ikasys
Eskola 2.0 vs ikasysEskola 2.0 vs ikasys
Eskola 2.0 vs ikasys
 
Gure lanaren antolaketa (taula)
Gure lanaren antolaketa (taula)Gure lanaren antolaketa (taula)
Gure lanaren antolaketa (taula)
 
Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]
 

Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)

  • 1. HAUSNARKETA EDO IKASGAIAREN ONDORIOA Jadanik eta konturatzeko astirik ere izan gabe, oraindik ere gogoan dudan nire (magisteritzako haur hezkuntzako espezialitateari) ikasketa hauei unibertsitate honetan hasiera eman zion egun hura ahaztu ezinik, jadanik eta hiru urte azkar igarota, ikasketa haien amaieran nagoela ezin dezaket uka. Ikasketa haien aukeraketa egin izanaren arrazoiak ondo gogoan baditut ere, jadanik eta ikasketa hauei amaiera emateko horrenbeste falta ez den honetan jaso dudanetik arrazoi haietaranzko bidea egina izanik, arrazoi haiek oraindik eta sendoago egiten dituen beste batzuk jasoak ditudala konturatzen naiz bidaia honetan, bidaia haren hasiera hartan nituen haiek ase eta oker ez nengoela ziurtatzearekin batera. Hezkuntzak gizartean duen garrantzia ezin daiteke besterik gabe albo batetara utzi, ez eta beronek berarekin urteen poderioz aldatzen joaten den gizarte hori bera osatuko duten pertsonak formatzeko duen indarra ere. Etorkizuna present egon ohi da beti orainaldian, iraganean gaurkoa present egon zen moduan. Bizitzaren erritmoak edo eta geure gainetik hainbat eta euren interesen arabera mugitzen diren horiek jarririko erritmoak mugitzen eta baldintzatzen gaituzte, eta guk askotan horien haritik mugitzeko joera azaltzen dugu. Guk nahi dugun etorkizun
  • 2. hori lortzea, etorkizunean izango diren pertsona horien hezkuntzan, transmititzen zaien baloreetan… oinarritzen da eskolaren esparruari begiratzen badiogu bederen. Horren haritik gainera eta pertsona zuhurrak hezteaz gainera, geure gainetik euren interesen arabera mugitzen diren horiek baldintzaturik geure bizi erritmoa mugatzen duten horien aurrean pertsona kritikoak sortzea ere beharrezkoa da. Hori dela eta beraz, eta etorkizuna orainaldian present dagoenez, aurrerantzean lortu beharreko hori lortzeko lanean orain hasi behar dela ikasia dut dagoeneko. Magisteritzako ikasketa hauetan balore eta ezagutza asko jasoak ditut dagoeneko, ondoren beste batzuei nik neuk beste modu batean transmititu ahal izango ditudan horiek berak. Ikasketa hauek, ikasgai desberdinek osatzen badute ere, guztiak balore eta ezagutza jakin batzuen inguruan mugitu izan dira, oinarrizko balore horiek izango eta transmitituko dituzten etorkizuneko irakasle horiek ziurtatuz, eta era berean horiek helarazteaz arduratuko diren irakasle horiek balore eta ezagutza horiek berak izanen dituzten etorkizuneko pertsonak heziko direla ziurtatuz era berean; modu honetara amaigabeko kate hori etengabe mugituaz eta osatuaz. Hiru urte hauetan jasoriko ikasgai desberdin horien artean, teknologien laguntza tartean izanik burutu ditugunak izan dira batzuk, eta beraz, teknologia berriek edo eta ordenagailuek
  • 3. ikasketa hauetan presente izan ez ditugula baieztatzea ez litzateke erabat egia izango. Arrazoi jakinik edo eta zeinen interesen arabera mugitzen garen jakintzarik ez dudan honetan, etorkizunean ordenagailu zein teknologia berriek izango duten presentzia erabatekoa eta beharrezkoa izango dela ikusirik, etorkizuneko irakasle horiek horretan formatzea ere beharrezkoa da edo bihurtu da. Unibertsitatean, etorkizuneko irakasle izango garen hauek jadanik aipatu moduan hainbat ikasgaitan hauen presentzia izan dugu eta presentzia horren bidetik, teknologia berrien inguruan hainbat ezagutza berri ere jasoak ditugu jadanik. Hala eta guztiz ere teknologia berri hauen erabilpena garrantzitsuagoa izan den beste ikasgairen baten inguruan edo eta haren osaketarako tresna soila baino ez da izan azken lau hilabete honetako ikasgai honetatik kanpora so eginez gero bederen. Ikasgai honek hasi aurreko egun haietan beldur pixka bat sortua zidala ezin dezaket uka, ni eta ordenagailuak oso konpatibleak edo eta ondo moldatzen ez garen arrazoiak baldintzaturik, honen inguruan hainbat aurreiritzi izatera eraman baininduen. Hala eta guztiz ere, hasiera hartatik gaur arte egindako ibilbidean oinarritzea dagokit momentu hauetan, hasiera haietako nire beldurrak alde batetara utzirik, eta orokorrean beldur hura gainditzen lagundu didala ikusirik ezin dezaket, balantze on bat egin dezaket.
  • 4. Ikasgai honek beti norberaren lanaz eta taldekako giro horretan murgildurik norberaren bide horretan aurrera egitea ahalbidetu izan du. Irakasleak geure ikaskuntza ziurtatzeko ipiniriko edo bete beharreko oinarrizko puntu eta pauta horiek jarraiturik, talde bakoitzak eta talde barneko lan horretan norberak, bere ezagutzen aberaste prozesu horri nahi izan dion bidea jartzeko aukera eta askatasuna izan du. Ikasgai desberdinetan eta konstruktibismoaren oinarrietan finkaturik milaka aldiz gogorarazi eta jakinarazi izan digute irakasle hainbatek, ezagutzaren hazkuntza hori ahalik eta modu egokienean eta esanguratsuki egiteko, bakoitzaren ezagutzetatik eta bakoitzak dakienetik hastea beharrezkoa dela. Ikasgai honetan konstruktibismoaren oinarri horiek irakaslearen azalpenetan entzuteko aukeraz gain, zuzenean guk geuk geure ikaskuntzan hori aplikatzeko aukera ere izan genuen, II.praktikaldian bizi eta teknologia berrien erabilpena nola egiten zuten gogoratzeko aukera izanik, horren inguruko lan bat eta aurkezpen bat izan baikenuen irizpide. Norberaren esperientzietatik abiaturiko lan horren haritik, norberaren esperientzia horietan oinarritzen ziren aurkezpenak entzuteko aukera ere izan genuen eta beraz geure ezagutzak besteei helaraziz eta besteen ezagutzak geure barnera jasoaz gaur egungo errealitatean ikastetxeetan teknologia berriek duten presentzia eta erabilpenaz jabetzeko aukera izan genuen. Horiez gain, tartean egunerokotasunean gai honen inguruan aurrerapausuak ematen eta hauen aplikazioari dagokionean metodologia berriak aurrera
  • 5. eramaten diharduten irakasleen hitzaldiak entzuteko aukera ere izan dugu. Hitzaldi hauen bidez, beste behin geure esperientzia haietatik hasia genuen ibilbide hori osatzeko aukera izan dugu, beste behin errealitatean teknologiek nolako erabilpena duten ikusteko eta entzuteko aukera izan baitugu. Tartekaturik, eta lan edo honen inguruan testu txikiak idazteko izan dugun aukeraz gain, gai nagusi baten inguruan egin beharreko talde lanean barneraturik ibili gara. Gaiaren aukeraketa egiteko orduan, hainbat gorabehera izanak genituen. Gu geu haur hezkuntzako irakasle izango garen aldetik, etapa horretan teknologiek zer nolako zerikusia duten jorratzeko ideia ezin genuen baztertu, baina taldeko batek proposaturiko “ aulas autosuficientes” gaiak txunditurik ere (L.H. etapakoa izanagatik ere), horren aukeraketara bultzatuak ginen. Azken gai horren aukeraketa eginik eta berau barnean hartzen duen Eskola 2.0 gaiak orainaldian duen “ Bum” -a ahaztu ezinik, horren inguruan lan egiteari ekin genion. Hasierako pausuak gai horren inguruan informazioa bilatzen eta biltzen eman genituen, informazio hori landu, hausnartu, guztia antolatu… ordea, eta errealitaterantz gehiago gerturatu nahirik geure lan hutsez, teknologia berrien aplikatzeko modu metodologikoari dagokionez aitzindari den Asteasuko Pello Errota ikastetxera joan eta bertako egoera aztertzeko aukera izan genuen, bai Haur Hezkuntzako etapari dagokionean, bai eta Lehen Hezkuntzako etapari dagokionean ere. Beraz, geure esperientzia haietatik hasi eta gaur egun horretan diharduten irakasleen hitza entzuteko aukeraz jarraiturik izan den
  • 6. ibilbide hori geure begiz ikusi eta egiaztatzeko aukera eman digun esperientzia honen bidez borobiltzeko aukera izan dugu. Bataren zein bestearen inguruan egindako lanak ez dira gutxi izan, baina kantitateak baino garrantzi gehiago duen kalitatea kontuan hartuz gero, guztiak ere aberastasuna ekarri digula aipatu behar geure ezagutzetara. Lan horrek guztiak ondoren besteen eskuragarri ipintzea ere eskatu digu, guk egindako lan hori geuregana soilik mugatzea ekidinik. Horrela bada, besteoi geure lanak zabaltzeko beharrezko izan dugu taldeko blogera, elkarrikertuzera… igotzeko eta horretarako arrotzak zitzaizkigun programa berriak ezagutu eta barneratzeko aukera eman digu ikasgai honek teknologia berrien inguruko geure ezagutzak zabalduaz: google docs, slideshare, blogger… Lan honek guztiak zerbaitetarako balio izan badu, gu geu teknologia berriek ekar ditzaketen abantaila eta aurrerapenez kontura gaitezen bai eta horrek gaur egungo errealitatean duen egoera ikusteko ere balio izan digu. Guzti horrekin eta ikusitako guztiarekin hausnarketa bat egin ondoren zerbaitetara iritsi bagara bederen, hori ondorio batetara izan da. Gaur egun ordenagailuak egon ez dauden ikastetxerik bilatzea zaila litzateke, hauek gabe hezkuntza aurrera eramatea ezinezkoa dela baitirudi. Ordea, ordenagailu horien erabilpenerako metodologian araketa handiegirik egin ez den aldetik, metodologia tradizionalaren erabilera eginik duela ez asko paper eta arkatzez egiten zen
  • 7. berbera ordenagailu eta saguaren bidez egitera mugatzen dira ikastetxe asko eta asko. Ordea, eta baliabide berriak ikastetxeetan sartzen diren une beretik, horien erabilerara egokituriko metodologia berri bati pasua ematea ezinbestekoa da eta hori gabe ordenagailuak ikastetxeetan sartzeak bestelako etekinik ez dakarrela konturatzen gara. Hori dela eta beraz, hezkuntzako etapa guztietan, bai Haur Hezkuntzan (haurrak horretan ere gehiegi barneratu gabe, adin horretako haurrek aurreragokoak edo garrantzitsuagoak diren eskakizunak baitituzte: mugitzea, korri egitea, arakatzea, esperimentatzea… ) bai eta Lehen Hezkuntzan ere, ordenagailu bidezko jarduera berriak egiteko, horretara egokitutako metodologia berriak martxan jartzea ezinbestekoa da. TEKNOLOGIA BERRIAK= METODOLOGIA BERRIAK= ONDORIO BERRIAK