Une honetan idazteko arrazoia, hain zuzen ere, 2013ko urrian zazpigarren urtez jarraian antolatuko
dugun EMAKUMEAREN LIDERGOA, Emakumeen Energia - Berrikuntza eta Ekintza
IKASTAROAri buruz hitz egitea da. Ikastaro horren helburua pertsona eta herritar gisa
dugun eragin-gaitasunaz eta ahalmenaz eta hori gauzatzeko dugun beharraz are gehiago jabetzea
da. Auto-lidergorako ikastaroa da, geure bizitza zuzentzeko dugun gaitasuna areagotzeko,
eta horretarako, ezinbestekoa da gure ikuspegia eta pentsamendu-argitasuna gehiago zabaltzea.
Invitación Tendencias Emergentes II Unconference Internacional de Sueños en A...
Curso liderazgo de la Mujer eusk
1. Lagun maitea,
Une honetan idazteko arrazoia, hain zuzen ere, 2013ko urrian zazpigarren urtez jarraian antolatuko dugun EMAKUMEAREN LIDERGOA, Emakumeen Energia - Berrikuntza eta Ekintza IKASTAROAri buruz hitz egitea da. Ikastaro horren helburua pertsona eta herritar gisa
dugun eragin-gaitasunaz eta ahalmenaz eta hori gauzatzeko dugun beharraz are gehiago jabetzea da. Auto-lidergorako ikastaroa da, geure bizitza zuzentzeko dugun gaitasuna areagotzeko,
eta horretarako, ezinbestekoa da gure ikuspegia eta pentsamendu-argitasuna gehiago zabaltzea.
Epealdi honetan, ikastarora etorri diren emakume guztien ekarpen eta gogoetekin aberastu da
ikastaroa bera, baina baita urte hauetan guztietan ikastaroa eskaintzen aritu diren irakasleen
prozesu pertsonalarekin ere. Parte-hartzaileek urtez urte ikusi ahal izan dute lider izatea talde
bat zuzentzea baino askoz gehiago dela, eta hori ez dela garatzen informazioa eskuratuz edo
“izan beharko nukeen” horren ezaugarrietara makurtuz. Nork bere burua ezagutzeko eta erabakiak hartzeko prozesu batean norberaren bizitza zuzentzeko gaitasuna garatzea da helburua,
nork bere buruari eta gizarteari aberastasuna ekartzeko aukera areagotuz.
Ikastaro hau interesgarria da eboluzio pertsonalaren edozein urratsetan, eta emakume askok
ikusi izan dute edizio desberdinetan parte hartzeak lagundu egin diela beren eboluzio-prozesuan egingo duten hurrengo urratsaz jabetzen. Gainera, aurrera egiten jarraitzeko laguntza eta
inspirazio-iturri den emakumeen kolektibo bat ezagutzeko aukera ere bada.
Parte hartzera gonbidatzen zaitugu; asko gustatuko litzaiguke aurten zu hona etortzea.
Besarkada bat Mirra Taldearen partetik.
INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEAK
Datak: Asteartea, urriak 29 eta azaroak 5, 12, 19 eta 26 eta abenduak 3.
Ordutegia:
Lekua: Sota Eraikina, Gran Vía, 45 - 1ª, Bilbo
Prezioa: 130€ - Bazkideak: 90€ - Aurreko edizioetan parte hartu baduzu: 50€
Kontua:
Kontzeptua: Izen-abizenak
Etorriko zarela baieztatu: Ahal bada emailez: <info@asociacionmirra.com>
Bloga:
Tel: 944 441 838
Informazio zabalagoa izateko, ikus honekin batera doan PDF fitxategia.
Informazio hau interesatuko liekeen emakumeei
berbidaltzea eskertuko genizuke
BFA
D FB
Asociación para el
Liderazgo de la Mujer
Asociación para una
Ciudadanía Consciente
Tecnología para la Transformación Interior
Bizkaiko Foru Aldundia
Diputación Foral de Bizkaia