SlideShare a Scribd company logo
1 of 9
Download to read offline
7.- UDALERRIA
Udalerri denek elementu komun batzuk dituzte: KALEAK. Udalerria antolatzeko
eta gu bertatik mugitzeko aukera ematen digute.
UDALERRI MOTAK
HERRIXKAK
Udalerri txikienak eta biztanle gutxienekoak dira.
Landa-inguruneetan egoten dira eta etxeak mendi-inguruetan
sakabanatuta, bata bestetik urruti.
Ez dute saltokirik, eskolarik… beraz biztanleek udalerri handiagoetara
joaten dira zerbitzu horien bila.
Batzuek ez dute kalerik, baina bai bideak eta ia ez da ibilgailurik ibiltzen haietan.
HERRIAK
Txikiak dira eta biztanle gutxi dituzte.
Landa-inguruneetan egoten dira eta etxeak ibai ertzean, muino batean…
pilatuta. Etxeak handiak dira baina ez altuak eta ez dute eraikin mota
askorik, gehienak saltoki txikiak dira.
Kaleak motzak eta estuak izaten dira eta ibilgailu gutxi ibiltzen dira haietan, distantziak motzak baitira.
HIRIAK
Udalerririk handienak eta biztanle gehien dituztenak dira.
Hiri-inguruneetan egoten dira eta haietako etxeak altuak eta solairu askokoak izaten dira.
Eraikin ezberdinak egoten dira: etxeak, saltokiak, ospitaleak, zinemak, bulegoak…
Hirietako kaleak estuak dira alde zaharretan, eta luzeak eta zabalak alde berrienetan.
Zirkulazio handia izaten dute, eta leku batzuetatik besteetara distantziak luzeak dira.
UDALERRIA HAZI EGITEN DA: Auzoak
Gaur egungo udalerriak duela urte asko sortu ziren. Lehen txikiak ziren eta oraingo parte zaharra bakarrik
hartzen zuten. Biztanle berriak iristean, kale eta eraikin berriak eraiki dira eta auzo berriak sortu:
zabalgunea eta aldiriko auzoak.
- Parte Zaharra udalerriko gunerik zaharrena da, normalean harresiz inguratuta egoten zen.
Kaleak estuak eta motzak dira, eta merkatu-plazan hasten dira. Eraikinek solairu gutxi izaten zituzten.
Kaleetan, antzinako eraikin interesgarriak nabarmentzen dira: udaletxea, katedrala…
- Zabalguneak parte zaharra inguratzen du. Udalerriak harresietatik kanpo izan zuen lehen zabalkundearen
garaikoa da. Kaleak zabalagoak, zuzenak eta luzeak dira, eraikinak altuagoak. Etxe, saltoki, eskola… ugari
daude.
- Aldiriko auzoak udalerrien hazkunde-etapa berrienetan sortuak dira. Zabalgune inguruan egoten dira.
3 mota nabarmentzen dira:
 Bizitegi-auzoak: luxuzko etxeak edo familia bakarrekoak.
 Lotarako auzo edo hiriak: familia asko bizi diren pisu-blokez osatuak.
 Industria eta zerbitzu poligonoak: fabrikak, lantegiak, merkatal-zentroak…
HIRIA IRUDIKATZEN DUGU: Planoa
Planoa da hiriaren paper gaineko irudikapena, goitik ikusiko bagenu bezala egina. Kaleak, parkeak,
lorategiak… non dauden erakusten digu.
Planoetan kaleen trazadura eta izena ikusten ditugu. Baita zenbait sinbolo edo ikono, leku interesgarrien
adierazgarri: parkeak, jatetxeak…
UDALERRIAN TOKIZ MUGITZEN GARA: Garraiobideak
Planoan agertzen diren sinbolo batzuk garraiobideak non dauden adierazten dute.
Garraiobideak toki batetik bestera joateko erabiltzen ditugu.
Herri barrukoak eta herri artekoak izan daitezke.
Udalerria

More Related Content

More from maddalenolabarria

More from maddalenolabarria (8)

LAN-ARRISKUEN PREBENTZIOAK_eu.pdf
LAN-ARRISKUEN PREBENTZIOAK_eu.pdfLAN-ARRISKUEN PREBENTZIOAK_eu.pdf
LAN-ARRISKUEN PREBENTZIOAK_eu.pdf
 
Makinak
MakinakMakinak
Makinak
 
Lan egiten dugu
Lan egiten duguLan egiten dugu
Lan egiten dugu
 
Ekoizten eta kontsumitzen
Ekoizten eta kontsumitzenEkoizten eta kontsumitzen
Ekoizten eta kontsumitzen
 
Animaliak
AnimaliakAnimaliak
Animaliak
 
Mugitu egiten gara
Mugitu egiten garaMugitu egiten gara
Mugitu egiten gara
 
Zentzumenak
ZentzumenakZentzumenak
Zentzumenak
 
Mundua eta izaki bizidunak
Mundua eta izaki bizidunakMundua eta izaki bizidunak
Mundua eta izaki bizidunak
 

Udalerria

  • 2. Udalerri denek elementu komun batzuk dituzte: KALEAK. Udalerria antolatzeko eta gu bertatik mugitzeko aukera ematen digute.
  • 3.
  • 4. UDALERRI MOTAK HERRIXKAK Udalerri txikienak eta biztanle gutxienekoak dira. Landa-inguruneetan egoten dira eta etxeak mendi-inguruetan sakabanatuta, bata bestetik urruti. Ez dute saltokirik, eskolarik… beraz biztanleek udalerri handiagoetara joaten dira zerbitzu horien bila. Batzuek ez dute kalerik, baina bai bideak eta ia ez da ibilgailurik ibiltzen haietan. HERRIAK Txikiak dira eta biztanle gutxi dituzte. Landa-inguruneetan egoten dira eta etxeak ibai ertzean, muino batean… pilatuta. Etxeak handiak dira baina ez altuak eta ez dute eraikin mota askorik, gehienak saltoki txikiak dira. Kaleak motzak eta estuak izaten dira eta ibilgailu gutxi ibiltzen dira haietan, distantziak motzak baitira.
  • 5. HIRIAK Udalerririk handienak eta biztanle gehien dituztenak dira. Hiri-inguruneetan egoten dira eta haietako etxeak altuak eta solairu askokoak izaten dira. Eraikin ezberdinak egoten dira: etxeak, saltokiak, ospitaleak, zinemak, bulegoak… Hirietako kaleak estuak dira alde zaharretan, eta luzeak eta zabalak alde berrienetan. Zirkulazio handia izaten dute, eta leku batzuetatik besteetara distantziak luzeak dira.
  • 6. UDALERRIA HAZI EGITEN DA: Auzoak Gaur egungo udalerriak duela urte asko sortu ziren. Lehen txikiak ziren eta oraingo parte zaharra bakarrik hartzen zuten. Biztanle berriak iristean, kale eta eraikin berriak eraiki dira eta auzo berriak sortu: zabalgunea eta aldiriko auzoak. - Parte Zaharra udalerriko gunerik zaharrena da, normalean harresiz inguratuta egoten zen. Kaleak estuak eta motzak dira, eta merkatu-plazan hasten dira. Eraikinek solairu gutxi izaten zituzten. Kaleetan, antzinako eraikin interesgarriak nabarmentzen dira: udaletxea, katedrala… - Zabalguneak parte zaharra inguratzen du. Udalerriak harresietatik kanpo izan zuen lehen zabalkundearen garaikoa da. Kaleak zabalagoak, zuzenak eta luzeak dira, eraikinak altuagoak. Etxe, saltoki, eskola… ugari daude. - Aldiriko auzoak udalerrien hazkunde-etapa berrienetan sortuak dira. Zabalgune inguruan egoten dira. 3 mota nabarmentzen dira:  Bizitegi-auzoak: luxuzko etxeak edo familia bakarrekoak.  Lotarako auzo edo hiriak: familia asko bizi diren pisu-blokez osatuak.  Industria eta zerbitzu poligonoak: fabrikak, lantegiak, merkatal-zentroak…
  • 7. HIRIA IRUDIKATZEN DUGU: Planoa Planoa da hiriaren paper gaineko irudikapena, goitik ikusiko bagenu bezala egina. Kaleak, parkeak, lorategiak… non dauden erakusten digu. Planoetan kaleen trazadura eta izena ikusten ditugu. Baita zenbait sinbolo edo ikono, leku interesgarrien adierazgarri: parkeak, jatetxeak…
  • 8. UDALERRIAN TOKIZ MUGITZEN GARA: Garraiobideak Planoan agertzen diren sinbolo batzuk garraiobideak non dauden adierazten dute. Garraiobideak toki batetik bestera joateko erabiltzen ditugu. Herri barrukoak eta herri artekoak izan daitezke.