2. KOKAPENA
Ubide Arratia eskualdean aurkitzen da, Bizkaiako
probintzian. Arratia Nerbion Arabarekin muga egiten
duen eskualdea da. Hamasei udalerrik osatzen dute.
3. HAUEK DIRA ARRATIA NERBION
UDALERRIA OSATZEN DUTENAK
Arantzua
Arakaldo
Areatza
Arrankudiaga
Artea
Bedia
Dima
Igorre
Lemoa
Orozko
Otxandio
Ubide
Ugao
Urduña
Zeanuri
Zeberio
4. HERRIKO PASADIZOAK
Ubiden lehen aduana zegoen eta aduana pasatzerakoan,
ordaindu egin behar zen. Aduana Bizkaia eta Arabako
mugan zegoen. Aduana ez ordaintzeko Herriko etxe bat
erabiltzen zen “estraperlo” egiteko, hau da, ez
ordaintzeko. Etxe horretan atetik sartzen zarenean
Bizkaitik sartzen zara baina lorategiko atetik irteten
zarenean, Arabara irteten zara. Etxea Bizkaian dago
baina lorategia Araban.
5. HERRIKO PERTSONA FAMATUAK
Julian Ajuriak ubidetarrak pelikula mutuen
sasoian Paramount ospetsuaren materiala
lortu eta zabaldu zuen inguruetan. Zinea,
Hollywoodeko zine komertziala behinik
behin, ubidetar honen eskutik sartu zen
Euskal Herrian.
6. UBIDEKO KLIMA
Neguak hotzak eta hezeak dira. Udako
tenperatura askoz ere altuagoak izan ohi
dira. Klima ozeanikoa da baina
kontinentalaren ikutuak ditu.
8. HERRIKO MONUMENTU EZAGUNENAK
Udaletxea: lehen ikastola bezala
erabiltzen zen. Maria Teresa
Ibargutzi Barrondo 37 urtekoa
Bizkaiako lehen alkaldesa izan
zen eta seguraski espainiako
lehena ere bai.
Santa Engrazia baseliza.
9. UBIDEKO JAIAK
Ekainaren 24an San Juanak ospatzen dira.
Uztailaren 22an Madalenak ospatzen dira, herriko
jai nagusienak.
BERTAKO PRODUKTU TIPIKOAK
Gazta Ubideko produktu tipikoa da.