3. ZALDUONDOKO HISTORIA Arabako inauteri ospetsuenak da. Protagonista Markitos da, gaitz eta pena guztiak ordezkatzen dituen panpina. Miel Otxinen antzerako papera betetzen du. Markitos asto gainean doa eta denek dute ikusteko aukera. Maskarada bat eginez, Markitos denen aurrean akusatzen dute, eta mementu berean kondenatu, zutoinean sartu eta erre. Ekitaldia aurrera eraman ahal izateko traje beltzez janzten duten panpina da Markitos; izan ere, zaila bailitzateke estuasun guzti horietatik iragan gura duen herritarra aurkitzea. Eta, jakina, festara doazenak nahi duten erara dibertitzen dira, ondo lan egiten duen jendea. 30 bat pertsonaik osatzen dute Zalduondoko herrian ospatzen den inauteria.