SlideShare a Scribd company logo
1 of 33
ADIMENA
1. Zer da adimena?
2. Adimenaren analisi faktoriala:
    2.1.Spearman
    2.2.Thurstone
    2.3.Guilford
3. Adimenaren ikuspegi ebolutiboa: Piaget
4. Problemen ebazpena
5. Adimenaren neurketa
6. Herentzia vs. Ingurunea
7. Adimen urritasuna eta adimen aberastasuna
Gaitasun multzoa da, ez gaitasun bakarra.
Definizio asko:
1.   “Adimena pentsamendu abstrakturako ahalmena da“ TERMAN (1921)
2.   “Adimena erantzun onak asmatzeko ahalmena da, egiaren edo gertaeren
     ikuspuntutik“. THORNDIKE, (1921)
3.   “Adimena ikaskuntza, edo norbera ingurua moldatzen ikasteko ahalmena
     da“. COLVIN, (1921)
4.   “Adimena nerbio-sistemaren aldagarritasun orokorra da“, PINTNER, (1921)
5.   Adimena asmo jakin batekin iharduteko, razionalki pentsatzeko eta
     inguruarekin eraginkortasunez erlazonatzeko ahalmena da“. WECHSLER.
     (1944)
6.   “Adimena ingurura moldatzeko ahalmena da“. PIAGET, (1952)
7.   “Adimena norbanakoaren ahalmena mundua ulertzeko, eta bere erronkei
     aurre egiteko, da“ . WECHSLER, (1975)
8.   “Adimena ditugun ezagutzei ahalik eta etekin aberatsena ateratzean datza“.
     DEAVILA ETA DUNCAN, (1985)
   Eredu honek arrakasta handia izan zuen mende
    honen erdira arte.
   Adimena faktorez osaturik dago. Faktore
    horiek aurkitzea du helburu.
   Testetan ematen diren erantzunak aztertu
    ostean, erantzun horien oinarrian dauden
    faktoreak bereizten dira.
   Spearman, Thurstone eta Guilford ordezkaririk
    garrantzitsuenak.
   Adimenak bi faktore osatzen dute.
   Maila altuenean “g” faktorea edo faktore
    orokorra dago, hau da edozein iharduera
    gauzatzeko beharrezkoa den adimen orokorra.
   Honen azpian 7 goi mailako faktore.
   Goi mailako faktore bakoitzak euki ditzake
    barne beste faktore primarioak.
   Ad: Hitza faktoreak hitz ulermena V eta hitz
    jarioa W har ditzake. Hitz ulermena V ulermen
    sintaktikoa V1 eta ulermen semantikoa V2
SPEARMAN
                  Faktore orokorra                                “g”




                                                                                      Pertzepzio
                                                               Arrazona.




                                                                                      Psikomot.
                                                                           Oroimena
                                     Zenbakia
                                                    Espazioa
                             Hitza
             Goi mailako




                                                                                           a
             faktoreak




                           V1 W1
Faktore                                         N              S1 S2 S3 R                 I D Er Es Eg M ABI.
                           V2 W2
primarioak
   Ados agertzen da Spearmanekin adimenak
    egitura faktoriala zuela esatearekin.
   Ez zuen onartu, berriz, “g” faktore orokorra.
   Berak ez du proposatuko adimenaren eredu
    hierarkikorik.
   Oinarrizko 7 abilidade edo gaitasun bereizi
    zituen:
1. Batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak
   egiteko azkartasuna eta zehaztasuna.
2.Baldintza berezietara moldatzen diren hitzak
  gogora ekartzeko erraztasuna.
3. Ideiak hitz bihurtzeko gaitasuna.
4. Oroimena
5. Arrazonamendu induktiboa
6. Figuren bidez lekualdatze espazialak
   identifikatzeko gaitasuna
7. Marrazkien bidez antzekotasunak eta
   Adimena 120 kuboz osaturiko prisma
    angeluzuzenaz irudikatzen du.
   Hiru dimentsio nagusi bereizten ditu:
       operazioak
       edukiak
       emaitzak
   Adimenaren ikusmolde ebolutiboa edo
   Gizaki jaioberriak erreflexu batzuk
    baino ez ditu. Erreflexuak jokabide-
    unitate sinpleena da. Jaiotzatikoak
    dira. Nagusiak zurgatzea, oratzea
    eta herresta ibiltzea dira.
   Erreflexu bilduma mugatu horietatik
    abiatuz, eraikizten ditu haurrak bere
    adimen eta ezagutza guztia.
   Erreflexu guztiak ez dira berdin bilakatuko
    baina inportanteenak adimenaren eraikuntzarako
    aldatzen diren erreflexuak dira.
   Oratze-erreflexua eredugarria da. Haurraren
    eskugaina ukituz gero, haurrak eskua itxiko du.
    Hori da oratze-ereflexua.
   1. hilabetean aldatu ez arren, pixkanaka
    erantzun automatiko hori borondatzeko
    jokabidea bihurtzen da.
   Hasierako erreflexuak eskema bat sorrarazi du.


   Eskema ekintza-sail antolatua eta
    errepikagarria da. Haurrak beste edozein objetu
    hartzean, modu berean egingo du.

   Adimenaren garapena eskema berriak eraikitzean
    datza. Eskemak ez dira finkoak, aldatuz doaz.
    Hasieran praktikoak dira eta geroago sinbolikoak.
   Ibilbide honetan 3 aldi nagusi:


    Aldi   sentsomotorea
    Operazio   zehatzen aldia
    Operazio   formalen aldia
   Bizitzako hasierako bi urteak.
   Bertan sentitzera eta egitera- mugitzera
    mugatzen da haurra; ez du baliabiderik
    informazioa interpretatu eta koordinatzeko.
   Adimena praktikoa da. Hiru lorpen nagusi:
     Zentzumen desberdinen koordinazioa aurrean objetua
      izanik (ad: ikusmena eta ukimena). 8 hilabete
      inguruan.
     Helburuen eta bitartekoen arteko bereizketa. 15
      hilabete inguruan ekintza adimenduak. Eskuaz ezin
      badu, makila erabiliko du jostailua hartzeko.
     Objetuaren iraunkortasuna. 18 hilabetetik aurrera
      nahiz eta objetua bistatik desagertu objetua
   2 urtetik 12 urtera zabaltzen da aldi hau.
   Bi azpialdi:.
       2 urtetik 7urtera :intuiziozko pentsamenduak eta
        errepresentazioak.
         Ez da beharrezkoa objetua aurrean izatea.
         Era sinbolikoan objetua agertzen da bere errepresentazioan.
          Eredugarriena : hizkuntza.
         Beste errepresentazio-moduak: imitazioa, jolasa eta
          marrazketa.
         Hiru ezaugarri: animismoa, artifizialtasuna eta
          egozentrismoa.
       7 urtetik 12 urtera: pentsamendu zehatzak. Aurrean
        dituen objetuak sailkatu, antolatu eta bildu egiten ditu
        haurrak.Mundua sailkatzen eta antolatzen du (a>b eta b>c,
   12 urtetik aurrera.
   Objetuak aurrean egon barik, gaztea operazioak egiteko
    gai da.
   Pentsamendu formala agertzen da: gauzen presentzia ez
    da behar eta hitzez zein sinbolo matematikoez
    baliatzen da.
   Gauzatzeke baina gauzagarri den edozertaz
    arrazoitzeko ahalmena da.
   Baldintzazko perpausetan oinarritzen da. Subjektua gai
    da ondorioak ateratzeko.
   Hizkuntza tresna indartsu.
   Operazio formalen aldiak pentsamenduaren heldutasuna
    seinalatzen du.
   Hiru aldi hauetan adimena garatzen da
    faktore multzo bati esker:
       1.Nerbio sistemaren heldutasuna. Haurrak nerbio
        sistema heredatzen du eta gero garatu behar du
        ariketa fisikoen bidez.
       2.Errealitatearekin harremanetan jartzea.
        Objetuak manipulatuz lortzen du hau.
       3.Sozializazioa. Helduengatik eta perekoengandik
        gauza asko ikasten ditu haurrak. Imitazioa eta
        hizkuntza baliabide nagusiak dira.
       Faktoreon arteko oreka behar da.
   Adimena ez da problemen ebazpena bakarrik
    baina problemen ebazpena adimenezko
    iharduera eskatzen du.
   Jokabide adimendua zertan datzan aztertu
    ostean bi erantzun proposatu dituzte
    psikologoek:
       Thorndike    problemak entsaiu-errore
        metodoaz ebazten dira.
       Gestalt     bat-bateko ulermena eta osagaien
        berrantolatze esanguratsuak derrigorrezko
        baldintzak dira problemak ebazteko.
   ALFRED BINET (1857-1911) adimena neurtu
    zuen lehenengoz. Haurrak bere adinekiko
    aurreratuak ala atzeratuak ziren jakin bahi
    zuen. Haurren adimen maila zehaztuko zuen
    proba asmatu zuen.
   BINET-SIMONen eskala zen emaitza.
    Iharduera desberdinak agertzen ziren eta 2
    urte edo gehiagoko aldea zegoenean adinaren
    eta adimen mailaren artean atzerapena
    diagnoskikatzen zen.
   Binet- Simon en eskala TERMAN (1877-1956)
    Stanford unibertsitateko psikoloak eraberritu
    zuen STANFORD-BINET deituriko proba berria
    sortuz.
   Bertan adimen-kozientea (IK) ateratzen da
   STERNek adin-mentalaren kontzeptua sortu
    zuen.
   IK=adin mentala/adin kronologikoa X 100
   160 edo gehiago         jeinua
   140-159      supergaitua
   120-139      goi-mailako adimena
   110-119 adimen disdiratsua
   90-109 normala
   80- 89 motela
   70-79 atzeratu arina
   60-69 atzeratua
   50-59 atzeratu larria
   25-49 ergela
   0-24   idiota
   EEBBetan testek lortu zuten arrakastarik
    handiena, derrigorrezko hezkuntza
    ezarpenarekin batera, eskola porrota
    fenomenoa agertu baitzen.
   Testen erabilpen sistematikoa hasi zen.
   Faktore kulturalak direla eta etorkinen
    emaitzak deigarriak ( %84 atzeratuak).
   Ideologia arrazistak direla eta, estirilizazioak
    egin ziren.
   Lehen Munduko Gerratean militar pertsonala
    sailkatzeko erabili ziren testak.
   Aplikazioaren arabera: indibidualak edo kolektiboak
   Neurgaiaren arabera: adimen orokorrekoak edo
    gaitasun berezikoak
   Adinaren arabera: haurrentzat edo helduentzat
   Subjektuaren ezaugarrien arabera: erabilpen
    orokorrekoak edo talde berezietarakoak
   Planteatzen duten iharduera-motaren arabera:
    idatziz edo beste eragiketa batzuen bidez egin
    beharrekoak
   Ez dago adimenaren definizio argia eta
    bakarra; zer gaude, ba neurtzen?
   Test batzuek azken emaitza baino ez dute
    kontuan hartzen, eta adimenaren alde
    koalitatiboa?, pertsonak egin duen prozesua
    emaitza ateratzeko?
   Testak kulturak kutsaturik daude. Bestela,
    zergatik agertzen dira hain emaitza eskasak
    etorkinen artean?
   Jendeari etiketa jarri ahal zaio CI-ren
    arabera. Testak desberdintasunak zentzu
    negatiboan nabarmentzeko erabil daitezke.
   Herentziak ala inguruneak erabakitzen du
    adimena?
   Heredagarritasuna GALTON-ek defendatu
    zuen. Geroago JENSEN-ek defendatu zuen
    IKaren aldakortasunaren %80-85era genei
    zor zaiela.


   Oso zaila da ikerketa batean bereiztea
    herentziaren eta inguruaren eraginak.
   Ikerketarako informazio-iturriak:
    adopzioen    ondorioak
    bikiei   egindako jarraipenak
    anormaltasunaren    heredagarrien
     ikerketak
   IKari dagokionez, antzekotasun handiagoa dago
    haur adoptatu eta euren guraso biologikoen
    artean adoptatu duten gurasoenekoa baino.

   Biki monozigotikoen IKetan koerlazio oso altua
    dago nahiz eta banaturik heziak izan.

   Anormaltasun heredagarrien kasuetan, lotura
    estuak azalarazi dituzte akats kromosomiko eta
    adimenaren ezintasun batzuen artean.
   Zalantza barik herentziak zerikusi handia dauka
    inteligentzian, baina inguruak zer-motatako eragina du?

   Bestelako ikerketek frogatu dute:
     Familia bereko partaideek IK antzekoagoa daukate
      elkarrekin bizi izan direnean.
     Lehen hilabeteetako elikadura oso funtsezkoa dela
      adimenaren garapenean.
     Familiaren tamainak eta jaiotza-ordenak ere erlazioa
      daukatela adimenarekin (atentzio gehiago eskuratzea
      izango litzateke eraginaren arrazoia).
     Gurasoen lanbideak seme-alaben adimen-
      kozientearekin positiboki erlazionatzen da.
   Adimenaren gutxiegitasuna da. Ikaren eskalan
    80tik beherako puntuazioa dagokie.
   Atzerapen mentala adimen testetan
    batasbestekoaren azpiko puntuazioa eta bizitzara
    moldatzeko ezintasunagatik ezaugarritzen dira.
    Populazioaren % 1-3 dira
   Sailkapena:    arinak (atzeratuen %80)
                  neurrizkoak (%12)
                  larriak (%7)
                   sakonak (%1)
   Adimen urritasunaren arrazoiak izan
    daitezke:
       Biologikoak:
         Gene errezesiben nahasteak
         Kromosomen kalteak
         Infekzioak, intoxikazioak, traumatismoak
       Ingurunekoak :
         Ingurune kulturala eta familiarra.
         Desnutrizioa, osasun-zainketen falta
         Estimulazio eza, ikaskuntzarako giro eskasa
   Adimen testetan 140tik gorako puntuazioa
    duenean pertsona adimentsu edo adimen
    aberatsekoa edota supergaitua deritzo.
   Abantailak badituzte ere (sentikortasun,
    irudimen, abstrakzio maila bizkorragoak),
    egoera psikologiko berezia sufritu ahal dute
    (depresioa, marjinazioa, moldatze-falta...)
   Ez dago adostasunik zer-nolako heziketa jaso
    behar duten zehazterakoan: aparteko eskoletan,
    heziketa pertsonalizatua, hezkuntza sistema
    normalean baina adimen adinari dagokion mailan...
   Jeinutasunera ailegatzeko ez da nahiko adimen
    supergaituaren jabe izatea. Honetaz gain, beste
    ezagugarri batzuk ere behar dira:
       sentikortasuna
       pentsamendu independientea, originaltasuna
       ahalegin etengabea
       lanerako motibazioa
       autoestimu altua


     Adimentsua         izateak ez du bermatzen
        jeinutasuna.
   Adimenaz baino adimenez hitz egin
    behar dugu.

   Adimen emozionala barne sartu behar
    da definizioan (sentimenduen kontrola).

   Berdefinitu behar da adimenaren
    kontzeptua bestelako gaitasunak ere
    kontuan hartzeko.

More Related Content

Similar to 4. adimena ppt

5. unitatea nortasuna definitiboa
5. unitatea nortasuna definitiboa5. unitatea nortasuna definitiboa
5. unitatea nortasuna definitiboaetxebazter
 
25 gaiak euskaraz
25 gaiak euskaraz25 gaiak euskaraz
25 gaiak euskarazJota Cuatro
 
GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN
GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZENGURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN
GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZENAnjaritoi Urnieta
 
Adimen emozionala
Adimen emozionalaAdimen emozionala
Adimen emozionalalilyfilo
 
Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan
Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroanArazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan
Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroanxuastenea
 
Trafikoa 2011 eu_mshp13-ud gurasoak lh_gurasoen bilera 2_mjiturralde mgil etal
Trafikoa 2011 eu_mshp13-ud gurasoak lh_gurasoen bilera 2_mjiturralde mgil etalTrafikoa 2011 eu_mshp13-ud gurasoak lh_gurasoen bilera 2_mjiturralde mgil etal
Trafikoa 2011 eu_mshp13-ud gurasoak lh_gurasoen bilera 2_mjiturralde mgil etalpatxigalarraga
 
Mac Intyre - Hitzaldiko aurkezpena euskaraz
Mac Intyre - Hitzaldiko aurkezpena euskarazMac Intyre - Hitzaldiko aurkezpena euskaraz
Mac Intyre - Hitzaldiko aurkezpena euskarazemun10
 
Adimen emozionala
Adimen emozionalaAdimen emozionala
Adimen emozionalaorbeamaia
 
Trafikoa 2011 eu_mshp06-ud 10-12urte_neuk aukeratzen dut_mjiturralde mgil etal
Trafikoa 2011 eu_mshp06-ud 10-12urte_neuk aukeratzen dut_mjiturralde mgil etalTrafikoa 2011 eu_mshp06-ud 10-12urte_neuk aukeratzen dut_mjiturralde mgil etal
Trafikoa 2011 eu_mshp06-ud 10-12urte_neuk aukeratzen dut_mjiturralde mgil etalpatxigalarraga
 
Abilezi trebetasunak
Abilezi trebetasunakAbilezi trebetasunak
Abilezi trebetasunakana lopez
 
2. pertzepzioa aurkezpena
2. pertzepzioa aurkezpena2. pertzepzioa aurkezpena
2. pertzepzioa aurkezpenaxuastenea
 
Emozioetan barrena igeri eginez alioliak
Emozioetan barrena igeri eginez alioliakEmozioetan barrena igeri eginez alioliak
Emozioetan barrena igeri eginez alioliakGanuzasil
 
10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)Equipoa754
 
10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)Equipoa754
 

Similar to 4. adimena ppt (20)

Adimena
AdimenaAdimena
Adimena
 
5. unitatea nortasuna definitiboa
5. unitatea nortasuna definitiboa5. unitatea nortasuna definitiboa
5. unitatea nortasuna definitiboa
 
25 gaiak euskaraz
25 gaiak euskaraz25 gaiak euskaraz
25 gaiak euskaraz
 
GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN
GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZENGURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN
GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN
 
Adimen emozionala
Adimen emozionalaAdimen emozionala
Adimen emozionala
 
Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan
Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroanArazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan
Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan
 
Adimen Urrit
Adimen UrritAdimen Urrit
Adimen Urrit
 
Adimen emozionala
 Adimen emozionala Adimen emozionala
Adimen emozionala
 
NORTASUNA
NORTASUNANORTASUNA
NORTASUNA
 
Trafikoa 2011 eu_mshp13-ud gurasoak lh_gurasoen bilera 2_mjiturralde mgil etal
Trafikoa 2011 eu_mshp13-ud gurasoak lh_gurasoen bilera 2_mjiturralde mgil etalTrafikoa 2011 eu_mshp13-ud gurasoak lh_gurasoen bilera 2_mjiturralde mgil etal
Trafikoa 2011 eu_mshp13-ud gurasoak lh_gurasoen bilera 2_mjiturralde mgil etal
 
Mac Intyre - Hitzaldiko aurkezpena euskaraz
Mac Intyre - Hitzaldiko aurkezpena euskarazMac Intyre - Hitzaldiko aurkezpena euskaraz
Mac Intyre - Hitzaldiko aurkezpena euskaraz
 
Adimen emozionala
Adimen emozionalaAdimen emozionala
Adimen emozionala
 
Trafikoa 2011 eu_mshp06-ud 10-12urte_neuk aukeratzen dut_mjiturralde mgil etal
Trafikoa 2011 eu_mshp06-ud 10-12urte_neuk aukeratzen dut_mjiturralde mgil etalTrafikoa 2011 eu_mshp06-ud 10-12urte_neuk aukeratzen dut_mjiturralde mgil etal
Trafikoa 2011 eu_mshp06-ud 10-12urte_neuk aukeratzen dut_mjiturralde mgil etal
 
Hezkuntza Psikologia
Hezkuntza PsikologiaHezkuntza Psikologia
Hezkuntza Psikologia
 
Zer da adimena
Zer da adimenaZer da adimena
Zer da adimena
 
Abilezi trebetasunak
Abilezi trebetasunakAbilezi trebetasunak
Abilezi trebetasunak
 
2. pertzepzioa aurkezpena
2. pertzepzioa aurkezpena2. pertzepzioa aurkezpena
2. pertzepzioa aurkezpena
 
Emozioetan barrena igeri eginez alioliak
Emozioetan barrena igeri eginez alioliakEmozioetan barrena igeri eginez alioliak
Emozioetan barrena igeri eginez alioliak
 
10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)
 
10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)
 

More from Fernando Antolín Galindo

INSTITUTO DE FP DE LA CONSTRUCCIÓN -BIZKAIA
INSTITUTO DE FP DE LA CONSTRUCCIÓN -BIZKAIAINSTITUTO DE FP DE LA CONSTRUCCIÓN -BIZKAIA
INSTITUTO DE FP DE LA CONSTRUCCIÓN -BIZKAIAFernando Antolín Galindo
 
Estimulación del lenguaje infantil. recopilación de juegos
Estimulación del lenguaje infantil. recopilación de juegosEstimulación del lenguaje infantil. recopilación de juegos
Estimulación del lenguaje infantil. recopilación de juegosFernando Antolín Galindo
 
Info sti sistemas de telecomunicaciones e informáticos
Info sti sistemas de telecomunicaciones e informáticosInfo sti sistemas de telecomunicaciones e informáticos
Info sti sistemas de telecomunicaciones e informáticosFernando Antolín Galindo
 
Info lacc laboratorio de análisis y control de calidad
Info lacc laboratorio de análisis y control de calidadInfo lacc laboratorio de análisis y control de calidad
Info lacc laboratorio de análisis y control de calidadFernando Antolín Galindo
 
Info asir administración de sistemas informáticos en red
Info asir administración de sistemas informáticos en redInfo asir administración de sistemas informáticos en red
Info asir administración de sistemas informáticos en redFernando Antolín Galindo
 

More from Fernando Antolín Galindo (20)

INSTITUTO DE FP DE LA CONSTRUCCIÓN -BIZKAIA
INSTITUTO DE FP DE LA CONSTRUCCIÓN -BIZKAIAINSTITUTO DE FP DE LA CONSTRUCCIÓN -BIZKAIA
INSTITUTO DE FP DE LA CONSTRUCCIÓN -BIZKAIA
 
Dbh 4 tutore eta ikasle
Dbh 4 tutore eta ikasleDbh 4 tutore eta ikasle
Dbh 4 tutore eta ikasle
 
INFORMATIKA GRADUA
INFORMATIKA GRADUAINFORMATIKA GRADUA
INFORMATIKA GRADUA
 
Notas de corte eus2016(sin prion)
Notas de corte eus2016(sin prion)Notas de corte eus2016(sin prion)
Notas de corte eus2016(sin prion)
 
Notas de corte. cast 2016 sin prion
Notas de corte. cast 2016 sin prionNotas de corte. cast 2016 sin prion
Notas de corte. cast 2016 sin prion
 
Estimulación del lenguaje infantil. recopilación de juegos
Estimulación del lenguaje infantil. recopilación de juegosEstimulación del lenguaje infantil. recopilación de juegos
Estimulación del lenguaje infantil. recopilación de juegos
 
Halloween juego interactivo
Halloween juego interactivoHalloween juego interactivo
Halloween juego interactivo
 
Info tl transporte y logística
Info tl transporte y logísticaInfo tl transporte y logística
Info tl transporte y logística
 
Info sti sistemas de telecomunicaciones e informáticos
Info sti sistemas de telecomunicaciones e informáticosInfo sti sistemas de telecomunicaciones e informáticos
Info sti sistemas de telecomunicaciones e informáticos
 
Info lcb laboratorio clínico y biomédico
Info lcb laboratorio clínico y biomédicoInfo lcb laboratorio clínico y biomédico
Info lcb laboratorio clínico y biomédico
 
Info lacc laboratorio de análisis y control de calidad
Info lacc laboratorio de análisis y control de calidadInfo lacc laboratorio de análisis y control de calidad
Info lacc laboratorio de análisis y control de calidad
 
Info daw desarrollo de aplicaciones web
Info daw desarrollo de aplicaciones webInfo daw desarrollo de aplicaciones web
Info daw desarrollo de aplicaciones web
 
Info af administración y finanzas
Info af administración y finanzasInfo af administración y finanzas
Info af administración y finanzas
 
Info asir administración de sistemas informáticos en red
Info asir administración de sistemas informáticos en redInfo asir administración de sistemas informáticos en red
Info asir administración de sistemas informáticos en red
 
Itzulpengintza eta interpretaritza
Itzulpengintza eta interpretaritzaItzulpengintza eta interpretaritza
Itzulpengintza eta interpretaritza
 
Biotecnologia
BiotecnologiaBiotecnologia
Biotecnologia
 
DANTZERTI
DANTZERTIDANTZERTI
DANTZERTI
 
Nota prensaministerio 28_abril
Nota prensaministerio 28_abrilNota prensaministerio 28_abril
Nota prensaministerio 28_abril
 
Nota prensacrue 28_abril
Nota prensacrue 28_abrilNota prensacrue 28_abril
Nota prensacrue 28_abril
 
Puertas abiertas 2016 Colegio Zabalburu
Puertas abiertas 2016 Colegio ZabalburuPuertas abiertas 2016 Colegio Zabalburu
Puertas abiertas 2016 Colegio Zabalburu
 

4. adimena ppt

  • 2. 1. Zer da adimena? 2. Adimenaren analisi faktoriala: 2.1.Spearman 2.2.Thurstone 2.3.Guilford 3. Adimenaren ikuspegi ebolutiboa: Piaget 4. Problemen ebazpena 5. Adimenaren neurketa 6. Herentzia vs. Ingurunea 7. Adimen urritasuna eta adimen aberastasuna
  • 3. Gaitasun multzoa da, ez gaitasun bakarra. Definizio asko: 1. “Adimena pentsamendu abstrakturako ahalmena da“ TERMAN (1921) 2. “Adimena erantzun onak asmatzeko ahalmena da, egiaren edo gertaeren ikuspuntutik“. THORNDIKE, (1921) 3. “Adimena ikaskuntza, edo norbera ingurua moldatzen ikasteko ahalmena da“. COLVIN, (1921) 4. “Adimena nerbio-sistemaren aldagarritasun orokorra da“, PINTNER, (1921) 5. Adimena asmo jakin batekin iharduteko, razionalki pentsatzeko eta inguruarekin eraginkortasunez erlazonatzeko ahalmena da“. WECHSLER. (1944) 6. “Adimena ingurura moldatzeko ahalmena da“. PIAGET, (1952) 7. “Adimena norbanakoaren ahalmena mundua ulertzeko, eta bere erronkei aurre egiteko, da“ . WECHSLER, (1975) 8. “Adimena ditugun ezagutzei ahalik eta etekin aberatsena ateratzean datza“. DEAVILA ETA DUNCAN, (1985)
  • 4. Eredu honek arrakasta handia izan zuen mende honen erdira arte.  Adimena faktorez osaturik dago. Faktore horiek aurkitzea du helburu.  Testetan ematen diren erantzunak aztertu ostean, erantzun horien oinarrian dauden faktoreak bereizten dira.  Spearman, Thurstone eta Guilford ordezkaririk garrantzitsuenak.
  • 5. Adimenak bi faktore osatzen dute.  Maila altuenean “g” faktorea edo faktore orokorra dago, hau da edozein iharduera gauzatzeko beharrezkoa den adimen orokorra.  Honen azpian 7 goi mailako faktore.  Goi mailako faktore bakoitzak euki ditzake barne beste faktore primarioak.  Ad: Hitza faktoreak hitz ulermena V eta hitz jarioa W har ditzake. Hitz ulermena V ulermen sintaktikoa V1 eta ulermen semantikoa V2
  • 6. SPEARMAN Faktore orokorra “g” Pertzepzio Arrazona. Psikomot. Oroimena Zenbakia Espazioa Hitza Goi mailako a faktoreak V1 W1 Faktore N S1 S2 S3 R I D Er Es Eg M ABI. V2 W2 primarioak
  • 7. Ados agertzen da Spearmanekin adimenak egitura faktoriala zuela esatearekin.  Ez zuen onartu, berriz, “g” faktore orokorra.  Berak ez du proposatuko adimenaren eredu hierarkikorik.  Oinarrizko 7 abilidade edo gaitasun bereizi zituen:
  • 8. 1. Batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak egiteko azkartasuna eta zehaztasuna. 2.Baldintza berezietara moldatzen diren hitzak gogora ekartzeko erraztasuna. 3. Ideiak hitz bihurtzeko gaitasuna. 4. Oroimena 5. Arrazonamendu induktiboa 6. Figuren bidez lekualdatze espazialak identifikatzeko gaitasuna 7. Marrazkien bidez antzekotasunak eta
  • 9. Adimena 120 kuboz osaturiko prisma angeluzuzenaz irudikatzen du.  Hiru dimentsio nagusi bereizten ditu:  operazioak  edukiak  emaitzak
  • 10. Adimenaren ikusmolde ebolutiboa edo  Gizaki jaioberriak erreflexu batzuk baino ez ditu. Erreflexuak jokabide- unitate sinpleena da. Jaiotzatikoak dira. Nagusiak zurgatzea, oratzea eta herresta ibiltzea dira.  Erreflexu bilduma mugatu horietatik abiatuz, eraikizten ditu haurrak bere adimen eta ezagutza guztia.
  • 11. Erreflexu guztiak ez dira berdin bilakatuko baina inportanteenak adimenaren eraikuntzarako aldatzen diren erreflexuak dira.  Oratze-erreflexua eredugarria da. Haurraren eskugaina ukituz gero, haurrak eskua itxiko du. Hori da oratze-ereflexua.  1. hilabetean aldatu ez arren, pixkanaka erantzun automatiko hori borondatzeko jokabidea bihurtzen da.
  • 12. Hasierako erreflexuak eskema bat sorrarazi du.  Eskema ekintza-sail antolatua eta errepikagarria da. Haurrak beste edozein objetu hartzean, modu berean egingo du.  Adimenaren garapena eskema berriak eraikitzean datza. Eskemak ez dira finkoak, aldatuz doaz. Hasieran praktikoak dira eta geroago sinbolikoak.
  • 13. Ibilbide honetan 3 aldi nagusi: Aldi sentsomotorea Operazio zehatzen aldia Operazio formalen aldia
  • 14. Bizitzako hasierako bi urteak.  Bertan sentitzera eta egitera- mugitzera mugatzen da haurra; ez du baliabiderik informazioa interpretatu eta koordinatzeko.  Adimena praktikoa da. Hiru lorpen nagusi:  Zentzumen desberdinen koordinazioa aurrean objetua izanik (ad: ikusmena eta ukimena). 8 hilabete inguruan.  Helburuen eta bitartekoen arteko bereizketa. 15 hilabete inguruan ekintza adimenduak. Eskuaz ezin badu, makila erabiliko du jostailua hartzeko.  Objetuaren iraunkortasuna. 18 hilabetetik aurrera nahiz eta objetua bistatik desagertu objetua
  • 15. 2 urtetik 12 urtera zabaltzen da aldi hau.  Bi azpialdi:.  2 urtetik 7urtera :intuiziozko pentsamenduak eta errepresentazioak.  Ez da beharrezkoa objetua aurrean izatea.  Era sinbolikoan objetua agertzen da bere errepresentazioan. Eredugarriena : hizkuntza.  Beste errepresentazio-moduak: imitazioa, jolasa eta marrazketa.  Hiru ezaugarri: animismoa, artifizialtasuna eta egozentrismoa.  7 urtetik 12 urtera: pentsamendu zehatzak. Aurrean dituen objetuak sailkatu, antolatu eta bildu egiten ditu haurrak.Mundua sailkatzen eta antolatzen du (a>b eta b>c,
  • 16. 12 urtetik aurrera.  Objetuak aurrean egon barik, gaztea operazioak egiteko gai da.  Pentsamendu formala agertzen da: gauzen presentzia ez da behar eta hitzez zein sinbolo matematikoez baliatzen da.  Gauzatzeke baina gauzagarri den edozertaz arrazoitzeko ahalmena da.  Baldintzazko perpausetan oinarritzen da. Subjektua gai da ondorioak ateratzeko.  Hizkuntza tresna indartsu.  Operazio formalen aldiak pentsamenduaren heldutasuna seinalatzen du.
  • 17. Hiru aldi hauetan adimena garatzen da faktore multzo bati esker:  1.Nerbio sistemaren heldutasuna. Haurrak nerbio sistema heredatzen du eta gero garatu behar du ariketa fisikoen bidez.  2.Errealitatearekin harremanetan jartzea. Objetuak manipulatuz lortzen du hau.  3.Sozializazioa. Helduengatik eta perekoengandik gauza asko ikasten ditu haurrak. Imitazioa eta hizkuntza baliabide nagusiak dira.  Faktoreon arteko oreka behar da.
  • 18. Adimena ez da problemen ebazpena bakarrik baina problemen ebazpena adimenezko iharduera eskatzen du.  Jokabide adimendua zertan datzan aztertu ostean bi erantzun proposatu dituzte psikologoek:  Thorndike problemak entsaiu-errore metodoaz ebazten dira.  Gestalt bat-bateko ulermena eta osagaien berrantolatze esanguratsuak derrigorrezko baldintzak dira problemak ebazteko.
  • 19. ALFRED BINET (1857-1911) adimena neurtu zuen lehenengoz. Haurrak bere adinekiko aurreratuak ala atzeratuak ziren jakin bahi zuen. Haurren adimen maila zehaztuko zuen proba asmatu zuen.  BINET-SIMONen eskala zen emaitza. Iharduera desberdinak agertzen ziren eta 2 urte edo gehiagoko aldea zegoenean adinaren eta adimen mailaren artean atzerapena diagnoskikatzen zen.
  • 20. Binet- Simon en eskala TERMAN (1877-1956) Stanford unibertsitateko psikoloak eraberritu zuen STANFORD-BINET deituriko proba berria sortuz.  Bertan adimen-kozientea (IK) ateratzen da  STERNek adin-mentalaren kontzeptua sortu zuen.  IK=adin mentala/adin kronologikoa X 100
  • 21. 160 edo gehiago jeinua  140-159 supergaitua  120-139 goi-mailako adimena  110-119 adimen disdiratsua  90-109 normala  80- 89 motela  70-79 atzeratu arina  60-69 atzeratua  50-59 atzeratu larria  25-49 ergela  0-24 idiota
  • 22. EEBBetan testek lortu zuten arrakastarik handiena, derrigorrezko hezkuntza ezarpenarekin batera, eskola porrota fenomenoa agertu baitzen.  Testen erabilpen sistematikoa hasi zen.  Faktore kulturalak direla eta etorkinen emaitzak deigarriak ( %84 atzeratuak).  Ideologia arrazistak direla eta, estirilizazioak egin ziren.  Lehen Munduko Gerratean militar pertsonala sailkatzeko erabili ziren testak.
  • 23. Aplikazioaren arabera: indibidualak edo kolektiboak  Neurgaiaren arabera: adimen orokorrekoak edo gaitasun berezikoak  Adinaren arabera: haurrentzat edo helduentzat  Subjektuaren ezaugarrien arabera: erabilpen orokorrekoak edo talde berezietarakoak  Planteatzen duten iharduera-motaren arabera: idatziz edo beste eragiketa batzuen bidez egin beharrekoak
  • 24. Ez dago adimenaren definizio argia eta bakarra; zer gaude, ba neurtzen?  Test batzuek azken emaitza baino ez dute kontuan hartzen, eta adimenaren alde koalitatiboa?, pertsonak egin duen prozesua emaitza ateratzeko?  Testak kulturak kutsaturik daude. Bestela, zergatik agertzen dira hain emaitza eskasak etorkinen artean?  Jendeari etiketa jarri ahal zaio CI-ren arabera. Testak desberdintasunak zentzu negatiboan nabarmentzeko erabil daitezke.
  • 25. Herentziak ala inguruneak erabakitzen du adimena?  Heredagarritasuna GALTON-ek defendatu zuen. Geroago JENSEN-ek defendatu zuen IKaren aldakortasunaren %80-85era genei zor zaiela.  Oso zaila da ikerketa batean bereiztea herentziaren eta inguruaren eraginak.
  • 26. Ikerketarako informazio-iturriak: adopzioen ondorioak bikiei egindako jarraipenak anormaltasunaren heredagarrien ikerketak
  • 27. IKari dagokionez, antzekotasun handiagoa dago haur adoptatu eta euren guraso biologikoen artean adoptatu duten gurasoenekoa baino.  Biki monozigotikoen IKetan koerlazio oso altua dago nahiz eta banaturik heziak izan.  Anormaltasun heredagarrien kasuetan, lotura estuak azalarazi dituzte akats kromosomiko eta adimenaren ezintasun batzuen artean.
  • 28. Zalantza barik herentziak zerikusi handia dauka inteligentzian, baina inguruak zer-motatako eragina du?  Bestelako ikerketek frogatu dute:  Familia bereko partaideek IK antzekoagoa daukate elkarrekin bizi izan direnean.  Lehen hilabeteetako elikadura oso funtsezkoa dela adimenaren garapenean.  Familiaren tamainak eta jaiotza-ordenak ere erlazioa daukatela adimenarekin (atentzio gehiago eskuratzea izango litzateke eraginaren arrazoia).  Gurasoen lanbideak seme-alaben adimen- kozientearekin positiboki erlazionatzen da.
  • 29. Adimenaren gutxiegitasuna da. Ikaren eskalan 80tik beherako puntuazioa dagokie.  Atzerapen mentala adimen testetan batasbestekoaren azpiko puntuazioa eta bizitzara moldatzeko ezintasunagatik ezaugarritzen dira. Populazioaren % 1-3 dira  Sailkapena: arinak (atzeratuen %80) neurrizkoak (%12) larriak (%7) sakonak (%1)
  • 30. Adimen urritasunaren arrazoiak izan daitezke:  Biologikoak:  Gene errezesiben nahasteak  Kromosomen kalteak  Infekzioak, intoxikazioak, traumatismoak  Ingurunekoak :  Ingurune kulturala eta familiarra.  Desnutrizioa, osasun-zainketen falta  Estimulazio eza, ikaskuntzarako giro eskasa
  • 31. Adimen testetan 140tik gorako puntuazioa duenean pertsona adimentsu edo adimen aberatsekoa edota supergaitua deritzo.  Abantailak badituzte ere (sentikortasun, irudimen, abstrakzio maila bizkorragoak), egoera psikologiko berezia sufritu ahal dute (depresioa, marjinazioa, moldatze-falta...)  Ez dago adostasunik zer-nolako heziketa jaso behar duten zehazterakoan: aparteko eskoletan, heziketa pertsonalizatua, hezkuntza sistema normalean baina adimen adinari dagokion mailan...
  • 32. Jeinutasunera ailegatzeko ez da nahiko adimen supergaituaren jabe izatea. Honetaz gain, beste ezagugarri batzuk ere behar dira:  sentikortasuna  pentsamendu independientea, originaltasuna  ahalegin etengabea  lanerako motibazioa  autoestimu altua  Adimentsua izateak ez du bermatzen jeinutasuna.
  • 33. Adimenaz baino adimenez hitz egin behar dugu.  Adimen emozionala barne sartu behar da definizioan (sentimenduen kontrola).  Berdefinitu behar da adimenaren kontzeptua bestelako gaitasunak ere kontuan hartzeko.