Proiektu honek balio bat eman nahi die emakumeen kezkei eta lehentasunei, gure seme-alabentzat eta gizateria osoaren seme-alabentzat nahi dugun etorkizunerako bidearen adierazle diren aldetik. Etorkizun horretan Emakumea balioetsia egongo da eta aintzat hartua izango da Gizakia orekatu eta harmonizatuko duen indar gisa. Emakumeok, mundu garatuan bizi garenok bederen, aurreko garai historikoetan inoiz eskuragarri izan ez diren askatasun, duintasun eta aukera mailak erdietsi ditugu. Bide honetan gure aurretik izan diren emakume guztiei esker eta gure ahalegin eta erabakitasunari esker erdietsi dugun ahalduntze-prozesua aitortzen, balioesten eta eskertzen dugu. Baina halaber ikusten dugu garrantzizko erabaki asko emakumearen presentziarik gabe hartzen direla oraindik ere.