SlideShare a Scribd company logo
1 of 18
IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika
ARTE-HEZKUNTZA
LEHEN HEZKUNTZAKO 2.ZIKLORAKO
BALIABIDEAK
ZER AURKITUKO DUT HEMEN?
Lan honetan zehar, plastikako klasean erabili ahal izateko
eskulanak aurkituko dituzu. Lehen Hezkuntzako 2.Ziklorako
pentsatuak daude, baina beste maila batzuetarako ere baliagarriak
izan daitezke.
Eskulanak gehienek material ezberdinen berrerabilpena dute
helburu. Material hauek, edozeinek bere etxean aurki ditzakeenak
dira.
Antolaketari dagokionez, erabiliko ditugun materialaren arabera
sailkatuta daude, adibidez; botoiekin egindako gauzak, komuneko
kartoizko tutuekin egindakoak, txotxekin eta abar.
ZIKLOKO HELBURUAK
 Plastika-baliabide eta -teknika desberdinak erabiliz adieraztea
eta komunikatzea.
 Ekoizpen artistiko kolektiboak egitea modu kooperatiboan.
 Konfiantza izatea eta saiatua izatea ekoizpen-artistiko
pertsonalak egiteko orduan.
 Norbere eta besteen ekoizpenak errespetatzea eta iritzi kritikoa
adieraztea.
ZIKLOKO GUTXIENEKO HELBURUAK
1. Norberaren eta besteen ekoizpenak errespetatzea.
2. Saiatua izatea ekoizpenak burutzerakoan.
3. Plastika-teknika desberdinak erabiltzea.
4. Norbere ekoizpenen bidez zerbait adierazteko gai izatea.
IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika
BOTOIEKIN EGINDAKO ESKULANAK
Botoiekin egindako egutegia
ZER BEHAR DUGU?
 Marko bat
 oihal puska bat
 kola
 txintxetak
 botoiak
 feltroa
NOLA EGITEN DA?
- Lehenengo markoa forratuko dugu aukeratu dugun oihalarekin.
- Ondoren, zenbakiak kartulina batean inprimatuko ditugu eta
IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika
banaka moztuko ditugu.
- Botoi bakoitzean zenbaki bat itsatsiko dugu.
- Kontuan izan 7 zutabe eta 6 ilara egin behar dituzula botoiekin
eta hilabetearen izena jartzeko tokia utzi behar duzula, beraz, joan
zaitez frogak egiten itsatsi aurretik.
- Botoiak non kokatuko dituzun erabaki duzunean, marka ezazu
errotuladore batekin dagokion tokia.
- Botoi bakoitzaren atzealdean txintxeta bat itsatsi.
- Azkenik, dena muntatu:hilabetearen izena, asteko egunak eta
zenbakiak.
- Markoaren atzealdean gutun-azal bat itsatsi dezakezu sobratzen
diren hilabete eta zenbakiak gordetzeko.
IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika
Botoiekin egindako katilua
ZER BEHAR DUGU?
 Kolore eta forma ezberdinetako botoiak
 Kola gardena
 Aluminiozko papera
 Ontzia edo katilu handi bat (molde bezala erabiliko duguna)
NOLA EGITEN DA?
1- Ontziaren barrualdea aluminiozko paperarekin bildu
2- Beheko aldean kola jarri eta hasi botoiak itsasten, bata
bestearen ondoan.
3- Ontziaren barrualde guztia botoiez bete.
4- Ontzia nahi dugun tamainakoa denean, forma ezberdina
duten botoiak hartu eta azken ilara bat osatu hauekin, hori
izango baita ontziaren bukaera.
5- Utzi kola ondo lehortzen.
6- Jarri kola botoi guztien gainean, hobeto itsasteko, eta
hatzarekin igurtzi, horrela ontzia erresistenteagoa izango da.
7- Aluminiozko papera kendu.
IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika
Gabonetako postalak botoiekin
Gabonetako postal hauek oso politak eta originalak dira.
Ikasleekin egiteko aproposak dira, ez baitugu material gehiegi
behar.
ZER BEHAR DUGU?
 botoiak: berdeak eta gorriak, horiek baitira gabonetako
koloreak.
 kartoi meheak (kartulinak)
 oihalak, apaingarri gisa erabiliko ditugunak.
 kola gardena
 feltroa
NOLA EGITEN DA?
Forma askotarikoak egin ditzakegu; gabonetako zuhaitzak, elur
panpinak, Bizar Zuriak, eta abar. Argazkietan uzten dizkizuet eredu
batzuk.
IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika
KOMUNEKO EDO SUKALDEKO KARTOIZKO
TUTUEKIN EGINDAKO ESKULANAK
LOREAK
ZER BEHAR DUGU?
 komuneko kartoizko tutuak. Lore bakoitzeko bat erabiliko dugu.
 margoak
 barra-kola
 soka
 guraizeak
NOLA EGITEN DA?
1. Lehenik, eskuekin kartoizko tutua zanpatu behar dugu, eta 1
cm-ko zabalera duten marrak marraztu behar ditugu, irudian
ageri den bezala.
2. Ondoren, tutua moztu egin dituzun marretatik. Lore bakoitzeko
bost tira beharko dituzu.
3. Jarraitzeko tirak elkarren artean itsatsi, albo batean kola
emanez.
IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika
4. Hatzamarrekin zanpatu ondo itsatsi dadin.
5. Petaloen forma eman ahal izateko, tirak zabalduz joan,
hatzamarrekin biribilduz.
6. Tira guztiak itsatsi ondoren, soka pusketa bat hartuko dugu
lorea zintzilikatu ahal izateko. Ikus irudia.
7. Bukatzeko, tenperaz margotu petaloak eta lehortzen utzi.
IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika
Goxokiak gordetzeko kutxak
ZER BEHAR DUGU?
 komuneko kartoizko tutuak. Kutxa bakoitzeko bat erabiliko
dugu.
 tenperak
 belakia
NOLA EGITEN DA?
1. Lehendabizi alboak barrualdera tolestuko ditugu, forma har
dezaten.
2. Ondoren alboak zabalduko ditugu, tutuak duen berezko
formara bueltatuz.
3. Tenperekin tutua margotuko dugu eta belakiaz baliatuz, beste
kolore bateko biribilak edo orbanak egin ahal dizkiogu
apaingarri gisa.
4. Bukatzeko, lehortzen utzi eta berriro ere alboak tolestu.
IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika
Kartoizko panpinak
ZER BEHAR DUGU?
 komuneko eta sukaldeko kartoizko tutuak.
 tenperak
 errotuladoreak
 pintzelak
NOLA EGITEN DA?
1. Kolore bat aukeratu eta tenperekin tutua margotuko dugu.
2. Lehortzen denean, errotuladore batekin aurpegiko atal
ezberdinak marraztuko dizkiogu; begiak, sudurra, ahoa, eta
abar. Nahi ditugun apaingarri guztiak marraztuko dizkiogu.
3. Marraztu ditugun apaingarriak tenperekin margotuko ditugu.
IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika
4. Lehortzen denean, beste apaingarri batzuk jarri diezazkiogu;
pegatinak, buruan jartzeko antenak…edo bururatzen zaigun
beste edozer.
IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika
KARTOIZKO KUTXEKIN EGINDAKO
ESKULANAK
MUNSTRO PILOTAJALEAREN JOLASA
Haurrei asko gustatzen zaie jolas hau, eta oso erraza da haiekin
egin ahal izateko.
ZER BEHAR DUGU?
 kartoizko kutxak
 tenperak
 guraizeak
 pintzelak
 paper zaharrak bolak egiteko
 kolorezko zinta isolatzailea
NOLA EGITEN DA?
1. Lehenik eta behin, pentsatu behar dugu nolako itxura eman
nahi diogun gure munstroari. Goiko argazkietan dituzue eredu
batzuk.
2. Behin erabaki hori hartuta, gure munstroaren ahoa marraztuko
dugu errotuladorez, kontuan izan aho horretatik sartu behar
direla botatzen ditugun pilotak.
3. Ondoren, guraizeak hartu eta markatu dugun ahoa moztuko
dugu.
IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika
4. Tenperak hartu, eta kutxa margotuko dugu aukeratzen dugun
kolorearekin.
5. Lehortzen denean, errotuladorearekin marraztuko dizkiogu
begiak, hortzak eta bururatzen zaigun guztia.
6. Ondoren, tenperak eta pintzela hartu eta marraztu ditugun
zatiak margotuko ditugu.
7. Pilotak egiteko paper zaharrak hartu eta bola forma emango
diegu. Konsistentzia izan dezan, gainetik zinta isolatzailearekin
forratuko ditugu.
IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika
ARRAUTZEN KUTXAKIN EGINDAKO
KROKODILOA
ZER BEHAR DUGU?
 arrautza-kutxak (dozenako bat eta dozena-erdiko beste
bat)
 komuneko eta sukaldeko kartoizko tutuak (bi)
 kartoi mehea;bat berdea eta beste bat zuria
 haria
 tenpera berdea
 guraizeak
 errotuladoreak
 pintzelak
 barra-kola
NOLA EGITEN DA?
1. Lehenik, tenpera berdearekin arrautza-kutxak margotuko
ditugu. Komenigarria da bi aldiz margotzea, kolorea ondo gera
dadin.
2. Kutxak margotuta dituzunean, elkartu biak hariarekin. Bi kutxek
elkarri lotuta geratu behar dute, baina kontuan izan krokodiloak
mugimendua behar duela; dozenakoa gorputza izango da eta
dozena-erdikoa burua.
3. Ondoren, hankak egingo ditugu. Moztu itzazu komuneko
tutuak erditik, eta forra itzazu kartoi mehe berdearekin.
IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika
Marraztu behatzak kartoi mehe berdean, eta itsatsi tutu
bakoitzean dagozkionak.
4. Itsatsi hanka bakoitza krokodiloaren alde bakoitzean.
5. Bukatzeko, kartoi mehe zurian begiak marraztu, margotu eta
krokodiloaren buruan itsatsi.
IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika
KARTOIZKO AKUARIO BAT
ZER BEHAR DUGU?
 esne-kaxa bat
 guraizeak
 barra-kola
 zeta-papera
 margoak
NOLA EGITEN DA?
1. Esne-kaxa bat hartu, hustu eta buelta eman.
IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika
2. Ondoren, bi leiho handi irekiko dizkiogu akuarioari.
3. Jarraitzeko, berriro tolestu eta itsatsi, baina buelta emanda.
Ikusi irudia.
4. Beheko aldean, zetazko paper zimurtua jarri.
5. Itsasoko bizilagunak marraztu paperean, ondoren margotu eta
mozteko.
6. Errealitate kutsua areagotzeko; paperezko alga batzuk jarri.
IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika
TXOTXEKIN EGINDAKO KUTXA
ZER BEHAR DUGU?
 egurrezko txotxak ( 60 kutxa bakoitzeko)
 kola gardena
 margoak
 kortxo bat
NOLA EGITEN DA?
1. Kutxa kolorezkoa edo egur kolorekoa egin dezakegu.
Kolorezkoa izatea erabakitzen badugu, lehenik eta behin
errotuladoreekin margotuko ditugu txotxak. Egokiena da kolore
bakoitzeko hamar bat txotx margotzea, uniformea gera dadin.
2. Lehenik, kutxaren oinarria egingo dugu. Horretarako; 2 txotx
jarriko ditugu, bata bestearekiko 7.5 cm-ra.
3. Ondoren, kutxaren paretak egiten hasiko gara, horretarako,
oinarriari buelta emango diogu, eta txotxak itsasten joango
gara, aldeak txandakatuz. Kutxaren paretak guk nahi dugun
altuera hartzen duen arte jarraituko dugu hau egiten.
4. Orain, tapa egingo dugu: kokatu hasieran bezala txotxa bat alde
bakoitzean, eta ondoren, txandatuz, bete bata eta bestearen
arteko hutsunea txotx gehiago itsatsiz.
5. Bukatzeko, kortxoa erditik moztu, taparen gainean itsatsi eta
prest izango duzu zure kutxa.
IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika

More Related Content

What's hot

URTAROAK 1 maila ikaSMina
URTAROAK  1 maila   ikaSMinaURTAROAK  1 maila   ikaSMina
URTAROAK 1 maila ikaSMina
idoialariz
 
Asmakizunak
AsmakizunakAsmakizunak
Asmakizunak
gabitxu
 
Euskal Herriko Inauteriak
Euskal Herriko InauteriakEuskal Herriko Inauteriak
Euskal Herriko Inauteriak
sora012946
 
LANDAREAK 1 maila ikaSMina
LANDAREAK    1 maila   ikaSMinaLANDAREAK    1 maila   ikaSMina
LANDAREAK 1 maila ikaSMina
idoialariz
 

What's hot (20)

Ulermena escolar letra altxorraren planoa
Ulermena escolar letra altxorraren planoaUlermena escolar letra altxorraren planoa
Ulermena escolar letra altxorraren planoa
 
Ulermena FREDI ASTOA
Ulermena  FREDI ASTOA Ulermena  FREDI ASTOA
Ulermena FREDI ASTOA
 
Ezetz asmatu gorputz atalak haur hezkuntza
Ezetz asmatu gorputz atalak  haur hezkuntza  Ezetz asmatu gorputz atalak  haur hezkuntza
Ezetz asmatu gorputz atalak haur hezkuntza
 
Eu nolakoak dira_ animaliak
Eu nolakoak  dira_ animaliakEu nolakoak  dira_ animaliak
Eu nolakoak dira_ animaliak
 
Leku deskribapena
Leku deskribapenaLeku deskribapena
Leku deskribapena
 
URTAROAK 1 maila ikaSMina
URTAROAK  1 maila   ikaSMinaURTAROAK  1 maila   ikaSMina
URTAROAK 1 maila ikaSMina
 
Hitzak banatu I
Hitzak banatu  IHitzak banatu  I
Hitzak banatu I
 
Asmakizunak
AsmakizunakAsmakizunak
Asmakizunak
 
Hiztegia udazkena
Hiztegia udazkenaHiztegia udazkena
Hiztegia udazkena
 
Hilabeteak asteko egunak eguraldia txartelak
Hilabeteak asteko egunak eguraldia  txartelakHilabeteak asteko egunak eguraldia  txartelak
Hilabeteak asteko egunak eguraldia txartelak
 
Eguzki sistema lh5
Eguzki sistema lh5Eguzki sistema lh5
Eguzki sistema lh5
 
Euskal Herriko Inauteriak
Euskal Herriko InauteriakEuskal Herriko Inauteriak
Euskal Herriko Inauteriak
 
5 maila 7 MATERIA eta MATERIAREN PROPIETATEAK Anaya
5 maila  7 MATERIA eta MATERIAREN PROPIETATEAK Anaya  5 maila  7 MATERIA eta MATERIAREN PROPIETATEAK Anaya
5 maila 7 MATERIA eta MATERIAREN PROPIETATEAK Anaya
 
Zer ordu da
Zer ordu daZer ordu da
Zer ordu da
 
Ulermena JOKIN GAIXORIK DAGO
Ulermena   JOKIN GAIXORIK DAGOUlermena   JOKIN GAIXORIK DAGO
Ulermena JOKIN GAIXORIK DAGO
 
Ulermena
UlermenaUlermena
Ulermena
 
LURRAREN HIGIDURAK - 2 maila ikaSMina
LURRAREN HIGIDURAK -  2 maila   ikaSMina LURRAREN HIGIDURAK -  2 maila   ikaSMina
LURRAREN HIGIDURAK - 2 maila ikaSMina
 
Zenbakiak eta ipuinak prestatzen
Zenbakiak eta ipuinak prestatzenZenbakiak eta ipuinak prestatzen
Zenbakiak eta ipuinak prestatzen
 
LANDAREAK 1 maila ikaSMina
LANDAREAK    1 maila   ikaSMinaLANDAREAK    1 maila   ikaSMina
LANDAREAK 1 maila ikaSMina
 
1 EGURALDIA eta KLIMA ( Haritza- Anaya)
1 EGURALDIA eta KLIMA ( Haritza- Anaya)1 EGURALDIA eta KLIMA ( Haritza- Anaya)
1 EGURALDIA eta KLIMA ( Haritza- Anaya)
 

Similar to Arte Hezkuntza-Lehen Hezkuntza-Eskulanak Educación artística Primaria Manualidades (12)

Eskulanal 1. zikloa Manualidades 1.Ciclo
Eskulanal 1. zikloa Manualidades 1.CicloEskulanal 1. zikloa Manualidades 1.Ciclo
Eskulanal 1. zikloa Manualidades 1.Ciclo
 
Autobiografia artistika
Autobiografia artistikaAutobiografia artistika
Autobiografia artistika
 
Gurasoei emateko paperak
Gurasoei emateko paperakGurasoei emateko paperak
Gurasoei emateko paperak
 
Autobiografia artistika
Autobiografia artistikaAutobiografia artistika
Autobiografia artistika
 
Experimentuak
ExperimentuakExperimentuak
Experimentuak
 
Fitxak
FitxakFitxak
Fitxak
 
1. ixilka mixilka 2014 2015
1. ixilka mixilka 2014 20151. ixilka mixilka 2014 2015
1. ixilka mixilka 2014 2015
 
Matematika lantzeko jarduerak
Matematika lantzeko jarduerakMatematika lantzeko jarduerak
Matematika lantzeko jarduerak
 
Udazkena eta matematika
Udazkena eta matematikaUdazkena eta matematika
Udazkena eta matematika
 
Udazkenarekin jolasten eta ikasten
Udazkenarekin jolasten eta ikastenUdazkenarekin jolasten eta ikasten
Udazkenarekin jolasten eta ikasten
 
Power point udazkena
Power point udazkenaPower point udazkena
Power point udazkena
 
Lehenengo bilera gurasoekin
Lehenengo bilera gurasoekinLehenengo bilera gurasoekin
Lehenengo bilera gurasoekin
 

More from Itzalai Alberdi (6)

Deskribapena
DeskribapenaDeskribapena
Deskribapena
 
4. Mailakoen deskribapenak
4. Mailakoen deskribapenak4. Mailakoen deskribapenak
4. Mailakoen deskribapenak
 
Irakurgai mailakatuak
Irakurgai mailakatuakIrakurgai mailakatuak
Irakurgai mailakatuak
 
Asmakizunak
AsmakizunakAsmakizunak
Asmakizunak
 
IRAKURKETAREN JARRAIPENA
IRAKURKETAREN JARRAIPENAIRAKURKETAREN JARRAIPENA
IRAKURKETAREN JARRAIPENA
 
Altzoko erraldoia iruditan(1)
Altzoko erraldoia iruditan(1)Altzoko erraldoia iruditan(1)
Altzoko erraldoia iruditan(1)
 

Arte Hezkuntza-Lehen Hezkuntza-Eskulanak Educación artística Primaria Manualidades

  • 1. IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika ARTE-HEZKUNTZA LEHEN HEZKUNTZAKO 2.ZIKLORAKO BALIABIDEAK ZER AURKITUKO DUT HEMEN? Lan honetan zehar, plastikako klasean erabili ahal izateko eskulanak aurkituko dituzu. Lehen Hezkuntzako 2.Ziklorako pentsatuak daude, baina beste maila batzuetarako ere baliagarriak izan daitezke. Eskulanak gehienek material ezberdinen berrerabilpena dute helburu. Material hauek, edozeinek bere etxean aurki ditzakeenak dira. Antolaketari dagokionez, erabiliko ditugun materialaren arabera sailkatuta daude, adibidez; botoiekin egindako gauzak, komuneko kartoizko tutuekin egindakoak, txotxekin eta abar. ZIKLOKO HELBURUAK  Plastika-baliabide eta -teknika desberdinak erabiliz adieraztea eta komunikatzea.  Ekoizpen artistiko kolektiboak egitea modu kooperatiboan.  Konfiantza izatea eta saiatua izatea ekoizpen-artistiko pertsonalak egiteko orduan.  Norbere eta besteen ekoizpenak errespetatzea eta iritzi kritikoa adieraztea. ZIKLOKO GUTXIENEKO HELBURUAK 1. Norberaren eta besteen ekoizpenak errespetatzea. 2. Saiatua izatea ekoizpenak burutzerakoan. 3. Plastika-teknika desberdinak erabiltzea. 4. Norbere ekoizpenen bidez zerbait adierazteko gai izatea.
  • 2. IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika BOTOIEKIN EGINDAKO ESKULANAK Botoiekin egindako egutegia ZER BEHAR DUGU?  Marko bat  oihal puska bat  kola  txintxetak  botoiak  feltroa NOLA EGITEN DA? - Lehenengo markoa forratuko dugu aukeratu dugun oihalarekin. - Ondoren, zenbakiak kartulina batean inprimatuko ditugu eta
  • 3. IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika banaka moztuko ditugu. - Botoi bakoitzean zenbaki bat itsatsiko dugu. - Kontuan izan 7 zutabe eta 6 ilara egin behar dituzula botoiekin eta hilabetearen izena jartzeko tokia utzi behar duzula, beraz, joan zaitez frogak egiten itsatsi aurretik. - Botoiak non kokatuko dituzun erabaki duzunean, marka ezazu errotuladore batekin dagokion tokia. - Botoi bakoitzaren atzealdean txintxeta bat itsatsi. - Azkenik, dena muntatu:hilabetearen izena, asteko egunak eta zenbakiak. - Markoaren atzealdean gutun-azal bat itsatsi dezakezu sobratzen diren hilabete eta zenbakiak gordetzeko.
  • 4. IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika Botoiekin egindako katilua ZER BEHAR DUGU?  Kolore eta forma ezberdinetako botoiak  Kola gardena  Aluminiozko papera  Ontzia edo katilu handi bat (molde bezala erabiliko duguna) NOLA EGITEN DA? 1- Ontziaren barrualdea aluminiozko paperarekin bildu 2- Beheko aldean kola jarri eta hasi botoiak itsasten, bata bestearen ondoan. 3- Ontziaren barrualde guztia botoiez bete. 4- Ontzia nahi dugun tamainakoa denean, forma ezberdina duten botoiak hartu eta azken ilara bat osatu hauekin, hori izango baita ontziaren bukaera. 5- Utzi kola ondo lehortzen. 6- Jarri kola botoi guztien gainean, hobeto itsasteko, eta hatzarekin igurtzi, horrela ontzia erresistenteagoa izango da. 7- Aluminiozko papera kendu.
  • 5. IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika Gabonetako postalak botoiekin Gabonetako postal hauek oso politak eta originalak dira. Ikasleekin egiteko aproposak dira, ez baitugu material gehiegi behar. ZER BEHAR DUGU?  botoiak: berdeak eta gorriak, horiek baitira gabonetako koloreak.  kartoi meheak (kartulinak)  oihalak, apaingarri gisa erabiliko ditugunak.  kola gardena  feltroa NOLA EGITEN DA? Forma askotarikoak egin ditzakegu; gabonetako zuhaitzak, elur panpinak, Bizar Zuriak, eta abar. Argazkietan uzten dizkizuet eredu batzuk.
  • 6. IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika KOMUNEKO EDO SUKALDEKO KARTOIZKO TUTUEKIN EGINDAKO ESKULANAK LOREAK ZER BEHAR DUGU?  komuneko kartoizko tutuak. Lore bakoitzeko bat erabiliko dugu.  margoak  barra-kola  soka  guraizeak NOLA EGITEN DA? 1. Lehenik, eskuekin kartoizko tutua zanpatu behar dugu, eta 1 cm-ko zabalera duten marrak marraztu behar ditugu, irudian ageri den bezala. 2. Ondoren, tutua moztu egin dituzun marretatik. Lore bakoitzeko bost tira beharko dituzu. 3. Jarraitzeko tirak elkarren artean itsatsi, albo batean kola emanez.
  • 7. IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika 4. Hatzamarrekin zanpatu ondo itsatsi dadin. 5. Petaloen forma eman ahal izateko, tirak zabalduz joan, hatzamarrekin biribilduz. 6. Tira guztiak itsatsi ondoren, soka pusketa bat hartuko dugu lorea zintzilikatu ahal izateko. Ikus irudia. 7. Bukatzeko, tenperaz margotu petaloak eta lehortzen utzi.
  • 8. IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika Goxokiak gordetzeko kutxak ZER BEHAR DUGU?  komuneko kartoizko tutuak. Kutxa bakoitzeko bat erabiliko dugu.  tenperak  belakia NOLA EGITEN DA? 1. Lehendabizi alboak barrualdera tolestuko ditugu, forma har dezaten. 2. Ondoren alboak zabalduko ditugu, tutuak duen berezko formara bueltatuz. 3. Tenperekin tutua margotuko dugu eta belakiaz baliatuz, beste kolore bateko biribilak edo orbanak egin ahal dizkiogu apaingarri gisa. 4. Bukatzeko, lehortzen utzi eta berriro ere alboak tolestu.
  • 9. IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika Kartoizko panpinak ZER BEHAR DUGU?  komuneko eta sukaldeko kartoizko tutuak.  tenperak  errotuladoreak  pintzelak NOLA EGITEN DA? 1. Kolore bat aukeratu eta tenperekin tutua margotuko dugu. 2. Lehortzen denean, errotuladore batekin aurpegiko atal ezberdinak marraztuko dizkiogu; begiak, sudurra, ahoa, eta abar. Nahi ditugun apaingarri guztiak marraztuko dizkiogu. 3. Marraztu ditugun apaingarriak tenperekin margotuko ditugu.
  • 10. IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika 4. Lehortzen denean, beste apaingarri batzuk jarri diezazkiogu; pegatinak, buruan jartzeko antenak…edo bururatzen zaigun beste edozer.
  • 11. IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika KARTOIZKO KUTXEKIN EGINDAKO ESKULANAK MUNSTRO PILOTAJALEAREN JOLASA Haurrei asko gustatzen zaie jolas hau, eta oso erraza da haiekin egin ahal izateko. ZER BEHAR DUGU?  kartoizko kutxak  tenperak  guraizeak  pintzelak  paper zaharrak bolak egiteko  kolorezko zinta isolatzailea NOLA EGITEN DA? 1. Lehenik eta behin, pentsatu behar dugu nolako itxura eman nahi diogun gure munstroari. Goiko argazkietan dituzue eredu batzuk. 2. Behin erabaki hori hartuta, gure munstroaren ahoa marraztuko dugu errotuladorez, kontuan izan aho horretatik sartu behar direla botatzen ditugun pilotak. 3. Ondoren, guraizeak hartu eta markatu dugun ahoa moztuko dugu.
  • 12. IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika 4. Tenperak hartu, eta kutxa margotuko dugu aukeratzen dugun kolorearekin. 5. Lehortzen denean, errotuladorearekin marraztuko dizkiogu begiak, hortzak eta bururatzen zaigun guztia. 6. Ondoren, tenperak eta pintzela hartu eta marraztu ditugun zatiak margotuko ditugu. 7. Pilotak egiteko paper zaharrak hartu eta bola forma emango diegu. Konsistentzia izan dezan, gainetik zinta isolatzailearekin forratuko ditugu.
  • 13. IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika ARRAUTZEN KUTXAKIN EGINDAKO KROKODILOA ZER BEHAR DUGU?  arrautza-kutxak (dozenako bat eta dozena-erdiko beste bat)  komuneko eta sukaldeko kartoizko tutuak (bi)  kartoi mehea;bat berdea eta beste bat zuria  haria  tenpera berdea  guraizeak  errotuladoreak  pintzelak  barra-kola NOLA EGITEN DA? 1. Lehenik, tenpera berdearekin arrautza-kutxak margotuko ditugu. Komenigarria da bi aldiz margotzea, kolorea ondo gera dadin. 2. Kutxak margotuta dituzunean, elkartu biak hariarekin. Bi kutxek elkarri lotuta geratu behar dute, baina kontuan izan krokodiloak mugimendua behar duela; dozenakoa gorputza izango da eta dozena-erdikoa burua. 3. Ondoren, hankak egingo ditugu. Moztu itzazu komuneko tutuak erditik, eta forra itzazu kartoi mehe berdearekin.
  • 14. IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika Marraztu behatzak kartoi mehe berdean, eta itsatsi tutu bakoitzean dagozkionak. 4. Itsatsi hanka bakoitza krokodiloaren alde bakoitzean. 5. Bukatzeko, kartoi mehe zurian begiak marraztu, margotu eta krokodiloaren buruan itsatsi.
  • 15. IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika KARTOIZKO AKUARIO BAT ZER BEHAR DUGU?  esne-kaxa bat  guraizeak  barra-kola  zeta-papera  margoak NOLA EGITEN DA? 1. Esne-kaxa bat hartu, hustu eta buelta eman.
  • 16. IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika 2. Ondoren, bi leiho handi irekiko dizkiogu akuarioari. 3. Jarraitzeko, berriro tolestu eta itsatsi, baina buelta emanda. Ikusi irudia. 4. Beheko aldean, zetazko paper zimurtua jarri. 5. Itsasoko bizilagunak marraztu paperean, ondoren margotu eta mozteko. 6. Errealitate kutsua areagotzeko; paperezko alga batzuk jarri.
  • 17. IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika TXOTXEKIN EGINDAKO KUTXA ZER BEHAR DUGU?  egurrezko txotxak ( 60 kutxa bakoitzeko)  kola gardena  margoak  kortxo bat NOLA EGITEN DA? 1. Kutxa kolorezkoa edo egur kolorekoa egin dezakegu. Kolorezkoa izatea erabakitzen badugu, lehenik eta behin errotuladoreekin margotuko ditugu txotxak. Egokiena da kolore bakoitzeko hamar bat txotx margotzea, uniformea gera dadin. 2. Lehenik, kutxaren oinarria egingo dugu. Horretarako; 2 txotx jarriko ditugu, bata bestearekiko 7.5 cm-ra. 3. Ondoren, kutxaren paretak egiten hasiko gara, horretarako, oinarriari buelta emango diogu, eta txotxak itsasten joango gara, aldeak txandakatuz. Kutxaren paretak guk nahi dugun altuera hartzen duen arte jarraituko dugu hau egiten. 4. Orain, tapa egingo dugu: kokatu hasieran bezala txotxa bat alde bakoitzean, eta ondoren, txandatuz, bete bata eta bestearen arteko hutsunea txotx gehiago itsatsiz. 5. Bukatzeko, kortxoa erditik moztu, taparen gainean itsatsi eta prest izango duzu zure kutxa.
  • 18. IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika