1. Aho arnasketa ume askorengan azaltzen
da eta zuzendu ezean bizitza osoan
mantendu daiteke, umearen garapenerako
ondorio txarrak dakartzalarik. Izan ere,
alor oso garrantzitsuetan du eragina:
hazkuntzan, mintzamenean, eskolako
ikasketetan, orekan, elikagaien irensketan,
etabar.
ONDO
ARNASTU
ONDO
HAZTEKO
Eskuhartzea
Orain arte azaldutako neurriak hartu
ezean, edo batzuetan hartuta ere,
ezinbestekoa izaten da laguntza
espezializatua bilatzea:
• Odontologia - Ortodontzia: haginen
eta ahosabaiaren zuzenketa. Ez da
izaten behin betiko irtenbidea, arnasa
hartzeko eta irensteko ohitura
txarrak aldatu ezean, haginak bere
lekura itzultzen baitira.
• Kirurgia: kasu batzuetan
beharrezkoa izaten da.
• Logopedia: arnasa hartzeko,
murtxikatzeko eta iresteko ohitura
txarren eta ahoskatzeko arazoen
zuzenketa.
Zer egin
dezakegu?
Gure pediatrak gai honi buruz orienta
gaitzake eta merkatuan dauden hainbat
produkturi buruzko informazioa eman,
besteak beste:
Atzamarra ez txuapatzeko.
Otitis errepikakorren aurrean zer
egin jakiteko.
Beste batzuk.
Etxean arreta jarri behar dugu umeak
arnasa NOLA hartzen duen behatuz,
txarto egingo balu zuzentzen
laguntzeko:
Ahoa itxita mantentzeko eta arnasa
sudurretik hartzen dela esan eta
gogoratu.
Zintz egiten irakatsi.
Merkatuan putz egiteko dauden
jolasekin edo asmatutakoekin, arnasa
sudurretik hartzen eta ahotik botatzen
irakatsiko diogu: turutak, txirulak,
ponpak, kandelak, etabar. Putz gogor
eta leun egiten ere irakatsi diezaiokegu.
Jatorduetan murtxikatzeko eta
irensteko modu egokia irakatsi.
Usaimena estimulatu: loreak,
janariak,....
Entzumen eta
Hizkuntza Irakasleen
mintegia
Leioako berritzegunea
(Txorierri-Erandio-Leioa)
2. OndorioakZER DA AHO ARNASKETA?
Umeak arnasa sudurretik hartu
beharrean ahotik hartzeko joera
garatzen duenean.
ZERGATIAK
✴ Begetazioak.
✴ Amigdalen gehiegizko tamaina.
✴ Rinitis alergikoak.
✴ Sudur trenkadaren okerdura.
✴ Katarro kronikoak.
✴ Ezpain-hari laburra.
✴ Mihi handia.
✴ Beste batzuk.
✴ Txupetearen erabilera luzaroan (2
urtetik aurrera ez da komeni).
✴ Biberoiaren gehiegizko erabilera
luzaroan (2 urtetik aurrera ez da
komeni).
✴ Umearen dietan elikagai erdi-bigun
eta solidoak berandu sartzea.
✴ Zintz egiten berandu ikastea (2 urte
bete aurretik irakastea komeni da)
edota mukiak sudurzuloetan izaten
ohitzea.
KONTUZ!!
GALDETU!!
Umeak ahotik arnasa hartzean ez dituenez arnas-
bide egokiak erabiltzen, garezur, masailezur eta
lepoaren hazkuntza eta garapenean arazoak izan
ditzake. Gorputzean ere alterazio orokorrak ager
daitezke eta baita hizkuntza eta adimenaren
garapen-nahasmenduak. Ohikoenak honako hauek
dira:
- Ondo oxigenatzen ez duenez sarritan nekea eta
arreta falta nabaritzen dira (begizuloak
aurpegian).
- Katarro eta muki asko sarritan.
- Haginkadan alterazioak: ahoa ixterakoan goiko eta
beheko haginen artean zulo bat geratzen da eta
mihiak tarte horretan kokatzeko ohitura hartzen
du, ahosabaian egon beharrean (haginkada irekia).
- Ahosabai sakon eta estua.
- Murtxikatzeko eta irensteko ohitura desegokiak.
Txarto jaten du, murtxikadura, irensketa eta
arnasa koordinatzeko dituen zailtasunengatik,
besteak beste (irensketa atipikoa).
- Gingivitis-a (hortzoien inflamazioa edo hantura).
- Hipoakusia (entzumen arazoak); ahoa irekita
dagoenean soinu-uhina ahuldu egiten da.
- Lo egiteko arazoak: ezinegona, zurrungak, etabar.
- Ahoskatzeko arazoak, haginkadaren alterazioak
edota beste arazo batzuk eraginda.
- Ahots-tinbre desegokia, gehiegizko sudur-
erresonantziarekin.
Irensketa Atipikoa
Haginkada Irekia
Aho arnasketa duen ume baten ohiko aurpegia