SlideShare a Scribd company logo
1 of 20
EUSKALKI AK

 M r en s 2f
  i
Luis Lucien Bonaparte printzeak (1813-1891) 1856 eta 1869 artean
       bost bidaia egin zituen Euskal Herrira eta euskara ikasi zuen
    (gipuzkera, bizkaiera eta erronkariera besteak beste), eta horrela,
             euskalkiak hiru multzo nagusitan banatu zituen:
           mendebaldekoa euskara bizkaitarrak osatzen zuen,
        erdigunekoa gipuzkerak, iparraldeko nafarrak, hegoaldeko
       nafarrak eta lapurtarrak osatua eta ekialdekoa zuberotarrak,
    ekialdeko behe-nafarrak eta mendebaldeko behe-nafarrak osatua.
    Beraz, Bonaparteren ustetan, zortzi ziren euskalkiak, barnean 25
                  azpieuskalki zituelarik eta 36 hizkera   .

Bonaparteren euskalkien sailkapena
Mendebaldeko euskalkia,
erdialdeko euskalkia, nafarra
    eta ekialdeko nafarra

   Bizkaieraz ere ezagutzen den mendebaldeko euskalkia
      Bizkaian ez ezik, gipuazkoako Deba arroan, eta Arabako
      iparraldean ere egiten da.
   Erdialdeo euskalkia Gipuzkoan eta Nafarroako mendebaldean
     hitz egiten da, aurreko sailakpenetan, gipuzkera deitu izan
     zaio.
   Nafarra Nafarroa Garaian hitz egiten da.
   Ekialdeko nafarrak bi aldera ditu, gaur egun galduta dagoen
     arren: zaraitzuera eta erronkariera.
Nafar-lapurtarra eta Zuberotarra




  Bi dira Ipar Euskal Herriko euskalkiak: nafar-lapurtarra eta
     zuberotarra (nafar-lapurtera eta zuberera deitu izan zirenak).
     Lehena, Lapurdiko eta Nafarroa-Beherako euskal lurraldeetan
     hitz egiten da, eta bigarrena, Zuberoan.
Euskal dialektologiako azken urratsa
Euskal dialektologiako azken
  urratsa Koldo Zuazo-k eman zuen
  2008an. Euskalkiak eta
  euskararen dialektoak liburua
  argitaratuz, Zuazok bost euskalki
  aztertzen ditu, ekialdeko nafarra
  kanpo utziz (galdutzat joz) eta
  euskalkien inguruko ikuspuntu
  berriak planteatzen ditu
  (euskalkien antzinatasuna,
  berdintze prozesuak...).
NAFAR-LAPURTARRA AZTERGAI




EUSKALKIAREN EREMUA:
Euskal Herriaren iparraldean dauden euskalkietatik erabilera zabalena nafar-
  lapurtarrak du, bai hiztun kopuruari dagoekionez, bai lurraldeari dagokionez.
  Lapurdin eta Nafarroa Beherean hitz egiten da, eta baita Goi Nafarroako
  Luzaide, Urdazubi eta Zugarramurdi herrietan ere, azken hauetan atzeraka
  badoa ere   .
BILAKAERA:
Lapurdi eta Nafarroa Behereko hizkerak berdintzeko joera aspaldikoa dela esan
  genezake, hiru arrazoi nagusi direla-eta:
   Lurraldeen arteko ibilbide bateratua (administrazio, ekonomia eta elizan besteak
    beste).
   Geografia ezaugarriak (lurralde laua da eta ez dago hartu-emana eragozten duen
    mendi garairik).
   Elizak eragindako indar bateratzailea (Elizaren babesean sortu zen Herria
    aldizkaria, zuzendaritzat Lafitte apaiza zuela).
Bi gertakari nabarmendu dira Ipar Euskal Herrian azken hamarkadetan: batetik,
   euskararen erabileraren gutxitzea, eta bestetik, azken honi aurre eginez, euskaren
   aldeko eragile indartsuen agerpena (ikastolak, gau eskolak eta irratiak besteak
   beste) eta honekin batera, Iparraldeko batuaren sorrera.
‫٭‬Zer dira euskalki literarioak?
Euskalki literarioak literatura idatzia eman duten euskalkiak dira. Bonaparte
  printzearen sailkapena hartuko dugu kontuan. Lau euskalki literario bereizi zituen:
LAPURTERA: Lapurtera klasikoa XVII.mendean sortu zen eta tradizio gehiena duen
  euskalki literarioa da. Sarako eskolari zor zaio lapurtera klasikoaren indartzea.
  Predikuetarako eta erlijioa irakasteko hizkuntza bateratua laortzea zen haien
  helburua.


ZUBERERA: XX. mendean, Zuberoako idazleek euskaldun guztientzat idazteko
  asmoa harturik, beste eukalki batez baliatu izan dira: Lapurteraz edo Gipuzkeraz.
JOANES LEIZARRAGA:
Joanes Leizarraga (Beskoitze,
  Lapurdi, 1506 - Bastida, Nafarroa
  Beherea, 1601) kalbindar
  (kalbinismoaren jarraitzaile;
  frantziarraren eraginez XVI.
  mendean sortutako doktrina
  kristaua) artzaina eta euskal
  idazlea izan zen, Itun Berria
  euskaratu zuen lehena.
Higanot (protestantea) bihurtu
   aurretik, seguru asko apaiz
   katolikoa izan zen. 1567eko
   apirilaren 15ean egin zen artzain
   Pauen, eta Bastidako herrira
   igorririk, hil zen arte han gelditu
   zen.
Euskalki guzietan lez nafar-lapurtarrak ere baditu berezko ezaugarriak. Hona
  emen horietako batzuk:


FONETIKA ETA FONOLOGIAKO EZAUGARRIAK
·Bokalak:

-Diptongoak.

Beste euskalkietan bezala, beheranzko diptongoak dira garrantzitsuenak: ai,
   ei, oi, au, eu. Hasperenaren ondorioz, Hegoaldean silaba bakarrez ebaki-
   tzen diren hainbat hitz bitan egiten dira: ahuntz, ehiza.
Diptongoetan gertatu ohi diren aldaketak:

ai > ei: heien (haien), bezein (bezain), ezkongeia (ezkongaia)...
ei > oi: hogoi (hogei), botoila (boteila). . .
Diptongoen murrizketa edo bakuntzea ere gertatzen da honako kasuotan:

ai> i: jinko (jainko), zitut (zaitut)...
. eu > u: uri (eu,ri) , uli (euli)...
-Hiatoak.

Batzuetan, bokal bi elkartzean beste kontsonante bat garatzen da bien tartean.
  Etxeparek, adibidez, duyen (duen) forma zerabilenj eta geroago desagertu
  arren, bere eraginaren arrastoa gelditzen da: duyen > dien (duen), ordian
  (orduan). . .
  -Bokal elkarketak.
    e + a > ia: bidia (bidea), bihotzian (bihotzean)...

 u + a > ia: ehotia (erotua). Ekialdean maizago egiten da aldaketa hau.
 o + a > ua: usua (usoa), haizegua (haize hegoa)...
   -Bokal txandaketak.
· Kontsonante sudurkari (n, m, ñ) baten aurrean o > u egiten da: hungi (ongi) ,
   unsa (onsa), hunek (honek)...

· i eta u bokalak bata bestearen lekuan ager dakizkiguke asimilazioari esker:
    ipizpiku (apezpiku), midiku (mediku) , izigarri (izugarri), luluratu (liluratu); e >
    i ondoko kontsonantea n denean: ginduen (genduen), inzun (entzun).

· Kontsonante bat galdu ondoren, zenbait bokal elkarren ondoan ebaki-tzean,
   aldatu egiten dira n > 0: izain (izanen), amain (amaren), gio (gero), uai (orai).

               ·Bokal galtzeak: hitz askoren azken bokalak galdu egiten dira:
  ausart (ausarta), balios (balloso), berant (berandu). Beste askotan hitz
  barnekoa ere bai (gehienetan e): ertor (erretor), abrats (aberats), andre
   Konsonanteak:
-Herskariak.
  Herskari ahoskabeek (p, t, k) badituzte iparraldeko euskalkietan aldaki
  hasperendunak (ph, th, kh): phagoa, arthoa, zakhurra... Zenbait kasutan
  ahostunak (b, d, g) desagertu egiten dira bokal artean: diau (diagu), baakik
  (badakik). Beste kasu batzuetan h sortzen da bere ordezko legez: ihil
  (ibil) , gohor (gogor).
-Bustidura.

Nafar lapurteraz (kostaldean izan ezik) ez dago ia ingurune fonetikoak
   eraginik gertatzen den bustidura automatikorik (in edo il ez dira aldatzen).
   Bustidurak -gertatzen badira balio adierazkorra dutelako izango da:
[dd]; anddereder, arddo, honddo... [tt]: ttipi, gutti... [ñ]: xoriño, ñaño... [11]; ulli,
   llilluratu... [x]; gixon, xoko, xuri... [tx]: beltxa, xorrotx...

-Txistukariak.
Hitz hasieran ez dira txistukari afrikariak (tx, ts,. tz) agertzen, baizik eta frika-
   riak (x, s, z): xori (txori), zakurra (txakurra).
-Hasperena.
Hasperena hurrengo egoeretan gertatzen da:
· Hitz hasieran: hil, herri.
·Bokal artean: ahoa, zuhur.
·Diptongo eta bokal artean: oihan, oihal. - r, l, n ondoan: anhitz, elhe, orhoitu.
   -Dardarkariak.

Frantsesaren eraginagatik nahasketa handia dago, hainbat kasutan r frantsesa
   (ubularea) egiten delarik. Askotan bokal arteko r galdu egiten da: delaik
   (delarik), eakuts (erakuts), baina beste askotan bere ordez h ager daiteke:
   bahatz (baratz), ahotza (arotza). Hitz amaieran, ordea, hegoaldean galdu-tako
   zenbait jatorrizko r zahar gorde egiten da: hirnr, laur, haur(hau).

rtz/r talde kontsonantikoak

Hegoaldeko euskalki gehienetan st talde kontsonantikoa erabiltzen den tokietan,
  rtz edo rz dago: bortz l bor.z(bost), ortzadar(ostadar), bertze(beste), ortzegun
  (ostegun), ortziral (ostiral).
                      (ostiral)
MAILA MORFOLOGIKOA


   Deklinabidea:
- NORK kasua (ergatiboa). Singularra eta plurala (-ak/-ek) ondo bereizten dira: gazteak/gazteek.
- NORI plural a (datiboa). -eri eta -er amaierak dira erabilienak. Azken honen erabilera areagotu
   egiten da zenbat eta ekialderago: gizoneri      /gizuner, heier.
- NOREN kasua (genitiboa). -aren (amaren) arruntaren ondoan, aman eta amain ere ager daitezke.
- NOREKIN kasua (soziatiboa). -(r)ekin eta -(r)ekila/-(r)ekilan: zurekin,zurekila/zurekilan.
- NORA kasua (adlatiboa). -ra eta -rat: zerbitzura/zerbitzurat. Forma hauek
badute ekialdean erabiltzen den beste aldaki bat, -la/-lat: gisala (gisara),
etxealat (etxera).
Bizidunen deklinabidean, bai kasu honetan zein NON (inesiboan) oina-rritutako guztietan, -ga-
   artizkiaren ordez noren baithan egitura dute:
zure baithara (zuregana), zure baithan (zugan). -
- NORENTZAT kasua (destinatiboa). -tzat-en ordez, -dako/-tako erabiltzen da:
harendako (harentzat), hietako (hiretzat). Kasu hauxe erabiltzen da prola-tiboaren ordez, adibidez,
   haragitako (haragitzat): Haragitako hartu du harri hori.
- NONDIK kasua (ablatiboa). Pluralez -etarik amaiera darabilte beti: mendie-tarik (menditik).
-Erakusleak.
NOR kasuan: haur, hori, hura, hauklhok, hoik, hek. NORK kasuan: hunek,
  horrek, harek, hauiek, hoiek, heklheiek.
-Izenordainak.
Pertsona izenordainak erakuslea (haur) atzetik hartuz indartzen dira:
  nihaur/neroni, hihaur/herorrek, zuhau/berori eta, pluralez, berauk, berok.
   -Aditza.
- Etorkizuneko fonnak aditz partizipioari -ren erantsiz lortzen dira: ikhasiren
   (ikasiko). -n kontsonantez amaitutakoek beste aldaketa bat dute zenbait
   lurraldetan: emanen> emain, edanen > edain.

- -n kontsonantez amaitutako aditz ez perfektuek -ten amaiera izan beha-rrean
    iten    dute: emaiten, egoiten.
- Ahalerazko, subjuntibo eta aginterazkoetan aditz nagusia aditzoina da.
    Horretarako, partizipioak -tu edo -i amaierak galdu egiten ditu. Era bertsuan
    egiten da euskara batuan ere. Baina euskalkiaren berezitasuna da -ki
    amaierak ere -i galtzea: eduk ezan (eduki ezan), idek (ireki).
- Aditz pluralgileetan ohizko -zki-ren ordez -tza- izaten da sarritan: dakitza
    (dakizki). Beste batzuetan -zk-jartzen dute baina NORI morfemaren aurrean
    barik, bere ostean: diozka (dizkio).
- Iraganeko 3. pertsonetan erroa -a- da: zagoen, zaraman.
                                                  zaraman
- Nahi izan egitura, nahi hitzaz gain gogo berbarekin ere erabiltzen da:sartu gogo nizin
   (sartu nahi nuen
- Hegoaldekoek izan aditza erabiltzen duten toki berean ukhan /ukhen darabilte, batez
   ere aditz iragankorretan: uste ukhan (uste izan), erori behar ukhan zuten (erori
   behar izan zuten).
- Aditz tratamenduak. Badira Hegoaldean ezagunak ez diren tratamendu bi:
. ZUKA da bat, HlKA ezagunaren antzerako egitura du: hi-ren –k /-n edo
-a-/-na- morfemen ordez -zu hartzen dute aditzek. Adibidez:
Ederra gertatu duk/n.
Euria ari duzu.
. XUKA. Aurrekoaren aldakia da eta umeei hitz egiteko erabiltzen da.


MAILA SINTAKTIKO-KO EZAUGARRIAK
- Esaldiaren ordenamenduari dagokionez, Iparraldeko euskalkietan aska-tasun
  handiagoa dago, galdegaiaren legea erruz apurtzen delarik:
Baina zen asmo giristinokoa. Zen apaza. jaun horrek du ikusi.

- Izen Sintagmaren barruan harrigarria badirudi ere, asko, frango, guti, sobera edo
    deus bezalako zenbatzaileak izenaren ezkerretara joan dai-tezke: asko diru, frango
    jende.
- Galdera perpausetan, erdialdeko euskalkian al partikula sartzen den era berean
   euskalki honetan aditzari -a galdetzailea eransten zaio:
Ikhusi duka? (Ikusi al duk?) Nik dakita? (Nik al dakit?)
- Osagarri zuzena, euskalki gehienetan NOR kasuan (absolutiboa)joaten
   dena,zenbaitetan NOREN kasuan (genitiboan) izaten da euskalki honetan:
saskien banatzekotz (saskiak banatzeko)
armen harlzera (armak hartzera)
- Perpaus txertatuak:
Baldintzazko perpausak era berezian egiten dira: Hegoaldean baldintza aurrekoaren
   aditz nagusiari -ko ezartzen zaion lekuan -t(z)en aurkituko dugu euskalki honetan.
   Ondorioa ere paradigmako ahalezko aditz forma da eta ez baldintzetakoa. Ikus
   adibidean:
Sukhaldean sarlzen bahiz... (Sukaldean sartuko bahintz...)
Jiten baladi hobeki egin lezake. (Etorriko balitz hobeto egingo luke.)
Zehargalderak egiteko -enentz atzizkia erabiltzen da:
Esan egia denentz. (Esan egia den ala ez.)
Kausalak egiteko bait-/beit- aurrizkiekin batera -lakotz (gure -elako) darabilte: dirua
  bazuelakotz. Ezen lotura ere gehienbat azalpenak ema-teko den arren, kausazkoak
  adierazteko ere erabiltzen da:
Gaixo zegoelakotz hil zen.
Dohatsu nigarrez daudenak ezen kontsolatuiak izain die.
HIZTEGIA
                          Gisako: jator, egoki
Lexikoa:                  Harpe: haitzulo
                                                  tenore: garai
                                                  uk(h)an: izan-en ordez erabiltzen dute
                          (h)azkar: indartsu
-Galdetzaileetatik        ihardetsi: erantzun
                                                  esaldia iragankorra denean. Adbz: egon
  eratorritakoak.                                 izan naiz (iragangaitza) / ikusi uk(h)an
                          ilk(h)i: irten
                                                  dut (iragankorra)
                          jin: etorri
                                                  xin(a)urri: inurri
Nehoiz: inoiz             kalapita: iskanbila
                          karrika: kalea
nehon: inon               karroin: izotz
                          larrazken: udazken
nehola: inola             libera: franko
                          lotsa: beldurra
nehor/nihor: inor         parada: aukera
                          oren: ordu
-Beste zenbait hitz.      ortzantz: trumoi
                          sagarroi: triku
Aitzin: aurre             so egin: begiratu

auzapez: alkate
                                                 Biziki: oso
argitirrinka:
                                                 Erran: esan
Axuri:ardi                                       Eri: gaixo
                                                 Fitsik: ezer
azantz/harrabots: hotsa                          Galdetu: eskatu
                                                 Gibel: atze
behiala: antzina                                 Giristino: kristau
• Urteak zonbat egun tu?            •   Nafarroan den handiena,
  Sorak kainbat zinta tu:               Ezkarotzeko hirur mutil gaztek
  erdiak ditu probidoreanak             onki gozatu dutena.
  beste erdiak Urttik emanak.           Gozatu, bai, gozatu,
  -Ama edazu atorra,                    seira hilabete pasatu,
  benturaz sekulakoa;                   seira hilabete pasatu eta
  bizi denak orit izanen du             berrogeira otxin pagatu.
  Bazkoako oilaritea.                   Bornas eta Algarra,
  Pedro Karlos Mendi, haur gazte,       Atxiri eta Zandua,
  hogoi eta bi urte;                    haiek laurak dirabilaie
  hirurgarrena bete gabe                Ezkarotzeko herria.
  Iruñara preso daramate.               Orraxea ezpelez,
  Iruñako kartzela                      hortzak ditik hexurrez,
                                        Frandontzeneko nausi makurrak
                                        irakitzen du gezurrez.

More Related Content

What's hot

გაკვეთილი № 24
გაკვეთილი № 24გაკვეთილი № 24
გაკვეთილი № 24datiko43
 
Zelan egin ipuin bat
Zelan egin ipuin batZelan egin ipuin bat
Zelan egin ipuin batmanlus
 
Monografikoa azterketak
Monografikoa azterketakMonografikoa azterketak
Monografikoa azterketakeuskarians
 
Kohesio prozedurak
Kohesio prozedurakKohesio prozedurak
Kohesio prozeduraksastarri
 
Eskalkiak. NAFAR- LAPURTERA Elene
Eskalkiak. NAFAR- LAPURTERA EleneEskalkiak. NAFAR- LAPURTERA Elene
Eskalkiak. NAFAR- LAPURTERA Eleneaingura
 
Historiaurrea
HistoriaurreaHistoriaurrea
Historiaurrea5maila
 
Azalpen testuak idazteko jarraibideak
Azalpen testuak idazteko jarraibideakAzalpen testuak idazteko jarraibideak
Azalpen testuak idazteko jarraibideakidoialariz
 
3. maila euskara 1 gaia santillana
3. maila  euskara 1 gaia santillana3. maila  euskara 1 gaia santillana
3. maila euskara 1 gaia santillanaidoialariz
 
Ahozkotasuna Lantzeko Proposamena
Ahozkotasuna Lantzeko ProposamenaAhozkotasuna Lantzeko Proposamena
Ahozkotasuna Lantzeko ProposamenaSoraluze BHI
 
13 gaia robotak euskara 4 santillana
13 gaia  robotak euskara 4 santillana13 gaia  robotak euskara 4 santillana
13 gaia robotak euskara 4 santillanaidoialariz
 
Formulazio Ez Organikoa
Formulazio Ez OrganikoaFormulazio Ez Organikoa
Formulazio Ez Organikoapatxoki
 
Perpauselkartuak 111222050227-phpapp02[1]
Perpauselkartuak 111222050227-phpapp02[1]Perpauselkartuak 111222050227-phpapp02[1]
Perpauselkartuak 111222050227-phpapp02[1]ragirregoikoa
 
Ahozkotasuna Lantzeko Proposamena
Ahozkotasuna Lantzeko ProposamenaAhozkotasuna Lantzeko Proposamena
Ahozkotasuna Lantzeko ProposamenaSoraluze BHI
 
Erdi Aroa 5 C
Erdi Aroa 5 CErdi Aroa 5 C
Erdi Aroa 5 Ctalaia
 
German problems 2015
German problems 2015German problems 2015
German problems 2015Nhan Huynh
 
Erdal gerundioa azalp.
Erdal gerundioa azalp.Erdal gerundioa azalp.
Erdal gerundioa azalp.E-idazkaritza
 

What's hot (20)

გაკვეთილი № 24
გაკვეთილი № 24გაკვეთილი № 24
გაკვეთილი № 24
 
Zelan egin ipuin bat
Zelan egin ipuin batZelan egin ipuin bat
Zelan egin ipuin bat
 
Monografikoa azterketak
Monografikoa azterketakMonografikoa azterketak
Monografikoa azterketak
 
Kohesio prozedurak
Kohesio prozedurakKohesio prozedurak
Kohesio prozedurak
 
Eskalkiak. NAFAR- LAPURTERA Elene
Eskalkiak. NAFAR- LAPURTERA EleneEskalkiak. NAFAR- LAPURTERA Elene
Eskalkiak. NAFAR- LAPURTERA Elene
 
Historiaurrea
HistoriaurreaHistoriaurrea
Historiaurrea
 
Azalpen testuak idazteko jarraibideak
Azalpen testuak idazteko jarraibideakAzalpen testuak idazteko jarraibideak
Azalpen testuak idazteko jarraibideak
 
3. maila euskara 1 gaia santillana
3. maila  euskara 1 gaia santillana3. maila  euskara 1 gaia santillana
3. maila euskara 1 gaia santillana
 
Ahozkotasuna Lantzeko Proposamena
Ahozkotasuna Lantzeko ProposamenaAhozkotasuna Lantzeko Proposamena
Ahozkotasuna Lantzeko Proposamena
 
13 gaia robotak euskara 4 santillana
13 gaia  robotak euskara 4 santillana13 gaia  robotak euskara 4 santillana
13 gaia robotak euskara 4 santillana
 
7 Espainia erdi aroan
7 Espainia  erdi aroan7 Espainia  erdi aroan
7 Espainia erdi aroan
 
Formulazio Ez Organikoa
Formulazio Ez OrganikoaFormulazio Ez Organikoa
Formulazio Ez Organikoa
 
Perpauselkartuak 111222050227-phpapp02[1]
Perpauselkartuak 111222050227-phpapp02[1]Perpauselkartuak 111222050227-phpapp02[1]
Perpauselkartuak 111222050227-phpapp02[1]
 
Ahozkotasuna Lantzeko Proposamena
Ahozkotasuna Lantzeko ProposamenaAhozkotasuna Lantzeko Proposamena
Ahozkotasuna Lantzeko Proposamena
 
Gutun ofizialak
Gutun ofizialakGutun ofizialak
Gutun ofizialak
 
B2
B2B2
B2
 
Erdi Aroa 5 C
Erdi Aroa 5 CErdi Aroa 5 C
Erdi Aroa 5 C
 
German problems 2015
German problems 2015German problems 2015
German problems 2015
 
Gorputzaren aldaketak
Gorputzaren aldaketakGorputzaren aldaketak
Gorputzaren aldaketak
 
Erdal gerundioa azalp.
Erdal gerundioa azalp.Erdal gerundioa azalp.
Erdal gerundioa azalp.
 

Viewers also liked

Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]
Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]
Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]aingura
 
Nafar lapurtera ainhoa r, aitziber b
Nafar lapurtera ainhoa r, aitziber bNafar lapurtera ainhoa r, aitziber b
Nafar lapurtera ainhoa r, aitziber baingura
 
EUSKALKIAK: Zuberera Idazleak
EUSKALKIAK: Zuberera IdazleakEUSKALKIAK: Zuberera Idazleak
EUSKALKIAK: Zuberera Idazleakaingura
 
Zuberera. ainhoa garitagoitia
Zuberera. ainhoa garitagoitiaZuberera. ainhoa garitagoitia
Zuberera. ainhoa garitagoitiaaingura
 
Zuberera beñat
Zuberera beñatZuberera beñat
Zuberera beñataingura
 
EUSKALKIA: Zuberotarra
EUSKALKIA: ZuberotarraEUSKALKIA: Zuberotarra
EUSKALKIA: Zuberotarraaingura
 
IRAKURKETA AKTIBOA 1.DBHrako ULERMEN GALDERAK IKASLEEK Prestatua
IRAKURKETA AKTIBOA 1.DBHrako  ULERMEN GALDERAK IKASLEEK PrestatuaIRAKURKETA AKTIBOA 1.DBHrako  ULERMEN GALDERAK IKASLEEK Prestatua
IRAKURKETA AKTIBOA 1.DBHrako ULERMEN GALDERAK IKASLEEK Prestatuaaingura
 

Viewers also liked (8)

Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]
Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]
Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]
 
Nafar lapurtera ainhoa r, aitziber b
Nafar lapurtera ainhoa r, aitziber bNafar lapurtera ainhoa r, aitziber b
Nafar lapurtera ainhoa r, aitziber b
 
EUSKALKIAK: Zuberera Idazleak
EUSKALKIAK: Zuberera IdazleakEUSKALKIAK: Zuberera Idazleak
EUSKALKIAK: Zuberera Idazleak
 
Zuberera. ainhoa garitagoitia
Zuberera. ainhoa garitagoitiaZuberera. ainhoa garitagoitia
Zuberera. ainhoa garitagoitia
 
Zuberera beñat
Zuberera beñatZuberera beñat
Zuberera beñat
 
EUSKALKIA: Zuberotarra
EUSKALKIA: ZuberotarraEUSKALKIA: Zuberotarra
EUSKALKIA: Zuberotarra
 
IRAKURKETA AKTIBOA 1.DBHrako ULERMEN GALDERAK IKASLEEK Prestatua
IRAKURKETA AKTIBOA 1.DBHrako  ULERMEN GALDERAK IKASLEEK PrestatuaIRAKURKETA AKTIBOA 1.DBHrako  ULERMEN GALDERAK IKASLEEK Prestatua
IRAKURKETA AKTIBOA 1.DBHrako ULERMEN GALDERAK IKASLEEK Prestatua
 
El vasco
El vascoEl vasco
El vasco
 

Similar to NAFAR-LAPURTARRA Euskalkia

Zuberotarra ane, mireia, nerea
Zuberotarra ane, mireia, nereaZuberotarra ane, mireia, nerea
Zuberotarra ane, mireia, nereaaingura
 
Zuberotarra (Euskalkia) oana gizane dani
Zuberotarra (Euskalkia)  oana gizane daniZuberotarra (Euskalkia)  oana gizane dani
Zuberotarra (Euskalkia) oana gizane daniaingura
 
Euskararen dialektoak
Euskararen dialektoakEuskararen dialektoak
Euskararen dialektoakMarta Larrea
 
Euskalkiak nafar-lapurtera
Euskalkiak nafar-lapurteraEuskalkiak nafar-lapurtera
Euskalkiak nafar-lapurteraSagarra19
 
Nafar lapurtera.eider eta maite
Nafar lapurtera.eider eta maiteNafar lapurtera.eider eta maite
Nafar lapurtera.eider eta maiteaingura
 
Euskalkiak alaine fatima
Euskalkiak alaine fatimaEuskalkiak alaine fatima
Euskalkiak alaine fatimaaingura
 
Zuberera irati m. eta irune m
Zuberera  irati m. eta irune mZuberera  irati m. eta irune m
Zuberera irati m. eta irune maingura
 
Xabi eta joseba zuberotarra
Xabi eta joseba zuberotarraXabi eta joseba zuberotarra
Xabi eta joseba zuberotarraaingura
 
Zuberera edurne naiara
Zuberera edurne naiaraZuberera edurne naiara
Zuberera edurne naiaraaingura
 
Power pointa marisabel eta aitor[1]
Power pointa marisabel eta aitor[1]Power pointa marisabel eta aitor[1]
Power pointa marisabel eta aitor[1]aingura
 
Zuberera jesuri z-eta_ainhoa_u[1]
Zuberera jesuri z-eta_ainhoa_u[1]Zuberera jesuri z-eta_ainhoa_u[1]
Zuberera jesuri z-eta_ainhoa_u[1]aingura
 
Gezurrak hanka motza
Gezurrak hanka motzaGezurrak hanka motza
Gezurrak hanka motzaAizpea
 
Jon eta mari nafar lapurtarra[1]
Jon eta mari nafar lapurtarra[1]Jon eta mari nafar lapurtarra[1]
Jon eta mari nafar lapurtarra[1]aingura
 
Nafar lapurtarra aner maria
Nafar lapurtarra aner mariaNafar lapurtarra aner maria
Nafar lapurtarra aner mariaaingura
 
Euskalkiak NAFAR-LAPURTERA gaizka p
Euskalkiak NAFAR-LAPURTERA gaizka pEuskalkiak NAFAR-LAPURTERA gaizka p
Euskalkiak NAFAR-LAPURTERA gaizka paingura
 
Antxon Narbaiza
Antxon NarbaizaAntxon Narbaiza
Antxon NarbaizaJoxe
 

Similar to NAFAR-LAPURTARRA Euskalkia (20)

Zuberotarra ane, mireia, nerea
Zuberotarra ane, mireia, nereaZuberotarra ane, mireia, nerea
Zuberotarra ane, mireia, nerea
 
Zuberotarra (Euskalkia) oana gizane dani
Zuberotarra (Euskalkia)  oana gizane daniZuberotarra (Euskalkia)  oana gizane dani
Zuberotarra (Euskalkia) oana gizane dani
 
Euskararen dialektoak
Euskararen dialektoakEuskararen dialektoak
Euskararen dialektoak
 
Euskalkiak nafar-lapurtera
Euskalkiak nafar-lapurteraEuskalkiak nafar-lapurtera
Euskalkiak nafar-lapurtera
 
Nafar lapurtera.eider eta maite
Nafar lapurtera.eider eta maiteNafar lapurtera.eider eta maite
Nafar lapurtera.eider eta maite
 
Euskalkiak alaine fatima
Euskalkiak alaine fatimaEuskalkiak alaine fatima
Euskalkiak alaine fatima
 
Zuberera irati m. eta irune m
Zuberera  irati m. eta irune mZuberera  irati m. eta irune m
Zuberera irati m. eta irune m
 
Xabi eta joseba zuberotarra
Xabi eta joseba zuberotarraXabi eta joseba zuberotarra
Xabi eta joseba zuberotarra
 
Zuberera edurne naiara
Zuberera edurne naiaraZuberera edurne naiara
Zuberera edurne naiara
 
Power pointa marisabel eta aitor[1]
Power pointa marisabel eta aitor[1]Power pointa marisabel eta aitor[1]
Power pointa marisabel eta aitor[1]
 
Euskalkiak
EuskalkiakEuskalkiak
Euskalkiak
 
Pastorala1
Pastorala1Pastorala1
Pastorala1
 
Zuberera jesuri z-eta_ainhoa_u[1]
Zuberera jesuri z-eta_ainhoa_u[1]Zuberera jesuri z-eta_ainhoa_u[1]
Zuberera jesuri z-eta_ainhoa_u[1]
 
Gezurrak hanka motza
Gezurrak hanka motzaGezurrak hanka motza
Gezurrak hanka motza
 
Jon eta mari nafar lapurtarra[1]
Jon eta mari nafar lapurtarra[1]Jon eta mari nafar lapurtarra[1]
Jon eta mari nafar lapurtarra[1]
 
Bertsolaritza
BertsolaritzaBertsolaritza
Bertsolaritza
 
Pastorala1
Pastorala1Pastorala1
Pastorala1
 
Nafar lapurtarra aner maria
Nafar lapurtarra aner mariaNafar lapurtarra aner maria
Nafar lapurtarra aner maria
 
Euskalkiak NAFAR-LAPURTERA gaizka p
Euskalkiak NAFAR-LAPURTERA gaizka pEuskalkiak NAFAR-LAPURTERA gaizka p
Euskalkiak NAFAR-LAPURTERA gaizka p
 
Antxon Narbaiza
Antxon NarbaizaAntxon Narbaiza
Antxon Narbaiza
 

More from aingura

Ahozko ipuinak 2
Ahozko ipuinak 2Ahozko ipuinak 2
Ahozko ipuinak 2aingura
 
Ahozko ipuinak (patricia 1 e) (1)
Ahozko ipuinak (patricia 1 e) (1)Ahozko ipuinak (patricia 1 e) (1)
Ahozko ipuinak (patricia 1 e) (1)aingura
 
Harresi handirantz (andoni eta Ander ) 1.DBH
Harresi handirantz (andoni eta Ander ) 1.DBHHarresi handirantz (andoni eta Ander ) 1.DBH
Harresi handirantz (andoni eta Ander ) 1.DBHaingura
 
Harresi handirantz bidane, maialen, izaskun
Harresi handirantz bidane, maialen, izaskun Harresi handirantz bidane, maialen, izaskun
Harresi handirantz bidane, maialen, izaskun aingura
 
Harresi handirantz JON ARRESE power pointa jokin,igor mikel
Harresi handirantz JON ARRESE power pointa jokin,igor mikel Harresi handirantz JON ARRESE power pointa jokin,igor mikel
Harresi handirantz JON ARRESE power pointa jokin,igor mikel aingura
 
Imanol t. nafar lapurtera
Imanol t.  nafar lapurteraImanol t.  nafar lapurtera
Imanol t. nafar lapurteraaingura
 
Ana juanixe andrea,june, maialen
Ana juanixe andrea,june, maialenAna juanixe andrea,june, maialen
Ana juanixe andrea,june, maialenaingura
 
NAFAR-LAPURTAARRA (nora eta jone)
NAFAR-LAPURTAARRA (nora eta jone)NAFAR-LAPURTAARRA (nora eta jone)
NAFAR-LAPURTAARRA (nora eta jone)aingura
 
Zuberera nahia, macarena
Zuberera  nahia, macarena Zuberera  nahia, macarena
Zuberera nahia, macarena aingura
 
Euskalkiak ander s.]
Euskalkiak ander s.]Euskalkiak ander s.]
Euskalkiak ander s.]aingura
 
Zuberotarra onintza eta ariane[1]
Zuberotarra onintza eta ariane[1]Zuberotarra onintza eta ariane[1]
Zuberotarra onintza eta ariane[1]aingura
 
Gaberdiko eguzkia
Gaberdiko eguzkiaGaberdiko eguzkia
Gaberdiko eguzkiaaingura
 

More from aingura (12)

Ahozko ipuinak 2
Ahozko ipuinak 2Ahozko ipuinak 2
Ahozko ipuinak 2
 
Ahozko ipuinak (patricia 1 e) (1)
Ahozko ipuinak (patricia 1 e) (1)Ahozko ipuinak (patricia 1 e) (1)
Ahozko ipuinak (patricia 1 e) (1)
 
Harresi handirantz (andoni eta Ander ) 1.DBH
Harresi handirantz (andoni eta Ander ) 1.DBHHarresi handirantz (andoni eta Ander ) 1.DBH
Harresi handirantz (andoni eta Ander ) 1.DBH
 
Harresi handirantz bidane, maialen, izaskun
Harresi handirantz bidane, maialen, izaskun Harresi handirantz bidane, maialen, izaskun
Harresi handirantz bidane, maialen, izaskun
 
Harresi handirantz JON ARRESE power pointa jokin,igor mikel
Harresi handirantz JON ARRESE power pointa jokin,igor mikel Harresi handirantz JON ARRESE power pointa jokin,igor mikel
Harresi handirantz JON ARRESE power pointa jokin,igor mikel
 
Imanol t. nafar lapurtera
Imanol t.  nafar lapurteraImanol t.  nafar lapurtera
Imanol t. nafar lapurtera
 
Ana juanixe andrea,june, maialen
Ana juanixe andrea,june, maialenAna juanixe andrea,june, maialen
Ana juanixe andrea,june, maialen
 
NAFAR-LAPURTAARRA (nora eta jone)
NAFAR-LAPURTAARRA (nora eta jone)NAFAR-LAPURTAARRA (nora eta jone)
NAFAR-LAPURTAARRA (nora eta jone)
 
Zuberera nahia, macarena
Zuberera  nahia, macarena Zuberera  nahia, macarena
Zuberera nahia, macarena
 
Euskalkiak ander s.]
Euskalkiak ander s.]Euskalkiak ander s.]
Euskalkiak ander s.]
 
Zuberotarra onintza eta ariane[1]
Zuberotarra onintza eta ariane[1]Zuberotarra onintza eta ariane[1]
Zuberotarra onintza eta ariane[1]
 
Gaberdiko eguzkia
Gaberdiko eguzkiaGaberdiko eguzkia
Gaberdiko eguzkia
 

NAFAR-LAPURTARRA Euskalkia

  • 1. EUSKALKI AK M r en s 2f i
  • 2. Luis Lucien Bonaparte printzeak (1813-1891) 1856 eta 1869 artean bost bidaia egin zituen Euskal Herrira eta euskara ikasi zuen (gipuzkera, bizkaiera eta erronkariera besteak beste), eta horrela, euskalkiak hiru multzo nagusitan banatu zituen: mendebaldekoa euskara bizkaitarrak osatzen zuen, erdigunekoa gipuzkerak, iparraldeko nafarrak, hegoaldeko nafarrak eta lapurtarrak osatua eta ekialdekoa zuberotarrak, ekialdeko behe-nafarrak eta mendebaldeko behe-nafarrak osatua. Beraz, Bonaparteren ustetan, zortzi ziren euskalkiak, barnean 25 azpieuskalki zituelarik eta 36 hizkera . Bonaparteren euskalkien sailkapena
  • 3. Mendebaldeko euskalkia, erdialdeko euskalkia, nafarra eta ekialdeko nafarra Bizkaieraz ere ezagutzen den mendebaldeko euskalkia Bizkaian ez ezik, gipuazkoako Deba arroan, eta Arabako iparraldean ere egiten da. Erdialdeo euskalkia Gipuzkoan eta Nafarroako mendebaldean hitz egiten da, aurreko sailakpenetan, gipuzkera deitu izan zaio. Nafarra Nafarroa Garaian hitz egiten da. Ekialdeko nafarrak bi aldera ditu, gaur egun galduta dagoen arren: zaraitzuera eta erronkariera.
  • 4. Nafar-lapurtarra eta Zuberotarra Bi dira Ipar Euskal Herriko euskalkiak: nafar-lapurtarra eta zuberotarra (nafar-lapurtera eta zuberera deitu izan zirenak). Lehena, Lapurdiko eta Nafarroa-Beherako euskal lurraldeetan hitz egiten da, eta bigarrena, Zuberoan.
  • 5. Euskal dialektologiako azken urratsa Euskal dialektologiako azken urratsa Koldo Zuazo-k eman zuen 2008an. Euskalkiak eta euskararen dialektoak liburua argitaratuz, Zuazok bost euskalki aztertzen ditu, ekialdeko nafarra kanpo utziz (galdutzat joz) eta euskalkien inguruko ikuspuntu berriak planteatzen ditu (euskalkien antzinatasuna, berdintze prozesuak...).
  • 6. NAFAR-LAPURTARRA AZTERGAI EUSKALKIAREN EREMUA: Euskal Herriaren iparraldean dauden euskalkietatik erabilera zabalena nafar- lapurtarrak du, bai hiztun kopuruari dagoekionez, bai lurraldeari dagokionez. Lapurdin eta Nafarroa Beherean hitz egiten da, eta baita Goi Nafarroako Luzaide, Urdazubi eta Zugarramurdi herrietan ere, azken hauetan atzeraka badoa ere .
  • 7.
  • 8. BILAKAERA: Lapurdi eta Nafarroa Behereko hizkerak berdintzeko joera aspaldikoa dela esan genezake, hiru arrazoi nagusi direla-eta:  Lurraldeen arteko ibilbide bateratua (administrazio, ekonomia eta elizan besteak beste).  Geografia ezaugarriak (lurralde laua da eta ez dago hartu-emana eragozten duen mendi garairik).  Elizak eragindako indar bateratzailea (Elizaren babesean sortu zen Herria aldizkaria, zuzendaritzat Lafitte apaiza zuela). Bi gertakari nabarmendu dira Ipar Euskal Herrian azken hamarkadetan: batetik, euskararen erabileraren gutxitzea, eta bestetik, azken honi aurre eginez, euskaren aldeko eragile indartsuen agerpena (ikastolak, gau eskolak eta irratiak besteak beste) eta honekin batera, Iparraldeko batuaren sorrera.
  • 9. ‫٭‬Zer dira euskalki literarioak? Euskalki literarioak literatura idatzia eman duten euskalkiak dira. Bonaparte printzearen sailkapena hartuko dugu kontuan. Lau euskalki literario bereizi zituen: LAPURTERA: Lapurtera klasikoa XVII.mendean sortu zen eta tradizio gehiena duen euskalki literarioa da. Sarako eskolari zor zaio lapurtera klasikoaren indartzea. Predikuetarako eta erlijioa irakasteko hizkuntza bateratua laortzea zen haien helburua. ZUBERERA: XX. mendean, Zuberoako idazleek euskaldun guztientzat idazteko asmoa harturik, beste eukalki batez baliatu izan dira: Lapurteraz edo Gipuzkeraz.
  • 10. JOANES LEIZARRAGA: Joanes Leizarraga (Beskoitze, Lapurdi, 1506 - Bastida, Nafarroa Beherea, 1601) kalbindar (kalbinismoaren jarraitzaile; frantziarraren eraginez XVI. mendean sortutako doktrina kristaua) artzaina eta euskal idazlea izan zen, Itun Berria euskaratu zuen lehena. Higanot (protestantea) bihurtu aurretik, seguru asko apaiz katolikoa izan zen. 1567eko apirilaren 15ean egin zen artzain Pauen, eta Bastidako herrira igorririk, hil zen arte han gelditu zen.
  • 11. Euskalki guzietan lez nafar-lapurtarrak ere baditu berezko ezaugarriak. Hona emen horietako batzuk: FONETIKA ETA FONOLOGIAKO EZAUGARRIAK ·Bokalak: -Diptongoak. Beste euskalkietan bezala, beheranzko diptongoak dira garrantzitsuenak: ai, ei, oi, au, eu. Hasperenaren ondorioz, Hegoaldean silaba bakarrez ebaki- tzen diren hainbat hitz bitan egiten dira: ahuntz, ehiza. Diptongoetan gertatu ohi diren aldaketak: ai > ei: heien (haien), bezein (bezain), ezkongeia (ezkongaia)... ei > oi: hogoi (hogei), botoila (boteila). . . Diptongoen murrizketa edo bakuntzea ere gertatzen da honako kasuotan: ai> i: jinko (jainko), zitut (zaitut)... . eu > u: uri (eu,ri) , uli (euli)...
  • 12. -Hiatoak. Batzuetan, bokal bi elkartzean beste kontsonante bat garatzen da bien tartean. Etxeparek, adibidez, duyen (duen) forma zerabilenj eta geroago desagertu arren, bere eraginaren arrastoa gelditzen da: duyen > dien (duen), ordian (orduan). . . -Bokal elkarketak. e + a > ia: bidia (bidea), bihotzian (bihotzean)... u + a > ia: ehotia (erotua). Ekialdean maizago egiten da aldaketa hau. o + a > ua: usua (usoa), haizegua (haize hegoa)... -Bokal txandaketak. · Kontsonante sudurkari (n, m, ñ) baten aurrean o > u egiten da: hungi (ongi) , unsa (onsa), hunek (honek)... · i eta u bokalak bata bestearen lekuan ager dakizkiguke asimilazioari esker: ipizpiku (apezpiku), midiku (mediku) , izigarri (izugarri), luluratu (liluratu); e > i ondoko kontsonantea n denean: ginduen (genduen), inzun (entzun). · Kontsonante bat galdu ondoren, zenbait bokal elkarren ondoan ebaki-tzean, aldatu egiten dira n > 0: izain (izanen), amain (amaren), gio (gero), uai (orai). ·Bokal galtzeak: hitz askoren azken bokalak galdu egiten dira: ausart (ausarta), balios (balloso), berant (berandu). Beste askotan hitz barnekoa ere bai (gehienetan e): ertor (erretor), abrats (aberats), andre
  • 13. Konsonanteak: -Herskariak. Herskari ahoskabeek (p, t, k) badituzte iparraldeko euskalkietan aldaki hasperendunak (ph, th, kh): phagoa, arthoa, zakhurra... Zenbait kasutan ahostunak (b, d, g) desagertu egiten dira bokal artean: diau (diagu), baakik (badakik). Beste kasu batzuetan h sortzen da bere ordezko legez: ihil (ibil) , gohor (gogor). -Bustidura. Nafar lapurteraz (kostaldean izan ezik) ez dago ia ingurune fonetikoak eraginik gertatzen den bustidura automatikorik (in edo il ez dira aldatzen). Bustidurak -gertatzen badira balio adierazkorra dutelako izango da: [dd]; anddereder, arddo, honddo... [tt]: ttipi, gutti... [ñ]: xoriño, ñaño... [11]; ulli, llilluratu... [x]; gixon, xoko, xuri... [tx]: beltxa, xorrotx... -Txistukariak. Hitz hasieran ez dira txistukari afrikariak (tx, ts,. tz) agertzen, baizik eta frika- riak (x, s, z): xori (txori), zakurra (txakurra).
  • 14. -Hasperena. Hasperena hurrengo egoeretan gertatzen da: · Hitz hasieran: hil, herri. ·Bokal artean: ahoa, zuhur. ·Diptongo eta bokal artean: oihan, oihal. - r, l, n ondoan: anhitz, elhe, orhoitu. -Dardarkariak. Frantsesaren eraginagatik nahasketa handia dago, hainbat kasutan r frantsesa (ubularea) egiten delarik. Askotan bokal arteko r galdu egiten da: delaik (delarik), eakuts (erakuts), baina beste askotan bere ordez h ager daiteke: bahatz (baratz), ahotza (arotza). Hitz amaieran, ordea, hegoaldean galdu-tako zenbait jatorrizko r zahar gorde egiten da: hirnr, laur, haur(hau). rtz/r talde kontsonantikoak Hegoaldeko euskalki gehienetan st talde kontsonantikoa erabiltzen den tokietan, rtz edo rz dago: bortz l bor.z(bost), ortzadar(ostadar), bertze(beste), ortzegun (ostegun), ortziral (ostiral). (ostiral)
  • 15. MAILA MORFOLOGIKOA  Deklinabidea: - NORK kasua (ergatiboa). Singularra eta plurala (-ak/-ek) ondo bereizten dira: gazteak/gazteek. - NORI plural a (datiboa). -eri eta -er amaierak dira erabilienak. Azken honen erabilera areagotu egiten da zenbat eta ekialderago: gizoneri /gizuner, heier. - NOREN kasua (genitiboa). -aren (amaren) arruntaren ondoan, aman eta amain ere ager daitezke. - NOREKIN kasua (soziatiboa). -(r)ekin eta -(r)ekila/-(r)ekilan: zurekin,zurekila/zurekilan. - NORA kasua (adlatiboa). -ra eta -rat: zerbitzura/zerbitzurat. Forma hauek badute ekialdean erabiltzen den beste aldaki bat, -la/-lat: gisala (gisara), etxealat (etxera). Bizidunen deklinabidean, bai kasu honetan zein NON (inesiboan) oina-rritutako guztietan, -ga- artizkiaren ordez noren baithan egitura dute: zure baithara (zuregana), zure baithan (zugan). - - NORENTZAT kasua (destinatiboa). -tzat-en ordez, -dako/-tako erabiltzen da: harendako (harentzat), hietako (hiretzat). Kasu hauxe erabiltzen da prola-tiboaren ordez, adibidez, haragitako (haragitzat): Haragitako hartu du harri hori. - NONDIK kasua (ablatiboa). Pluralez -etarik amaiera darabilte beti: mendie-tarik (menditik).
  • 16. -Erakusleak. NOR kasuan: haur, hori, hura, hauklhok, hoik, hek. NORK kasuan: hunek, horrek, harek, hauiek, hoiek, heklheiek. -Izenordainak. Pertsona izenordainak erakuslea (haur) atzetik hartuz indartzen dira: nihaur/neroni, hihaur/herorrek, zuhau/berori eta, pluralez, berauk, berok. -Aditza. - Etorkizuneko fonnak aditz partizipioari -ren erantsiz lortzen dira: ikhasiren (ikasiko). -n kontsonantez amaitutakoek beste aldaketa bat dute zenbait lurraldetan: emanen> emain, edanen > edain. - -n kontsonantez amaitutako aditz ez perfektuek -ten amaiera izan beha-rrean iten dute: emaiten, egoiten. - Ahalerazko, subjuntibo eta aginterazkoetan aditz nagusia aditzoina da. Horretarako, partizipioak -tu edo -i amaierak galdu egiten ditu. Era bertsuan egiten da euskara batuan ere. Baina euskalkiaren berezitasuna da -ki amaierak ere -i galtzea: eduk ezan (eduki ezan), idek (ireki). - Aditz pluralgileetan ohizko -zki-ren ordez -tza- izaten da sarritan: dakitza (dakizki). Beste batzuetan -zk-jartzen dute baina NORI morfemaren aurrean barik, bere ostean: diozka (dizkio). - Iraganeko 3. pertsonetan erroa -a- da: zagoen, zaraman. zaraman
  • 17. - Nahi izan egitura, nahi hitzaz gain gogo berbarekin ere erabiltzen da:sartu gogo nizin (sartu nahi nuen - Hegoaldekoek izan aditza erabiltzen duten toki berean ukhan /ukhen darabilte, batez ere aditz iragankorretan: uste ukhan (uste izan), erori behar ukhan zuten (erori behar izan zuten). - Aditz tratamenduak. Badira Hegoaldean ezagunak ez diren tratamendu bi: . ZUKA da bat, HlKA ezagunaren antzerako egitura du: hi-ren –k /-n edo -a-/-na- morfemen ordez -zu hartzen dute aditzek. Adibidez: Ederra gertatu duk/n. Euria ari duzu. . XUKA. Aurrekoaren aldakia da eta umeei hitz egiteko erabiltzen da. MAILA SINTAKTIKO-KO EZAUGARRIAK - Esaldiaren ordenamenduari dagokionez, Iparraldeko euskalkietan aska-tasun handiagoa dago, galdegaiaren legea erruz apurtzen delarik: Baina zen asmo giristinokoa. Zen apaza. jaun horrek du ikusi. - Izen Sintagmaren barruan harrigarria badirudi ere, asko, frango, guti, sobera edo deus bezalako zenbatzaileak izenaren ezkerretara joan dai-tezke: asko diru, frango jende.
  • 18. - Galdera perpausetan, erdialdeko euskalkian al partikula sartzen den era berean euskalki honetan aditzari -a galdetzailea eransten zaio: Ikhusi duka? (Ikusi al duk?) Nik dakita? (Nik al dakit?) - Osagarri zuzena, euskalki gehienetan NOR kasuan (absolutiboa)joaten dena,zenbaitetan NOREN kasuan (genitiboan) izaten da euskalki honetan: saskien banatzekotz (saskiak banatzeko) armen harlzera (armak hartzera) - Perpaus txertatuak: Baldintzazko perpausak era berezian egiten dira: Hegoaldean baldintza aurrekoaren aditz nagusiari -ko ezartzen zaion lekuan -t(z)en aurkituko dugu euskalki honetan. Ondorioa ere paradigmako ahalezko aditz forma da eta ez baldintzetakoa. Ikus adibidean: Sukhaldean sarlzen bahiz... (Sukaldean sartuko bahintz...) Jiten baladi hobeki egin lezake. (Etorriko balitz hobeto egingo luke.) Zehargalderak egiteko -enentz atzizkia erabiltzen da: Esan egia denentz. (Esan egia den ala ez.) Kausalak egiteko bait-/beit- aurrizkiekin batera -lakotz (gure -elako) darabilte: dirua bazuelakotz. Ezen lotura ere gehienbat azalpenak ema-teko den arren, kausazkoak adierazteko ere erabiltzen da: Gaixo zegoelakotz hil zen. Dohatsu nigarrez daudenak ezen kontsolatuiak izain die.
  • 19. HIZTEGIA Gisako: jator, egoki Lexikoa: Harpe: haitzulo tenore: garai uk(h)an: izan-en ordez erabiltzen dute (h)azkar: indartsu -Galdetzaileetatik ihardetsi: erantzun esaldia iragankorra denean. Adbz: egon eratorritakoak. izan naiz (iragangaitza) / ikusi uk(h)an ilk(h)i: irten dut (iragankorra) jin: etorri xin(a)urri: inurri Nehoiz: inoiz kalapita: iskanbila karrika: kalea nehon: inon karroin: izotz larrazken: udazken nehola: inola libera: franko lotsa: beldurra nehor/nihor: inor parada: aukera oren: ordu -Beste zenbait hitz. ortzantz: trumoi sagarroi: triku Aitzin: aurre so egin: begiratu auzapez: alkate Biziki: oso argitirrinka: Erran: esan Axuri:ardi Eri: gaixo Fitsik: ezer azantz/harrabots: hotsa Galdetu: eskatu Gibel: atze behiala: antzina Giristino: kristau
  • 20. • Urteak zonbat egun tu? • Nafarroan den handiena, Sorak kainbat zinta tu: Ezkarotzeko hirur mutil gaztek erdiak ditu probidoreanak onki gozatu dutena. beste erdiak Urttik emanak. Gozatu, bai, gozatu, -Ama edazu atorra, seira hilabete pasatu, benturaz sekulakoa; seira hilabete pasatu eta bizi denak orit izanen du berrogeira otxin pagatu. Bazkoako oilaritea. Bornas eta Algarra, Pedro Karlos Mendi, haur gazte, Atxiri eta Zandua, hogoi eta bi urte; haiek laurak dirabilaie hirurgarrena bete gabe Ezkarotzeko herria. Iruñara preso daramate. Orraxea ezpelez, Iruñako kartzela hortzak ditik hexurrez, Frandontzeneko nausi makurrak irakitzen du gezurrez.