SlideShare a Scribd company logo
1 of 4
Download to read offline
Policy Briefings
ZER BALDINTZAK BEHAR DIRA GUZTIZ EUSKADIN EKOITZITAKO BI-
OETANOLA ETA BIODIESELA IRAUNGARRIAK IZAN DAITEZEN ?
Agustin del Prado, Patricia Gallejones eta Guillermo Pardo
B i o e r r e g a i e n e r r e g u l a z i o -
testuingurua
Erregai fosilak agortzen ari direla eta,
petrolioaren eta bere deribatuen ordezko
energia-iturriak garatu behar dira, neurri handi
batean erregai konbentzionalek eragindako
emisioen ondorio den ingurumenaren narriadura
ere murriztuko dutenak.
Testuinguru horretan, Europako Batzordeak
(EB) iturri berriztagarrietatik datorren energia
ekoizteko eta sustatzeko marko komuna
finkatzen du Energia Berriztagarrien
Zuzentarauan (2009/28/EE). Bertan
derrigorrezko helburu nazionalak ezartzen dira
iturri berriztagarrietatik sortutako energia-kuotari
dagokionez energiaren azken kontsumo
gordinean eta iturri berriztagarrietatik sortutako
energia-kuotari dagokionez garraioaren
sektorean. Esate baterako, 2020rako honako
helburu hau jarri zuen energia berriztagarriei
dagokienez:
% 20 murriztea berotegi-efektuko gas-emisioak
(BEG, CO2-eq-tan)
% 20 hobetzea energia-eraginkortasuna
Europako Batasuneko (EB) energiaren % 20
sortzea iturri berriztagarrietatik
EBk, bestalde, hainbat iraungarritasun-irizpide
definitu ditu aipatutako zuzentarauan nolabait
ere ziurtatzeko bioerregaiak erabiltzean
karbonoaren (C) aurrezki erreala bermatuko
dela eta biodibertsitatea babestuko dela. Irizpide
horiek betetzen dituzten bioerregaiek bakarrik jaso ahal izango dute gobernuaren laguntza, edo horiek bakarrik hartuko dira kontuan
energia berriztagarrientzat finkatutako helburu nazionaletarako.
Erregaien kalitateari buruzko zuzentarauaren arabera (2009/30/EE) bioerregaiei dagokienez hiru iraungarritasun-irizpide hartzen dira
kontuan:
-Bioerregaiek BEGen % 35eko aurrezkia lortu behar dute gutxienez, erregai fosilei dagokienez. Baldintza hori % 50era igotzen da 2017tik
aurrera eta % 60ra 2018tik aurrera, baina ekoizpen-planta berrien kasuan bakarrik. Berotegi-efektuko gasen aurrezki horretan
bioerregaiaren bizi-ziklo osoko emisio guztiak hartu behar dira kontuan, hau da, laborantzaren (nekazaritza-fasearen), prozesatze-
fasearen eta garraioaren emisioak.
-Bioerregaiak ezin dira sortu karbono-erreserba handiko lurretan, hala nola, hezegune edo basoetan.
-Bioerregaiak ezin dira biodibertsitate handiko lurretako lehengaietatik eratorri, esate baterako, baso primarioetako edo biodibertsitate
handiko larreetako lehengaietatik.
1. Txosten hau [Agustin del Prado, Patricia Gallejones eta Guillermo Pardo]1-k idatzi dute .[Basque Centre for Climate Change (BC3)].1
2. Honela aipatua: “del Prado,A., Gallejones, P.,Pardo, G.2015 “Zer baldintzak behar dira guztiz Euskadin ekoitzitako bioetanola eta biodiesela iraungarriak izan
daitezen? ”, BC3 Policy Briefing Series 03-2015”. Basque Centre for Climate Change (BC3).Bilbo, España.
PB 2015/ 03/ www.bc3research.org
Puntu garrantzitsuak
 Nekazaritzako ekoizpen-prozesuak, eta, batez ere, ongarrien
kudeaketarekin zerikusia duenak, baldintzatu egiten du neurri
handi batean bioerregaien ekoizpenaren ingurumen-inpaktuen
zenbatespenaren ziurgabetasuna.
 Bioerregaien ekoizpenaren inpaktuak kalkulatzeko gehien
erabiltzen diren metodologiak ez dira behar bezain zehatzak
ekoizpenaren laborantza-faserako.
 Nitrogenodun ongarrien maneiuak eta laborantza-aldiko
klimatologiak neurri handian eragiten dute oxido nitrosoaren
emisioetan, eta bioerregaien ekoizpenean karbono-aztarnaren
baldintzatzailerik handienak dira.
 Ongarri organikoek karbonoaren aztarna gutxitzen laguntzen dute
bioerregaien, hau da, gari-etanolaren eta koltza-dieselaren,
ekoizpenean. Kontrapartida gisa, beste inpaktu batzuk areagotzen
dituzte, hala nola, uraren kutsadura edo ekosistemen azidotzea.
 Bioerregaien iraungarritasunari buruzko legedian ezarritako
baldintza, hau da, erregai fosil baliokideari dagokionez berotegi-
efektuko gasen % 35 gutxienez murriztea proposatzen duena
(garia eta koltza erabilita etanola eta diesela ekoizten den
kasurako), betetzeko probabilitateak nahiko txikiak dira nitratoekin
kutsatzeko arriskuan dauden inguruetan ongarriei ezarritako
egungo mugak direla-eta, eta, batez ere, ongarriztatze mineralaren
kasuan.
 Ongarriztatze organikoaren kasuan egia da probabilitate
handiagoak daudela iraungarritasun-arau horiek betetzeko, baina
lurzoruaren erabileraren gaineko inpaktu zuzena ongarriztatze
minerala erabilitako laboreen kasuan baino handiagoa da.
Lurraren erabileraren zeharkako aldaketak (ILUC), larreak eta basoak lur landu bihurtzearen ondorioz, arrisku bat dakar: bioerregaien
hazkundearen ondorioz BEGen emisioan lor daitekeen aurrezkia bertan behera geratzekoa; izan ere, larreek eta basoek normalean CO2
ugari xurgartzen eta pilatzen dute. Hiru iraungarritasun-irizpide horiei bi zuzentarauetan (2009/28/EE, 2009/30/EE) ILUC arriskua
murrizteko egindako beste aldaketa bat erantsi behar zaie. Alde horretatik, beraz, Europako Batzordeak hainbat lege-aldaketa proposatu
ditu honako hau bermatzeko:
-Lurraren erabileraren zeharkako aldaketak eragin ditzakeen emisioak erregai-hornitzaileen txostenetan eta EBko estatu kideen kuotetan
sartu behar dira. Nola egingo da hori? Munduan izango diren BEGen kalkulua egitean kontuan izango da EBn zenbat lur erabiltzen den
bioerregaiak sortzeko gizakiak elikatzeko eta pentsuak sortzeko erabili ordez.
-Garraioaren sektorean iturri berriztagarrietatik sortutako energia-kuotari dagokionez EBko estatu kide bakoitzean finkatutako % 10eko
helburuaren erdia baino ezingo da bete lehen belaunaldiko bioerregaien bidez (azukretik, olio-aletatik, eta abarretatik sortutakoa). Orobat,
bigarren eta hirugarren belaunaldiko bioerregaiek gero eta garrantzi handiagoa izango dute. Bioerregai horiek elikagaien eta pentsuen
laborantzarekin lehiatzen ez diren materialetatik sortzen dira (hiri-hondakinak, algak, eta abar).
Metodologia berritzailea bioerregai-ekoizpena iraungarria den aztertzeko
Policy briefing honetan laburbiltzen den kasu-azterketak oinarri dituen inguruneetan guztiz Euskadin, zehatz-mehatz Arabako toki jakin
batean (Arabako Lautadan), azken 50 urteotako klima-baldintzetan ekoitzitako bioerregaien iraungarritasuna aztertu zen (etanolarena eta
biodieselarena).
Bioerregaiek EBren iraungarritasun-irizpideak betetzen dituztela frogatzeko gehien erabilitako bidea Europako Batasunak onartutako
borondatezko eskemetan parte hartzea da (adib. Biograce). Gure azterketak beste metodologia bat planteatzen du ziurtapen-eskema
horietan arrunki erabilitakoaren ordez. Oraintsuko ebidentzia zientifikoak adierazten du, esate baterako, labore energetikoetatik sortutako
bioerregaien BEG emisioak, Cren aztarna deitzen denak, aldakortasun handia duela, hain zuzen ere, laborantza-fasean lurzoruan
(nitrogenodun ongarriak erabili ondoren eta/edo materia organikoa lurzoruan mineralizatu ondoren) sortutako oxido nitroso gasa (N2O)
delako era horretako bioerregai baten bizi-ziklo osoan aldakortasun eta garrantzi handiena duena; gas hori prozesu biologikoen bidez
sortzen da, esate baterako, desnitrifikazio- eta nitrifikazio-prozesuen bidez. Nazioarteko ziurtapen-eskemek ez bezala, gure metodologiak
nolabait ere gutxitu egin nahi ditu laborantza-fasean ingurumenean eragindako inpaktuen estimazioaren ziurgabetasunak, eta, esate
baterako, laborantza-maneiuak, klima-baldintzek eta baldintza edafikoek inpaktu horietan (adib. N2O) eta laboreen errendimenduan
dituzten eraginak hartzen ditu kontuan.
Azterketa honetan honako galdera hauek sakondu nahi izan dira: Laborearen maneiu-baldintzak erabakigarriak al dira bioerregai baten
iraungarritasuna edo iraungarritasunik eza finkatzeko? Ze probabilitate dago bioerregai horrek egungo eta etorkizuneko legerian ezarritako
iraungarritasun-exijentziak betetzeko maneiuaren, klima-baldintzen eta lurzoru-motaren arabera? Zein dira bioerregai iraungarriaren
ekoizpenak dituen mugak nitratoekin kutsatzeko arriskuan dauden eta, ondorioz, nitratoei buruzko zuzentarauak (91/676/EE) ezarritakoari
ere jarraitu behar dioten inguruetan?
Metodologia berritzailea garatu du BC3k azterketa honetarako eta BC3n bertan sortutako eredu matematiko agronomikoak integratzen ditu,
hala nola SIMSNIC eredua (Gallejones et al., prentsan), bizi-zikloaren azterketaren baitan (Gallejones et al., prentsan).
Guztiz BC3n garatutako SIMSNIC eredua (1. Irudia) gai da laborantza-fasean edo landa-fasean nahiko sendo aurreikusteko ongarrien
maneiuak eta baldintza edafiko eta klimatologikoek ze eragin nagusi dituzten BEG emisioetan (adib. N2O), materia lehorraren, proteinaren
eta olio ehunekoaren (garrantzitsua olio-laboreen kasuan: adib. koltza) hektareako nekazaritza-produktibitatean, eta uretan barreiatutako
kutsaduraren edo euri azidoaren iragarle diren beste kutsatzaile batzuetan (uraren kasuan, adib. nitratoen lixibiazioa: NO3-; eta euri
azidoaren kasuan, amoniakoa: NH3). SIMSNIC eredu erdi-enpirikoa da eta gariaren eta koltzaren txandaketako azterketa-eremu
honetarako baliozkotu da.
Ereduaren ohiko sarrerak honako hauek dira: lurzoruaren oinarrizko ezaugarriak (adib. testura), eguneroko meteorologia (tenperatura
maximoa, tenperatura minimoa eta prezipitazioa) eta lurzoruen iraganeko eta egungo maneiua (adib. ongarri-mota, -data eta -dosia,
ereintzaren data, laborantza-mota, ureztaketa, eta abar). Ereduak nitrogenoaren (N) zikloa eta balantze hidrikoa kalkulatzen ditu laborearen
hazkuntza-egoera ezberdinetarako eta laboreen arteko aldietarako. Orobat, plantako ekoizpena erregulatzen duten prozesu biologiko eta
fisiko-kimikoen gainean ere ingurumen-baldintzek izan dezaketen eragina simulatzen du, baita hainbat N motak (N2, N2O, NOx eta NO3-)
sisteman dituen transformazioak eta sistematik irteteak ere.
Azterketa hau ENERKROP proiektuaren esparruan kokatu behar da: Eredu agronomikoen garapena eta aplikazioa EAEko bioerregai-ekoizpenean ingurumenaren
eta energiaren ebaluazioa egiteko. SAIOTEK programa (Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa; Eusko Jaurlaritza), eta Patricia Gallejonesen doktore-
tesiaren zati bat da: “Mass-balance modeling and measurements to study GHG mitigation strategies using energy cropping systems under humid Mediterranean
climate .
ZER BALDINTZAK BEHAR DIRA GUZTIZ EUSKADIN EKOITZITAKO BIOETANOLA ETA BIODIESELA IRAUN-
GARRIAK IZAN DAITEZEN ?
Azterketa-kasua: etanola eta diesela garitik eta koltzatik eratorrita
Aztertutako bioerregai-mota bakoitzak (gari-etanola eta koltza-diesela) bioenergiari buruzko zuzentarau jakin batean edota, esate bateko,
nitratoei buruzko Europako zuzentarauan finkatutako iraungarritasun-baldintzak betetzeko edo ez betetzeko probabilitatea kuantifikatzeko
Monte Carlo erako ziurgabetasun-azterketa egin zen, Arabako Lautadako azken 50 urte klimatologikoetarako ereduaren 1000 simulazio
ezberdinetan oinarrituta.
Koltza edo garia ekoizteko etapan gertatu ziren bioerregai-ekoizpenaren ziklo osoan aztertutako ingurumen-inpakturik handienak.
Lurzorutik sortutako NO2 emisioak izan ziren, neurri handi batean ongarri-motak eta -dosiak eta klimatologiak eraginda, karbono-
aztarnaren inpaktuaren iturri nagusiak.
Nahiz eta gure azterlanean kalkulatutako BEG emisioak koltzatik
eratorritako dieselari buruzko gaur egungo azterketetan hautemandako
batez bestekoak baino apur bat handiagoak diren, emisio horiek
aztertutako emisio-mailaren barruan daude. Garitik eratorritako
etanolaren kasuan, gure kalkuluak nazioarteko hainbat azterlanetan
adierazitako batez bestekoaren barruan daude.
Gure kasuan bioerregaien ekoizpena, energiaren ikuspegitik, lehengai
fosiletatik eratorritako gasolinaren edo dieselaren ekoizpena baino
efizienteagoa izan zen (2. Irudia). Dena den, landako maneiu-baldintza
jakinetan bakarrik eta urte klimatologikoaren arabera murriztu zuten
bioerregaiek bere eragina C aztarnan erregai fosilei dagokienez (3.
Irudia). Esate baterako, ongarri mineral asko erabilita sortutako
bioerregaiek (adib. 200 Kg N/ha urteko, nitrato amonikoa, 3. kasua 3.
irudian) inpaktu handiagoa eragingo lukete BEG emisioan, eta % 40 eta
% 70 batean, gutxi gorabehera, bioetanolarekin eta biodieselarekin,
hurrenez hurren (3. irudia: goitik beherako marraren eta 3 zenbakia
duen kurbaren gurutzaketa).
Kontuan hartuta azterketa-eremuaren zati bat nitratoekin kutsatzeko arriskuan dagoen inguru bat izan daitekeela eta, hortaz, nekazaritzako
lanetatik eratorritako nitratoen ondorioz uraren kutsadura dela-eta arriskuan dagoen inguru izendatutakoen gainean jarduteko planean
jasotako legedia jarraitu behar duela (bertan, besteak beste, nitrogenodun ongarrien, mineralen nahiz organikoen, erabilera 170 Kg N/
urteko mugatzen da), pentsa genezake eremu horretako egungo ongarriztatze-baldintzak aipatutako muga horretatik hurbil daudela segur
aski. Ongarri mineralak erabiltzen diren kasuetan (adib. nitrato amonikoa edo urea), C aztarnak onera egingo luke kasu gehienetan erregai
fosilekin alderatuta, baina Energia Berriztagarrien Europako Zuzentarauan finkatutako iraungarritasun-irizpidea bakarrik beteko litzateke,
erregai fosil baliokidearekin alderatuta berotegi efektuko gasen % 35eko murrizketa proposatzen duena, alegia, ureadun ongarrien kasuan
eta % 30 eta % 40 batean, gutxi gorabehera, etanolarekin eta biodieselarekin, hurrenez hurren (3. irudia) .
ZER BALDINTZAK BEHAR DIRA GUZTIZ EUSKADIN EKOITZITAKO BIOETANOLA ETA BIODIESELA
IRAUNGARRIAK IZAN DAITEZEN ?
Azterketa hau ENERKROP proiektuaren esparruan kokatu behar da: Eredu agronomikoen garapena eta aplikazioa EAEko bioerregai-ekoizpenean ingurumena-
ren eta energiaren ebaluazioa egiteko. SAIOTEK programa (Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa; Eusko Jaurlaritza), eta Patricia Gallejonesen
doktore-tesiaren zati bat da: “Mass-balance modeling and measurements to study GHG mitigation strategies using energy cropping systems under humid Medi-
terranean climate .
1. irudia. SIMSNIC ereduaren interfazea erakusten duen irudia
2. irudia. Ingurumen-inpaktu erlatiboak (BEG emisioak ezik) bioetanol eta biodiesel ekoizpenaren bizi-zikloan zehar,
bioerregaiaren laborantza-faseko maneiu-inguruneari (ongarriztatzean) eginiko inpaktu-kategoria bakoitzean, inpaktu
handieneko erregai fosil baliokideak (% 100ekin adierazita) duenaren aldean.
Organikoki ongarriztatutako labore horietatik eratorritako bioerregaiek erakutsi zuten ongarriztatze mineraleko ingurunetakoek baino aukera
handiagoa zutela Energia Berriztagarrien Europako Zuzentarauaren iraungarritasun-irizpidea betetzeko. Alde negatiboa da ingurumen-
galera handiagoak eragin zituztela ahalmen azidotzailea duten gasetan eta uraren kutsaduran, eta azalera handiagoa behar izan zutela
bioerregai-kopuru bera ekoizteko (2. irudia). Minda injektatzeak, lurzoruan aplikatzeko neurri tekniko gisa, nabarmen murriztuko lituzke
NH3ren lurrunketagatiko inpaktuak (adib. azidotzea), eta, gainera,
eutrofizazioaren gaineko inpaktua gutxiaraz lezake, bai eta lurraren
erabilerarekiko lehia ere.
Azken oharrak
Gure kasu zehatzean bioerregaien ekoizpenak lehengai fosiletatik
eratorritako erregaiek baino askoz ere inpaktu handiagoa eragin
zuen uraren kutsadurari dagokionez eta, gainera, –garrantzi handia
du– lurzoruaren erabilerarengatik lehia handiagoa. Halaber,
biodieselaren kasuan, lurzoruaren azidotzeari lotutako inpaktuak
erregai fosilenak (diesela) baino handiagoak izan ziren (2. irudia).
Informazio honen arabera ezinbestekoa da, elikagaien
ekoizpenarekin lehiatzea saihesteko, hori ez bada ere azterketa
honen gaia, labore energetikoak nekazaritzaren eta ekologiaren
ikuspegitik baliorik ez duten lurzoruetan ereitea eta, sustatzen
badira, kontuan izatea ez dela BEG emisioak murrizteko izango.
Nabarmendu behar da laborantza-faseko ongarrien maneiua
bioerregaiaren ingurumenaren gaineko inpaktu handiagoaren edo
txikiagoaren funtsezko baldintzatzailea izan zela. Nazioarteko
borondatezko eskemetan proposatutako metodologietan ez lirateke
islatuko aipatutako alde horiek.
Analisi- eta ziurgabetasun-teknika ezberdinak baliatzen dituen gure
metodologiaren bidez kuantifikatu ahal izan ditugu Euskadin
ekoitzitako bioerregai batek Energia Berriztagarrien Europako
Zuzentarauak ezarritako iraungarritasun-baldintzak betetzeko izango
lituzkeen probabilitateak. Gainera, erakutsi ahal izan dugu nitratoei
buruzko zuzentarauak zer-nolako eragina izan dezakeen erregaien ekoizpenak eragindako ingurumen-inpaktu ezberdinetan. Ikuspegi
integratu honi esker gehiago egin ahal izango da aurrera ezagutzan, eta, gainera, ingurumenaren gaineko bigarren mailako inpaktu
gutxiagorekin BEGen emisioak murriztera eraman gaitzaketen irtenbide praktiko eta errealistak eskain ditzakegu.
Azterketa honetan sortutako informazioak eskaintzen dituen emaitzak baliagarriak izan daitezke bioenergiari, nekazaritzari eta nitratoen
zuzentarauari buruzko politiken diseinu estrategikoan.
Ikerketa honetako emaitzak garrantzitsuak izan daitezke bioenergiaren kudeaketa-politika publikoarentzat. Ikuspegi honen azken helburua
da baldintza optimoak finkatzea ekoizpen-kate osoa Euskadin izango duten bioenergia sortzeko sistemak ezartzeari dagokionez .
Erreferentziak
Gallejones, P. , Aizpurua A. , Ortuzar-Iragorri,M.A. and del Prado, A. prentsan. Development of a new model for the simulation of N2O emissions: a case-study on
wheat cropping systems under humid Mediterranean climate. Mitigation And Adaptation Strategies For Global Change. DOI (10. 1007/s11027-014-9563-6).
Gallejones P., Pardo G., Aizpurua A., del Prado A. 2015. Life cycle assessment of first-generation biofuels using a nitrogen crop model. Science of the Total
Environment.1, 1191–1201. (doi:10.1016/j.scitotenv.2014.10.061).
ZER BALDINTZAK BEHAR DIRA GUZTIZ EUSKADIN EKOITZITAKO BIOETANOLA ETA BIODIESELA
IRAUNGARRIAK IZAN DAITEZEN ?
BC3 Policy Briefing Series-en argitalpena Mikel González-Eguino eta Eleja Ojearen lana izan da.
Txosten honetan adierazitako iritziak txostenaren egileen erantzukizuna dira, eta ez dute zertan Basque
Centre for Climate Change (BC3) zentroaren jarrera adierazi. BC3 Policy Briefing txostenak Interneten
eskuragarri daude:
http://www.bc3research.org/policybriefings
BC3 Policy Briefings txostenei buruzko kontsultetarako: :
E-mail: mikel.gonzalez@bc3research.org edo elena.ojea@bc3research.org
3. irudia. Ebaluatutako ingurune ezberdinetan etanol eta biodiesel
ekoizpenean isuriko diren BEGen probabilitate metatua. NA: amonio
nitratoz ongarriztatua. Urea: ureaz ongarriztatua. Goitik beherako
marrek murriztutako emisioen % 35 eta % 50 adierazten dute, erregai
fosilari dagokionez. Puntuz egindako kurbek mindez ongarriztatutako
inguruneak irudikatzen dituzte.

More Related Content

Viewers also liked

JugendUnternimmt Newsletter Dezember2010
JugendUnternimmt Newsletter Dezember2010JugendUnternimmt Newsletter Dezember2010
JugendUnternimmt Newsletter Dezember2010JugendUnternimmt
 
Plan de institucion educativa carlos castro saavedra
Plan de  institucion educativa carlos castro saavedraPlan de  institucion educativa carlos castro saavedra
Plan de institucion educativa carlos castro saavedraRudy Jesus Perez Buelvas
 
Praesi C-Mesh
Praesi C-MeshPraesi C-Mesh
Praesi C-MeshelHornair
 
Udi L'Orfeu a la Marina IES Núm 1 Xàbia
Udi L'Orfeu a la Marina IES Núm 1 XàbiaUdi L'Orfeu a la Marina IES Núm 1 Xàbia
Udi L'Orfeu a la Marina IES Núm 1 XàbiaRaquel Gómez Paredes
 
4.4. Transposició Didàctica_FiQ, IES Núm. 1, Xàbia
4.4. Transposició Didàctica_FiQ, IES Núm. 1, Xàbia4.4. Transposició Didàctica_FiQ, IES Núm. 1, Xàbia
4.4. Transposició Didàctica_FiQ, IES Núm. 1, XàbiaRaquel Gómez Paredes
 
MyMobile - Handy im Unterricht
MyMobile - Handy im UnterrichtMyMobile - Handy im Unterricht
MyMobile - Handy im UnterrichtBjörn Friedrich
 
La creatividad
La creatividadLa creatividad
La creatividadrastaAG
 
Internet y la web 2.0.
Internet y la web 2.0.Internet y la web 2.0.
Internet y la web 2.0.Steelcustom
 
UTE PROBLEMAS FRECUENTES DEL DESARROLLO: APEGO Y ANSIEDAD
UTE PROBLEMAS FRECUENTES DEL DESARROLLO: APEGO YANSIEDADUTE PROBLEMAS FRECUENTES DEL DESARROLLO: APEGO YANSIEDAD
UTE PROBLEMAS FRECUENTES DEL DESARROLLO: APEGO Y ANSIEDADLiliana Quillupangui
 
Questionari d'impacte: Origen de les CCBB i diagnòstic inicial
Questionari d'impacte: Origen de les CCBB i diagnòstic inicialQuestionari d'impacte: Origen de les CCBB i diagnòstic inicial
Questionari d'impacte: Origen de les CCBB i diagnòstic inicialRaquel Gómez Paredes
 
Animalesenpeligrodeextincion
AnimalesenpeligrodeextincionAnimalesenpeligrodeextincion
Animalesenpeligrodeextincionpamelita4
 
BLOGGEN FÜR KÜNSTLER
BLOGGEN FÜR KÜNSTLERBLOGGEN FÜR KÜNSTLER
BLOGGEN FÜR KÜNSTLERAnke von Heyl
 
21 trucos de photoshop, retoca tus fotos como un profesional
21 trucos de photoshop, retoca tus fotos como un profesional 21 trucos de photoshop, retoca tus fotos como un profesional
21 trucos de photoshop, retoca tus fotos como un profesional Jose Liñán Salvatierra
 
Rezitation
RezitationRezitation
Rezitationresub
 

Viewers also liked (20)

Jugip
JugipJugip
Jugip
 
JugendUnternimmt Newsletter Dezember2010
JugendUnternimmt Newsletter Dezember2010JugendUnternimmt Newsletter Dezember2010
JugendUnternimmt Newsletter Dezember2010
 
Plan de institucion educativa carlos castro saavedra
Plan de  institucion educativa carlos castro saavedraPlan de  institucion educativa carlos castro saavedra
Plan de institucion educativa carlos castro saavedra
 
Praesi C-Mesh
Praesi C-MeshPraesi C-Mesh
Praesi C-Mesh
 
Udi L'Orfeu a la Marina IES Núm 1 Xàbia
Udi L'Orfeu a la Marina IES Núm 1 XàbiaUdi L'Orfeu a la Marina IES Núm 1 Xàbia
Udi L'Orfeu a la Marina IES Núm 1 Xàbia
 
4.4. Transposició Didàctica_FiQ, IES Núm. 1, Xàbia
4.4. Transposició Didàctica_FiQ, IES Núm. 1, Xàbia4.4. Transposició Didàctica_FiQ, IES Núm. 1, Xàbia
4.4. Transposició Didàctica_FiQ, IES Núm. 1, Xàbia
 
MyMobile - Handy im Unterricht
MyMobile - Handy im UnterrichtMyMobile - Handy im Unterricht
MyMobile - Handy im Unterricht
 
Presentación1
Presentación1Presentación1
Presentación1
 
La creatividad
La creatividadLa creatividad
La creatividad
 
Internet y la web 2.0.
Internet y la web 2.0.Internet y la web 2.0.
Internet y la web 2.0.
 
UTE PROBLEMAS FRECUENTES DEL DESARROLLO: APEGO Y ANSIEDAD
UTE PROBLEMAS FRECUENTES DEL DESARROLLO: APEGO YANSIEDADUTE PROBLEMAS FRECUENTES DEL DESARROLLO: APEGO YANSIEDAD
UTE PROBLEMAS FRECUENTES DEL DESARROLLO: APEGO Y ANSIEDAD
 
Questionari d'impacte: Origen de les CCBB i diagnòstic inicial
Questionari d'impacte: Origen de les CCBB i diagnòstic inicialQuestionari d'impacte: Origen de les CCBB i diagnòstic inicial
Questionari d'impacte: Origen de les CCBB i diagnòstic inicial
 
Animalesenpeligrodeextincion
AnimalesenpeligrodeextincionAnimalesenpeligrodeextincion
Animalesenpeligrodeextincion
 
BLOGGEN FÜR KÜNSTLER
BLOGGEN FÜR KÜNSTLERBLOGGEN FÜR KÜNSTLER
BLOGGEN FÜR KÜNSTLER
 
Flyer 04.2011
Flyer 04.2011Flyer 04.2011
Flyer 04.2011
 
21 trucos de photoshop, retoca tus fotos como un profesional
21 trucos de photoshop, retoca tus fotos como un profesional 21 trucos de photoshop, retoca tus fotos como un profesional
21 trucos de photoshop, retoca tus fotos como un profesional
 
Pisa 2012 EGD 2009 Xàbia nov 2014
Pisa 2012 EGD 2009 Xàbia nov 2014Pisa 2012 EGD 2009 Xàbia nov 2014
Pisa 2012 EGD 2009 Xàbia nov 2014
 
Los ovnis
Los ovnisLos ovnis
Los ovnis
 
Wequest
WequestWequest
Wequest
 
Rezitation
RezitationRezitation
Rezitation
 

Similar to BC3 Policy Briefings:[2015-03] Zer baldintzak behar dira guztiz euskadin ekoitzitako bioetanola eta biodiesela iraungarriak izan daitezen?

EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdfEAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdfIrekia - EJGV
 
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiakEAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiakEcoEuskadi 2020
 
Euskal Autonomia Erkidegoko Berotegi Efektuko Gasen Isurketen Inbentarioa 2020
Euskal Autonomia Erkidegoko Berotegi Efektuko Gasen Isurketen Inbentarioa 2020Euskal Autonomia Erkidegoko Berotegi Efektuko Gasen Isurketen Inbentarioa 2020
Euskal Autonomia Erkidegoko Berotegi Efektuko Gasen Isurketen Inbentarioa 2020Irekia - EJGV
 
BC3 Policy Briefings: [2015-02] Nekazaritza sektoreko zerbitzu ekosistemikoen...
BC3 Policy Briefings: [2015-02] Nekazaritza sektoreko zerbitzu ekosistemikoen...BC3 Policy Briefings: [2015-02] Nekazaritza sektoreko zerbitzu ekosistemikoen...
BC3 Policy Briefings: [2015-02] Nekazaritza sektoreko zerbitzu ekosistemikoen...BC3 - Basque Center for Climate Change
 
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...Irekia - EJGV
 
Diagnostikoaren gakoak eta Eszenatokiak.EcoEuskadi 2020-ko Idazkaritza Teknik...
Diagnostikoaren gakoak eta Eszenatokiak.EcoEuskadi 2020-ko Idazkaritza Teknik...Diagnostikoaren gakoak eta Eszenatokiak.EcoEuskadi 2020-ko Idazkaritza Teknik...
Diagnostikoaren gakoak eta Eszenatokiak.EcoEuskadi 2020-ko Idazkaritza Teknik...EcoEuskadi 2020
 
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatzaJasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatzaEcoEuskadi 2020
 
Bideak bidezkoa behar du
Bideak bidezkoa behar duBideak bidezkoa behar du
Bideak bidezkoa behar duOrkestra
 
2030erako Euskadiko BiodibertsitateEstrategia
2030erako Euskadiko BiodibertsitateEstrategia2030erako Euskadiko BiodibertsitateEstrategia
2030erako Euskadiko BiodibertsitateEstrategiaIrekia - EJGV
 
Klimari buruzko 2015eko Pariseko konferentziaren inguruko Adierazpen Instituz...
Klimari buruzko 2015eko Pariseko konferentziaren inguruko Adierazpen Instituz...Klimari buruzko 2015eko Pariseko konferentziaren inguruko Adierazpen Instituz...
Klimari buruzko 2015eko Pariseko konferentziaren inguruko Adierazpen Instituz...Irekia - EJGV
 
Egoera-diagnostikoa ecoeuskadi2020-laburpena
Egoera-diagnostikoa ecoeuskadi2020-laburpenaEgoera-diagnostikoa ecoeuskadi2020-laburpena
Egoera-diagnostikoa ecoeuskadi2020-laburpenaEcoEuskadi 2020
 
Basoko biomasa energia sortzeko euskal ekimena
Basoko biomasa energia sortzeko euskal ekimenaBasoko biomasa energia sortzeko euskal ekimena
Basoko biomasa energia sortzeko euskal ekimenaIrekia - EJGV
 
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsaila
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsailaJasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsaila
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsailaEcoEuskadi 2020
 
Eisko Jaurlaritaren Adierazpen Instituzionala larrialdi Klimatikoari buruz
Eisko Jaurlaritaren Adierazpen Instituzionala larrialdi Klimatikoari buruzEisko Jaurlaritaren Adierazpen Instituzionala larrialdi Klimatikoari buruz
Eisko Jaurlaritaren Adierazpen Instituzionala larrialdi Klimatikoari buruzIrekia - EJGV
 
2011ko Ekobarometro soziala.pdf
2011ko Ekobarometro soziala.pdf2011ko Ekobarometro soziala.pdf
2011ko Ekobarometro soziala.pdfIrekia - EJGV
 
Atmosferaren kutsadura kimikoa eta osasuna
Atmosferaren kutsadura kimikoa eta osasunaAtmosferaren kutsadura kimikoa eta osasuna
Atmosferaren kutsadura kimikoa eta osasunasanjoseweb
 
Hidrogenoaren Euskal Estrategia H2
Hidrogenoaren Euskal Estrategia H2Hidrogenoaren Euskal Estrategia H2
Hidrogenoaren Euskal Estrategia H2Irekia - EJGV
 

Similar to BC3 Policy Briefings:[2015-03] Zer baldintzak behar dira guztiz euskadin ekoitzitako bioetanola eta biodiesela iraungarriak izan daitezen? (20)

Energiak etorkizunean maketa
Energiak etorkizunean maketaEnergiak etorkizunean maketa
Energiak etorkizunean maketa
 
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdfEAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf
 
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiakEAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak
 
Euskal Autonomia Erkidegoko Berotegi Efektuko Gasen Isurketen Inbentarioa 2020
Euskal Autonomia Erkidegoko Berotegi Efektuko Gasen Isurketen Inbentarioa 2020Euskal Autonomia Erkidegoko Berotegi Efektuko Gasen Isurketen Inbentarioa 2020
Euskal Autonomia Erkidegoko Berotegi Efektuko Gasen Isurketen Inbentarioa 2020
 
BC3 Policy Briefings: [2015-02] Nekazaritza sektoreko zerbitzu ekosistemikoen...
BC3 Policy Briefings: [2015-02] Nekazaritza sektoreko zerbitzu ekosistemikoen...BC3 Policy Briefings: [2015-02] Nekazaritza sektoreko zerbitzu ekosistemikoen...
BC3 Policy Briefings: [2015-02] Nekazaritza sektoreko zerbitzu ekosistemikoen...
 
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...
 
Euskal herrirako-energia-eredu-iraunkor-baterantz
Euskal herrirako-energia-eredu-iraunkor-baterantzEuskal herrirako-energia-eredu-iraunkor-baterantz
Euskal herrirako-energia-eredu-iraunkor-baterantz
 
Diagnostikoaren gakoak eta Eszenatokiak.EcoEuskadi 2020-ko Idazkaritza Teknik...
Diagnostikoaren gakoak eta Eszenatokiak.EcoEuskadi 2020-ko Idazkaritza Teknik...Diagnostikoaren gakoak eta Eszenatokiak.EcoEuskadi 2020-ko Idazkaritza Teknik...
Diagnostikoaren gakoak eta Eszenatokiak.EcoEuskadi 2020-ko Idazkaritza Teknik...
 
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatzaJasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
 
Bideak bidezkoa behar du
Bideak bidezkoa behar duBideak bidezkoa behar du
Bideak bidezkoa behar du
 
2030erako Euskadiko BiodibertsitateEstrategia
2030erako Euskadiko BiodibertsitateEstrategia2030erako Euskadiko BiodibertsitateEstrategia
2030erako Euskadiko BiodibertsitateEstrategia
 
Klimari buruzko 2015eko Pariseko konferentziaren inguruko Adierazpen Instituz...
Klimari buruzko 2015eko Pariseko konferentziaren inguruko Adierazpen Instituz...Klimari buruzko 2015eko Pariseko konferentziaren inguruko Adierazpen Instituz...
Klimari buruzko 2015eko Pariseko konferentziaren inguruko Adierazpen Instituz...
 
Egoera-diagnostikoa ecoeuskadi2020-laburpena
Egoera-diagnostikoa ecoeuskadi2020-laburpenaEgoera-diagnostikoa ecoeuskadi2020-laburpena
Egoera-diagnostikoa ecoeuskadi2020-laburpena
 
Gasen surpenak.pdf
Gasen surpenak.pdfGasen surpenak.pdf
Gasen surpenak.pdf
 
Basoko biomasa energia sortzeko euskal ekimena
Basoko biomasa energia sortzeko euskal ekimenaBasoko biomasa energia sortzeko euskal ekimena
Basoko biomasa energia sortzeko euskal ekimena
 
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsaila
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsailaJasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsaila
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsaila
 
Eisko Jaurlaritaren Adierazpen Instituzionala larrialdi Klimatikoari buruz
Eisko Jaurlaritaren Adierazpen Instituzionala larrialdi Klimatikoari buruzEisko Jaurlaritaren Adierazpen Instituzionala larrialdi Klimatikoari buruz
Eisko Jaurlaritaren Adierazpen Instituzionala larrialdi Klimatikoari buruz
 
2011ko Ekobarometro soziala.pdf
2011ko Ekobarometro soziala.pdf2011ko Ekobarometro soziala.pdf
2011ko Ekobarometro soziala.pdf
 
Atmosferaren kutsadura kimikoa eta osasuna
Atmosferaren kutsadura kimikoa eta osasunaAtmosferaren kutsadura kimikoa eta osasuna
Atmosferaren kutsadura kimikoa eta osasuna
 
Hidrogenoaren Euskal Estrategia H2
Hidrogenoaren Euskal Estrategia H2Hidrogenoaren Euskal Estrategia H2
Hidrogenoaren Euskal Estrategia H2
 

More from BC3 - Basque Center for Climate Change

BC3 Policy Briefings [2016-01-Edizio berezia] : "Parisko hitzarmena: karbono...
 BC3 Policy Briefings [2016-01-Edizio berezia] : "Parisko hitzarmena: karbono... BC3 Policy Briefings [2016-01-Edizio berezia] : "Parisko hitzarmena: karbono...
BC3 Policy Briefings [2016-01-Edizio berezia] : "Parisko hitzarmena: karbono...BC3 - Basque Center for Climate Change
 
BC3 Policy Briefings [2016-01-Edición Especial : "La cumbre de París: el comi...
BC3 Policy Briefings [2016-01-Edición Especial : "La cumbre de París: el comi...BC3 Policy Briefings [2016-01-Edición Especial : "La cumbre de París: el comi...
BC3 Policy Briefings [2016-01-Edición Especial : "La cumbre de París: el comi...BC3 - Basque Center for Climate Change
 
BC3 Policy Briefings [2016-01-Special Issue]: "The Paris Summit: The beginnin...
BC3 Policy Briefings [2016-01-Special Issue]: "The Paris Summit: The beginnin...BC3 Policy Briefings [2016-01-Special Issue]: "The Paris Summit: The beginnin...
BC3 Policy Briefings [2016-01-Special Issue]: "The Paris Summit: The beginnin...BC3 - Basque Center for Climate Change
 
Los retos del Cambio Climático: Un largo camino hasta Paris/¿Evidencias? / ¿C...
Los retos del Cambio Climático: Un largo camino hasta Paris/¿Evidencias? / ¿C...Los retos del Cambio Climático: Un largo camino hasta Paris/¿Evidencias? / ¿C...
Los retos del Cambio Climático: Un largo camino hasta Paris/¿Evidencias? / ¿C...BC3 - Basque Center for Climate Change
 
El Dr. Agustín del Prado imparte charla “Por una alimentación saludable y cli...
El Dr. Agustín del Prado imparte charla “Por una alimentación saludable y cli...El Dr. Agustín del Prado imparte charla “Por una alimentación saludable y cli...
El Dr. Agustín del Prado imparte charla “Por una alimentación saludable y cli...BC3 - Basque Center for Climate Change
 
BC3 Policy Briefings: [2015-08] "La verdadera pérdida causada por las polític...
BC3 Policy Briefings: [2015-08] "La verdadera pérdida causada por las polític...BC3 Policy Briefings: [2015-08] "La verdadera pérdida causada por las polític...
BC3 Policy Briefings: [2015-08] "La verdadera pérdida causada por las polític...BC3 - Basque Center for Climate Change
 
BC3 Policy Briefings: [2015-07] European Biofuels Policy and Its contribution...
BC3 Policy Briefings: [2015-07] European Biofuels Policy and Its contribution...BC3 Policy Briefings: [2015-07] European Biofuels Policy and Its contribution...
BC3 Policy Briefings: [2015-07] European Biofuels Policy and Its contribution...BC3 - Basque Center for Climate Change
 
Klimagune Workshop 2015:¿Quién habla en nombre del cambio climático?, Max. Bo...
Klimagune Workshop 2015:¿Quién habla en nombre del cambio climático?, Max. Bo...Klimagune Workshop 2015:¿Quién habla en nombre del cambio climático?, Max. Bo...
Klimagune Workshop 2015:¿Quién habla en nombre del cambio climático?, Max. Bo...BC3 - Basque Center for Climate Change
 
Klimagune Workshop 2015: El periodismo antes el Cambio Climático: Diagnóstico...
Klimagune Workshop 2015: El periodismo antes el Cambio Climático: Diagnóstico...Klimagune Workshop 2015: El periodismo antes el Cambio Climático: Diagnóstico...
Klimagune Workshop 2015: El periodismo antes el Cambio Climático: Diagnóstico...BC3 - Basque Center for Climate Change
 
Distributional implications of carbon and environmental taxation a case study...
Distributional implications of carbon and environmental taxation a case study...Distributional implications of carbon and environmental taxation a case study...
Distributional implications of carbon and environmental taxation a case study...BC3 - Basque Center for Climate Change
 
Industrial and terrestrial carbon leakage under climate policy fragmentation
Industrial and terrestrial carbon leakage under climate policy fragmentationIndustrial and terrestrial carbon leakage under climate policy fragmentation
Industrial and terrestrial carbon leakage under climate policy fragmentationBC3 - Basque Center for Climate Change
 
Implicit and explicit carbon pricing of different instruments at the eu level
Implicit and explicit carbon pricing of different instruments at the eu levelImplicit and explicit carbon pricing of different instruments at the eu level
Implicit and explicit carbon pricing of different instruments at the eu levelBC3 - Basque Center for Climate Change
 
BC3 Policy Briefings: [2015-03] ¿Bajo qué condiciones es sostenible el bioeta...
BC3 Policy Briefings: [2015-03] ¿Bajo qué condiciones es sostenible el bioeta...BC3 Policy Briefings: [2015-03] ¿Bajo qué condiciones es sostenible el bioeta...
BC3 Policy Briefings: [2015-03] ¿Bajo qué condiciones es sostenible el bioeta...BC3 - Basque Center for Climate Change
 
BC3 Policy Briefings: [2015-03] Under what conditions is the bioethanol and b...
BC3 Policy Briefings: [2015-03] Under what conditions is the bioethanol and b...BC3 Policy Briefings: [2015-03] Under what conditions is the bioethanol and b...
BC3 Policy Briefings: [2015-03] Under what conditions is the bioethanol and b...BC3 - Basque Center for Climate Change
 
The Paris meeting: the vision of an international power utility (BC3 Summer ...
The Paris meeting: the vision of an international power utility  (BC3 Summer ...The Paris meeting: the vision of an international power utility  (BC3 Summer ...
The Paris meeting: the vision of an international power utility (BC3 Summer ...BC3 - Basque Center for Climate Change
 
The role of energy in mitigation of climate change (BC3 Summer School _July 2...
The role of energy in mitigation of climate change (BC3 Summer School _July 2...The role of energy in mitigation of climate change (BC3 Summer School _July 2...
The role of energy in mitigation of climate change (BC3 Summer School _July 2...BC3 - Basque Center for Climate Change
 
COP 21 and Spanish position on climate agreements (BC3 Summer School _July 2015)
COP 21 and Spanish position on climate agreements (BC3 Summer School _July 2015)COP 21 and Spanish position on climate agreements (BC3 Summer School _July 2015)
COP 21 and Spanish position on climate agreements (BC3 Summer School _July 2015)BC3 - Basque Center for Climate Change
 

More from BC3 - Basque Center for Climate Change (20)

BC3 Policy Briefings [2016-01-Edizio berezia] : "Parisko hitzarmena: karbono...
 BC3 Policy Briefings [2016-01-Edizio berezia] : "Parisko hitzarmena: karbono... BC3 Policy Briefings [2016-01-Edizio berezia] : "Parisko hitzarmena: karbono...
BC3 Policy Briefings [2016-01-Edizio berezia] : "Parisko hitzarmena: karbono...
 
BC3 Policy Briefings [2016-01-Edición Especial : "La cumbre de París: el comi...
BC3 Policy Briefings [2016-01-Edición Especial : "La cumbre de París: el comi...BC3 Policy Briefings [2016-01-Edición Especial : "La cumbre de París: el comi...
BC3 Policy Briefings [2016-01-Edición Especial : "La cumbre de París: el comi...
 
BC3 Policy Briefings [2016-01-Special Issue]: "The Paris Summit: The beginnin...
BC3 Policy Briefings [2016-01-Special Issue]: "The Paris Summit: The beginnin...BC3 Policy Briefings [2016-01-Special Issue]: "The Paris Summit: The beginnin...
BC3 Policy Briefings [2016-01-Special Issue]: "The Paris Summit: The beginnin...
 
Los retos del Cambio Climático: Un largo camino hasta Paris/¿Evidencias? / ¿C...
Los retos del Cambio Climático: Un largo camino hasta Paris/¿Evidencias? / ¿C...Los retos del Cambio Climático: Un largo camino hasta Paris/¿Evidencias? / ¿C...
Los retos del Cambio Climático: Un largo camino hasta Paris/¿Evidencias? / ¿C...
 
El Dr. Agustín del Prado imparte charla “Por una alimentación saludable y cli...
El Dr. Agustín del Prado imparte charla “Por una alimentación saludable y cli...El Dr. Agustín del Prado imparte charla “Por una alimentación saludable y cli...
El Dr. Agustín del Prado imparte charla “Por una alimentación saludable y cli...
 
BC3 Policy Briefings: [2015-08] "La verdadera pérdida causada por las polític...
BC3 Policy Briefings: [2015-08] "La verdadera pérdida causada por las polític...BC3 Policy Briefings: [2015-08] "La verdadera pérdida causada por las polític...
BC3 Policy Briefings: [2015-08] "La verdadera pérdida causada por las polític...
 
BC3 Policy Briefings: [2015-07] European Biofuels Policy and Its contribution...
BC3 Policy Briefings: [2015-07] European Biofuels Policy and Its contribution...BC3 Policy Briefings: [2015-07] European Biofuels Policy and Its contribution...
BC3 Policy Briefings: [2015-07] European Biofuels Policy and Its contribution...
 
Klimagune Workshop 2015:¿Quién habla en nombre del cambio climático?, Max. Bo...
Klimagune Workshop 2015:¿Quién habla en nombre del cambio climático?, Max. Bo...Klimagune Workshop 2015:¿Quién habla en nombre del cambio climático?, Max. Bo...
Klimagune Workshop 2015:¿Quién habla en nombre del cambio climático?, Max. Bo...
 
Klimagune Workshop 2015: El periodismo antes el Cambio Climático: Diagnóstico...
Klimagune Workshop 2015: El periodismo antes el Cambio Climático: Diagnóstico...Klimagune Workshop 2015: El periodismo antes el Cambio Climático: Diagnóstico...
Klimagune Workshop 2015: El periodismo antes el Cambio Climático: Diagnóstico...
 
Distributional implications of carbon and environmental taxation a case study...
Distributional implications of carbon and environmental taxation a case study...Distributional implications of carbon and environmental taxation a case study...
Distributional implications of carbon and environmental taxation a case study...
 
Industrial and terrestrial carbon leakage under climate policy fragmentation
Industrial and terrestrial carbon leakage under climate policy fragmentationIndustrial and terrestrial carbon leakage under climate policy fragmentation
Industrial and terrestrial carbon leakage under climate policy fragmentation
 
Efficiency losses from overlapping regulation of eu carbon emissions
Efficiency losses from overlapping regulation of eu carbon emissionsEfficiency losses from overlapping regulation of eu carbon emissions
Efficiency losses from overlapping regulation of eu carbon emissions
 
Implicit and explicit carbon pricing of different instruments at the eu level
Implicit and explicit carbon pricing of different instruments at the eu levelImplicit and explicit carbon pricing of different instruments at the eu level
Implicit and explicit carbon pricing of different instruments at the eu level
 
BC3 Policy Briefings: [2015-03] ¿Bajo qué condiciones es sostenible el bioeta...
BC3 Policy Briefings: [2015-03] ¿Bajo qué condiciones es sostenible el bioeta...BC3 Policy Briefings: [2015-03] ¿Bajo qué condiciones es sostenible el bioeta...
BC3 Policy Briefings: [2015-03] ¿Bajo qué condiciones es sostenible el bioeta...
 
BC3 Policy Briefings: [2015-03] Under what conditions is the bioethanol and b...
BC3 Policy Briefings: [2015-03] Under what conditions is the bioethanol and b...BC3 Policy Briefings: [2015-03] Under what conditions is the bioethanol and b...
BC3 Policy Briefings: [2015-03] Under what conditions is the bioethanol and b...
 
The Paris meeting: the vision of an international power utility (BC3 Summer ...
The Paris meeting: the vision of an international power utility  (BC3 Summer ...The Paris meeting: the vision of an international power utility  (BC3 Summer ...
The Paris meeting: the vision of an international power utility (BC3 Summer ...
 
International decision making process (BC3 Summer School _July 2015)
International decision making process (BC3 Summer School _July 2015)International decision making process (BC3 Summer School _July 2015)
International decision making process (BC3 Summer School _July 2015)
 
The role of energy in mitigation of climate change (BC3 Summer School _July 2...
The role of energy in mitigation of climate change (BC3 Summer School _July 2...The role of energy in mitigation of climate change (BC3 Summer School _July 2...
The role of energy in mitigation of climate change (BC3 Summer School _July 2...
 
Adapting to Sea Level Rise (BC3 Summer School _July 2015)
Adapting to Sea Level Rise (BC3 Summer School _July 2015)Adapting to Sea Level Rise (BC3 Summer School _July 2015)
Adapting to Sea Level Rise (BC3 Summer School _July 2015)
 
COP 21 and Spanish position on climate agreements (BC3 Summer School _July 2015)
COP 21 and Spanish position on climate agreements (BC3 Summer School _July 2015)COP 21 and Spanish position on climate agreements (BC3 Summer School _July 2015)
COP 21 and Spanish position on climate agreements (BC3 Summer School _July 2015)
 

BC3 Policy Briefings:[2015-03] Zer baldintzak behar dira guztiz euskadin ekoitzitako bioetanola eta biodiesela iraungarriak izan daitezen?

  • 1. Policy Briefings ZER BALDINTZAK BEHAR DIRA GUZTIZ EUSKADIN EKOITZITAKO BI- OETANOLA ETA BIODIESELA IRAUNGARRIAK IZAN DAITEZEN ? Agustin del Prado, Patricia Gallejones eta Guillermo Pardo B i o e r r e g a i e n e r r e g u l a z i o - testuingurua Erregai fosilak agortzen ari direla eta, petrolioaren eta bere deribatuen ordezko energia-iturriak garatu behar dira, neurri handi batean erregai konbentzionalek eragindako emisioen ondorio den ingurumenaren narriadura ere murriztuko dutenak. Testuinguru horretan, Europako Batzordeak (EB) iturri berriztagarrietatik datorren energia ekoizteko eta sustatzeko marko komuna finkatzen du Energia Berriztagarrien Zuzentarauan (2009/28/EE). Bertan derrigorrezko helburu nazionalak ezartzen dira iturri berriztagarrietatik sortutako energia-kuotari dagokionez energiaren azken kontsumo gordinean eta iturri berriztagarrietatik sortutako energia-kuotari dagokionez garraioaren sektorean. Esate baterako, 2020rako honako helburu hau jarri zuen energia berriztagarriei dagokienez: % 20 murriztea berotegi-efektuko gas-emisioak (BEG, CO2-eq-tan) % 20 hobetzea energia-eraginkortasuna Europako Batasuneko (EB) energiaren % 20 sortzea iturri berriztagarrietatik EBk, bestalde, hainbat iraungarritasun-irizpide definitu ditu aipatutako zuzentarauan nolabait ere ziurtatzeko bioerregaiak erabiltzean karbonoaren (C) aurrezki erreala bermatuko dela eta biodibertsitatea babestuko dela. Irizpide horiek betetzen dituzten bioerregaiek bakarrik jaso ahal izango dute gobernuaren laguntza, edo horiek bakarrik hartuko dira kontuan energia berriztagarrientzat finkatutako helburu nazionaletarako. Erregaien kalitateari buruzko zuzentarauaren arabera (2009/30/EE) bioerregaiei dagokienez hiru iraungarritasun-irizpide hartzen dira kontuan: -Bioerregaiek BEGen % 35eko aurrezkia lortu behar dute gutxienez, erregai fosilei dagokienez. Baldintza hori % 50era igotzen da 2017tik aurrera eta % 60ra 2018tik aurrera, baina ekoizpen-planta berrien kasuan bakarrik. Berotegi-efektuko gasen aurrezki horretan bioerregaiaren bizi-ziklo osoko emisio guztiak hartu behar dira kontuan, hau da, laborantzaren (nekazaritza-fasearen), prozesatze- fasearen eta garraioaren emisioak. -Bioerregaiak ezin dira sortu karbono-erreserba handiko lurretan, hala nola, hezegune edo basoetan. -Bioerregaiak ezin dira biodibertsitate handiko lurretako lehengaietatik eratorri, esate baterako, baso primarioetako edo biodibertsitate handiko larreetako lehengaietatik. 1. Txosten hau [Agustin del Prado, Patricia Gallejones eta Guillermo Pardo]1-k idatzi dute .[Basque Centre for Climate Change (BC3)].1 2. Honela aipatua: “del Prado,A., Gallejones, P.,Pardo, G.2015 “Zer baldintzak behar dira guztiz Euskadin ekoitzitako bioetanola eta biodiesela iraungarriak izan daitezen? ”, BC3 Policy Briefing Series 03-2015”. Basque Centre for Climate Change (BC3).Bilbo, España. PB 2015/ 03/ www.bc3research.org Puntu garrantzitsuak  Nekazaritzako ekoizpen-prozesuak, eta, batez ere, ongarrien kudeaketarekin zerikusia duenak, baldintzatu egiten du neurri handi batean bioerregaien ekoizpenaren ingurumen-inpaktuen zenbatespenaren ziurgabetasuna.  Bioerregaien ekoizpenaren inpaktuak kalkulatzeko gehien erabiltzen diren metodologiak ez dira behar bezain zehatzak ekoizpenaren laborantza-faserako.  Nitrogenodun ongarrien maneiuak eta laborantza-aldiko klimatologiak neurri handian eragiten dute oxido nitrosoaren emisioetan, eta bioerregaien ekoizpenean karbono-aztarnaren baldintzatzailerik handienak dira.  Ongarri organikoek karbonoaren aztarna gutxitzen laguntzen dute bioerregaien, hau da, gari-etanolaren eta koltza-dieselaren, ekoizpenean. Kontrapartida gisa, beste inpaktu batzuk areagotzen dituzte, hala nola, uraren kutsadura edo ekosistemen azidotzea.  Bioerregaien iraungarritasunari buruzko legedian ezarritako baldintza, hau da, erregai fosil baliokideari dagokionez berotegi- efektuko gasen % 35 gutxienez murriztea proposatzen duena (garia eta koltza erabilita etanola eta diesela ekoizten den kasurako), betetzeko probabilitateak nahiko txikiak dira nitratoekin kutsatzeko arriskuan dauden inguruetan ongarriei ezarritako egungo mugak direla-eta, eta, batez ere, ongarriztatze mineralaren kasuan.  Ongarriztatze organikoaren kasuan egia da probabilitate handiagoak daudela iraungarritasun-arau horiek betetzeko, baina lurzoruaren erabileraren gaineko inpaktu zuzena ongarriztatze minerala erabilitako laboreen kasuan baino handiagoa da.
  • 2. Lurraren erabileraren zeharkako aldaketak (ILUC), larreak eta basoak lur landu bihurtzearen ondorioz, arrisku bat dakar: bioerregaien hazkundearen ondorioz BEGen emisioan lor daitekeen aurrezkia bertan behera geratzekoa; izan ere, larreek eta basoek normalean CO2 ugari xurgartzen eta pilatzen dute. Hiru iraungarritasun-irizpide horiei bi zuzentarauetan (2009/28/EE, 2009/30/EE) ILUC arriskua murrizteko egindako beste aldaketa bat erantsi behar zaie. Alde horretatik, beraz, Europako Batzordeak hainbat lege-aldaketa proposatu ditu honako hau bermatzeko: -Lurraren erabileraren zeharkako aldaketak eragin ditzakeen emisioak erregai-hornitzaileen txostenetan eta EBko estatu kideen kuotetan sartu behar dira. Nola egingo da hori? Munduan izango diren BEGen kalkulua egitean kontuan izango da EBn zenbat lur erabiltzen den bioerregaiak sortzeko gizakiak elikatzeko eta pentsuak sortzeko erabili ordez. -Garraioaren sektorean iturri berriztagarrietatik sortutako energia-kuotari dagokionez EBko estatu kide bakoitzean finkatutako % 10eko helburuaren erdia baino ezingo da bete lehen belaunaldiko bioerregaien bidez (azukretik, olio-aletatik, eta abarretatik sortutakoa). Orobat, bigarren eta hirugarren belaunaldiko bioerregaiek gero eta garrantzi handiagoa izango dute. Bioerregai horiek elikagaien eta pentsuen laborantzarekin lehiatzen ez diren materialetatik sortzen dira (hiri-hondakinak, algak, eta abar). Metodologia berritzailea bioerregai-ekoizpena iraungarria den aztertzeko Policy briefing honetan laburbiltzen den kasu-azterketak oinarri dituen inguruneetan guztiz Euskadin, zehatz-mehatz Arabako toki jakin batean (Arabako Lautadan), azken 50 urteotako klima-baldintzetan ekoitzitako bioerregaien iraungarritasuna aztertu zen (etanolarena eta biodieselarena). Bioerregaiek EBren iraungarritasun-irizpideak betetzen dituztela frogatzeko gehien erabilitako bidea Europako Batasunak onartutako borondatezko eskemetan parte hartzea da (adib. Biograce). Gure azterketak beste metodologia bat planteatzen du ziurtapen-eskema horietan arrunki erabilitakoaren ordez. Oraintsuko ebidentzia zientifikoak adierazten du, esate baterako, labore energetikoetatik sortutako bioerregaien BEG emisioak, Cren aztarna deitzen denak, aldakortasun handia duela, hain zuzen ere, laborantza-fasean lurzoruan (nitrogenodun ongarriak erabili ondoren eta/edo materia organikoa lurzoruan mineralizatu ondoren) sortutako oxido nitroso gasa (N2O) delako era horretako bioerregai baten bizi-ziklo osoan aldakortasun eta garrantzi handiena duena; gas hori prozesu biologikoen bidez sortzen da, esate baterako, desnitrifikazio- eta nitrifikazio-prozesuen bidez. Nazioarteko ziurtapen-eskemek ez bezala, gure metodologiak nolabait ere gutxitu egin nahi ditu laborantza-fasean ingurumenean eragindako inpaktuen estimazioaren ziurgabetasunak, eta, esate baterako, laborantza-maneiuak, klima-baldintzek eta baldintza edafikoek inpaktu horietan (adib. N2O) eta laboreen errendimenduan dituzten eraginak hartzen ditu kontuan. Azterketa honetan honako galdera hauek sakondu nahi izan dira: Laborearen maneiu-baldintzak erabakigarriak al dira bioerregai baten iraungarritasuna edo iraungarritasunik eza finkatzeko? Ze probabilitate dago bioerregai horrek egungo eta etorkizuneko legerian ezarritako iraungarritasun-exijentziak betetzeko maneiuaren, klima-baldintzen eta lurzoru-motaren arabera? Zein dira bioerregai iraungarriaren ekoizpenak dituen mugak nitratoekin kutsatzeko arriskuan dauden eta, ondorioz, nitratoei buruzko zuzentarauak (91/676/EE) ezarritakoari ere jarraitu behar dioten inguruetan? Metodologia berritzailea garatu du BC3k azterketa honetarako eta BC3n bertan sortutako eredu matematiko agronomikoak integratzen ditu, hala nola SIMSNIC eredua (Gallejones et al., prentsan), bizi-zikloaren azterketaren baitan (Gallejones et al., prentsan). Guztiz BC3n garatutako SIMSNIC eredua (1. Irudia) gai da laborantza-fasean edo landa-fasean nahiko sendo aurreikusteko ongarrien maneiuak eta baldintza edafiko eta klimatologikoek ze eragin nagusi dituzten BEG emisioetan (adib. N2O), materia lehorraren, proteinaren eta olio ehunekoaren (garrantzitsua olio-laboreen kasuan: adib. koltza) hektareako nekazaritza-produktibitatean, eta uretan barreiatutako kutsaduraren edo euri azidoaren iragarle diren beste kutsatzaile batzuetan (uraren kasuan, adib. nitratoen lixibiazioa: NO3-; eta euri azidoaren kasuan, amoniakoa: NH3). SIMSNIC eredu erdi-enpirikoa da eta gariaren eta koltzaren txandaketako azterketa-eremu honetarako baliozkotu da. Ereduaren ohiko sarrerak honako hauek dira: lurzoruaren oinarrizko ezaugarriak (adib. testura), eguneroko meteorologia (tenperatura maximoa, tenperatura minimoa eta prezipitazioa) eta lurzoruen iraganeko eta egungo maneiua (adib. ongarri-mota, -data eta -dosia, ereintzaren data, laborantza-mota, ureztaketa, eta abar). Ereduak nitrogenoaren (N) zikloa eta balantze hidrikoa kalkulatzen ditu laborearen hazkuntza-egoera ezberdinetarako eta laboreen arteko aldietarako. Orobat, plantako ekoizpena erregulatzen duten prozesu biologiko eta fisiko-kimikoen gainean ere ingurumen-baldintzek izan dezaketen eragina simulatzen du, baita hainbat N motak (N2, N2O, NOx eta NO3-) sisteman dituen transformazioak eta sistematik irteteak ere. Azterketa hau ENERKROP proiektuaren esparruan kokatu behar da: Eredu agronomikoen garapena eta aplikazioa EAEko bioerregai-ekoizpenean ingurumenaren eta energiaren ebaluazioa egiteko. SAIOTEK programa (Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa; Eusko Jaurlaritza), eta Patricia Gallejonesen doktore- tesiaren zati bat da: “Mass-balance modeling and measurements to study GHG mitigation strategies using energy cropping systems under humid Mediterranean climate . ZER BALDINTZAK BEHAR DIRA GUZTIZ EUSKADIN EKOITZITAKO BIOETANOLA ETA BIODIESELA IRAUN- GARRIAK IZAN DAITEZEN ?
  • 3. Azterketa-kasua: etanola eta diesela garitik eta koltzatik eratorrita Aztertutako bioerregai-mota bakoitzak (gari-etanola eta koltza-diesela) bioenergiari buruzko zuzentarau jakin batean edota, esate bateko, nitratoei buruzko Europako zuzentarauan finkatutako iraungarritasun-baldintzak betetzeko edo ez betetzeko probabilitatea kuantifikatzeko Monte Carlo erako ziurgabetasun-azterketa egin zen, Arabako Lautadako azken 50 urte klimatologikoetarako ereduaren 1000 simulazio ezberdinetan oinarrituta. Koltza edo garia ekoizteko etapan gertatu ziren bioerregai-ekoizpenaren ziklo osoan aztertutako ingurumen-inpakturik handienak. Lurzorutik sortutako NO2 emisioak izan ziren, neurri handi batean ongarri-motak eta -dosiak eta klimatologiak eraginda, karbono- aztarnaren inpaktuaren iturri nagusiak. Nahiz eta gure azterlanean kalkulatutako BEG emisioak koltzatik eratorritako dieselari buruzko gaur egungo azterketetan hautemandako batez bestekoak baino apur bat handiagoak diren, emisio horiek aztertutako emisio-mailaren barruan daude. Garitik eratorritako etanolaren kasuan, gure kalkuluak nazioarteko hainbat azterlanetan adierazitako batez bestekoaren barruan daude. Gure kasuan bioerregaien ekoizpena, energiaren ikuspegitik, lehengai fosiletatik eratorritako gasolinaren edo dieselaren ekoizpena baino efizienteagoa izan zen (2. Irudia). Dena den, landako maneiu-baldintza jakinetan bakarrik eta urte klimatologikoaren arabera murriztu zuten bioerregaiek bere eragina C aztarnan erregai fosilei dagokienez (3. Irudia). Esate baterako, ongarri mineral asko erabilita sortutako bioerregaiek (adib. 200 Kg N/ha urteko, nitrato amonikoa, 3. kasua 3. irudian) inpaktu handiagoa eragingo lukete BEG emisioan, eta % 40 eta % 70 batean, gutxi gorabehera, bioetanolarekin eta biodieselarekin, hurrenez hurren (3. irudia: goitik beherako marraren eta 3 zenbakia duen kurbaren gurutzaketa). Kontuan hartuta azterketa-eremuaren zati bat nitratoekin kutsatzeko arriskuan dagoen inguru bat izan daitekeela eta, hortaz, nekazaritzako lanetatik eratorritako nitratoen ondorioz uraren kutsadura dela-eta arriskuan dagoen inguru izendatutakoen gainean jarduteko planean jasotako legedia jarraitu behar duela (bertan, besteak beste, nitrogenodun ongarrien, mineralen nahiz organikoen, erabilera 170 Kg N/ urteko mugatzen da), pentsa genezake eremu horretako egungo ongarriztatze-baldintzak aipatutako muga horretatik hurbil daudela segur aski. Ongarri mineralak erabiltzen diren kasuetan (adib. nitrato amonikoa edo urea), C aztarnak onera egingo luke kasu gehienetan erregai fosilekin alderatuta, baina Energia Berriztagarrien Europako Zuzentarauan finkatutako iraungarritasun-irizpidea bakarrik beteko litzateke, erregai fosil baliokidearekin alderatuta berotegi efektuko gasen % 35eko murrizketa proposatzen duena, alegia, ureadun ongarrien kasuan eta % 30 eta % 40 batean, gutxi gorabehera, etanolarekin eta biodieselarekin, hurrenez hurren (3. irudia) . ZER BALDINTZAK BEHAR DIRA GUZTIZ EUSKADIN EKOITZITAKO BIOETANOLA ETA BIODIESELA IRAUNGARRIAK IZAN DAITEZEN ? Azterketa hau ENERKROP proiektuaren esparruan kokatu behar da: Eredu agronomikoen garapena eta aplikazioa EAEko bioerregai-ekoizpenean ingurumena- ren eta energiaren ebaluazioa egiteko. SAIOTEK programa (Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa; Eusko Jaurlaritza), eta Patricia Gallejonesen doktore-tesiaren zati bat da: “Mass-balance modeling and measurements to study GHG mitigation strategies using energy cropping systems under humid Medi- terranean climate . 1. irudia. SIMSNIC ereduaren interfazea erakusten duen irudia 2. irudia. Ingurumen-inpaktu erlatiboak (BEG emisioak ezik) bioetanol eta biodiesel ekoizpenaren bizi-zikloan zehar, bioerregaiaren laborantza-faseko maneiu-inguruneari (ongarriztatzean) eginiko inpaktu-kategoria bakoitzean, inpaktu handieneko erregai fosil baliokideak (% 100ekin adierazita) duenaren aldean.
  • 4. Organikoki ongarriztatutako labore horietatik eratorritako bioerregaiek erakutsi zuten ongarriztatze mineraleko ingurunetakoek baino aukera handiagoa zutela Energia Berriztagarrien Europako Zuzentarauaren iraungarritasun-irizpidea betetzeko. Alde negatiboa da ingurumen- galera handiagoak eragin zituztela ahalmen azidotzailea duten gasetan eta uraren kutsaduran, eta azalera handiagoa behar izan zutela bioerregai-kopuru bera ekoizteko (2. irudia). Minda injektatzeak, lurzoruan aplikatzeko neurri tekniko gisa, nabarmen murriztuko lituzke NH3ren lurrunketagatiko inpaktuak (adib. azidotzea), eta, gainera, eutrofizazioaren gaineko inpaktua gutxiaraz lezake, bai eta lurraren erabilerarekiko lehia ere. Azken oharrak Gure kasu zehatzean bioerregaien ekoizpenak lehengai fosiletatik eratorritako erregaiek baino askoz ere inpaktu handiagoa eragin zuen uraren kutsadurari dagokionez eta, gainera, –garrantzi handia du– lurzoruaren erabilerarengatik lehia handiagoa. Halaber, biodieselaren kasuan, lurzoruaren azidotzeari lotutako inpaktuak erregai fosilenak (diesela) baino handiagoak izan ziren (2. irudia). Informazio honen arabera ezinbestekoa da, elikagaien ekoizpenarekin lehiatzea saihesteko, hori ez bada ere azterketa honen gaia, labore energetikoak nekazaritzaren eta ekologiaren ikuspegitik baliorik ez duten lurzoruetan ereitea eta, sustatzen badira, kontuan izatea ez dela BEG emisioak murrizteko izango. Nabarmendu behar da laborantza-faseko ongarrien maneiua bioerregaiaren ingurumenaren gaineko inpaktu handiagoaren edo txikiagoaren funtsezko baldintzatzailea izan zela. Nazioarteko borondatezko eskemetan proposatutako metodologietan ez lirateke islatuko aipatutako alde horiek. Analisi- eta ziurgabetasun-teknika ezberdinak baliatzen dituen gure metodologiaren bidez kuantifikatu ahal izan ditugu Euskadin ekoitzitako bioerregai batek Energia Berriztagarrien Europako Zuzentarauak ezarritako iraungarritasun-baldintzak betetzeko izango lituzkeen probabilitateak. Gainera, erakutsi ahal izan dugu nitratoei buruzko zuzentarauak zer-nolako eragina izan dezakeen erregaien ekoizpenak eragindako ingurumen-inpaktu ezberdinetan. Ikuspegi integratu honi esker gehiago egin ahal izango da aurrera ezagutzan, eta, gainera, ingurumenaren gaineko bigarren mailako inpaktu gutxiagorekin BEGen emisioak murriztera eraman gaitzaketen irtenbide praktiko eta errealistak eskain ditzakegu. Azterketa honetan sortutako informazioak eskaintzen dituen emaitzak baliagarriak izan daitezke bioenergiari, nekazaritzari eta nitratoen zuzentarauari buruzko politiken diseinu estrategikoan. Ikerketa honetako emaitzak garrantzitsuak izan daitezke bioenergiaren kudeaketa-politika publikoarentzat. Ikuspegi honen azken helburua da baldintza optimoak finkatzea ekoizpen-kate osoa Euskadin izango duten bioenergia sortzeko sistemak ezartzeari dagokionez . Erreferentziak Gallejones, P. , Aizpurua A. , Ortuzar-Iragorri,M.A. and del Prado, A. prentsan. Development of a new model for the simulation of N2O emissions: a case-study on wheat cropping systems under humid Mediterranean climate. Mitigation And Adaptation Strategies For Global Change. DOI (10. 1007/s11027-014-9563-6). Gallejones P., Pardo G., Aizpurua A., del Prado A. 2015. Life cycle assessment of first-generation biofuels using a nitrogen crop model. Science of the Total Environment.1, 1191–1201. (doi:10.1016/j.scitotenv.2014.10.061). ZER BALDINTZAK BEHAR DIRA GUZTIZ EUSKADIN EKOITZITAKO BIOETANOLA ETA BIODIESELA IRAUNGARRIAK IZAN DAITEZEN ? BC3 Policy Briefing Series-en argitalpena Mikel González-Eguino eta Eleja Ojearen lana izan da. Txosten honetan adierazitako iritziak txostenaren egileen erantzukizuna dira, eta ez dute zertan Basque Centre for Climate Change (BC3) zentroaren jarrera adierazi. BC3 Policy Briefing txostenak Interneten eskuragarri daude: http://www.bc3research.org/policybriefings BC3 Policy Briefings txostenei buruzko kontsultetarako: : E-mail: mikel.gonzalez@bc3research.org edo elena.ojea@bc3research.org 3. irudia. Ebaluatutako ingurune ezberdinetan etanol eta biodiesel ekoizpenean isuriko diren BEGen probabilitate metatua. NA: amonio nitratoz ongarriztatua. Urea: ureaz ongarriztatua. Goitik beherako marrek murriztutako emisioen % 35 eta % 50 adierazten dute, erregai fosilari dagokionez. Puntuz egindako kurbek mindez ongarriztatutako inguruneak irudikatzen dituzte.