SlideShare a Scribd company logo
1 of 1
Download to read offline
gOIENA | 2014-07-04 | egubakoitzzA
7debagoiena
eneko azkarate | arrasate
Eusko Legebiltzarreko talde sozia-
listaren idazkaria izan zen aurre-
ko legealdian, baina, besteak bes-
te, Arabako PSE-EEren korronte
kritikoan alienatu izanak politi-
katik kanpo utzi zuen Oscar Rodri-
guez (Arrasate, 38 urte). Gaur
egun, iritzi emaile eta enpresa
munduan dihardu. PSOEren egoe-
ra eta erronkei buruz dihardu.
Legebiltzarkide izan zinen, talde
sozialistarenidazkarierebai,aurre-
ko legealdian. Gaur egun, erabat
kanpozaudepolitikatiketaalderdi
sozialistatik?
Alderdi sozialistaren txartela
daukat, militantea naiz, baina,
hortik aparte, hiritar arrunta
naiz, ez daukat bestelako lotura
organikorik alderdiarekin.
Arabako sozialisten sektore kriti-
koko kide zara eta Rubalcabaren
etaLopezendimisioaeskatuzenuen
Europakohauteskundeenemaitza
kaskarrenostean.Horiekbadoaze-
laesandute.TxarliPrietoArabako
sozialisten idazkari nagusiak ere
utzi beharko luke?
Inor ez da joan oraindik. Dimi-
sioak iragarri dituzte, baina
Rubalcabak dimititu izan balu,
esaterako, haren ordezkoa auke-
ratzeko prozesua eta kongresua
antolatzen gestora bat egongo
litzateke une honetan. Baina ez
da horrela. Kongresua antolatzen
Rubalcabaren taldea ari da eta,
jakina, hautagai baten alde lanean
ari dira. Euskadin eta Araban
berdin. Dimisioak diferituan izan
dira. Hala ere, argitu behar dut
ni ez naizela sektore kritikokoa
eta PSE-EEn ez dagoela sektore
edo korronte kritikorik. Duela
hiru urte ideia batzuk defenditu
genituen eta gaur egun ere ideia
horiei eusten diegu alderdikide
batzuek. Nire ustez, antolakunde
baten militante guztiek izan behar-
ko lukete kritikoak.
Zeinenaldeegindualderdikoapa-
ratuak?
Pedro Sanchezen alde. Madrilgo,
Andaluziako, Gaztela eta Leongo,
Kantabriako, Euskadiko… idaz-
kari nagusiek Sanchezen aldeko
hautu publikoa egin dute. Hauta-
gai guztiek aukera berberak izan
beharko lituzkete, eta hori ez da
hala izan. Rubalcabak dimititu
behar zuela esan zuen duela hila-
betepasa,bainaduelagutximonar-
kia defendatzen ikusi dugu Dipu-
tatuen Kongresuan, Madrilen.
PSOEko idazkari nagusi izateko
zure hautagaia zein da?
Eduardo Madina. Haren eta Jose
Antonio Perez Tapiasen arteko
akordioa nahiko nuke, eta, nire
ustez, askok nahiko lukete hori.
Madinak irabazteko aukera han-
diak ditu, hautagai ofiziala ez
izan arren. Militanteen bozka
zuzena eskatu zuenean, aurrera-
pauso handia egin zuen Madinak.
Inoiz ez da gertatu PSOEko mili-
tante guztiek aukeratzea idazka-
ri nagusia. Madinak lortu du
hori. Eta oso pozgarria da.
Zergatik Madinaren alde?
Lotura sentimentalak ere badau-
de tartean. Gazte-gaztetatik eza-
gutzen dugu elkar, belaunaldi
berekoak gara-eta. Baina gehien
gustatzen zaidana da haren kon-
promisoa.
PSOEketa,bereziki,PSE-EEkEus-
kadin,inoizkoemaitzariktxarrenak
lortu zituzten azkeneko Europako
hauteskundeetan. Zein da horren
arrazoi nagusia?
Aspalditik dator. Azken hautes-
kundeetako emaitzak ez dira
isolatuak izan. 2009an 300.000
bozka lortu genituen eta 2012an
100.000 bozka galdu genituen.
Azkeneko joera hori izan da,
lurralde guztietan, baita Euska-
din ere. Horregatik eskatu genuen
aspaldi hainbat militante sozia-
listak aldatu beharra zegoela.
Guk ez bagenuen aldatzen, gizar-
teak aldaraziko gintuela.
Porrotaren ostean, zer?
Porrotaren arrazoiak asko dira
eta erronka asko ditugu. Batetik,
krisi sakonean murgilduta gaude.
Sozialdemokraziaren funtzioa izan
da kapitalismoak sortzen zituen
desberdintasunak leuntzea. Baina,
une honetan, kapitalismoak porrot
egin du eta, ondorioz, sozialde-
mokraziak ere porrot egin du,
bere funtzio historikoak ez dauka
zentzurik. Sistema ekonomiko eta
politiko justua lortzea da sozia-
lismoaren erronka nagusia orain.
Eta horren arabera, beste hainbat
kolektiborekin batera sistema
berritu behar dugu edo sistema
berri bat sortu, hazkunde justua
bermatuz. Bestetik, gizartea alda-
tu da asko, baina azken mende
erdian ez ditugu erakunde publi-
koak, alderdi politikoak… berri-
tu. Neurriak jarri behar ditugu
egoera berrira egokitzeko. Gar-
dentasun neurri erradikalak bul-
tzatu, baita eztabaida kritikoa
ere… Azkenik, neurriak jarri
behar ditugu herritarrek beren
ordezkari politikoak hobeto kon-
trolatzeko. Egiturazko erreformak
behar ditugu egungo legedia alda-
tzeko. Ausardia behar da.
EuskalAutonomiaErkidegokoedo
NafarroakosozialistenFerrazekiko
mendekotasunakezdizuekalterik
egin?
Ez dut uste arrazoi erabakigarria
izan denik. Kontuan izan duela
sei urte eskas oso emaitza onak
lortu genituela eta orduan ere
mendekotasun bera geneukan
PSOErekiko. Jakina, hori ere
aldatu edo berritu daiteke, baina,
batez ere, gizartean izan diren
aldaketei heltzeko, betiere, gar-
dentasuna eta espiritu kritikoa
bultzatuz.
Ze ekarpen egingo lioke Madina
euskal sozialistak PSOEri?
Beste ikuskera bat emango lioke
alderdiari. Esaterako, ikusten da
azkenaldian asko erradikalizatu
dela politika Katalunian edo Eus-
kadin eta Madinak beste ikuskera
bat emango lieke errealitate horiei
eta espainiar politikari, oro har.
Espainiaren askatasuna eta esta-
tu ezberdintasuna ulertzen ditu.
Herri berri bat sortuko luke.
Podemos fenomenoa zela ulertu
behar dugu?
Alderdi sozialistak berandu
dihardu. Hori da alderdi sozia-
listaren arazoa, benetako auke-
ra bat eratu dela ezkerrean.
Duela hiru hilabete ez genekien
Podemos benetako aukera zenik.
Orain badakigu. Hortaz, PSOEk
aldaketa nabarmenak egin arren,
denbora beharko dugu sines-
garritasuna irabazteko. Une
honetan daukagun arazoa da
gizarteak ez dituela gure pro-
posamenak aintzat hartzen, ez
dituelako entzun nahi. Ez dau-
kagu sinesgarritasunik gizar-
tearen aurrean.
Elkarrizketa osoa:
eskaneatu QR kode hau
poltsikokoarekin.
Oscar Rodriguez, Arrasaten. | eneko azkarate
OscarRodriguezVaz|Politologoa,PSE-EEkokidea
"Hautagaiguztiekaukeraberberakizan
beharkolituzkete,etahoriezdahalaizan"
Eduardo Madina da PSOEko idazkari nagusi izateko Oscar Rodriguez Vazen hautagaia
"Militanteen boto zuzena eskatu zuenean, aurrerapauso handia egin zuen Madinak"
"Antolakundebaten
militanteguztiek
izanbeharkolukete
kritikoak"
"Egiturazko
erreformakbehar
dituguegungo
legediaaldatzeko"
"Hauteskundeen
osteanbadakigu
Podemosbadela
benetakoaukera"
"Sinesgarritasunik
ezdaukaPSOEkune
honetangizartearen
aurrean"

More Related Content

More from Óscar Rodríguez Vaz

Entrevista Mar Alarcón. Directora General de SOCIAL CAR
Entrevista Mar Alarcón. Directora General de SOCIAL CAREntrevista Mar Alarcón. Directora General de SOCIAL CAR
Entrevista Mar Alarcón. Directora General de SOCIAL CARÓscar Rodríguez Vaz
 
Dos maestros dialogan sobre la crisis de la izquierda (y 2)
Dos maestros dialogan sobre la crisis de la izquierda (y 2)Dos maestros dialogan sobre la crisis de la izquierda (y 2)
Dos maestros dialogan sobre la crisis de la izquierda (y 2)Óscar Rodríguez Vaz
 
Dos maestros dialogan sobre la crisis de la izquierda (1)
Dos maestros dialogan sobre la crisis de la izquierda (1)Dos maestros dialogan sobre la crisis de la izquierda (1)
Dos maestros dialogan sobre la crisis de la izquierda (1)Óscar Rodríguez Vaz
 
Plan Estratégico. La brújula y el timón de la empresa
Plan Estratégico. La brújula y el timón de la empresaPlan Estratégico. La brújula y el timón de la empresa
Plan Estratégico. La brújula y el timón de la empresaÓscar Rodríguez Vaz
 
Organización funcional. La estructura de la empresa. Por Lorenzo Garrido, ger...
Organización funcional. La estructura de la empresa. Por Lorenzo Garrido, ger...Organización funcional. La estructura de la empresa. Por Lorenzo Garrido, ger...
Organización funcional. La estructura de la empresa. Por Lorenzo Garrido, ger...Óscar Rodríguez Vaz
 
Democracia en crisis, crisis en democracia
Democracia en crisis, crisis en democraciaDemocracia en crisis, crisis en democracia
Democracia en crisis, crisis en democraciaÓscar Rodríguez Vaz
 
Basque Regional Elections 2012: The Return of Nationalism under the Influence...
Basque Regional Elections 2012: The Return of Nationalism under the Influence...Basque Regional Elections 2012: The Return of Nationalism under the Influence...
Basque Regional Elections 2012: The Return of Nationalism under the Influence...Óscar Rodríguez Vaz
 
"Alderdi sozialistaren handitasuna bere aniztasuna da"
"Alderdi sozialistaren handitasuna bere aniztasuna da" "Alderdi sozialistaren handitasuna bere aniztasuna da"
"Alderdi sozialistaren handitasuna bere aniztasuna da" Óscar Rodríguez Vaz
 
A las delegadas y delegados del VII. Congreso - VII. Biltzarraren ordezkariei
A las delegadas y delegados del VII. Congreso - VII. Biltzarraren ordezkarieiA las delegadas y delegados del VII. Congreso - VII. Biltzarraren ordezkariei
A las delegadas y delegados del VII. Congreso - VII. Biltzarraren ordezkarieiÓscar Rodríguez Vaz
 
A las delegadas y delegados del VII Congreso - VII. Biltzarraren ordezkariei
A las delegadas y delegados del VII Congreso - VII. Biltzarraren ordezkarieiA las delegadas y delegados del VII Congreso - VII. Biltzarraren ordezkariei
A las delegadas y delegados del VII Congreso - VII. Biltzarraren ordezkarieiÓscar Rodríguez Vaz
 
Documento de Principios ante el reto de la Socialdemocracia. 38 Congreso F…
Documento de Principios ante el reto de la Socialdemocracia. 38 Congreso F…Documento de Principios ante el reto de la Socialdemocracia. 38 Congreso F…
Documento de Principios ante el reto de la Socialdemocracia. 38 Congreso F…Óscar Rodríguez Vaz
 
La reforma laboral con ejemplos concretos
La reforma laboral con ejemplos concretosLa reforma laboral con ejemplos concretos
La reforma laboral con ejemplos concretosÓscar Rodríguez Vaz
 
Autogobierno hacia adentro: ley municipal
Autogobierno hacia adentro: ley municipalAutogobierno hacia adentro: ley municipal
Autogobierno hacia adentro: ley municipalÓscar Rodríguez Vaz
 

More from Óscar Rodríguez Vaz (18)

Entrevista Mar Alarcón. Directora General de SOCIAL CAR
Entrevista Mar Alarcón. Directora General de SOCIAL CAREntrevista Mar Alarcón. Directora General de SOCIAL CAR
Entrevista Mar Alarcón. Directora General de SOCIAL CAR
 
Dos maestros dialogan sobre la crisis de la izquierda (y 2)
Dos maestros dialogan sobre la crisis de la izquierda (y 2)Dos maestros dialogan sobre la crisis de la izquierda (y 2)
Dos maestros dialogan sobre la crisis de la izquierda (y 2)
 
Dos maestros dialogan sobre la crisis de la izquierda (1)
Dos maestros dialogan sobre la crisis de la izquierda (1)Dos maestros dialogan sobre la crisis de la izquierda (1)
Dos maestros dialogan sobre la crisis de la izquierda (1)
 
El empresario
El empresarioEl empresario
El empresario
 
Plan Estratégico. La brújula y el timón de la empresa
Plan Estratégico. La brújula y el timón de la empresaPlan Estratégico. La brújula y el timón de la empresa
Plan Estratégico. La brújula y el timón de la empresa
 
Organización funcional. La estructura de la empresa. Por Lorenzo Garrido, ger...
Organización funcional. La estructura de la empresa. Por Lorenzo Garrido, ger...Organización funcional. La estructura de la empresa. Por Lorenzo Garrido, ger...
Organización funcional. La estructura de la empresa. Por Lorenzo Garrido, ger...
 
Democracia en crisis, crisis en democracia
Democracia en crisis, crisis en democraciaDemocracia en crisis, crisis en democracia
Democracia en crisis, crisis en democracia
 
Basque Regional Elections 2012: The Return of Nationalism under the Influence...
Basque Regional Elections 2012: The Return of Nationalism under the Influence...Basque Regional Elections 2012: The Return of Nationalism under the Influence...
Basque Regional Elections 2012: The Return of Nationalism under the Influence...
 
"Alderdi sozialistaren handitasuna bere aniztasuna da"
"Alderdi sozialistaren handitasuna bere aniztasuna da" "Alderdi sozialistaren handitasuna bere aniztasuna da"
"Alderdi sozialistaren handitasuna bere aniztasuna da"
 
A las delegadas y delegados del VII. Congreso - VII. Biltzarraren ordezkariei
A las delegadas y delegados del VII. Congreso - VII. Biltzarraren ordezkarieiA las delegadas y delegados del VII. Congreso - VII. Biltzarraren ordezkariei
A las delegadas y delegados del VII. Congreso - VII. Biltzarraren ordezkariei
 
A las delegadas y delegados del VII Congreso - VII. Biltzarraren ordezkariei
A las delegadas y delegados del VII Congreso - VII. Biltzarraren ordezkarieiA las delegadas y delegados del VII Congreso - VII. Biltzarraren ordezkariei
A las delegadas y delegados del VII Congreso - VII. Biltzarraren ordezkariei
 
Documento de Principios ante el reto de la Socialdemocracia. 38 Congreso F…
Documento de Principios ante el reto de la Socialdemocracia. 38 Congreso F…Documento de Principios ante el reto de la Socialdemocracia. 38 Congreso F…
Documento de Principios ante el reto de la Socialdemocracia. 38 Congreso F…
 
entrevista Juan Carlos Alonso
entrevista Juan Carlos Alonsoentrevista Juan Carlos Alonso
entrevista Juan Carlos Alonso
 
La crisis según Paco Roca
La crisis según Paco RocaLa crisis según Paco Roca
La crisis según Paco Roca
 
La reforma laboral con ejemplos concretos
La reforma laboral con ejemplos concretosLa reforma laboral con ejemplos concretos
La reforma laboral con ejemplos concretos
 
Autogobierno hacia adentro: ley municipal
Autogobierno hacia adentro: ley municipalAutogobierno hacia adentro: ley municipal
Autogobierno hacia adentro: ley municipal
 
Después de ETA, que?
Después de ETA, que?Después de ETA, que?
Después de ETA, que?
 
15M, democracia y partidos
15M, democracia y partidos15M, democracia y partidos
15M, democracia y partidos
 

Aukera guztiak

  • 1. gOIENA | 2014-07-04 | egubakoitzzA 7debagoiena eneko azkarate | arrasate Eusko Legebiltzarreko talde sozia- listaren idazkaria izan zen aurre- ko legealdian, baina, besteak bes- te, Arabako PSE-EEren korronte kritikoan alienatu izanak politi- katik kanpo utzi zuen Oscar Rodri- guez (Arrasate, 38 urte). Gaur egun, iritzi emaile eta enpresa munduan dihardu. PSOEren egoe- ra eta erronkei buruz dihardu. Legebiltzarkide izan zinen, talde sozialistarenidazkarierebai,aurre- ko legealdian. Gaur egun, erabat kanpozaudepolitikatiketaalderdi sozialistatik? Alderdi sozialistaren txartela daukat, militantea naiz, baina, hortik aparte, hiritar arrunta naiz, ez daukat bestelako lotura organikorik alderdiarekin. Arabako sozialisten sektore kriti- koko kide zara eta Rubalcabaren etaLopezendimisioaeskatuzenuen Europakohauteskundeenemaitza kaskarrenostean.Horiekbadoaze- laesandute.TxarliPrietoArabako sozialisten idazkari nagusiak ere utzi beharko luke? Inor ez da joan oraindik. Dimi- sioak iragarri dituzte, baina Rubalcabak dimititu izan balu, esaterako, haren ordezkoa auke- ratzeko prozesua eta kongresua antolatzen gestora bat egongo litzateke une honetan. Baina ez da horrela. Kongresua antolatzen Rubalcabaren taldea ari da eta, jakina, hautagai baten alde lanean ari dira. Euskadin eta Araban berdin. Dimisioak diferituan izan dira. Hala ere, argitu behar dut ni ez naizela sektore kritikokoa eta PSE-EEn ez dagoela sektore edo korronte kritikorik. Duela hiru urte ideia batzuk defenditu genituen eta gaur egun ere ideia horiei eusten diegu alderdikide batzuek. Nire ustez, antolakunde baten militante guztiek izan behar- ko lukete kritikoak. Zeinenaldeegindualderdikoapa- ratuak? Pedro Sanchezen alde. Madrilgo, Andaluziako, Gaztela eta Leongo, Kantabriako, Euskadiko… idaz- kari nagusiek Sanchezen aldeko hautu publikoa egin dute. Hauta- gai guztiek aukera berberak izan beharko lituzkete, eta hori ez da hala izan. Rubalcabak dimititu behar zuela esan zuen duela hila- betepasa,bainaduelagutximonar- kia defendatzen ikusi dugu Dipu- tatuen Kongresuan, Madrilen. PSOEko idazkari nagusi izateko zure hautagaia zein da? Eduardo Madina. Haren eta Jose Antonio Perez Tapiasen arteko akordioa nahiko nuke, eta, nire ustez, askok nahiko lukete hori. Madinak irabazteko aukera han- diak ditu, hautagai ofiziala ez izan arren. Militanteen bozka zuzena eskatu zuenean, aurrera- pauso handia egin zuen Madinak. Inoiz ez da gertatu PSOEko mili- tante guztiek aukeratzea idazka- ri nagusia. Madinak lortu du hori. Eta oso pozgarria da. Zergatik Madinaren alde? Lotura sentimentalak ere badau- de tartean. Gazte-gaztetatik eza- gutzen dugu elkar, belaunaldi berekoak gara-eta. Baina gehien gustatzen zaidana da haren kon- promisoa. PSOEketa,bereziki,PSE-EEkEus- kadin,inoizkoemaitzariktxarrenak lortu zituzten azkeneko Europako hauteskundeetan. Zein da horren arrazoi nagusia? Aspalditik dator. Azken hautes- kundeetako emaitzak ez dira isolatuak izan. 2009an 300.000 bozka lortu genituen eta 2012an 100.000 bozka galdu genituen. Azkeneko joera hori izan da, lurralde guztietan, baita Euska- din ere. Horregatik eskatu genuen aspaldi hainbat militante sozia- listak aldatu beharra zegoela. Guk ez bagenuen aldatzen, gizar- teak aldaraziko gintuela. Porrotaren ostean, zer? Porrotaren arrazoiak asko dira eta erronka asko ditugu. Batetik, krisi sakonean murgilduta gaude. Sozialdemokraziaren funtzioa izan da kapitalismoak sortzen zituen desberdintasunak leuntzea. Baina, une honetan, kapitalismoak porrot egin du eta, ondorioz, sozialde- mokraziak ere porrot egin du, bere funtzio historikoak ez dauka zentzurik. Sistema ekonomiko eta politiko justua lortzea da sozia- lismoaren erronka nagusia orain. Eta horren arabera, beste hainbat kolektiborekin batera sistema berritu behar dugu edo sistema berri bat sortu, hazkunde justua bermatuz. Bestetik, gizartea alda- tu da asko, baina azken mende erdian ez ditugu erakunde publi- koak, alderdi politikoak… berri- tu. Neurriak jarri behar ditugu egoera berrira egokitzeko. Gar- dentasun neurri erradikalak bul- tzatu, baita eztabaida kritikoa ere… Azkenik, neurriak jarri behar ditugu herritarrek beren ordezkari politikoak hobeto kon- trolatzeko. Egiturazko erreformak behar ditugu egungo legedia alda- tzeko. Ausardia behar da. EuskalAutonomiaErkidegokoedo NafarroakosozialistenFerrazekiko mendekotasunakezdizuekalterik egin? Ez dut uste arrazoi erabakigarria izan denik. Kontuan izan duela sei urte eskas oso emaitza onak lortu genituela eta orduan ere mendekotasun bera geneukan PSOErekiko. Jakina, hori ere aldatu edo berritu daiteke, baina, batez ere, gizartean izan diren aldaketei heltzeko, betiere, gar- dentasuna eta espiritu kritikoa bultzatuz. Ze ekarpen egingo lioke Madina euskal sozialistak PSOEri? Beste ikuskera bat emango lioke alderdiari. Esaterako, ikusten da azkenaldian asko erradikalizatu dela politika Katalunian edo Eus- kadin eta Madinak beste ikuskera bat emango lieke errealitate horiei eta espainiar politikari, oro har. Espainiaren askatasuna eta esta- tu ezberdintasuna ulertzen ditu. Herri berri bat sortuko luke. Podemos fenomenoa zela ulertu behar dugu? Alderdi sozialistak berandu dihardu. Hori da alderdi sozia- listaren arazoa, benetako auke- ra bat eratu dela ezkerrean. Duela hiru hilabete ez genekien Podemos benetako aukera zenik. Orain badakigu. Hortaz, PSOEk aldaketa nabarmenak egin arren, denbora beharko dugu sines- garritasuna irabazteko. Une honetan daukagun arazoa da gizarteak ez dituela gure pro- posamenak aintzat hartzen, ez dituelako entzun nahi. Ez dau- kagu sinesgarritasunik gizar- tearen aurrean. Elkarrizketa osoa: eskaneatu QR kode hau poltsikokoarekin. Oscar Rodriguez, Arrasaten. | eneko azkarate OscarRodriguezVaz|Politologoa,PSE-EEkokidea "Hautagaiguztiekaukeraberberakizan beharkolituzkete,etahoriezdahalaizan" Eduardo Madina da PSOEko idazkari nagusi izateko Oscar Rodriguez Vazen hautagaia "Militanteen boto zuzena eskatu zuenean, aurrerapauso handia egin zuen Madinak" "Antolakundebaten militanteguztiek izanbeharkolukete kritikoak" "Egiturazko erreformakbehar dituguegungo legediaaldatzeko" "Hauteskundeen osteanbadakigu Podemosbadela benetakoaukera" "Sinesgarritasunik ezdaukaPSOEkune honetangizartearen aurrean"