2. AURKIBIDEA.
1. SARRERA 3
2. LANAREN ANTOLAKETA 4
2.1. BANAKAKO LANA 4
SARRERA 4
EGUNEROKOA 4
HITZALDIAK 5
BANAKAKO LANAK 5
2.2. TALDEKO LANA 5
SARRERA 5
IKT HAUR HEZKUNTZAN 5
IRAKASLEAREN IKT KIT-A 6
IKT MAPA KONTZEPTUALA 6
2.2.1. TALDEKO e-PAPERZORROA 6
3. ONDORIOAK 7
4. ESTEKA INTERESGARRIAK 9
2 Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
3. 1. SARRERA.
Paperzorro hau, Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak ikasgaian
egindako lanak antolatzeko helburuarekin sortu da. Paperzorro honek, ikasgaian
egindako lan guztiak ikusteko aukera eskaintzen du, loturen bidez lan batetik
bestera joan zaitezkeelarik.
Paperzorroaren egitura argiari esker, loturen gainean klikatuz Elkarrikertuz
plataforman dudan nire txokora edota SALOKOUZ deituriko talde blogera
eramango zaitu. Hau da, egindako lan guztiak blog horietan zintzilikatuak daude eta
e-paperzorro honetan horiek guztiak modu antolatuan ikusteko baliabidea
eskaintzen da.
aurkibide
3 Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
4. 2. LANAREN ANTOLAKETA.
Lauhilekoan egindako lan guztiak bi bloke nagusitan banatzen dira. Alde
batetik banakako lana dago eta bestetik taldeko lana.
2.1. BANAKAKO LANA.
Banakako lanari dagokionez, lan guztiak nire blogean zintzilikatuak daude eta
egitura aldetik lau azpimultzotan banatzen dira:
1. SARRERA.
Nire aurkezpen pertsonala ageri da bertan.
SARRERA.
2. EGUNEROKOA.
Lauhilekoan zehar eguneroko bat osatuz joan naiz eta 16 saioren nondik
norakoak kontatu ditut bertan, egun bakoitzean egin duguna, gaiari buruzko
hausnarketak, hitzaldiak…
EGUNEROKOA.
1) 2010/03/23.HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK.
2) 2010/03/24. EGINBEHARREKOA ZEHAZTUZ.
3) 2010/04/14. LANARI HELTZEKO PREST.
4) 2010/04/15. ESPERIENTZIAK KONPARTITZEN.
5) 2010/04/21. ESPERIENTZIEN AURKEZPENA.
6) 2010/04/22. TALDE LANA OSATUZ.
7) 2010/04/28. AURKEZPENEKIN JARRAITUZ.
8) 2010/04/29. TALDEKO BLOGARI FORMA EMANEZ.
9) 2010/05/05. AURKEZPENEKIN JARRAITUZ.
10) 2010/05/06. ALDAKETAK TALDE LANEAN.
11) 2010/05/13. IKASTOLEN ELKARTEKOAK ARETO NAGUSIAN.
12) 2010/05/13. IKT KIT-a OSATUZ.
13) 2010/05/19. AMARA BERRIKOAK ARETO NAGUSIAN.
14) 2010/05/20. ALDIZKARIRAKO ARTIKULUA.
15) 2010/05/26 TALDE LANA AMAITUTA.
16) 2010/05/27 e-PAPERZORROAK.
4 Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
5. 3. HITZALDIAK.
Egunerokoan ere hitzaldiez hitz egin dudan arren, kasu honetan areto
nagusian izandako bi hitzaldien informazio objektiboagoa bildu dut.
IKASTOLEN ELKARTEA.
AMARA BERRI IKASTETXEA.
4. BANAKAKO LANAK.
Atal honetan praktika garaian nire ikastetxean izandako esperientzia kontatu
dut eta, baita, IKTek Haur Hezkuntzan bete beharko luketen nire
hausnarketa ere.
PRAKTIKETAKO ESPERIENTZIA
IKT HAUR HEZKUNTZAN.
aurkibide
2.2. TALDEKO LANA.
Taldeko lanari dagokionez, talde lana ere lau ataletan banatua dago.
1. SARRERA.
Taldearen aurkezpena dago bertan ikusgai.
SARRERA.
2. IKT HAUR HEZKUNTZAN.
Atal honetan praktiketan izandako esperientzien berri eman dugu, ikastetxeen
arteko konparaketa eginez eta bizipen hauetatik abiatuz hausnarketa baten
ostean geure ondorioak atereaz. Atal honek, era berean, hiru lantxo biltzen
ditu, ikastetxeen konparaketen taula, egindako lanari buruzko aurkezpenaren
power point-a eta, azkenik, esperientzien kontaketa, konparaketa eta
ondorioak biltzen dituen lan idatzia.
1) IKASTETXEEN ARTEKO KONPARAKETA TAULA.
2) IKT PRAKTIKETAN AURKEZPENA.
3) IKT PRAKTIKETAN.
5 Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
6. 3. IRAKASLEAREN IKT KIT-A.
Atal honetan taldean egindako bigarren lanaren nondik norakoak ageri dira.
Hasiera batean, lanaren antolaketa nolakoa izango den taula bat dago.
Hemendik abiatuz, ibilbide horretan aurkikuntza interesgarri bat egin
genuenez, aurkikuntza honen berri ematea egokia iruditu zitzaigun. Bestetik,
egindako lanaren berri emanez aldizkarirako idatziriko artikulua ere topatu
dezakegu, gure lana modu laburrean azaltzen duen dokumentua. Azkenik,
Irakaslearen IKT KIT-a deitu diogun lana ere bertan topatu dezakegu, baita,
emaitza honetara iristeko eman dugun prozesua ere.
1) TALDE LANAREN ANTOLAKETA.
2) AURKIKUNTZA INTERESGARRIA.
3) ALDIZKARIRAKO ARTIKULUA.
4) IRAKASLEAREN IKT KIT-A.
5) IKT KIT-AREN IBILBIDEA.
4. IKT MAPA KONTZEPTUALA.
Mapa kontzeptual honen bidez bi helburu lortzen saiatu gara. Batetik, ikasgaian
jorratutakoa bildu nahi izan dugu, modu argi batean eta eginiko lanen artean
erlazioak ezarriz; bestetik, gai desberdinetan sakonduz eginiko lanetara modu
erraz batean heltzeko bidea egiten saiatu gara, loturen bidez eta gai guztiak
hiru multzo nagusitan sailkatuz.
IKT MAPA KONTZEPTUALA.
2.2.1. TALDEKO E-PAPERZORROA.
Dena den, taldeko lana ikusi ahal izateko bigarren bide bat ere bada, agian
zuzenagoa dena, taldeko e-paperzorroaren bidez, hain zuzen ere. Paperzorro honetan
arestian aipatu ditugun lan guztiak biltzeaz gain, taldearen ikasgairi buruzko azken
hausnarketa bat ere gehitu dugu. Honetaz aparte, gelakideok gure gaiaz idatziriko
artikulu guztiak biltzen dituen Elkarrikertuz Zabaltze Egunkaria ikusteko lotura ere aurki
dezakegu.
TALDEKO e-PAPERZORROA.
aurkibide
6 Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
7. 3. ONDORIOAK.
Amaitzear dago ikasturtea, baina, ez soilik ikasturtea, amaitzear baitago nire
Haur Hezkuntzako ikasle moduan egin dudan ibilbidea bera ere. Prest nago ikasle
izatetik irakasle izateko eman beharreko azken jauzia egiteko eta horrek azken
hausnarketa bat eskatzen dit, nola ez. Irakasle izateak hainbat erabaki hartu beharra
darama berarekin, hainbat metodologia zehaztu beharra, izan eta egin nahi dudana
ongi finkatzeko beharra. Baliteke lehenengoan ez asmatzea, ezta bigarrengoan ere,
baina, neure akatsetatik ikastea espero dut. Unibertsitateko ikasketak amaitzeak ez du
esan nahi ikasi beharrekoak amaitu direnik, , neure esperientzien eskarmentuetatik
ikasteko garaia dela baizik.
Martxoan, Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak ikasgaiari ekin
genionean, gaiari buruzko hainbat irizpide finkatzea nuen helburu. Errealitatea
ezagutzeaz gain, neure burua errealitate horretan kokatu eta zer nolako irakaslea
izango nintzen finkatu nahi nuen. Bada, lortu dut zenbait irizpide finkatzea eta pozik
nago eginiko ibilbidearekin.
Teknologia Berriek gure gizartean hartu duten indarra neurrigabea dela
deritzot, on ala txar izan daitezkeen hausnarketarik egiteko betarik gabe iritsi dira ia
guregana eta oso onak diren lelopean, baina, ez ote dute bestelako interesek benetako
egia ezkutatu ote nahiko? Nire ustez ezin diegu Teknologia Berriei bizkar eman, geure
buruari izugarrizko mugak jartzea litzateke hori, baina, era berean ezin gintezke
hauekin itsutu. Teknologia Berriak beharrezkoak dira, baina, neurri batean, eta gure
gizarteak beharrezkoa du oinarrizko hainbat balore mantentzea. Besteak beste,
komunikazio gaitasuna, elkarrekintza, elkarbizitza… honelako gaitasunak teknologien
menpe uzten doan gizarteak etorkizunean arazoak izan ditzakeela deritzot.
Hemendik abiatuz Haur Hezkuntzako geletan sar nadin. Haur Hezkuntzako
geletan sei urte bitarteko haurrak izango ditugu gurekin elkarlanean egunak joan eta
egunak etorri. Haur hauek beren izatearen oinarriak finkatzen ari dira eta nik
ezinbestekoa deritzot oinarri hauek sendotzea. Ikasgaian ikusteko aukera izan
dugunez, zenbait proiekturen bidez Haur Hezkuntzako geletan IKTak erabiltzen dituzte
harreman bide gisa, eta egia da ez diegula errealitatea ezkutatu beharrik, hauek ere
aukera hori eskaintzen duten arren ez ditugula helburu gisa planteatu behar. Helburua
aurrez aurreko komunikazio gaitasunak lantzea izan behar duela, elkarbizitza egon
behar dela, kontaktua bizi behar dutela eta oinarri horiek sendoak eta ziurrak direnean
bakarrik egongo direla prest bestelako bideak jorratzeko.
Praktika egokia deritzot, hainbat ikastetxeetan egiten den moduan, blog baten
bidez eskolak berriak emateari, ikasleen lanak aurkeztea, egindako lanei zabalkundea
ematea eta lan honetan ikasleek parte hartu behar dute, baina, lehen esandako
moduan dagokion garaian egin beharreko lanak direla deritzot, oinarriak sendotu
ostean, beraz ez Haur Hezkuntzako etapan.
7 Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
8. Ni Teknologia Berrien aldekoa naiz eta zalea ere bai, ezin dut ukatu, baina,
kontu handia izan behar dugu hauek geure aurka bihur ez daitezen, hezi ditzagun gure
haurrak tentuz, teknologien bidean isolaturik gelditu ez daitezen eta hauek modu
arduratsuan erabiltzen ikas dezaten.
aurkibide
8 Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
9. 4. ESTEKA INTERESGARRIAK.
MAPA KONTZEPTUALA. Sakondutako gaien bilduma.
AMARA BERRI. Ikastetxearen web orria.
OSTADAR. Ikastolen elkartearen proiektua.
TXANELA. Ikastolen Elkartearen proiektua.
IKASYS. Ikastolen elkartearen proiektua.
PORTABLEAPPS. Programa portableen plataforma.
aurkibide
9 Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak