SlideShare a Scribd company logo
1 of 28
ERRAUSKIN PRINTZEA
Errauskin Printzeak ez zuen printzea ematen,
kakanarrua, pekatsua, zikina eta argala baitzen.
Hiru anaia kankailuak eta iletsuak zituen,
beti iseka eta barre egiten ziotenak.
Beti diskotekan egoten ziren haien emaztegaiak
ziren printzesa batzuekin.
Beti diskotekan egoten ziren haien emaztegaiak ziren
printzesa batzuekin.
Eta Errauskin Printze koitadua,
berriz, beti etxean, haiek
zikindutakoa garbitu eta garbitu, jo
eta ke.
Ai! –Nire anaiak bezain indartsua eta iletsua banintz!
–pentsatzen zuen, lanean leher eginda, sutondoan.
BIZEPS
KREMA
Larunbat gau batean, galtzerdi batzuk garbitzen ari zela,
maitagarri zikin bat erori zen tximiniatik behera.
-Zure desio guztiak beteko ditut –
esan zion maitagarriak.
-Tingo, Tongo, Tangoa, lata huts hau
auto bat izango da!
-Kira, Kera, Kara, zuzen-zuzen diskotekara joango zara!
-Honek ez du balio! –esan zuen maitagarriak.
-Arratoi behatz eta
herensuge begi, zure
arropa zarpailak bihur
daitezela janzki.
-Alajaina! –Ez nuen
espero horrelakorik! –
esan zuen maitagarriak.
-Orain zure desiorik handiena beteko dut. Indartsu-
indartsua eta iletsu-iletsua izango zara!
Eta... Bai izan ere!
Errauskin handikote
eta iletsu egin zen.
-Hau marka! –esan zuen
maitagarriak-; berriro
huts egin dut, baina
ziur nago apurtuko
dela sorginkeria
gauerdia iristean.
Inolaz ere ez zitzaion Errauskin Printzeari burutik pasa,
maitagarriaren hutsegite haren ondorioz, tximino handi eta
iletsua zenik.
Izan ere, hain eder ikusten zuen bere burua!
Eta azkar-azkar abiatu zen diskotekara. Autoa oso txikia
zen; hala ere, jakin izan zuen probetxua ateratzen.
Baina, printzeen diskoteka hartara iristean... Hura arazoa!
Hain handikotea zen, ez baitzen atetik pasatzen.
Eta etxera autobusez itzultzea erabaki zuen.
Geltokian oso printzesa ederra aurkitu zuen.
-Zein ordutan pasatzen da autobusa? –galdetu
Zorionez, une hartan, hamabiak jo zuten eta
Errauskin Printzeak bere lehengo itxura hartu
zuen.
Printzesak uste izan zuen Printzeak salbatu egin zuela,
tximino iletsu hura uxatuz.
-Egon! Zaude pixka batean! –egin zion oihu Printzesak, baina
Errauskin Printzea hain lotsatia zen, korrika hasia zen
ordurako.Eta zalaparta hartan... Baita galtzak galdu ere!
Printzesa hura nor izango
eta... Euroeder Printzesa
aberatsa eta polita
suertatu zen.
Eta bandoa jarri zuen
galtza horien
jabea topatu
nahian.
Lurralde urruneko printzeak ere ahalegindu ziren
prakak janzten, baina galtzak bihurritu egiten ziren
eta inork ez zuen lortzen.
Espero bezala, Errauskin Printzearen
anaiak han ari ziren borrokan galtzak
janzteko asmoan.
-Berak jantzi ditzala! –agindu
zuen Printzesak, Errauskin
Printzea seinalatuz.
-Txepel honek ezin izango ditu jantzi –egiten zioten burla
anaiek.
...Baina, lortu zuen! Euroeder Printzesak bere maitasuna
deklaratu zion segituan.
Eta horrela, Errauskin Printzea Euroeder
Printzesarekin ezkondu zen eta zoriontsuak eta
aberatsak izan ziren sekulorun sekulotan.
Euroeder Printzesak maitagarriarekin hitz egin
zuen hiru anaia iletsuei buruz...
Maitagarriak neskame bihurtu zituen hiru
anaiak. Eta aurrerantzean, sekulorun sekulotan
etxeko lan guztiak egitea egokitu zitzaien.
Itziar
Amaia
Araceli
Itzulpena: Araceli Pereda, Itziar Bergara, Amaia Urteaga
Ahotsa: Amaia Urteaga
Muntaia: Araceli Pereda, Itziar Bergara, Amaia Urteaga
R ikastaroa – Irale-Gasteiz - 2003
Itzulpena: Araceli Pereda, Itziar Bergara, Amaia Urteaga
Ahotsa: Amaia Urteaga
Muntaia: Araceli Pereda, Itziar Bergara, Amaia Urteaga
R ikastaroa – Irale-Gasteiz - 2003
Errauskin printzea td

More Related Content

More from ignacioaldekoa1 (19)

Zuhaitza td
Zuhaitza tdZuhaitza td
Zuhaitza td
 
Txanogorritxo
TxanogorritxoTxanogorritxo
Txanogorritxo
 
Oroimenik gabeko eguzkia
Oroimenik gabeko eguzkiaOroimenik gabeko eguzkia
Oroimenik gabeko eguzkia
 
Nire nebatxoa
Nire nebatxoaNire nebatxoa
Nire nebatxoa
 
Neska ikustezina td
Neska ikustezina tdNeska ikustezina td
Neska ikustezina td
 
Madlenka td
Madlenka tdMadlenka td
Madlenka td
 
Lolo untxi ezberdina td
Lolo untxi ezberdina tdLolo untxi ezberdina td
Lolo untxi ezberdina td
 
Lola mantalaren plana
Lola mantalaren planaLola mantalaren plana
Lola mantalaren plana
 
Lehoia eta kilkerra
Lehoia eta kilkerraLehoia eta kilkerra
Lehoia eta kilkerra
 
Katarroa zuen maitagarria td
Katarroa zuen maitagarria tdKatarroa zuen maitagarria td
Katarroa zuen maitagarria td
 
Ines aldrebes td
Ines aldrebes tdInes aldrebes td
Ines aldrebes td
 
Ile kixkur
Ile kixkurIle kixkur
Ile kixkur
 
Hostoa eta urretxindora4
Hostoa eta urretxindora4Hostoa eta urretxindora4
Hostoa eta urretxindora4
 
Guztiak du bukaera
Guztiak du bukaeraGuztiak du bukaera
Guztiak du bukaera
 
Espagetiak susirentzat td
Espagetiak susirentzat tdEspagetiak susirentzat td
Espagetiak susirentzat td
 
Erraldoi berekoia
Erraldoi berekoiaErraldoi berekoia
Erraldoi berekoia
 
Beti maiteko zaitut
Beti maiteko zaitutBeti maiteko zaitut
Beti maiteko zaitut
 
Belea eta emakumea td
Belea eta emakumea tdBelea eta emakumea td
Belea eta emakumea td
 
Arturo eta klementina
Arturo eta klementinaArturo eta klementina
Arturo eta klementina
 

Errauskin printzea td

  • 2.
  • 3. Errauskin Printzeak ez zuen printzea ematen, kakanarrua, pekatsua, zikina eta argala baitzen.
  • 4. Hiru anaia kankailuak eta iletsuak zituen, beti iseka eta barre egiten ziotenak.
  • 5. Beti diskotekan egoten ziren haien emaztegaiak ziren printzesa batzuekin. Beti diskotekan egoten ziren haien emaztegaiak ziren printzesa batzuekin.
  • 6. Eta Errauskin Printze koitadua, berriz, beti etxean, haiek zikindutakoa garbitu eta garbitu, jo eta ke.
  • 7. Ai! –Nire anaiak bezain indartsua eta iletsua banintz! –pentsatzen zuen, lanean leher eginda, sutondoan. BIZEPS KREMA
  • 8. Larunbat gau batean, galtzerdi batzuk garbitzen ari zela, maitagarri zikin bat erori zen tximiniatik behera.
  • 9. -Zure desio guztiak beteko ditut – esan zion maitagarriak. -Tingo, Tongo, Tangoa, lata huts hau auto bat izango da! -Kira, Kera, Kara, zuzen-zuzen diskotekara joango zara!
  • 10. -Honek ez du balio! –esan zuen maitagarriak.
  • 11. -Arratoi behatz eta herensuge begi, zure arropa zarpailak bihur daitezela janzki. -Alajaina! –Ez nuen espero horrelakorik! – esan zuen maitagarriak. -Orain zure desiorik handiena beteko dut. Indartsu- indartsua eta iletsu-iletsua izango zara!
  • 12. Eta... Bai izan ere! Errauskin handikote eta iletsu egin zen. -Hau marka! –esan zuen maitagarriak-; berriro huts egin dut, baina ziur nago apurtuko dela sorginkeria gauerdia iristean.
  • 13. Inolaz ere ez zitzaion Errauskin Printzeari burutik pasa, maitagarriaren hutsegite haren ondorioz, tximino handi eta iletsua zenik. Izan ere, hain eder ikusten zuen bere burua!
  • 14. Eta azkar-azkar abiatu zen diskotekara. Autoa oso txikia zen; hala ere, jakin izan zuen probetxua ateratzen.
  • 15. Baina, printzeen diskoteka hartara iristean... Hura arazoa! Hain handikotea zen, ez baitzen atetik pasatzen.
  • 16. Eta etxera autobusez itzultzea erabaki zuen. Geltokian oso printzesa ederra aurkitu zuen. -Zein ordutan pasatzen da autobusa? –galdetu
  • 17. Zorionez, une hartan, hamabiak jo zuten eta Errauskin Printzeak bere lehengo itxura hartu zuen. Printzesak uste izan zuen Printzeak salbatu egin zuela, tximino iletsu hura uxatuz.
  • 18. -Egon! Zaude pixka batean! –egin zion oihu Printzesak, baina Errauskin Printzea hain lotsatia zen, korrika hasia zen ordurako.Eta zalaparta hartan... Baita galtzak galdu ere!
  • 19. Printzesa hura nor izango eta... Euroeder Printzesa aberatsa eta polita suertatu zen. Eta bandoa jarri zuen galtza horien jabea topatu nahian.
  • 20.
  • 21. Lurralde urruneko printzeak ere ahalegindu ziren prakak janzten, baina galtzak bihurritu egiten ziren eta inork ez zuen lortzen.
  • 22. Espero bezala, Errauskin Printzearen anaiak han ari ziren borrokan galtzak janzteko asmoan. -Berak jantzi ditzala! –agindu zuen Printzesak, Errauskin Printzea seinalatuz.
  • 23. -Txepel honek ezin izango ditu jantzi –egiten zioten burla anaiek. ...Baina, lortu zuen! Euroeder Printzesak bere maitasuna deklaratu zion segituan.
  • 24. Eta horrela, Errauskin Printzea Euroeder Printzesarekin ezkondu zen eta zoriontsuak eta aberatsak izan ziren sekulorun sekulotan.
  • 25. Euroeder Printzesak maitagarriarekin hitz egin zuen hiru anaia iletsuei buruz...
  • 26. Maitagarriak neskame bihurtu zituen hiru anaiak. Eta aurrerantzean, sekulorun sekulotan etxeko lan guztiak egitea egokitu zitzaien.
  • 27. Itziar Amaia Araceli Itzulpena: Araceli Pereda, Itziar Bergara, Amaia Urteaga Ahotsa: Amaia Urteaga Muntaia: Araceli Pereda, Itziar Bergara, Amaia Urteaga R ikastaroa – Irale-Gasteiz - 2003 Itzulpena: Araceli Pereda, Itziar Bergara, Amaia Urteaga Ahotsa: Amaia Urteaga Muntaia: Araceli Pereda, Itziar Bergara, Amaia Urteaga R ikastaroa – Irale-Gasteiz - 2003